2009/04/17

LIBURU BAT ETA ARROSA BAT


Ostiral honetan, apirilak 23, Liburuaren Eguna ospatzen da eta hona hemen hausnartzeko datu bat:


Euskal Erkidego Autonomoko (EAE) herritarren artean libururik irakurtzen ez duten herritarrak %41,6 dira.

Zer iruditzen zaizue datua?

Demagun libururik irakurtzen ez duten horiengan irakurtzeko zaletasuna piztu nahi dugula zein liburu gomendatuko diezue irakurtzen hasteko?

16 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gezurra iruditu arren, jende askok ez du libururik irakurtzen. Egia esanda, ni orain dela gutxi hasi naiz irakurtzen. Arazoa liburu onak aurkitzea da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, irakurtzeko ohiturarik ez duenari zaila da liburu bat gomendatzea zeren onena izanda ere ez baitzaio erakargarri irudituko. Hala ere, lehengo egunean liburudenda batekoak esan zidan orain arte ezer irakurtzen ez zuten gazte asko "Crepúsculo" liburua agertu ostean hasi direla irakurtzen. Nik ez dut irakurri, baina gazteak irakurketa munduan sartzeko balio izan badu ongi etorri!

Josune erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, gaur egun gazteok oso gutxi irakurtzen dugu, baina hau gertatzen da gauza asko dauzkagulako egiteko eta orduan ez dugu irakurtzen.
Nik normalean ez dut asko irakurtzen. Baina, egia esan, liburu bat asko gustatzen zaidanean oso azkar irakurtzen dut. Adibidez, "El juego del ángel", nire ustez oso ona da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

gutxitan irakurri ditut liburuak, horregatik oso zaila da niretzat libururen bat gomendatzea.baina nahiz eta liburuak ez irakurri, irrakurtzea ona dela uste dut,hau dela eta, egunero egunkariren bat irakurtzen dut.
castre

Lorena erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta lotsa handia eman, ez zaidala batere gustatzen irakurtzea aitortzen dut. Txikitan orain baino gehiago irakurtzen nuen, batez ere, poesia, baina orain, berriz, bakarrik egunkaria irakurtzen dut.
Liburu bat gomendatu behar izango banu, "El pergrino de compostela" Paulo Coelhoren gomendatuko nuke, ziur aski irakurri dudan azken libura delako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Datua ondo dago, ez daukagu denbora asko, oso lanpetutak gaude eta denbora eduki behar du.
Irakutzeko ohitura hartu behar du eta ez da inporta zein liburua den, hasteko relato labur bat eto liburu argala izango dela hoberena da.
Pili

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni ez naiz ohiko irakurlea. Normalean ez daukat astirik, baina oporretan nagoenean, liburu bat irakurtzea asko gustatzen zait.
Irakurri dudan azken liburua "39 hombres justos" zen eta hain interesgarria zen ezin nuen irakurritik gelditu.
Uda honetan oporretan joango banintz, liburu bat euskaraz erosiko nuke.

B.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ANDER BARAKALDO

Gaur egun jende gutxik liburu osoa irakurtzeko ohitura dauka.gizarte honek hainbeste gauza edukitean,orduan beste gauzak egiten dituzte.
Niri ez zait bat ere gustatzen irakurtzea,nahiago dut filma bat ikustea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta txanta bat iruditu, jende askok ez dauka irakurtzeko ohiturarik. Batzuk esaten dute ez dutela egiten denborarik ez daukatelako, beste batzuk ez zaielako gustatzen irakurtzea. Baina nire ustez, ez dute egiten liburuekin disfrutatzeko eta gozatzeko txikitatik irakurtzen hasi behar da eta.
Videojoku gutxiago oparitzen badiegu haurrei eta liburu gehiago ematen badiegu gure helburua lortuko dugu eta azkenean gustatuko zaie irakurtzea edozein liburu.
Izaskun

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni bakarrik pare bat liburu irakurri ditut nire bizitzan, ez dut gogoko irakurtzeari, horregaitik uzte dut komenigarriena ez naizela inori zaletazuna pizteko. Nahiz eta asko ez irakurtzea, argi dago ekintza oso hezigarria dela, eta irakurtzea gomendatzen dut.
SMH

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, porzentai hori harrigarria da, zentzu txarrean jakina. Oso altua da eta horrek esan nahi du jende gehiegik ez duela irakurtzen, nahiz eta komenigarria izan arrazoi askorengatik. Askotan irakurtzen ez duen jendearentzat, liburu bat gomendatuko nioke, ¨El niño con el pijama de rayas¨. Oso arin eta erraz irakurtzen delako eta bere esanahiak merezi du.

NEREA GURUTZETA

nuria,barakaldo erabiltzaileak esan du...

Esan behar dut niri asko gustatzen zaidala liburuak irakurtzea,baina beno orain ez daukat asko denborarik irakurtzeko.
Normalean oporretan nagoenean bat edo bi liburu irakurtzen naiz.
Orain gustatuko litzaidake irakurtzea bat baina momentuz ez dakit zein

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esaterako, neu ere banago porzentai horren barruan. Badakit hau esatea ez dagoela ondo, baina edozein liburu irakartzearen edo kirol bat egitearen artean aukeratu behar izango banu, bigarrena erabakiko nuke pentsatu gabe. Batez ere, egun osoa ikasten egon ostean edo lan egin ondoren.
Dena den, txarrena da nire lagunekin hitz egitean askotan nabaritzen dudala. Badirudi zerbait azaltzerakoan hitzak edo egiturak falta zaizkidala eta entzuten badidazu leloa dirudit. Horrez gain, momentu txar bat pasatzen da.
Argi dago irakurtzea ona dela.
J.R.-gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Badirudi ahaztu dugula zein garrantzitsua den liburuak irakurtzea,batez ere,txikitatik.
Nire ustez komenigarria da ahalik eta lasterren ohitura edukitzea zeren eta hiztegi edo egitura onak ikas ditzakezu .
Oso ondo deritzot haurrei liburuak oparitzeari , horrela ohitura txikitatik ikas dezakete.
Nire kasuan, irakurri nuen azken liburua euskeraz idatzita zegoen eta opari bat izan zen: " SP.rako Tranbia " Unai Elorriagarena eta asko gustatu zitzaidan.
---MAIKA GURUTZETA---

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut gutxiegi irakurtzen dugula,baina irakurtzeko denbora beharrezkoa da. Niri gustatzen zaidan arren batzuetan zaila egiten zait irakurtzea denboragatik. Izan ere, behin baino gehiagotan liburu bat hasi dut eta azkenean utzi dut zeri buruzkoa zela ahaztu zait eta. Baina esan behar dut oso denbora ona pasa dezakezula liburu batekin.
Rocío

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da jende gutxiak liburuak irakurtzen ditu. Gainera emakumeek gizonek baino liburu gehiago irakurtzen dituzte eta umeek nahiago dute bideojokoak jolastu. Niri asko gustatzen zait irakurtzea baina orain denbora gutxi daukat liburuak irakurtzea. Normalean oporretan naizenean liburuak irakurtzen ditut, hala ere pasa den Aste Santuan ez dut ezer irakurri, nahiz eta etxean liburuak dauzkadan irakurri gabe.
A.P.