2013/04/26

MASKOTAK ETXEAN

Irene eta Juan Carlos ikasleek egindako sarrera.

Orain dela lau urte gaixorik egon nintzen.Ez neukan kalera ateratzeko gogorik, deprimituta bainengoen, orduan, nire gurasoek maskota bat oparitzea erabaki zuten . Honek behartu ninduen kalera ateratzera eta apurka apurka depresioa desagertu zen. Gainera, jende asko ezagutu nuen berarekin paseatu bitartean.

Gaur egun, etxera heltzen naizenean bera itxaroten ari da oso pozik, bere buztana mugituz. Inoiz ez dago haserre eta ez dauka egun txarrik.

Benetan, nire kasuan, txakurra gizakion lagun onena da.

Badaukazue maskotarik etxean? Eduki nahiko zenukete? Konta iezaguzue animalia batekin gertatutako pasadizoren bat.

17 comentarios:

Anónimo dijo...

Animaliak etxean edukitzea ez zaizkit gustatzen. Animaliek leku behar dute korrika egiteko, igeri egiteko...eta etxebizitza bat, kaiola bat, arrainontzi bat..etabar, ez dira leku onak animalientzat. Inori ez zaigu gustatzen itxita bizitzea, nahi dugunera joatea gustatzen zaigu eta nahi dugunean, horregatik libreak bizi izaten gara.
Arrain bat arrainontzi batean ezin da zoriontsua izan, edo txori bat kaiola batean.
Nire etxean inoiz ez ditut animalirik eduki eta inoiz ez ditut edukiko.Nire seme-alabak txikiak zirenean, batzuetan, txakur bat eskatu ziguten, baina ez batekin nahiko izan da.
Yolanda V

Anónimo dijo...

Orain dela urte batzuk, nire emazteak eta biok txakur bat adoptatzea erabaki genuen. Txakurtegi batera joan ginen eta bost edo sei txakurren artean erabaki behar izan genuen.
Erabaki hau oso erraza izan zen, txakurtxo bat, bat- batean, niregana etorri zelako eta nire berokiaren poltsiko batean sartzen saiatu zen.
Txakur honen izena Bruno zen eta oso txakur polita zen baina nire emazteak alergia haundia dauka eta , azkenean, nahiz eta pena handia eman nire lankide bati eman nion. Pertsona honek baserri bat dauka eta Bruno oso ondo dago hor.
EDU

Anónimo dijo...

Nik ez daukat maskotarik etxean. Baina nire anaiak eta nire ahizpak katu bana dauka. Katuak gainera arrebak dira eta oso onak dira. Asko laguntzen dute eta familia osoak maite gaituzte. Baina maskota bat edukitzea pisu batean zaila iruditzen zait. Gaur egunean, gero eta gehiago jendeak maskotak dauzka. Nire ustez, maskota edukitzea erantzukizun handia da eta batzuetan arazo bat izan ahal da. Kasu bat ezagutzen dut hau gertatu dela. Nire lagunaren anaiak Argentinara lan egitera joan behar du eta bi katu dauzka. Azkenean ez ditu katuak eramango Argentinara eta nire lagunari katuekin geratzen dela eskatu dio. Baina arazoa da nire lagunaren etxea berria dela eta orain altzari denak mandile batekin estatu behar ditu eta pena eman zaio. Nire iritzian, maskota bat edukitzeko oso konbentzituta egon behar da.
rakel- b1

Anónimo dijo...

Ez, ez daukat nire etxean maskotarik, nire etxea txiki-txikia baita. Agian, herri batean bizi izango banintz, txakurrak edukiko nituzke, nire animalia kutuna delako. Baina, ez zait batere gustatzen pisu txiki batean txakurrik edukitzea. Gehienetan, txakurrak pisu txiki batean zarata egiten dute eta auzokoak molestatu ahal dituzte. Horregatik, ez dut uste leku egokia denik. Gainera, uste dut animaliek gauza asko behar dutela, dirua eta lekua ez ezik denbora ere behar dituzte. Egunero, bi edo hiru aldiz kalera atera behar duzu paseatzera eta horri nahiko astuna deritzot.
Txikia nintzenean urtero nire urtebetetzean nire gurasoei txakur bat eskatzen nien. Behin eta berriro opari berbera eskatzen nien eta inoiz ez zidaten oparitzen. Gaur egunean, ados nago haiekin eta ez dut etxean txakurra eduki nahi. Gainera, uste dut animaliak ez direla opari bat egokia umeentzat, ardura asko behar baitute. Txakurrarik eduki ez arren, uste dut txakurra gizakion lagun onena dela, animaliak oso zintzoak direla eta.
Orain dela bi urte, nire lagun-mina txakur bat erosi zuen eta egunero parkera eramaten zuen paseatzera. Laster, beste jabe batzuk ezagutu zituen eta txakurrak paseatu bitartean elkarrekin hitz egiten zuten. Oraindik, talde hori dauka parkean eta noizean behin joaten dira afaltzera edo poteak hartzera.
Nuria b1

MARISA (Gurutzeta) dijo...

Etxean perikito bikote bat daukagu. Nire senargaiak erosi zituen aita gaixorik baitzegoen eta ni oso tristea nengoen. Perikitoak zaintzen nituen bitartean, lanpetuta nengoen eta ez nuen gaixotasunean pentsatzen. Haiek familiaren bezalakoak dira eta gaixorik badaude, zaintzen ditugu edo oporretan joaten bagara, gurekin joaten dira.

Anónimo dijo...

Orain ez daukat maskotarik,ez nagoelako denbora asko etxean eta pena ematen dit bakarrik uztea.Baina katu bat eduki nahiko nuke.Nire gurasoen etxean bat eduki genuen 15 urtetan eta gehiago gustatzen zaidan animalia da.
Txakurrak ere gustatzen zazkit baina ez pisu batean edukitzeko.Eta bakarrik gustatzen zaizkit heziketa ona daukatenak.Footing egiten dudanean jarraitzen nautenak ez zaizkit gustatzen.Beno,egia esaterako haien jabeak ez zaizkit gustatzen.
Izaskun (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Betidanik nire gurasoen etxean kanarioak eduki ditugu, baina pilo bat!Nire amari kanarioak haztea gustatzen zitzaion, gainera ez zitzaion beste animalia batzuk edukitzea axola izaten .Hori dela eta, txikia nintzenean maskota desberdinak eduki nituen.Baina gure etxean bizitzeko baldintza batzuk bete behar zituzten.Beste garai batean bizi ginenez,nire gurasoentzat amimaliak animaliak ziren eta kitto! Horregatik gure txakurra oso handia izan zenean, lagun baten baserrian bizitzen amaitu zen, katuarekin gauza bera gertatu zen, gure gortinak eta besaulkia atzamarkatzen hasi zenean baserrira joan zen.
Amaiera desberdina bizi ziren ahatea,oilaskoak,untxia...hauek handiak zirenean ez ziren baserri batean erretiratzen, lapiko batean baizik.Nire ahizpak eta biok gure maskotak desagertzen zirenean,egun batzuetan, mesfidantzarekin nire amaren egositak begiratzen genizkien.
Ez daukat trauma bat, ezta ez naiz barazkijalea, baina orain lehen bezala animalia ezezagunak jan nahiago ditut.
I.V.

Anónimo dijo...

Niri ez zait gustatzen animalirik, batez ere txakurrak. Gaur egunean hau ez da oso normala zeren eta dirudi ia ia jende guztioi gustatzen zaizkion.
Orain dela gutxi nire auzoan batzuek txakurra erosi zuten eta egunean behin batzuk kalera ateratzen dituzte. Azkenean txakurrengatik koadrila bat egin dute eta dirudi zuk ez badaukazula txakurrik ez duzu beraiekin egotea. Hau ez dela oso normala uste dut, sekta bat bezala konportatzen dute, baina ez zait inporta. Errespetatzen ditut, baina haiek era zibilizatua konportatu behar izaten dute zeren eta haiek diren txakurren jabeak eta txakurra eduki nahi duten, eta horregatik ez dut beraiek txakurrak edukitzea ondoriorik sufritu nahi.

c.p.

Anónimo dijo...

Animaliak etxean ez ditut. Uste dut animaliak bere lekuan egon behar direla; edo, hobeto esanda, leku egokian.
Nik arrainontzi bat dut. Egiaz, tartea pasatzeko dudala uste dut. Arrainak ikustea oso lasaigarria da. Akuarioaren aurrean jartzen zara, nola mugitzen diren arrainak ikusten duzu eta pixkanaka zure burua zuregandik urruntzen da.
Nora? Zuk nahi duzun lekura.
Hala ere, egun bakoitza pasatzen duen tristeago nago. Jendeak animaliak zain dezake, asko maite dezake; baina beste edozein
pertsona zapaltzeko gaia da. Pena da. Ero gaude? Ez dugu sentimendurik?
Jose A. B1

Lmb dijo...

Txikia nintzenean nire gurasoek txori batzuk eduki zituzten asko gustatzen zitzaielako bere kanta. Egia esan, ni inoiz ez nituen maite eta ez daukat oroitzapen berezirik. Suposatzen dut animalia maitetzeko harremana eduki behar duzula berarekin eta txori batekin ez dut uste oso erraza dela. Orain dela lau urte nire seme nagusiari dortoka bat oparitu zioten eta berak oso pozik izan arren, niri gertatzen zitzaidana gertatzen zaiola uste dut. Ziur nago txakur batekin gauzak oso ezberdinak izango direla baina argi daukat pisu bat ez dela lekurik egokiena txakur bat edukitzeko.

Anónimo dijo...

Behin hamster bat erregalatu zidaten. Oso polita zen. Izokin kolorea eta begiak beltzak zeuzkan. Bere izena Argi zen. Oso polita eta barregarria zen. Asko gustatzen zitzaion zapataren barruan egotea. Kaiola handia erregalatu nion baina ez zitzaion gustatzen gurpilaren barnean egotea. Hamster arraroa zen.Goizez beti zegoen lo egiten eta gauez, ordea, asko mugitzen zen.
Pena handia ematen zitzaidan gauez kaiolan egotea eta nire logelan librea uzten nuen.
Behin zulo bat egin zuen nire jakan eta kableak jaten zituen.
Egun batean golpe handia entzun nuen eta konturatu nintzen kortinatik jaitsi zela.
Murru bat atera zitzaion eta albaitarengana eraman nuen. Poliki poliki hil zen eta pena handia eman zitzaidan
Y.G.

Anónimo dijo...

Nik txakurra daukat, Ikatz izeneko eme bat, eta berari buruz gauza onak baino ezin ditut aipatu. Ikatz alboan delarik, senide eta lagunak ez daude inoiz goibel. Hain lasaia eta samurra da, ezen berarekin hobeto sentitzen diren, batzuek bera ezagutu baino lehen, txakurrei beldur bazieten ere. Ez du inoiz zaunka egiten, Pintxo ospetsuak bezala, eta izugarri argia da, beraz, pasadizo asko konta nitzake. Bitxienetako bat da sofan etzanda nengoen batean, gripeak jota, alfonbra txiki bat ahoan hartu, eta sofaren aldamenenan jarri zuela, han, nigandik hurbil, esertzeko. Hasieran halako gauzek harritzen gintuzten, baina ia egunero egiten dituenez gero, normaltzat hartzen ditugu, uste ez dudan arren normalak direnik. Jendeak sarritan esaten dit txakurra baino gehiago gizakia ematen duela, horregatik ezin dut esan txakurzalea naizenik, “Ikatzalea” baizik.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Momentu honetan ez daukat animalirik nire ondoan. Nire arrebak dauzka txakur bat, lau katu, akuario bat,bi dortokak eta neure bi ilobak...nire ustez gehiegi da baina bere animaliak bere familiaren parte dira.Zorionez neure arrebak oso etxe handia dauka eta animaliek behar duten lekua daukate.

Animamila batzuk eduki ditut nire bizitzaren zehar eta gehien gustatu zaidana urtxintxa bat zen. Lau urteen zehar geure logelan bizi ginen. Berak zuen kaiola haundi bat, eta egunero guk bezalakoa bere erritualak zituen...goizero bere aurpegia eta bere gorputza txukuntzen zituen gosaldu baino lehen, eta gero gauero bere ohea prestatzen zuen lo egin baino lehen. Oso momentu honak pasatu genituen, eta oso txarto pasatu nuen hil zenean eta momentu horretatik eta horregatik ez daukadala animalirik uste dut.

David MV

Anónimo dijo...

Gure etxean konan deritzon animalia daukagu. Nahiz eta gure animaliaren izena oso gogor dirudin, katu handia da, gutxi gora behera 11 kilo. Katu hau oso berezia da, hau da, animalia arren guretzat senidekide bat da. Orain dela 5 urte, guk ez geneukan dirurik, eta horregatik denbora luzean aurrezten egon ginen egongela berri bat erosteko. Egun horietan, denok bezala, etxeko lehoiak irekita uzten genituen haize berria edukitzeko, eta bat-batean gure katua gure leihotik kalera erori zen. Kolpe horren ondorioz, ebakuntza egin behar izan genion eta gure dirua aurreztea pikutara joan zen. Handik aurrera gauza bat oso argi geratu zitzaigun, hau da, gure senidearentzat katua oso garrantzitsua da eta zerbait egin behar izanez gero , egin egingo dugu pentsatu gabe.

koldo 3c

Anónimo dijo...

Niri txakurrak asko gustatzen zaizkit.Txakur bat eduki nuen hamaika urte eta,orain dela sei urte,hil zen."Laster" zuen izena eta munduko txakur onena zen.Handia zen,"pastor aleman"bat baina oso maitagarria eta lasaia zen.Jendea beldur zen ikustean baina haiek ez zekiten nire txakurra ez zenuke inori koxka egingo.
Orain ez daukat txakurrik eta ez dut eduki nahi.Baina,nire ustez,batzutan txakurrak on egiten diote pertsona batzuei.Adibidez,autismoa daukaten umeei,frogatuta dago laguntzen dietela.Txakur bat laztantzea lasaitzen du.
Dena den,txakur bat eduki nahi duenak,ondo zaindu behar izango du bestela ez hobeto izango litzateke ez edukitzea.
Amaia Gurutzeta

Anónimo dijo...

Nik ez daukat maskotarik baina txakurrak asko gustatzen zait eta nire gurasoen etxean txakurra edukitzen genuen, horregatik, badakit txakurra ez da jostailurik eta edukitzeko gauza asko ondo pentsatu behar dut.
Adibidez: hiru edo lau aldiz kalera atera behar dut,berdin da eguraldia txarra edo bikainan egiten badu.
Janaria berezia jaten dute eta prezioa ez da merkea.
Albaitararengana batzuetan eraman behar dut bere osasuna zaintzeko.
Posiblea da beste txakurraren jabe
batekin errieta ahal dut.
Etxetik kanpo egun batzuk joan behar izaten badut pertsona batekin utzi behar izango dut
Azkenenean duela hamar edo urte
gehiago hilko da eta oso gaizkia pasatuko dut.
Agian, denboarekin nire ideiak aldatu ahal ditut eta berriro etxean txakur bat edukiko dut baina momento honetan ez dut nahi txakurrarik.

Mila B1

Anónimo dijo...

Kaixo:
Bai nire etxean animaliak dauzkat,bi perikitoak dira.Animaliek gauza asko daukate.Aribidez
Depresioia daukaten jendeentzat animaliak sano onak dira.Kalera ateratzera behartzen dizkizute.Migrainak dauzkaten jendearentzat katuak oso onak direla esaten dute.
Niri txakurrak asko gustatzen zaizkit,baina pisu batean txakurrak ez dago ondo,ordean
Etxeetan lorategearekin txakurrak oso ondo daude,korrika egin ahal dute.Nire iloba txakur bat
dauka baina bere etxea lorategi dauka.Txakurr bat izatea duen arren,oso polita da, erantzukizuna handia da.Aribidez oporrak joaten bazara, txakurrek onartzen duten hotela bilatu behar duzu.
Jose(gurutzeta)