2009/05/08

TXAPELDUNAK, TXAPELDUNAK, OE,OE …!!!

Gauza gutxi irabazi ditut nire bizitzan. Txikitako trauma bat dut. Eskolan, urtero, Olinpiadak zeritzen jokoak antolatzen zituzten eta irabazleei txapazko domina bana ematen zieten.


Inoiz ez nuen bat ere irabazi eta oraindik gogoratzen dut horrek sortzen zidan ezinegona.

Duela gutxi nire lehenengo txapelketa irabazi dut eta nire lehenengo domina lortu dut. Etxeko leku estrategikoan jarri dut mundu guztiak ikus dezan.



Inoiz irabazi duzue ezer? Noiz? Zer?
Baduzue traumarik zerbait ez irabazteagatik?

4 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

FUTBOLEAN JOKATZEN NUENEAN TXAPELKETA BATZUK IRABAZI GENITUEN ETA KAPITANIA NINTZENEZ KOPAK NEUK ALTXATU NITUEN.
BAINA GOGORATZEN DUDAN EGUN POLITENA DA, RETUERTO TALDEAREKIN KATEGORIAZ IGO GENUENEAN.IKARAGARRIA IZAN ZEN.
CASTRE

Josune erabiltzaileak esan du...

Nik txikitan xakez jolasten nuen, ez nintzen oso ona, baina domina batzuk irabazi nituen eta asko gustatzen zitzaizkidan.

nuria.barakaldo erabiltzaileak esan du...

Eskolan nengoenean saski baloiaz jolasten nuen baina oso nahiko txarrak ginen eta gutxitan irabazten genuen baina behin lortu nuen sari bat ipuin bat egiteagatik

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni txikitan pixka bat baldarra nintzen eta gainera zorte txarra neukan jokoetarako, beti galtzen nuen partxisean, kartetan, eta abar, beraz inoiz ez nuen irabazi ezer baina beno ere ez daukat traumarik.

Pili