2009/04/30

D6! … KALE!


Ordu txikietan telebista piztu eta dirua irabazteko joko inozoak topatzen ditugu nonahi. Ezin errazagoa den galdera bati erantzuna emateagatik irabaz ditzakegu euroak eta euroak. Bakarrik ahalegintxo bat egin behar dugu: telefonoa hartu, zenbaki bat markatu eta itxaron eta itxaron, musika alaia entzun bitartean, eta itxaron eta itxaron … Azkenean, erantzuna eman eta euro batzuk patrikara poz-pozik … telefono faktura ikusi arte. Deia 100 euro eta saria 50 euro, negozio ederra gurea!

Baina, aitortu behar dut, noizbehinka horrelako saioak ikusten ditut eta barre batzuk egiten ditut, hau ikusi nuen egunean adibidez.



Zer iruditu zaizue bideoa?
Zer deritzezue honelako programei?

Inoiz hartu duzue parte?

14 iruzkin:

Josune erabiltzaileak esan du...

Bideo hau oso dibertigarria da. Baina nire ustez, horrelako programak iruzurrak dira. Programako partaideak ez dira benetakoak, dena prestatuta dago eta ez du inork irabazten. Gainera jendeak deiak egiten diru asko gastatzen du.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jendeak soilik dirua azkar lortu nahi du eta horregatik edozer egiteko prest dago.

nuria.barakaldo erabiltzaileak esan du...

Niretzat saio hauek timo bat dira eta bakarrik dira dirua ateratzeko eta oraindik ez dakit nola jendea deitzen duen...baina beno bideo hau dibertigarria da

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

EZIN DUT SINETU HORRELAKO JENDEA EGOTEN DEN BAINA BIDEO HAU IKUSI ETA GERO,MUNDUAN JENDE LELOA DAGOELA IKUS DAITEKE.
PENAGARRIA IRUDITZEN ZAIT HALAKO LAN BAT EDUKITZEA ETA JENDEARI ENGAINATZEA BEHIN ETA BERRIRO
CASTRE

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez,horrelako saioak lotsagarriak ez ezik, iruzurrak ere dira.
Denok dakigu , alde batetik behatzaileen arreta deitzeko dirua erabiltzen dutela ,beste aldetik diru hori lortzea beste diru baten truke dela.Adibidez mezuaren edo telefonoaren bidez .
Inoiz ez dut parte hartuko eta,uste
dut inoiz ez dudala egingo .
M. Mar. Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ANDER BARAKALDO

Niri bideo hau oso dibertigarria iruditzen zait eta beste bideo antzekoak ikusi ditut.Ez dut inoiz parte hartu saio honelakoetan baina noizbeinka ikusten ditut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Denok dakigunez mota hauetako saioak iruzurrak dira. Nire ustez momentu batzuetan deiak benetakoak dira, baina beste momentu batzuetan gezurrak dira, denbora betetzeko baino ez dira. Ez dakit Marujaren deia benetakoa den, baina benetakoa izanez gero, diru asko gastatu zuen ezer lortzeko, eta hau da gertatzen zaiona deitzen duen pertsona bakoitzari.
Rocío

Lorena erabiltzaileak esan du...

Argi dago horrelako programak iruzurrak direla, baina gezurra badirudi ere, oraindik jende asko ez da konturatu dena prestatuta dagoela, eta hori, egia esan, bai kezkagarria dela!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire iritziz bideoa oso barregarria da. Hala ere, iruditzen zait iruzur bat dela saio mota hau. Batzuetan, arazoak dauzkadanean lo egiteko, saio hauek ikusten ditut, batez ere telebistan ez dagoelako ezer gehiagorik ordu horietan. Dena den, berehala itzaltzen dut telebista eta gainera oso haserre, dena prestatuta dago eta. Nik eskatuko nuke lehenbailehen desagertzeko saio hauek kate guztietan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut inoiz parte hartu progama honetan. Helduei dirua ateratzen dizkien, edorengan sinesten dutelako. Gainera Helduak ez dakite zer gertatzen den soinuarekin. Nahiz eta hau bezalako programak iruzurrak Izan, ikusitakoa oso dibertigarria iruditu zait.

Edurne

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bideo hau oso dibertigarria da. Nik ez dut inoiz horrelako saiorik ikusten, nire ustez timoak direlako. Jendeak itxaron eta itxaron du eta diru asko gastatzen du telefonoz baina ez du ezer lortu edo diru gutxiegi lortu du, beraz horrelako saioetara deitzen dutenak inozoak dira.
Vanessa G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Programa horiekin bakarrik dirua lortzen dute ikusleen. Deia bat asko balio du eta saria txikia da. Horregatik deitzen duen jendea emakume hau bezalakoa da. Baina egia esan, bideoa oso oso ona da.

joseba erabiltzaileak esan du...

benetakoa, gezurra ala antzerki hutsa izanda ere, bideoa primerakoa da. Halakoak ikusiko bagenitu egunero, beste kuku batek joko liguke

laura erabiltzaileak esan du...

josune ados nago zurekin dena prestatuta dago eta dena gezurra dela jakinda nire ustez programa hauek nahiz eta haientzat negozio ona izan kendu behar izango dituzte.