2013/12/20

ETA URTE BERRI ON!!!

Hementxe ditugu berriro ere Gabonak eta hementxe ditugu berriro ere enpresa afariak, koadrila afariak, familia afariak, urtean behin elkar ikusten dutenen afariak …

Mundu guztiak pozik egoteko garaia da hau, guztiok irribarre ahoan Gabon zoriontsuak opa dizkiogu mundu guztiari. Berdin da urte osoan inolako harremanik eduki ez izana, berdin dira urte osoan elkarri ez hitz egiteko asmaturiko aitzakiak.

Gabonak dira eta, dirudienez, Gabonetan guztiok izan behar dugu onak, guztiok izan behar dugu bihotz onekoak eta guztiok pasatu behar dugu ondo. Garai hauetan ez dago lekurik haserrealdietarako, ez dago lekurik betozko egoteko, ez dago lekurik benetan pentsatzen duguna adierazteko.

 
 
Beste urte batez Gabonak hipokresia garaia izango da, beste urte batez barreak eta algarak izango dira nagusi kaleetan, etxeetan, enpresetan … Beste urte batez behar baino diru gehiago gastatuko dugu oparietan, janarian, apaingarrietan … egongo da damutzeko denbora urtarrileko aldapa heltzen denean. Bitartean goza ditzagun Gabonak!

Zer uste duzue?

13 comentarios:

Anónimo dijo...

Egia da batzuetan Gabonak hipokresia garaia izan daitekela, baina azkenean, hau bakoitzaren esku dagoela uste dut. Hau da, bakoitzak jakingo du zein afarietara joan ala ez eta abar.
Nire ustez, garrantzitsuena maite ditugun pertsonekin eta familiarekin denbora pasatzea da. Egia da pertsonak urte osoan zaindu behar ditugula, baina askotan oso zaila da denok aldi berean topatu ahal izatea. Hau dela eta, ez dut pentsatzen gehiegizko dirua gastatzea beharrezkoa denik. Jende askok burua galtzen du Gabonetan erosketekin. Hainbat opari, janari garestiak, egun hauetan politak egoteko arropa berriak eta abar kontrolik gabe erostearen ondorioetan ez pentsatzea ohikoa da batzuentzat,eta gero urtarrilaren aldapa famatu horretan etortzen dira aieneak.

Ixone G.

Anónimo dijo...

Duela urte batzuetatik,nahiz eta beti lortu ez,topikoetan ez erortzen saiatzen naiz.
Adibidez,nire lankideekin harreman onik edukitzen ez badut,ez naiz enpresa afarira joaten.
Ez dut jaten hurrengo egunean mundua bukatuko balitz bezala eta egun hauetan,ahalik eta normalena pasatzen saiatzen naiz.
Baina,badakit jende askori ilusio handia egiten zaiola,beraz,haiek esne-mamitan ospatzea ondo iruditzen zait.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Bat nator sarrerarekin, egun horietan guztiok pozik egon behar dugu eta. Egia esanda, ez zait gustatzen gabonik, betidanik jaiak nahiko tristeak iruditzen zaizkidalako.
Dirudienez, egun familiarrak dira eta familia guztiak elkarrekin egoten dira. Baina, gero bizitza ez da hain polita. Askotan etxeetan gaixoak daude edo egun horietan norbaitek falta duenean etxean are gehiago nabaritzen da eta azkenean, ez dira pentsatzen dugun bezain alaiak. Egun horietan urtean zehar bezala arazoak jarraitzen dituzte.
Adibidez, enpresa gehienetan arazoak daude eta oso arrunta da nagusiarekin edo lankideekin txarto moldatzea baina, gabonetan afaria egoten da elkarrekin egoteko. Bai hipokritak garela! Nire kasuan noizean behin ez joaten saiatzen naiz baina, azkenean konpromezu hutsa da eta ezin dut beti ezetz esan. Orduan, nagusiarekin afaldu behar dut nire aisialdian.
Gauza bera gertatzen da urte zaharrean. Kaleak jendez beteta daude eta askotan jende hori ez da urtean zehar ateratzen. Baina, egun hori ateratzea eta ondo pasatzea tokatzen da. Gau horretan jende guztiak urte berrion opa dizu baina, gero jende horrek urtean zehar ez zaitu agurtzen.
Hau gutxi balitz bezala, familia guztietan ez dira ondo moldatzen baina, denok elkarrekin egoteko garaia da eta biltzen dira afaltzeko. Gero afaltzen duten bitartean eztabaidatzen hasten dira eta hori urte guztietan! Ez dut uste beharrezkoa denik. Txarto moldatuz gero, hobe izango da bakoitza bere etxean egotea. Horrela, arazo gutxiago egongo litzateke. Gainera, urte osoan zehar egun asko dago familiarekin egoteko. Zergatik egun horietan hain garrantzitsua da elkarrekin egotea?
Azkenean, uste dut ohitura bat dela eta nahiz eta ez gustatu, hurrengo urtean modu berean ospatuko dut, konpromezua baita.
Nuria

Anónimo dijo...

Lehen Gabonak festa erlijiosoak ziren, baina poliki poliki aldatzen ziren eta orain festak kontsumitzeko dira.
Umeentzat zoragarriak izaten dira oporretan baitute eta gainera opari asko edukitzen dute. Adineko jendearentzat, ordea, urteko festarik txarrenak izaten dira egun osoan dirua gastatuz egoten delako eta hurrengo hilabetean urtarrileko aldapa etorriko dela daki.
Egun hauetan jendea leku batetik bestera egoten da eta beti korrika joaten da berandu heltzen baita leku guztietara.
Jendea nahiko bitxia izaten da, urtero lagunekin, lankideekin eta familiarekin Gabonak ospatzea gustatzen zaiolako eta urtero ospakizun hauek urteko festarik aspergarrienak izaten direla esaten du. Jendeak arazo hau konpontzeko edaten bakarrik jakiten duenez, batzuek edaria errutik lelokeriak egiten dituzte eta gero urte osoan txantxak jasan behar dituzte.
Urte honetan urte guztiak bezalakoak izango denez, festak nahiko aspergarriak izango dira, eta urtero bezalakoa, hurrengo urtean festa honetara ez naizela etorriko esango diet berriro eta beste kubata bat hartuko dut.

Iñaki Gurutzeta.

Marisa (Gurutzeta) dijo...

Inoiz ez dut ulertu Gabonetan zergatik denok onak izan behar dugun. Garai honetan, ni beti bezala naiz eta nire portaera berdina da urtean baino. Hala ere, txikitatik gurasoek horrela pentsarazi digute txarto jokatzen bazara, Olentzerok edo Erregeek oparirik ekarriko ez dizutelako. Egiari zor, honetan Gabonak bihurtu dira, hau da, oparietarako garaian. Hau bada hipokrisia, gastatu eta gastatu bakarrik Gabonak izateagatik, baina gutxik janaria eramatearen gogoratzen dute janari bankura, adibidez.
Niri betidanik Gabonak asko gustatzen zaizkit. Garaia ohituraz beteta da nire familian: Jaiotza ipintzea, Gabon-kanta abestea... baina eztabaidatzen gara edota barre egiten dugu urteko edozein garaian bezala.

Anónimo dijo...

Jakina, gabonak hipokresiaren denbora da, jende guztia ona da eta pozik dago. Gabonetan afari asko dauzkagu lagunekin, lankideekin, familiarekin eta denok lagunok gara baina gabonak amaitu eta gero, betiko bronkak itzuliko dira. Gabonaren izpiritua bi aste bakarrik bizi izaten da. hau da errealitatea eta penagarria da

Iñigo M.

Anónimo dijo...

Urtero bezala gabonak heltzen direnean oso pozik gaude eta hau eragiten du gabonaren mesua. Beti esaten digute gabonak alaia egoteko denboraldiak dira.

Horregatik gabonetan da inoiz baino eskusabalagoak egoten garen momentuak dira, denetarik egiteko: pobreziarekin parte hartzen dugu, batzuk odola ematen dute... sentiberagoak gara.

Ere gehiago gustatzen zaigu familiarekin,lagunekin, lankideekin... egotea eta kasu askotan hipokresia hutsa da.
Baina gabonak direnez gure hori guztia egin behar dugu geure buruarkin ondo eta lasai egoteko.

LOLI BLANCO

Anónimo dijo...

Hipokresia urte osoaz praktikatzen da baina beharbada, Gabonetan gehiegizkoagoa izan ahal da. Telebistan ikus ditzakegu hainbat albiste sentimendu onak oparitzen, edo kirolariek Gabon zoriontsua desideratzen dizute, hala ere, nahi dutenean bakarrik beren prodruktuak edo beren klubak sustatzea da. Beste hipokresiaren adibide handi bat Erregearen diskurtsoa da, bere ikuspuntua ematen digu eta gogoratzen digu zer egin behar dugun portson ona izateko.

Azkenik, guk geuk ere gogoeta egin behar dugu, ekonomikoaren krisi erdian ez daukagun dirua gastazen ari gara eta gero gerrikoa estutu beharko dugu baina zer axola dio! Gabona da eta.

G.U.

Anónimo dijo...

Lehen, gaztetan, beti gabonetako jaiez naskatuta amaitzen nintzen. Niretzat urte osoan ikusten ez nuen pertsonekin egun horietan egoteak ez zuen zentzurik. Baina gero, agian festetako zentzumena jende eta senide horiekin harremana mententzea dela pentsatzen hasi nintzen.
Eta honela ikusten, gabonetako jaiak ez dira hain hipokritak, hain aspergarriak eta hain naskagarriak. Askoz politagoa da jaiak ikuspuntu honetatik ulertzea,eta askoz hobeto igarotzen dira honela pentzatzen!!!!!.

Eguskine HG Barakaldo B2 Taldea

Anónimo dijo...

Nire ustez egia da,Ez dakit gabonetan zergatik egon behar dugu mahai berbera familiarekin, urteak egun asko dauka eta egon dezake beste egunak getatu, gesde asko inoiz ez da geratzen eta gero gobonako jaietan mahai beberetan geratzen dira afaltzeko eta askotan jendeak hitz egiten ditu gauza txarrekin adibidez:inbiak, Jeloskorrak eta abar...
J. C voga

Anónimo dijo...

ARGI DAGO GABONAK POLITAK IZAN DIRELA BAINA BETI EZ DA HORI GERTATZEN. FAMILIA BADAUKAZU ETA DIRUA OSO POLITAK IZAN AHAL DIRA BAINA ZER GERTATZEN DA HORRELA EZ BADA? BADAGO JENDE ASKO FAMILIA GABE ESTA OSO TRISTEA IZATEN DA BAKARRIK AFALTZEA DATA HONETAN. GAIENRA IRUDITZEN DA POZIK EGON BEHAR GARELA, ETA EZ DUT ULERTZEN ZERGATIK GABONETAN POZIK EGON BEHAR GARELA ETA BESTE MOMENTUAN EZ. HIPOKRESIA HAUNDIA DAGO, ADIBIDEZ DONATIBO GEHIAGO EGITEN DIRA ETA JENDEA SENTIMENTALA JARTZEN DA, BAINA ZERGATIK EGOTEN GARA HORRELA GABONETAN ETA ADIBIDEZ UDAN EZ? GAINERA, ERLIJIOSOA BAZARA BADAUKA SENTZURIK GABONAK OSPATU BAINA GEHIENOK EZ DIRA ERLIJIOSOALK ETA ERE OSPATZEN DUTE GABONAK, BAINA ZER OSPATZEN DUTE, JATEA ETA EDATEA? AFARI BAT EGITEKO EZ DA BEHARREZKOA ADEBDUAREN HOGEITALAUA IZATEA.
NERE GURUTZETA

Anónimo dijo...

Lehen gauza esan behar dudan niri ez zait gabonak gustatzen. Bizitza ez da gabona bezalakoa. Bizitzan txarto dauden gauzek ezin dute aldatu gure bizimodua. Gabonak etortzen direnean arazoak desagertu dira? Nik uste dut ezetz.
Iñaki.I

Anónimo dijo...

Gabonak gehiegikerien garaia da,gehiegi jaten dudu,edaten dugu,gastatzen dugu...Nor kontrolatzen da egun hauetan?Denok sartzen gara gurpil zoro batean eta Erregeak bukatu arte ez gara ateratzen.
Gero, urtean zehar, pentzatzen dugu datorren urtean beste modu batean ospatuko ditugula Gabonak.Baina ikusiko duzue nola ez dela ezer aldatuko.
Niri Gabonak ez zaizkit batere gustatzen,jendea oso hipokrita izaten da (edo izatan gara) baina azkenean,familiarekin egoteagatik,ondo daude.Behintzat nire kasuan.
Amaia.