2009/04/17

JATORRIZKO BERTSIOA


Emakumea, 45 urte baino gutxiago, unibertsitateko ikasketak dituena eta 50.000 biztanle baino gehiago dituen lekuetan bizi dena da Estatuko irakurleen profila.

Irakurtzeko ohiko hizkuntza gaztelera da (%93,7), gero katalana (%4,2), euskara (% 0,6), ingelesa (%0,5) eta azkenik galegoa (%0,39).

Zein hizkuntzatan irakurtzen duzue?
Euskaraz irakurtzen duzue? Zergatik?
Nola bultzatu ahal dugu euskaraz irakurtzeko ohitura?
Zein da euskaraz irakurri dituzuen liburuen artean gehien gustatu zaizuena? Zergatik?

3 iruzkin:

Josune erabiltzaileak esan du...

Nik normalean gaztelaniaz irakurtzen dut. Niretzat errazagoa delako.
Eskolan euzkarazko liburuak irakurtzen genituen eta niri ez zitzaizkidan gustatzen. Baina aurten bi liburu euskaraz irakurtzen ditut. Liburu bat izan da "Greta", nire ustez oso ondo dago eta erraza da ulertzeko, egia esan, gomendagarria da, benetan! Eta beste liburu bat izan da "Kutsidazu bidea,ixabel". Hau irakurri dut pelikula ikusi eta gero, horregatik liburua pixka bat aspergarria iruditzen zait.
Nire ustez euskaraz irakurtzeko ohitura hartzeko, onena da liburu errazekin hastea, bestela oso gogorra da eta azkenean ez duzu irakurtzen.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalki gaztelaniaz irakurtzen dut baina orain euskeraz irakurtzen hasi naiz. Memento honetan ez daukat nibel gehiago horregatik nire liburuak oso errazak dira, Nikolas txiki eta San Braulioko eroa.

Pili

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jende gehienak bezala, nik gaztelaniaz irakurri ohi dut, zeren eta niretzat askoz errazagoa baita. Bakoitzak, hobeto dakien hizkuntza, aukeratzen du arintasunez irakurri ahal izateko, bestela ez da bat ere erosoa.
Nire kasuan, bakarrik irakurri ditut liburuak euskaraz agindu didatenean, adibidez eskolan.

NEREA GURUTZETA