2009/03/27

EUSKARAREN AUZIA


Egun, orain arte behintzat, Herri Administrazioan lan egiteko euskara, batez ere, meritua da eta kasu gutxitan bete beharreko baldintza. Hau dela eta, EPE bat egoten den guztietan euskara da hizpide.

Batzuen ustez, gehiegi baloratzen da eta: total, para ser médico no hace falta … los mejores profesionales por no saber euskara se quedan en la calle… yo en mi trabajo no lo necesito para nada… aquí no habla nadie euskara …

Beste batzuen ustez, euskara gure hizkuntza propioa da eta: Herri Administrazioak euskaldunon eskubideak bermatu behar ditu … euskara badaki hobeto prestatuta egongo da medikua … arazoa da langile askok ez dutela euskara ikasi nahi euskara gorrotatzen baitute …

Eta zuek, zer uste duzue? Badakigu tentuz ibiltzeko gaia dela, batez ere, une hauetan, baina iritzi guztiak eta pertsona guztiak errespetaturik, aukera daukazue pentsatzen duzuena adierazteko.


3 comentarios:

Josune dijo...

Nire ustez, jendeak ez du nahi euzkaraz ikastea behartuta dagoelako. Baina segur aski euskara ikastea ez balitz ezartze bat, jendea gusturago egongo litzateke.

Anónimo dijo...

Euskararen benetako balorea erakusteko dakigunok leku guztietan erabili behar dugu.

Anónimo dijo...

Ni ez nago adoz osakidetzaren politikarekin. Nik uste dut, Medikuentzat inportanteena ONA izatea izan behar dela. Beraz, ezin dut ulertzen zergatik euskaragatik hainbat puntu eman duten. Medikuek euskera ikasi behar dute eta ez daukate denborarik bere espezialtitateren jakintza handitzeko
E.