2013/02/15

NIRE ZENBAKIAK

Badakit ez zaidala ezer tokatuko, baina astero zintzo zintzo egin beharra dut, badaezpada. Hogei urte daramat errito honekin eta orain bat-batean uzten badut, agian tokatu egingo zait. Daukadan zortearekin, ziur nago hogei urte hauetan bonboan ezkutatu diren zenbakiak libre sentituko direla eta aterako direla. Horrexegatik joaten naiz astelehenero “primitiba” egitera, badaezpada.

Askotan pentsatzen dut tokatuko balitzait zer egingo nukeen, baina berehala esaten diot neure buruari ezinezkoa dela eta inoiz ez zaidala tokatuko. Hogei urteotan “primitiba”-n gastatutako dirua itsulapikoan sartu izan banu, ez nintzatekeen orain aberatsa izango, baina … bai sari ederra!

Zenbakiak buruan ditut eta ez dut txartelean begiratu behar tokatu zaidan jakiteko. Ezinezkoa zait horiek ahaztea. Nire bikotekidearen eta nire jaiotze-eguna, elkar ezagutu genuen eguneko data, elkarrekin ibiltzen hasi ginen hilabetea, ezkondu gineneko eguna eta elkarri lehenengo musua eman genionekoa dira zenbakiak edo datak zenbakiak aukeratzeko. Ahhhh! Nire amaginarrebaren adina, ezagutu nuen egunean, zati bi osagarria.

Bikotekideak gehiegi maite nauelako izango da, edo horixe esaten da kasu hauetan. Maitasunean zorte duenak ez du horrelako jokoetan zorterik, baina ez nago ziur eta ez dakit zer egin. Zenbakiez aldatu ala bikotekideaz. 

Jokatzen duzue horrelako jokoetan? Nola aukeratzen dituzue zenbakiak? Zein da zuen zenbaki faboritoena? Zergatik?

22 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik askotan jokatzen dut horrelako jokoetan ,edozein jokutara jokatzen dut baina gehien gustatzen zaidanak primitiba eta euromillones dira, zari gehien dituenak direlako.
Urtean zehar diru asko gastatu dut , baina ez dut kopuru handirik irabazi,dena den, ez dut esperantzarik galtzen eta espero dut egun batean tokatzea.
Zenbakiak aukeratzeko ez dut ezer berezirik egiten eta astero aldatzen ditut.
Bestalde, ez dut zenbaki faboritoenik ,gauza horiek ,nire ustez, lelokeriak dira eta ez dut haietan sinesten.
Jose

Anónimo dijo...

Normalean, nire emaztearekin primitiba bat egiten dugu astero, ala hobeto esanda, berak egiten du.
Ohitura hau ezkondu ginenetik dator eta berak egiten ez badu, ohitura galduko da, niri ez zaidalako inportatzen.
Nahiz eta astero jolastu, ez ditugu zenbaki berak ipintzen, beti makinak nahi dituenak.Horrela, aste batean egiten ez baduzu ez da ezer gertatzen, zenbakiak ez dakizkizulako.
Normalean, gabonetako loteria neuk erosten dut, lankideekin, familiarekin eta abarrekin. Loteria hau erostea gustatzen zait, baina gero eta boleto gutxiago erosten dut ez zaidala tokatuko pentsatzen dudalako.
EDU

Anónimo dijo...

Kaixo,
Nik normalean ez dut loteriaz jokatzen baina jokatu dudanean, Primitivaz jokatzen dut.
Ez daukat zenbaki gustukoenik. Behin nire ilobari zenbaki batzuk aukeratu zituela esan nion eta berrogeita hamar euro tokatu nuen. Huraren ondoren jokatzen dudanean, zenbaki horiek aukeratzen ditut. Berriro ez dut irabazi.

Ez dela jokurekin dirurik irabazten uste dut. Dirua irabazi nahi izaten baduzu,la egin behar izaten duzu.
jose(gurutzeta)

Anónimo dijo...

Bai,oso gustatzen zait joku horietan jokatzen.Lehen gehiago jokatzen nuen,astero hogei euro ordaintzen nituen jokatzeko,bai quiniela, bai euromilloiak, bai lotería.31 urte dauzkadan arren eta hamabost edo hamahiru urte jokatzen daramatzat ,niri inoiz ez tokatu ezer.Beno, sari txikiak lortu dut,gehiena ehun eta hogei euro.Ez naiz hain berezi zembakiarekin baina euromilloiak jokatzen dudanean beti zembaki berdinak ipintzen nituen eta bakoitzak gauxa bat esan behar dit.
Adibidez pasaden urtean eskondu nintzen,horregatik gabonetako loterian,eskondu nintzen dataren zembakia jokatu nuen.Burgosen lortu nuen zembaki hau eta 20 euro tokatu zitzaidan.Zuek bezala beti esaten dut ``lotería tokatuko balitzait ………….erosiko nituzke!

Victor M. B1

Anónimo dijo...

Ez zait gustatzen loteriaz jokatzea, bakarrik gabonetan jokatzen dut eta zenbaki bat erosten dut, normalean lanean jokatzen den zenbakia.
Loteriaz jokatzen badut dirua galduko dudala uste dut eta diru gutxi dudanez nire poltsikoan eduki nahiago dut.
Ez daukat zenbaki faborito, edozein zenbaki polita edo itsusia izan ahal da,zer gertatzen den arabera zenbakiak horrela ikusten dira.
Yolanda V

MARISA (Gurutzeta) dijo...

Orain nik ez horrelako jokoetan jokatzen. Baina institutuan 4. DBH ikasten nuenean, astero "primitiba" egiten nuen nire ikaskideekin. Baina ez gintuen inoiz tokatu. Hala ere, ez genuen esperantza galtzen eta, aste bakoitza zergatik ez pentsatzen genuen.
Badago joku bat urtero jokatzen dut. Gabonetako loteria da. Iaz ehun euro tokatu nituen baina lau pertsona artean banatzeko. Horregatik, izan ere, hogeita bost euro tokatu nituen. Loteria hau erritoa dela uste dut eta, ez izan erritoetan sinesten den pertsona arren, urtero jokatzen jarraituko dut, badaezpada.

Anónimo dijo...

Neuk ere astero joaten naiz primitiba egitera. Beti jolasten naiz zenbaki berberekin, baina ez dira nik aukeratutakoak, senarrak baizik, eta hala izatea nahiago dut, zergatia guztiz ondo ez badakit ere. Beharbada, berak nik baino zorte handiagoa duela pentsatzen dut barnetik, eta ez omen nago guztiz oker, “diru atzera” txitean-pitean tokatzen baitzaigu. Horrela, behintzat, ez zait iruditzen diru galdua denik. Hala ere, modu “hotz” edo automatiko batean jolasten naiz, hau da, tokatu liezaigukeen aukeran pentsatu ere egin gabe. Arrazoia da sugestionatzen erraza naizela, eta amets horretan pentsatzen badut, fantasia errealitatearekin alderatzerakoan sufritu egiten naizela.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Normalean,horrelako jokoetan ez dut jokatzen.Bakarrik lan egiten nuen lekuetan,loteria erosten nuen,baina hori ia beharra da.
Loteria tokatzea oso zaila da eta tximista erortzea ere,aukera berak daudela esaten dute.Nahiz eta norbaiti tokatu.Baina,jokatzen ez baduzu,ez daukazu aukerarik.
Nik gutxitan jokatzen dut baina,jokatzen dudanean zazpi zenbakia erosten dut.
Izaskun (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Nik orain hogeitabat urte daukat, eta horregatik, ez nuen asko jokatzen. Nik bakarrik hiru aldiz lotería jotzen dut. Ni aldiz nire amarekiz era bestea nire adiskiekin euskaltegian. Nahiz eta oso gutxi jokatu dudan, segur aski hurrengo urtean berriro jokatuko dut.
Lotería tokatzea oso zaila da, eta horregatik ez zait gustatzen jolastea. Egia esan, jolasten dudanean beti bosta azken zenbakia hartzen dut. Txikita eskolan bosta nintzen era orain nire zenbakia espeziala da.

V.B b1

Anónimo dijo...

Nik astero jokatzen dut primitiva eta euromilioiak, beti ipintzen ditut zenbaki berberak, baina zenbaki hauek ez dute esanahi bat, egun batean aukeratu nituen eta orain arte daramat horrela jokatzen.
Ez dakit noiz eta zenbat diru baina benetan, ziur nago egun batean tokatuko zaidala zerbait, gutxienez pentsamendu horrekin astero jokatzen dut.Emazteak beti esaten dit Jainkoak entzun zaitzala baina uste dut zorotzat hartzen nauela
Gehien guztatzen zaidan zenbakia 23a da eta kasualtitatez ez da agertzen jokatzen ditudan euromilioi eta primitiban agian 23 batean kokatuko zait............kar kar
alberto631978

Anónimo dijo...

Astero primitiva egiten dut. Inoiz ez dut ezer tokatu, baina ostegunero joaten naiz egitera, badaezpada!
Orain dela bost urte zenbakiak aukeratzen nituen eta beti zenbakiak berberak ziren. Nola aukeratzen nituen zenbakiak? Gutxi gora behera mundu guztia bezala aukeratzen nituen: nire urtebetetzea, nire familiaren jaiotze egunak eta gauza horiek, baina tokatzen ez zitzaidanez aldatzea erabaki nuen eta orain berriz, niretzat errazagoa da, makinak zenbakiak ipintzen ditu eta. Ez ditut zenbakiak aukeratzen, baina berdin da! Ez zait ezer tokatzen, ere ez! uste dut jokoetan hobe da zenbakiak ez aukeratzea, zenbaki guztiak bonboan sartzen direlako! Horregatik, aukeratzea ez du merezi. Hori patua da eta zortea ez baduzu, ez zaizu tokatuko. Berdin da zenbakiak! Noizean behin loteria ere erosten dut, baina dendariak ematen didan dezimoa hartzen dut eta gehienetan ez dut ikusten zenbakia jokatu arte. Horri buruz ez daukat maniarik, berdin zaizkit zenbaki bikoitiak edo bakoitiak!

Dena den, tokatu ez arren, astero egiten dut, niretzat ohitura delako, eta noski! Tokatzea espero dut, oraindik ez dut itxaropena galdu!
Primitiva tokatzen ez zaigunean, osasun behintzat daukagula diogu eta hori bai garrantzitsua dela, baina orduan zertarako jokatzen dugu? Nahiz eta maitasuna eta osasuna garrantzitsuak izan, dirua ere beharrezkoa da eta uste dut ez daukala zerikusirik. Maitasunean edo osasunean zorte duenak horrelako jokoetan zorte eduki ahal du . zergatik ez?
Nuria b1

Lmb dijo...

Inoiz ez dut primitiba jokatzen. Bakarrik gabonetan jokatzen dut, eta egia esan, nire aitak eta nire nebak jokatu nahi dutelako eta beti zenbakia aldatzen dugulako. Noizean behin, agian urtero gabonetan, pentsatu dut zer egingo nukeen tokatuko balitzait baina suposatzen dut ez daukadala itxaropenik eta horregatik ez dut jokatzen.
Zerbait nahi dudanean lan asko egitea nahiago dut; askenean lortuko dudalako. Ez zait batere gustatzen zorteren menpean egotea, kontrola eduki nahiko nuke.

Anónimo dijo...

Kaixo,
Ez zait jokorik asko gustatzen. Bakarrik, Gabonak direnean jokatzen dut, eta loteria dezimo batzuk erosten ditut. Zerbaitek tokatu behar badit, ez da inporta zenbat dezimo daukazun, jokatzea inporta baizik. Jokatzen dudanean, ez dut inoiz zenbakirik eskatzen, ematen didatenaz konformatzen dut.
Josean B1

Anónimo dijo...


Urtean zehar loteria dezimoren bat erosten du, zenbakia ikusi gabe. Nahiz eta superstizioso ez izan, badaezpada zenbakia jakiteak zorte txarra ekarriko balit. Baina zenbakiari begiratzen hasi beharko dut, ez zaidalako inoiz dirurik tokatzen.
Beste gauza bat gertatzen da gabonetan. Loteria amesgaizto bihurtzen da. Zenbaki asko eskaintzen didate eta nik, zer gerta ere erosten ditut. Gero “osasun egun” heltzen da eta zozketa ikustea gustatzen zait, baina bakarrik gabonetakoa; ez zaidan ezer tokatu konturatzeko.
Portugaleten bizi nintzenean, urtero auzokideri alabaren dantza taldeko loteria erosten nion. Baina behin, ez zituen eskaini nahi lotsa emateko. Eta urte horretan, lehengo saria edo bigarrena tokatzen zitzaien. Berak diru asko lortu zuen, loteria txartel guztiak erosi zituelako. Eta niri ezer ez.

Lorena

Anónimo dijo...

Normalean nik ez ditut jokatzen zoriozko jokoak. Bakarrik gabonetako loteria jokatzen dut nire familiarekin eta nire lagunekin, eta batzuetan, urten zehar zozketa berezirako dezimo bat erosten dut. Kasu hauetan nik dendariak zenbakia aukeratzeari utzi diot. Berdin dit dezimo bat edo beste. Beti pentsatzen dut zenbaki denak loteria-ontzi barruan egon behar dute. Inoiz primitiba, bonoloto… edo joko antzekoak jokatu baditut, zenbaki aurkeratzeko, data bereziak eta nire familiaren urtebetetzeak aukeratu ditut. Nire zenbaki faboritoena laua da. Nire urtebetetxe data lau zenbaki batzuk dauzka. Gainera zenbaki bikoitik gehiago gustatzen zaizkit.

rakel. b1

Anónimo dijo...

Nire lagun minarekin jolasten dut “primitiba”. Geu ere orain dela hogei urte edo gehiago hasi ginen jolasten. Gogoratzen dut bakoitzak apustu bat egin zuela eta zenbakiak apuntatu genituela hurrengo astean berriro jolasteko. Hasieran zorte handia eduki genuen, bi aldiz berrehun mila pezeta tokatu zitzaigulako. Gogoratzen dut Bilboko jaietan izan zen garaia eta bazkaltzera, afaltzera, barrakatara eta antzokira joan ginela. Garai honetan ikasten ari ginen eta diru gutxi geneukan, horregatik oso ondo pasatu genuen jaietan. Oso ondo benetan!
Dirua gastatu eta gero inoiz ez zaigu berriro tokatu primitiba, eta gaur egun esperantzarik gabe jarraitzen dugu jolasten. Arazoa da beldurra ematen digula uzteak, pentsatzen dugulako utziz gero, tokatuko dela.
Ez dakit pentsamendu hori leloa den ala ez, baina pentsamendu bat da. Nire lagun batek koadrilarekin jolasten zuen loteriaz. Beti tabernaz taberna joaten zen dezimo baten bila. Koadrilak taberna batean edo bestean erosten zituen dezimoak. Batzuetan bat, beste aldi batzuetan bi... . Kontua zen bakoitzak bere dezimoa erosten zuela. Itun bat zeukaten, eta inoiz ez zion beste pertsona bati loteria erosten. Nire laguna beti joaten zen poteatzera, finkorena zen, eta beti bi edo hiru dezimo erosten zituen, behin izan ezik. Bere ama gaixorik egon zen eta ez zen poteatzera joan. Egun honetan, lagunek tabernaren dezimoak aparte, tabernatik zebilen gizon bati dezimo bat ere erosi zioten. Nahiz eta hurrengo egunean nire lagunak tabernaren dezimoak erosi zituen, gizonaren dezimoa ezin zuen erosi, gizona gertatu ez zelako. Dezimo hau tokatu zuten guztiek nire laguna izan ezik, bost milioi pezeta, hain zuzen ere. Egun honetatik nire lagunak inoiz ez zuen berriro loteria jokatu. Ez zen haserretu, ezta pentsatu zorte txarra ere zeukan, loteria jokatzen utzi zuen, besterik ez. Eta jakinda loteriarekin ez da aberatsa izango, oso pozik bizi da, laguna.
X

Anónimo dijo...

Normalean bakarrik kiniela eta kinigol jokatzen dut, eta batzuetan, bote dagoenean, primitiba edo euromilioi bat egiten dut, baina ez zait ezer tokatzen inoiz. Beno, egia esanez, orain dela bi aste zortzi euro tokatzen zitzaizkidan kinielan, hamabi emaitzak asmatu nituen eta bakarrik zortzi euro, pixka bat erreza izan zen. Hurrengo astean hamabi emaitzak asmatu dituen jendeari laurehun euro tokatzen zaizkio, ze zorte txarra eduki nuen. Gero liga bukatzen denean ez dut ezer jokatzen.
Hasieran primitiba jokatzen nuenean nik neuk ipintzen nituen zenbakiak. Normalean data bereziak ziren, adibidez urtebetetzeak eta gauza horiek, baina ez nuen inoiz zenbaki bat asmatu eta erabaki nuen makina egiten zuela, baina berdin izan zen.
Nire zenbaki faboritoena hirua da, ez dakit oso ondo zergatik baina gustatzen zait, agian zenbaki bikoitiak ez zaizkidalako gustatzen.

c.p.

Anónimo dijo...

Ez zait gustatzen loteriaz jokatzea eta normalean ez dut jokatzen. Nire aita esaten duenez, loteria beti tokatzen zait! Dirua ez dudanez gero gastatzen, beti “diru atzera” tokatzen zait, ezta?
Bakarrik gabonetan jokatzen dut ohitura dela eta. Nire ama dezimo bat erosten du niretzat, orduan, nahiz eta ez dut nahi, beste decimo erosi behar dut berarentzat, bestela....
Celia M.

Anónimo dijo...

Gure bizitzan krisia agertu zenetik, noiz- behinka primitiba edo euromilioia jokatzen dut.Inoiz ez ditut zenbakiak aukeratzen, azkenean nire zortea patuen esku dago.Nire inguruan txarto dagoen gero eta jende gehiago dago eta dirua behar du.Gure egoera enpresarioen,bankuen,gobernuaren menpe dago,horregatik diru asko tokatuko balitzait pertsona askori lasaitasuna ekarriko nieke eta beren askatasuna berreskura lezakete.
Lehen normalean ez nintzen jokatzailea,beti pentsatu dut milio asko tokatuko balitzaizkit nire bizitzak aldaketa gehiegi edukiko luketela eta honek beldurra ematen dit.Ez daukat asmorik nire pisua, nire autoa,nire senarra aldatzeko.Oporretan eguzkitan etxanda egoten jarrituko naiz eta hau egiteko edozein leku merken,adibidez Goroztizan, egin nezake.Badakit txakur berdea bezalakoa naizela baina lanean jarraitu nahiko nuke, nahiz eta aberatsa izan.Ezagutzen nautenek esaten dute proletarioaren adimena daukadala eta egia da.
Primitiba erosi dudan astean ametsetan nago.Oso pozit nago imajinatzen dudanean zein aurpegi ipiniko duten nire familiak eta nire lagunek dirua haiekin banatzen dudanean.Nik,ordea, nire ametsetan betiko pisuarekin,autoarekin eta senarrarekin berarekin ere jarraitzen naiz!
I.V.

Anónimo dijo...

Loteria tokatuko banintz gauza asko egingo nuke baina orain ez dut sinesten loteriaz.
Lehen primitiba egiten nuen eta nire gustokoen zenbakia, 7a,beti ipini nuen. Azkenean aspertu nuen inoiz ez zitzaidalako tokatu edo gordeta neukan orria eta ahazten zitzaidan begiratzea.
Koadrilarekin kiniela egiten genuen eta tokatu balitzaigu afari bat eging genuen baina urte batzuetan oso arraroa zen suertatzea eta uste dut behin edo tokatu zitzaigula.
Gabon jaietan txartel bat erosten dut lanean, pentsatzen dudalako zer gertatuko den nik bakarrik premiarik gabe geratuko nuke.
Bukatzeko lelokeriak dira eta gainera orain zerga handiak ordaindu behar diozu aziendari.
Y.G.

Anónimo dijo...

Orain duela bi urte, mire lagunekin euromilloia jakatzen hasi nintzen eta beti jokatzen genituen zenbaki berdinak. Baina orain, nik bakarrik joakatzen dut baina ez dut egiten astero, bakarrik batzuetan. Gainera, ez ditut jokatzen zerbaki berdinak baizik eta makinak ematen dizkit. Nahiz eta nire zenbaki gustokoena bi den, nire urtebetetzea delako.
Joko hau jokatzen dut ilusio bat daukalako takatuko zaidala.
A.D B1

Anónimo dijo...

Astero primitiba eta euromiloia botatzen ditut eta orain arte ez zait ezer tokatzen. Ez dauzkat zenbaki finkoak edo begikoak, horregatik, makinaz boletoak egiten ditut. Duela urte asko bi lagunekin jokatzen nituen eta astero zenbaki berdinak ipintzen genituen,gure urtebetzeko eguna eta urteak, nahiz eta, batzuetan boletoak bota ahaztu zitzaizkigun. Zorionez ez tokatu. Orain ni bakarrik jokatzen dut eta zenbakiak mskina edo dendaria ipini ditut.

Mila B1