2009/12/12

DIN DAN DON

IRAKURMENA:
Festa soziala eta opariak trukatzea dira Eguberrien ezaugarria
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Kezkagarria da Eguberrietako errito eta sinboloak gero eta berdintsuagoak izatea?

Gabonetan ere errespeta dezagun ingurumena
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Zer edo zer egiten duzu ingurumenaren alde Gabonetan?













HIZKA-MIZKA: ESAN BEHAR ZAIE UMEEI?
Gezurrak gezurrak dira, nahiz eta txikiak eta inozoak diren.

Atzean dagoen ideia kontsumismoarena da. Ilusioa eta opariak bezalako hitzak erabiltzen dira, baina helburu bakarra saltzea da.

Gezur honetan gastatzen den dirutza hobe genuke benetan ume behartsuei ematea.

Umeei Olentzeroa edo Errege Magoak existitzen direla pentsatzeak ondorio txarrak ekar diezazkieke, batez ere, eskatutako opariak jasotzen ez dituztenean.
**********************************************
Gezurra txikia da eta ez dio inori kalterik egiten.

Egia da dirua asko gastatzen dugula oparietan, baina dena ez da kontsumismoa, opariak eginez hainbat ideia eta sentimendu adierazten baititugu.

Umeen ilusioak ez dauka preziorik eta gastatzen den dirua ondo gastatuta dago, beste guztia demagogia da.

Horrelako gauzek ezin dute ondorio txarrik izan umeengan eta ume horiek guraso direnean gauza bera egiten dutela da honen froga.

iruzkinik ez: