2014/11/07

TRENAREN ZAIN

Aste honetako sarrera Josu ikasleak egin du eta horretan bururatu zaion gai bat proposatzen digu. Eskerrik asko Josu eta besteok jakizue gure korreora bidali ahal diguzuela nahi duzuena hemen argitaratzeko.



Ez da arraroa entzutea “abaguneari onura atera behar diozu”“bizitzaren geltokian pasatzen den tren bakoitzari adi egon behar duzu egokia den jakiteko” eta horrelako gauzak.


Hala ere, batzuetan, gehienetan esango nuke, hori noiz gertatuko den jakitea ezinezkoa da. Nola liteke trena (aukera) geldi dagoenean ez hartzea!! (esaten digute) …


....zure bizitza osoan une horren zain trena harrapatzeko asmoz. Baina, nahiz eta zure aurrean trena geldituta egon, ez duzu ikusten eta trenak bere bidea jarraitzen du, zu gabe, beste norbaiten bila.



Trena geldi dagoenean sartu...... trena heldu, gelditu eta joan egin zen, pasatzen ikusten zenuen bitartean lelo aurpegia zenuelarik.


Eta hortik beste tren batzuk ikusiko dituzu, bai, baina geldi dauden arte ezin izango zara sartu.


Behin eta berriro zin egiten duzu hori ez dela berriro gertatuko, hurrengoan adiago egongo zarela.


Hurrengoan sartuko ahal gara!

Eta zuek inoiz galdu duzue bizitzaren trena? Noiz? Damutzen zarete? Hartu beharreko trena hartu duzue? Zein? 

20 comentarios:

Anónimo dijo...

Naiz eta bizitza antzerkia bezalakoa dela esan,zoritxarrez,ezin dugu entseatu.Horregatik,askotan bide okerrera doan trena hartzen dugu edo ez gara ausartzen tren ona hartzera eta gero damutzen gara.
Baina,ez kezkatu! bizitza geltokiez beteta dago;beraz,egunero trenen batera igotzeko aukera dugu.Trenaren helbideak ez du axola,batzuetan,ondo baitago noragabean bidaiatea eta nora doan gustatzen ez bazaigu,jaits gaitezke trenetik.
I.G.

Egoitz dijo...

Ikasle honek erakutsi digu sekulako maila duela.
Hitz gutxiekin asko esan dezakela...
Segui ikasten mutil!!!

Anónimo dijo...

Suposatzen dut behin edo behin galdu dudala bizitzaren trena, baina askotan zaila da ikustea tren hori egokiena zen edo ez. Gainera, nire kasuan asko kostatzen zait erabakiak hartzea, nahiko zalantzatia naizelako. Baina, erabaki bat hartu ondoren hartuta dago eta ez daukat damutzeko ohitura. Normalean, ez dut pentsatzen tren hori hartu banu, zer gertatuko zitzaidakeen, dagoeneko, berdin da eta. Bestela, denbora osoan edozein erabakiri buruz pentsatzen egongo ginateke eta ez dut uste hori merezi duenik.
Dena den, lanean bai trena galdu nuela. Unibertsitatea bukatu bezain pronto bulego batean lan egiten hasi nintzen eta nire kontratua behin-behinekoa bazen ere, nahiko pozik nengoen, nire ikasketeekin erlazionatuta baitzegoen. Baina, enpresa horretan egon bitartean beste eskaintza bat jaso nuen hemendik kanpo eta asko pentsatu ostean ezetz esatea erabaki nuen. Soldata txarto egon ez arren, hemendik kanpo alokairua ez ezik, gastuak ere handiagoak ziren eta aitortu behar dut lan hori hartuz gero, orain eskarmentu gehiago edukiko nukeela. Izan ere, baliteke orain lanean hobeto egotea edo soldata hobea izatea. Baina, okasio horretan ezetz esatea hobeto iruditu zitzaidan eta ez naiz damutzen.
Esanak esan, gai horrek pentsarazten dit euskararen kasuan pixka bat damutzen naizela. Gaztetan euskaltegian izena eman banu, orain euskara jakingo nuke eta ez nuke zertan lanaren ondoren euskaltegira joan, orain askoz gogorragoa baita. Baina, gaztetan tren hori hartu ezean, orain hartzea tokatzen zait!
Uste dut bizitzaren trenak eta patua lotuta daudela. Une horretan ez egitea erabakiz gero, zerbaitengatik izango zen. Litekeena da unerik egokiena ez izatea.
Nuria

Anónimo dijo...

Guztiz ados Josuk esandakoarekin baina zerbait gehitu nahi nioke artikuluari... agian jadanik trenen barruan zoaz eta ez zara konturatu besteen trenaz bakarrik jabetzen zarelako. Segi horrela lagun ;-) Jon

Anónimo dijo...

Bizitza geltokiaren beteta dago. Geltoki bakoitzean, tren berri bat hartu behar dugu eta helbide berri batera joaten gara.noiz aldatu behar dugun gure helbidea erabaki zailena dela uste dut.
Tren batzuk utzi ditut baina beste batzuk hartu ditut. utzi ditudanak ez ditut nahi gogoratu. Hartu ditudanak, hartutak daude. Hori aldatzea posible ez denez, aurrera begiratu behar dut hurrengo trenak ondo aukeratzeko.
Iñaki.I

Jone Arana Arrinda dijo...

Badira trena bezala pasatzen utzi ditudan gauzak baina ondo dakigun moduan eta tamalez ezin ditugu berriro gurera ekarri.
Horregatik eta Josuren hausnarketa irakurri ondoren, trena pasatzearen edo igotzearen ardura gure dela. Beraz, izan zirenak edo izango direnetan pentsatu beharrean aprobetxatu dezagun gaurkoa. Carpe diem lagunok! Gozatu bizitza!

Jone

Amaia dijo...

Niri ere gertatu zaizkit trena harrapatu izan eta baita kontrakoa ere, nire lana, familia, lagunak harrapatu ditut, beste amets batzuk joan dira trenaren barruan beste tokiren batera.
Baina benetan merezi duen trena harrapatu dut, hori bai, eta ez nuke nahi geltokiren batean komunera joateagatik edo kafe bat hartzeagatik galtzerik. Tren hau ez doa oso beteta, geltokian geldirik dagoenean gendeak bigiratu ere ez dio egiten, eta sartzen diranei aurpegi txarrarekin begiratzen diote. Bainan bizitzan gehien merezi duen trena HAU DA: JESUKRISTO ETA BERE ELEIZA. BIZI KRISTOTAZ!!!

Anónimo dijo...

Gaztea zarenean denbora asko daukazula sinetsen duzu trena hartzeko eta erabakiak hartzeko. Lasai zaude zure bizitzean trena askok pasatu beharko dira eta. Pentsatzen duzu, "...ez da ezer pasatzen tren hau ez badut hartzen...hurrengoan hartuko duzu". Baina, denborarekin beharbaka okertu duzula konturatzen duzu...ala ez, ez dakizu. Agian trenaren amaiera ona izatea... edo ahal da ezetz. Nork dakit!, baina, jadanik inoiz ez duzu jakingo, horregatik, hemendik aurrera orain gauza bat argi daukat eta egin nahi dut; Tren bat nire aurretik pasatu denean hartu nahi dut, pentsatu gabe, eta batez ere jakiteko bukaeran zer dagoen...eta ez bazait gustatzen dagoena, ez dut damutuko eta hurrengoa itxarongo dut. Eta ziur nago, beste tren agertuko da hartzeko eta berriro hartuko dut.

rakel b2

Anónimo dijo...

Orain dela 10 urte, nire bikotekideak esan zidan une ona zela etxebizitza berria erosteko. Une horretan, pentsamendu bera eduki nuen eta horren ondorioz, etxebizitza berria erosi genuen. Gure ustez, etxebizitzaren prezioa ona izan zen, baina orain hamar urte igaro dira eta ez nago hain ziur edo behintzat pixka bat pentsatzen ari naiz erosi genuenari buruz.

Krisia dela eta, etxebizitzaren prezioak gero eta baxuago daude. Prezioak jaistean, denok dirua galtzen dugu, bankuek izan ezik. Gainera, orain beste etxebizitza berria erosi nahi dugu, eta ezin dugu. Berria erosi baino lehen, lehenengoa saldu behar dugu eta hori egiteko, bi arazo topatu ditugu.

Lehenengoz, jendeak bankuetan ez du dirurik lortzen eta zorte badauka bere kredituaren baldintzak jasangaitzak izango dira. Bestalde, nahiz eta jendeak bankuan dirua erdietsi, lehenengoz etxebizitza zaharra saldu behar du dirua galdu gabe, hau da, erosketaren prezioa bat izan zen eta salmentaren prezioa, krisiarengatik, beste bat izango da, eta segur aski baxuago. Beraz, denok arreta eduki behar dugu galduak ez edukitzeko.

Horregatik, nahiz eta etxebizitzaren erosketa txarra izan zen, gertaera guztiek gauza onak ekar diezazkigukete eta nik, bederen, badakizkit nireak izan direnak. Hortaz, 10 urte atzeratuz gero, gauza berdinak egingo nituzke ondorioak onenak izan direlako. Barkadazue, zeintzuk izan diren nireak esan ez dizuedalako. Niretzat, bederen, gauzarik garrantzitsuenetariko bat familia izan da eta nire familian beste kide bat daukagu hiru urteko alaba, aitana heldu dugu eta.

koldo 4a

Anónimo dijo...

Jakina!!! Gaztetan txori burua izan nintzenez tren batzuk galdu nituen. Baina, gaztea zarela tren batzuk galtzea hain garrantzitsua ez da beste tren batzuk etorriko direla uste duzulako.
Bizitzan trenak doaz eta datoz. Batzuetan, batzuk bidaia egindakoan lekuan bertan daudela konturatzen dira; beste aukera batzuetan hainbeste trenbide dagoenez trenek ez dakite nora doazen. Azkenean nora gabe doaz eta bizitza osoa bitartean itzuliak ematen egon ahal dira, edo trenbide hil batean bukatu ahal dira. Nahiz eta are txarragoa izan ahal den okerreko bidetik bazoaz.
Hala ere, hartzen duzun trena zurea izan ez arren, positiboa izan behar da hutsegiteak ikasteko daude eta.
Nire ustez, jaio zarenean, jakin gabe ere, bizitza bitartean hartu behar duzun trenak geltoki banatan itxaroten ari dira. Beraz, zure patua engainatu nahi izanagatik, egiten duzuna egiten duzula, tokatu zaizun geltokian bertan trena hartzen bukatuko zara.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Gure bisitza aukeraz beteta dago. Egunero erabaki behar ditugu hainbeste gauxak non beti zalantzaren barruan gauden. Gure erabakiek gure bisitza baldintzatu dute. Adibidez : gure lagunak, norekin joatea, gure lanbidea... Guztiak, gure bisitzan edozein momentuan hautatu genuen, ondorioak dira. Hortaz, ez dakigu trena hartzea edo galtzea erabaki onena izango den. Denbora pasatu ondoren ikusiko dugu. Batzuetan, ondo ateratuko zaigu eta beste momentuan, ordea, ez. Nik uste dut hori bisitza dela! Nork esan du erraza izango den?
A.A 10-12

Anónimo dijo...

Bizitzaren trena edo trenaren bizitza, hori da kontua. Askotan pentsatzen dugu aukeratzen jakin behar dela bizitzaren trenean ez huts egiteko.Baina uste dut bizitza ezin dela tren zahar batekin konparatu, metro berri batekin baizik. Hau da, bizitzaren trena zaharra,motela eta norabide bakarkoa izan ohi da.Dena den, beti galtzen dugu berandu heltzeagatik, ez ikusteagatik,erabaki desegokiak hartzeagatik, eta abar Nik pentsatzen dut gure bizitzak norabide eta geltoki asko duela,metro berri bat bezala. Egunero aukera dezakegu nora joan, norekin egon, zer erosi.... Horregatik esaten dut denok bidaia batean pasatzen garela bizitza osoa. Sergio 10-12

Anónimo dijo...

Bizitza ez da gidoi bat aurretatu ahal dugula. Bizitza da erabaki hartu behar izatea. Horregatik, nahiz eta erabakiak onak hartzen saiatzen garen, batzutan trena bat galdu ahal dugu.
Nik trena batzuk galdu nituen gaztea nintzenean. Geltokian nengoen trena hartzeko asmoa, baina trena heltzen zenean geltokian, ez nuen hartzen.
Urte batean uletu nuen, ezin nintzela bizitza osoa damutzen egon. Izan ere, inportantena ez da trena galtzea edo ez galtzea, baiziketa gure bizitzako agintea hartu dugu. Agian, trena hau oso ona zen eta errezagoa egin ahal genuen bizitza, edo ez, hori ezin genuke inoiz jakingo.

Isabel (10-12)

Anónimo dijo...

Trenaren adibidea jartzea bizitzan daykagun aukerak erakusteko oso ondo dago.Nik imajinatzen dut neure burua hor,tren geltokian,ixaron eta itxaron,eta azkenean nire trena heltzen denean...gehienetan ez dut hartu.
Trena(edo aukerak)hartzea edo ez pertsonaren izaeran datza.Ausarta bazara,tren guztiak hartuko dituzu eta tren bat zuk nahi duzun helburura heltzen ez bada,jeitsi baino ez duzu egin behar.
Baina,ni bazala,beldurtia bazara,guztiz kontrakoa egingo duzu,tren gehienak pasatzen utziko dituzu.
Beharbada,izaera hau edukitzeagatik,nire bizitzan zehar tren asko galdu egin ditut.Eta tristeena da tren hauek ez direla berriro pasatzen.
Baina,oraindik aurrera,saiatuko naiz bizitzaren trena pasatzea ez uzten.Esaten den moduan,hobe da egin duzunaz damutzea egin ez duzunaz damutzea baino.
Amaia.

Anónimo dijo...

Ni naiz neu eta nire zirkustantziak.

Egun batzuetan, bizitza osoa gertatzen ari da, geltokian gaude, trena pasatzen ikusten dugu, zein hartzen ikusten duen.

Batzuetan tren bat gelditzen da eta “bidaiak trenera” esaten dute, baina zu han, geratuta zaude eta ez duzu hartzen normalki beldurtiagatik eta nola pasatzen diren ikusten jarraitzen zara, eta zu, han bertan segitzen zara, erdian, mugimenturik gabe, eta pentzatzen ari zara nola izango nintzatekeen nire bizitza tren hori igoko banintz?.....edo hura?

Egunero erabakiak hartzen ditugu gidatzen gaituzten gure bizitzan, onak edo txarrak badira….ez dakigu.

Ezin dugu jakin zer gertatuko zatekeen hau edo hura egin banu (agian gaur egun okerrago egongo nintzateke)

Hobe da ez damutzea eta gure trenarekin aurrera jarraitzea eta gure bidaia gero eta zoriuntsuagoa izatea saiatu behar dugu.

Irakurlei barkamena eskatu nahi dut oso txarto idaztea iruditzen zaidalako.

L.A.F. 10-12

Anónimo dijo...

Gure bizitza trenez beteta dago, baina nola jakin aukeratu dugun ondo ala ez? Nire ustez trenak hartu behar ditugu, ez bagaude pozik tren horretan jaitsi ahal gara eta beste bat har dezakegu beste momentu batean. Hobe da gauzak egitea, ez egitea baino. Ez badituzu egiten gero betirako damutu egingo zara.
E.A 10-12

Anónimo dijo...

Batzuetan pentsatzen izan dut erabaki txarrak hartu ditudala, baina egia esan, denbora pasa ahala hartu ditudan erabakiak ez dira hain txarrak.Laneari buruz, jendeak ni oker nengoela pentsatuta ere, azkenean lortu dut nahi dudana.
Nire ustez gehien kasuetan denborak ematen digu merezi duguna, horregatik bizi garen gizartean eta beste pertsonak ikusiz, eduki dudanak pozten nau.
Dakigunez, denok ondo aurreratu nahi dugu, eta helburu hori lortzeko apurka aurrera jarraitu behar dugu, bestela, ezer ez dugu lortuko eta.

ALBERTO SEO. B2

Gelsy Zamudio dijo...

Guztioi gertatu jakula; noski! Urrengo trena noiz suertatuko jakun; auskalo!
Garrantziskoa dana prest egotea da. Prest eta ez soilik zain. Zain dagoena geldi dago, prest dagoena ordea esperantza dau, adi dago, gogoa dauka.
Tinko Josu, hi hago prest eta trena izango da zain.

Anónimo dijo...

Nik ez dakit noizbait trena galdu dudan,inoiz ez dut jakingo nire erabakiak onenak izan dira eta.
Baina orain ezin dut egin dudana damutu.
Uste dut errorenak ikasi ahal dugula ez errepikatzeko.

R.F 10-12

Anónimo dijo...

Bai, egia da bizitza trenez beteta dagoela. Batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak baina trenak dira, eta gure geltokira heltzen denean, batzuetan zaila da zer egin erabakitzea; hartzea edo ez, eta askotan gure buruaren eta biotzaren artean borroka gogorra hasten dira erabaki bat hartu arte.
Nire bizitzan tren batzuk pasatu dira,dagoeneko. Batzuetan asmatu dut eta beste batzuetan okertu naiz baina bizitza horrela da; erabakien bebeta dago eta oker egon garenean gauza bat bakarrik egin dezakegu: gure erruengandik ikastea.
L.R. 10-12