2013/02/15

DENA ZAZPIRA!

Azkenean jarriko dute EUROVEGAS. Hemendik gertu, Madrilen. Erabaki honek era guztietako iritziak jaso ditu, aldekoak zein kontrakoak, onak zein txarrak … Egia esan, nik ez dakit zer pentsatu. Batzuetan, ekonomiari begira, on egin dezakeela uste dut, baina, beste batzuetan, jokoan aritzeko era erraz horrek zenbat etxe hondatuko dituen pentsarazten dit.

Krisi garaian mundu guztiak bilatzen du aberasteko modu azkarra eta erraza, eta kasinoen hiria era egokia izan daiteke helburu hori lortzeko. Baina, horrelako negozioak jartzen dituena ez dago galtzeko eta baten bat aberastuko den arren gehiago izango dira diru guztiak galduko dituztenak. Hala ere, ezin  dugu ahaztu negozio honek zenbat lanpostu sor dezakeen eta honek zenbat familiaren egoera ekonomikoa hobetuko duen. 


Beraz, argi dago gurpil zoro honek zer pentsatu eta burukomin asko emango duela eta martxan jartzen denetik urte batzuk pasa arte ezin izango dela benetako baloraziorik egin. Ez duzu hala uste?

7 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gizartean, negozio mota hauek onak ez direla uste dut. Hasieran, dena oso polita dirudi, lanpostu asko sortzen dira eta hiri hori mundu guztian ezagutzen da, baina ondo pentsatzen baduzu, azkenean arazoak gauza onak baino gehiagoak dira. Bizimodu horietan,beti beste bizimodu bat ezkututa dago eta ona ez. Diru beltza agertzen da, delitu berri batzuk ere, eta dirua irabazteko ez da modurik onena.
Kultura hori ez da ona gure gazteentzat, beharbada noizean behin jolastea ez da hain txarra baina dirua irabazteko modurik azkarrena dela uztea bai.
Lege berriak egin nahi dituzte hiri berri honetan erre ahal izateko, eta hori da bakarrik hasiera. Negozio hauen jabeak diru asko dute eta gure herrialdean, hori oso arriskutsua da, egunero ikusten dugun bezala.
EDU

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut ustel bat izango dela, bakarrik atzerritarrak mozkortzeko joango direlako eta ezkondu aurreko agur jaiak ospatuko dituztelako.
Ziur aski Kopia txarra izango da eta urte batzuk barru Terra Mitican bihurtuko da (basamortu batean.)
Nahiz eta ideia ona iruditu inguruko hirientzat dirua irabazteko eta emplegu sortzeko, mozkinak denbora asko behar izan zituen etortzeko. Jabeak ez du edukiko pazientziarik eta txiringito ixteko du, nire ustez.
Niri ez zait gustatzen jokorik ezta jokatzen duen jendeak ere. Inguruetan putetxe asko eta ghettoak agertuko dira. Beraz, delinkuentzia handituko da. Dena elkarrekin arazo asko gehitzen du.

atalía

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Eurovegas azkenean Madrilean egingo da. Nire ustez, gaur egun dagoen krisiarekin oso ondo dago lanpostu asko sortuko dituztelako.
Baina alde txarrak ere baditu adibidez korrupzio gehiago egongo da. Leku guztietako jendea joango da eta jende asko elkartzen diren lekuetan azkenean arazoak sortzen dira eta gehiago dirua dagoenean.
Eurovegasean lege batzuk aldatu nahi dituzte, esan duten arabera bere barnean erretzea baimenduko da. Ez nago ados, hemen lege batzuk daude eta ez dut ulertzen zertarako aldatzea haientzako.
Dena den, orain ez dakigu zihur zer gertatuko den ala ez, egia da krisiaren aldetik ondo etorriko dela, espero dugu alde guztietatik horrela izatea.
-K-

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esanda, gai horri buruz zalantza asko dauzkat. Badakit lanpostu asko sor dezakeela eta krisi garaian hori oso ondo dagoela, baina nolakoak izango dira lanpostu horiek? Gehienetan horrelako negozioetan jendeak ordu gutxi lan egiten du, horregatik soldatak oso txikiak dira eta ordutegiak nahiko txarrak dira, gauez lan egin behar delako.
Dirudienez, jende askok han lan egingo du eta hori oso ondo iruditzen zait, jende asko beharrak pasatzen ari direlako, baina zer emango diegu trukean? prezioa ere ordainduko dugu Uste dut horrelako negozioak ez direla hain politak, gainera zenbat etxe hondatuko du? Orain negozioak polita dirudi, baina arazoak ekarriko ditu etxe askotan eta hori ere ikusi behar da! Beste lanpostu batzuk sortzea hobea da, adibidez lantegi bat nahiago dut! baina momentuz kasinoa ez zait gustatzen.
Eta gero, ez dut ulertzen gauza bat! Gure legeak aldatu behar ditugu, Eurovegas kasinoan jendeari erretzen utziko baitiote, baina tabernetan edo beste negozio batzuetan ez! Nahiz eta debekatuta egon, han erre ahal izango da. Baina zergatik? Ez dut ulertzen salbuespen hori! Negozioaren arabera legea egiten dugu? Horren kontra nago.
Gauza bat argi dago, jende askok lan egingo du kasinoan, baina jende askok ere dirua galduko du. Izan ere, haien helburua ez da lanpostu zortzea, diru irabaztea baizik!
Oro har, horri burruz nahiko ezkorra naiz eta uste dut ipini ostean beste arazo batzuk izango dela.
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Eurovegas negozio handi izango dela eta irteera ona ematen du krisi une honetan lanposturen batzuk sortzeko. Familia asko beraien irteera zain daude lana aurkitzeko.
Baina alde txarra dauka, diru mordo handiak erabiltzen denean, kalte asko ekarriko dute. Segurtasunari dagokionez, lapurreta, iruzurrak eta talde arriskutsuak gehituko dira eta pertsonen osasuna ere arriskutsuan egongo dira: menpekotasunagatik
Azkenean, tabakoaren legea aldatu nahi izateak harritzen nau. Tabernariek legearen kontra askotan argudioak ematen dituzte legea aldatzeko baina gobernuak esan du ezinezkoa dela lege hau pertsonaren osasuna babestea helburua daukatelako eta isunak ipini zituzten, kontra tabakoa erretzen uzten diotelako beraien lokaletan. Baina orain, eurovegas heltzen da eta gobernuari eskatu zion tabakoaren legea aldatzeko eta horrela, kasino barruan erretzeko baimena ematen dute eta dirudienez Madrilgo gobernuak emango dio.

Lorena

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beti “Las Vegas”-era joan nahi dut. Izan ere, joanez gero, bi gauza egin nahi izango ditut, berriro ezkontzea eta makina txanponjaleetan bi edo hiru txapon betetzea. Nahiz eta kontuz ibili behar den kasinoetan, jende pilo bat jokoan biziatu egin delako, erruletara ere jolastea gustatuko litzaidake.
Hori dela eta, ludopatia gaixotasun bat da eta jendea arazo asko dauka jokatzeari uzteko. Negozio horiek lanpostu sor dezakeen eta familia batzuen egoera ekonomikoa hobetuko duen arren, onuradunak nagusiak baita gobernua ere izango dira. Batak diru asko irabaziko duelako, eta besteak zerga handiak jasotzen dituelako. Eta, geuk, langile gizajook, bizio honetan erortzeko eta larrugorrian geratzeko arriskua dugu.
Gainera ez dut uste inor aberastuko denik. Zortea trukatuta dago. Nagusiek nahi dutena besterik ez du irabazten eta irabazten du geroztik galdetzeko, hori seguru. Horregatik kasinoak iruzur bat dira, are gehiago, negozio zikin bat dela uste dut.
Baina krisi garaian jendeak dirua behar du, diru erraza hain zuzen ere. Horregatik EUROVEGAS-era joango da diru erraza baten bila, eta EUROVEGASek arrakasta handia edukiko du, seguru! Negozio honekin ea nori tokatuko zaion dirua: dirudunari edo txiroei!
X

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Entzun dut Eurovegaseri esker lanpostu asko sortuko direla,Madrilen ekonomia hobetuko duela,jendea lehen baino zoriontsuago egongo dela.Pertsona batek behar duena bere arazoak ahazteko hau bezain dibertigarria leku bat da.
Inori ez zaio axola lanpostuen baldintzak txarrak direla edo Madrilen gobernuak onartu duena proiektua lortzeko,egun azkenen berriak entzun ondoren ez nago ziur gobernuaren pertsonek ere "zerbait" onartu dituzten.
Egunkarian irakurri dut leku berezi hau oso handia izango dela. 12 hotel,kasinoak,tenisa eta golf zelaiak, resorts eta gauza gehiago edukiko ditu.Hau da,langabezi,"mileurista",bahituta batek behar duena han aurkitu ahalko du.
Proiektu honen jabeari buruz, bere herrialdean, ikerketa bat egiten ari da.Antza denez, bere negozioek mafia eta prostituzioarekin harremanak dauzkate.Ez dakit zein negoziok ekonomia laguntzeko sor litzaketela,baina honi buruz zalantza asko dauzkat.
Ziur nago inoiz ez naizela joango,nahiz eta tentagarria eduki.Berriro gin tonic bat edan bitartean zigarro bat erretzea gustatuko litzaidake.
I.V.