2013/04/26

FAMILIAKO BESTE BAT

Marisa, Jose eta Izaskun ikasleek egindako sarrera.

Lehen txakurrak etxea gordetzeko erabiltzen zituzten eta katuak saguak harrapatzeko.Orain soinekoak eta bitxiak jartzen dizkiete maskotei. Ile-apaindegira eramaten dituzte eta masajeak ematen dizkiete.Oporretan joaten direnean, maskotentzako hotel batera eramaten dituzte eta oso ondo zaintzen dituzte. Jabeei ez zaie diru asko gastatzea inporta, bere maskotak errege bat bezala egoteko.

Gure etxean maskotak dauzkagu baina tontakeriarik gabe, ez dira ez umeak, ez pertsonak eta txarto hezten badituzu, haiek jaun eta jabe izango dira.

Uste duzue animaliak familiako beste kide bat direla? Zer iruditzen zaizue animaliak pertsonak bezala tratatzea?

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Pertsonok gauza bat argi eduki behar dugu, hau da, animaliak ez direla pertsonak. Hau argi eduki eta gero, animali bat edukitzeko prest zaudela uste dut.
Betidanik, animaliak famili askotan egon dira, laguntzeko, babesteko, jolasteko, azkenean, kasu askotan, familian beste bat izateko.
Animali bat hartzen baduzu errespetatu behar duzu, lagundu behar diozu eta ondo tratatu behar duzu, bestela, ez dugu jakingo nor den basurdea.
EDU

Anónimo dijo...

Ez, ez daukat nire etxean maskotarik, nire etxea txiki-txikia baita. Agian, herri batean bizi izango banintz, txakurrak edukiko nituzke, nire animalia kutuna delako. Baina, ez zait batere gustatzen pisu txiki batean txakurrik edukitzea. Gehienetan, txakurrak pisu txiki batean zarata egiten dute eta auzokoak molestatu ahal dituzte. Horregatik, ez dut uste leku egokia denik. Gainera, uste dut animaliek gauza asko behar dutela, dirua eta lekua ez ezik denbora ere behar dituzte. Egunero, bi edo hiru aldiz kalera atera behar duzu paseatzera eta horri nahiko astuna deritzot.
Txikia nintzenean urtero nire urtebetetzean nire gurasoei txakur bat eskatzen nien. Behin eta berriro opari berbera eskatzen nien eta inoiz ez zidaten oparitzen. Gaur egunean, ados nago haiekin eta ez dut etxean txakurra eduki nahi. Gainera, uste dut animaliak ez direla opari bat egokia umeentzat, ardura asko behar baitute. Txakurrarik eduki ez arren, uste dut txakurra gizakion lagun onena dela, animaliak oso zintzoak direla eta.
Orain dela bi urte, nire lagun-mina txakur bat erosi zuen eta egunero parkera eramaten zuen paseatzera. Laster, beste jabe batzuk ezagutu zituen eta txakurrak paseatu bitartean elkarrekin hitz egiten zuten. Oraindik, talde hori dauka parkean eta noizean behin joaten dira afaltzera edo poteak hartzera.
Nuria b1

Anónimo dijo...

Niri iritziz animaliak bai familiako beste kide bat direla eta etxean maskota bat baduzu, ondo zaindu beharko duzu. Hori argi dago! Bestela, hobe da animaliarik ez edukitzea baina, tontakeriarik gabe! Gaur egunean, animalien jabeak pixka bat zoratuta daude. Ez dut uste txakurrari bitxiak ipintzea oso normala denik, pertsonak ez direlako.
Gauza bat da albaitarirenera joatea edo janari berezia erostea eta beste gauza bat da masajeak ematea, horri gehiegi deritzot.
Kaleetan gero eta txakur jantziz gehiago ikusi ahal dugu eta ez dut ulertzen zertarako egiten duten hori jabeek. Uste dut egoera hau herrietan zeharo desberdina dela. Herrian animaliak badaude ere, inoiz ez dut ikusi txakur bat jantziz edo bitxiarekin. Hori bakarrik hirietan ikusten da. Horregatik, pentsatzen dut pixka bat ergelkeria daukagula.
Jabeei diru asko gastatzea inporta ez zaienez negozio horiek oso errentagarriak dirudite eta gero eta denda gehiago ikusi ahal dugu animalientzat.
Uste dut txakurra oporretan hotel batera eramatea desberdina dela. Egoera horri nahiko normala deritzot. Normalean, oporretara joaten zarenean txakurra eramatea ez da posible, askotan hotelean debekatuta baitago. Horregatik, jendeak txakurra bere hotelean geratzea nahiago du bestela, zer egiten duzu txakurrarekin? Horrela, oporretan egon bitartean txakurra ondo egongo da eta hori jakinda txakurraren jabea lasaiago geratuko da.
Nuria b1

Anónimo dijo...

Nire ustez, maskota bat edukitzea erantzukizun handia da. Horregatik, daukazuenean oso ondo lagundu behar duzu, baina pasatu gabe.
Egia da askotan jendearentzat maskotak familiako beste kide bat izan ahal direla. Dibertigarria iruditzen zait nola jendeak batzuetan eramaten dituen bere txakurrak jantzita kaletik. Eta gainera aitortu behar dut txakurra batzuk beroki oso politak eramaten dituztela. Horrela, bakoitzak bere maskotarekin nahi duena egiten du, baina bai gehiegizko iruditzen zait pertsona ospetsu batzuk egiten dutela, adibidez diamantezko lepoko erosten dute, etxe berezi bat egiten die, hegazkinan lehenengo klasean bidalitzen dira eta abar….

Rakel b1

Anónimo dijo...

Ziur nago animalia edukiko banu maite izango nukeela.Noizbehinka txorakeriak esango nituzke.Ondo zaintzeko dirua ordainduko nuke.Hotza ez pasatzeko arropa berezia erosiko nioke.Ileapaindegira eramatea gehiegi iruditzen zait,baina nire oporretan hotel batera eramango nuke.Ez dakit familiako beste kide bat bezala izango litzatekeenik baina ondo egongo litzateke.
Baldintza hipotetikoa erabili dut argi daukadalako nire etxean inoiz ez dudala animalia bat edukiko.Maskota bat edukitzea erantzukizun eta lan handia iruditzen zaidalako.Gainera nire senarra baserri batean hazi zenez harentzat animaliek funtzio bat daukate eta gure etxean ez dira beharrezkoak!
I.V.