2009/11/13

ON ZUZEN II

Aupa lagunok,
Gaurko sarrera honetan bi gauza komentatu nahi dizkizuet:

Lehenengoa, Barakaldoko herritarrak ez dira BARAKALDOTARRAK, BARAKALDARRAK baizik, jentilizioa BARAKALDAR da eta ez BARAKALDOTAR, alegia.

Eta, bigarrena, ohiko akats bat da, -EN ordez, -LA konpletiboa erabiltzea erlatibozko esaldia denean. Adibidez:

GAIZKI: Nire etxe ondoan denda bat dago makina bat aurrean duela.
ONDO: Nire etxe ondoan denda bat dago makina bat aurrean duena.

Askotan, horrelako perpausetan, zail egiten zaigu erlatiboa ala konpletiboa den jakitea, baina horretarako trukutxo bat daukagu: erdarazko que-ren ordez cual ipini eta zentzurik badu erlatiboa da eta ez konpletiboa. Ez da oso forma akademikoa, baina bai baliagarria.

Adio, segi ikasten eta EUSKERABILTZEN

3 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Gausa bat gehiago jakin gabe inoiz ohera joango zara!.Nik beti pentzatzen dut barakaldotrra naizela, orintze bertan jakiten ari naiz barakaldarra naizela.Beste alde eskerrik asko trukorengatik konpletibari buruz,pizkana ta pizkana sartzen da nire buruan.