2009/12/12

EZ DAUKO BEXIGUAK

Opariak, turroiak, mariskoa, xanpaina, … Gabonetan gaude, baina krisialdi latz batean ere bai. Ziur aski, aurten etxe gehietan zer edo zer erosi baino lehen ondo pentsatuko dugu eta ez dugu dirua alferrik gastatuko, hau da, angulak erosi beharrean gulak erosiko ditugu eta, zer erremedio!, konformatu behar aurreztu beharra baitugu.
Gabon hauetan zenbat gastatu eta, batez ere, zertan da hizpidea egunotan. Herrian udalak zuhaitz erraldoia jarri du plaza erdian eta kale guztietan Gabon argitxo koloretsu eta distiratsuek aspaldi alaitzen dizkigute arratsaldeak eta gauak. Baina guztiak ez daude ados eta asko dira udalak horretan gastatzen duen dirua gehiegi dela edo, behintzat, gastua murriztu behar duela pentsatzen dutenak.


Eta zuek zer deritzozue kaleko argiak ipintzeari?
Krisi garai hauetan erakunde publikoek Gabonetako gastuak murriztu behar dituzte?

9 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik bi adibide ipiniko dut, alde batetik Madrilgo hiriak 4 milio euro gastatu du gabonetako argien kontuan, baina bestaldetik Bartzelonak 300.000 euro bakarrik. Biak hiri handiak dira baina, zergatik dago hainbeste desberdintasuna argien aldetik?Gastua murriztea posiblea dela uste dut batez ere daukagun egoerarekin. A.J

Anónimo dijo...

Nire ustez, Gabonetako espiritua ez da diru asko gastatzea janarian eta oparietan. Familiarekin eta lagunekin egoteak galdu da. Gabonetako espiritua ahaztu dugu. Nahiz eta krisia egon, asko gastatuko dugu, nahiz eta urtarilan jateko dirurik ez izan.
Asko gastatu behar da?.

Anónimo dijo...

Kontuan hartzen gaur egunean Gabonak dirua gastatzeko direla, zenbat eta diru gehiago gastatu argietan, gero eta hobeto izango da Udala. Horregatik madrilgoak 4 milio gastatu dute onenak direla erakusteko, eta gero ez daukate dirurik behar dutenei laguntzeko. Horrela, datorren urterako aurrekontuetan laguntzak murrizteko dute argiak ordaintzeko. Ez dago eskubiderik!

Anónimo dijo...

Kaleko argiak ez dira beharrezkoak gabonak ospatzeko. Nahiz eta jendeari asko gustatu, krisi garai honetan dirua beste beharrak betetzeko erabili behar da. Dena den, herriak politak izateak botoak lortzeko balio duenez, politikoek biztanleriaren dirua erraz gastatzen dute.
R.

Anónimo dijo...

NIre ustez, denok gauza bera esaten dugu, ez dela beharrezkoa hainbeste diru gastatzea. Baina, denda guztietan jende asko dago erosketak egiten. Segur aski, gure etxeetan janari asko hurrengo egunerako geratuko dugu eta gure seme-alabek jostailu asko edukiko dituzte. Azkenean, beti gauza bera gertatzen da.
Maite

Anónimo dijo...

Txikitatik, gabonak heltzen direnean, badirudi denok berri txarrak ahazten ditugula edo behintzat, ez dugula hainbeste inportantsiarik ematen. Izan liteke gu zoratuta egotea edo agian, gabonako espiritua izatea, besterik ez.
Hori dela eta, argi dago zenbait arrazoirengatik garai honetan jendeak bere alaitasuna erakutsi beharra daukala bai bere familiarekin afalduz bai maitemindutako pertsonei zerbait oparituz.
Gauza bera udalei gertatzen zaie eta lehen aipatutako espiritua trasmititu nahi dute kaleetan gabon argitxoen bidez.
Esango nuke noizean behin dirua edo ,oro ar,arazoak ahaztu behar direla pixka bat zoriuntsuago sentitzeko zein bere buruarekin zein besteekin.
J.R.- gurutzeta

Anónimo dijo...

Nire gurasoen etxean ez da jaiotzarik jartzen, guztiok nahiko zaharrak garelako. Horretaz gain, nire ama hil zen orain dela hiru urte, gabon aldera, eta horregatik halako gauzak egiteko gogo handirik ez dugu. Nire etxean, bestalde, zeozer bai jartzen dela, nire senarra haur txiki bat bezalakoa delako eta atsegin ditu kolorezko argiak eta horrelakoak.
Lehenengo gabonak politagoak zirela uste dut, gauzak askoz gehiago baloratzen genituelako. Hala ere, gurasoek gauza bera esaten dute, eta aiton-amonek are gehiago, beraz, hobe dugu ondo pasa eta gutxiago pentsatu.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Nire ustez gobonetako espiritua galdu dugu eta oparietan eta janarietan asko gastatzen ditugu, berriz familiak elkartzen dira afaltzeko eta elkarrekin daude.Errealitatean gabonetan etxeko erregeak, umeak dira eta oraintxe bertan haiek gabonetako espirituak dira.
Amaia C.

Anónimo dijo...

Kaleak zuhaitzekin eta argiekin oso polita daude eta ez dut uste inork kontrakoa esan dezala baina, egia da guztiok udalek dirua beste gauezetan gastatzea nahiago genuke.Hori dela eta ezin dugu aldatu Gabonetako inguruan dagoen parafernalia eta nahiz eta adoz ez egon,horrekin bizi behar dugu.Niretzat behintzat,agian nire seme-alabak txikiak direlako,denboraldi ederra da eta nire etxera Olentzerok eta Erregeek etortzen direnean ,krisia ahazten dute.
Maribel.