2009/03/27

EPE EPEAN

Hurrengo asteburuetan Osakidetzak antolatutako enplegu publikorako eskaintza (EPE) jarriko da abian. Asko eta asko ikasi ondoren gutxi izango dira behin betiko lanpostua lortuko dutenak eta lau haizetara FUNTZIONARIOAK direla zabalduko dutenak.

FUNTZIONARIOA, hitz magikoa eta berezia, benetan! Batetik, lan finkoaren sinonimoa; bestetik, alferkeriaren sinonimoa. Baina …




Zergatik izan nahi du funtzionario mundu guztiak?
Zer uste duzue funtzionarioez?
Inoiz hartu duzue parte oposizio batean? Zer-nolako esperientzia izan zen?

Osakidetzak antolatutako oraingo eskaintzan parte hartu baduzue, esaguzue nolakoa izan den.

12 comentarios:

Anónimo dijo...

gaur egun denok funtzionarioak izan nahi dugu behin betiko lana delako eta arrozoi nagusiena,niretzat behintzat, lan baldintzengatik onak dirala esan daitekelako, enpresa pribatu batean, ordea, oso traketzak direla uste dut.
Nire etxean denok funtzionarioak dira eta nola bizi diren ikusita argi dago lanean ez direla asko estresatzen, baina honekin ez dut esan nahi, alferrak diren,baizik eta, denon artean lana banatzen dute. jejejeje!!


castre

Josune dijo...

Betidanik jende guztiak funtzionarioa izan nahi du. Ni karrera bukatu eta gero, saiatuko naiz funtzionarioa izatea, hezkuntzan funtzionarioak baldintza oso onak dauzkatelako.
Momentuz inoiz ez dut parte hartu oposizio batean, baina lehen esan dudan bezala, nire etorkizunean parte hartuko dut.

Anónimo dijo...

Inoiz ez dut funtzionarioa izan nahi.
Lan egiten hasi nintzenetik, lana ondo egin eta gustora egon nahi dut ,
eta lortu dudala esan dezaket.
Lan egiten hasi nintzenean, ez nuen
oposaketa egin behar . Horregatik , ez daukat horrelako eskarmenturik.
Amaitzeko,esan behar dut funtzionarioen artean ez ezik, edozein lanpostutan ere ,
alferrak daudela.
M.Mar Gurutzeta

Lorena dijo...

Osakidetzako kasuan ikus dezakegunez oposaketara gero eta jende gehiago aurkezten da, lanpostuko egonkortasuna lortzeko.

Lanpostu bat administraziai publikoan lortu nahiko nuke, batez ere lan baldintzengatik. Dakigunez onenak dira, bai orduteagatik (normalean goizeko zortzitatik hirurak arte), bai soldatagatik.

Administrazioi Publikoan esperientzia badaukat noizbehinka osakidetzan edo udaletxe batean ordezkapenak egiten ditudalako, eta konprabatu dut topikoa Funtzionario=Alferra gezurra handia dela.

Anónimo dijo...

ANDER BARAKALDO
alferrak dira dudarik gabe.denbora asko daramete atseden hartzen eta beren lekura joatean oso lasai doaz.

ni,behin,joan nintzen BIZKAIKO FORU ALDUNDIAra
eta funtzionaritza bere oporretako argazkiak eraskunten ari zen bere lankideei.ni itzaroten,bera deitzen.ondoren tipa horrek haserretu egin zuen nirekin, bere denbora galtzen ari zela nirekin.

oduan,handik aurrera badakit fintzionarioak alfer hutsak direla

Bato dijo...

Jende guztiak funcionario izan nahi du, horrela denbora osoa bere ....... tokatu ahal dute eta bestalde soldata ona edukitzen. Gainera momentu horretan haiek ez dira beldur lana gabe geratzea edo langabezian egotea. Funcionario izatea negozio onena da.

Anónimo dijo...

Ez da azko pentsatu behar ikusteko ze ondo bizi diren funtzionarioak.
Egia esan, inork ez dauka haiek beste abantaiak lanean, zein soldata onak edukitzeagatik zein lan-ordutegiarengatik zein... eta abar, baina nire ustez, batez ere, betiko lan egingo dutela jakitzeagatik, langabezira joateari beldurrik gabe.
Gainera, nire familian badaude funtzionarioak eta beren bizimodua nabaritzen da. Pixka bat inbidia daukat gai honetaz hitz egiten denean.
Beno, nire iritziz irtenbide bakarra bezterik ez dago funtzionarioa izateko eta da ikastea, ikatea, ikastea,...
J.R.-gurutzeta

Anónimo dijo...

Nik uste dut funtzionarioak alferrak direla topikoa baino ez dela, batzuetan hori pentsarazten badigute ere. Dena den, lan guztietan bezala langileak eta alferrak egongo dira, baina guztiok funtzionarioak izan nahi badugu arrazoiren bat egongo da, ezta?

Anónimo dijo...

Funtzionario lanpostu bat lortzea, loterian sari nagusia irabaztea parekoa da.Betirako lanpostu bat, oso ondo ordainduta, oso oporra onak eta gainera ez zaizkie krisia afektatzen.
Denok funtzionario izan nahi gara, baina aholkatzen dizuet ez saiatzea, postu gutxi daude eta nik bat nahi dut eta.SMH

gordon dijo...

Epe hauek gabonetako loteria bezalakakoak dira. Nire iritziz jokatzen dute gure ilusioekin. Jartzen ditugu gure ahalegin guztiak lanpostu on bat lortzeko eta askotan ez du balio ezertarako, lanpostuak dagoeneko emanda daudelako.

Anónimo dijo...

Nik uste dut EPE hauek denbora luzera lan egiten duen jendeari direla. Nik EPE hauek egingo ditut baina badakit ezin dudala plaza bat lortu, baina agian batzuetan deituko didate lan egiteko hainbat debotara. Nire ustez funtzionario guztiak ez dira alferrak, baina funtzionarioak besteak baino lasaiago lan egiten dute. Lan guztietan alferrak eta langileak daude. Nik uste dut jendeari funtzionarioa izatea gustatzen zaio lan baldintzagatik, denok lan baldintza onak nahi ditugulako eta enpresa pribatuetan zaila da baldintza onak lortzea.
Vanesa G.

Izorne Gurutzeta dijo...

funtzionarioa izatea da ia guztion nahia, eta arrazoi nagusienak hauek dira:
Lehenbizi, eta gainera gaur egungo lan-geldialdiarekin gehiago, lan finkoak izaten direla.
Gero soldatak, bai, ez dira ikaragarriak, baina bai ondo bizi izateko eta txikikeriak erosteko moduko diru adina.
ni gutxienez, eta gaur egungo gazte gehienek bezala, funtzionarioa izaten saiatuko naiz ikasketak bukatzen ditudanerako.