2013/12/20

ZORIONAK

Nostalgiak eraginda atzera begiratzen dugun guztietan aurrekoa beti hobea iruditzen zaigu. Lehena beti hobea da oraina baino. Bitxia da gero! Ezer gutxi geneukanean garai oparo hauetan baino zoriontsuagoak ginen, hobeto bizi ginen eta Gabonak hobeak ziren.

Nostalgiak eraginda ari gara geu ere Gabonetako sarrera hauek idazten, gure umetako Gabonak hobeak iruditzen zaizkigu oraingoak baino. Ez geneukan ezer, baina den-denak Gabonen magia zuen. Benetako Gabonak ziren haiek, ez oraingoak, ez Gabon faltsu hauek.

Nostalgiak eraginda hasi gara gure haurtzaroko Gabonetan pentsatzen. Hor geunden poz-pozik, Gabonen zain. Une magikoa zen, benetan. Urtean zehar egin ezin zena egiten genuen, jan ezin zena jaten genuen eta erosi ezin zena erosten genuen. Hala edo nola, baina hori guztia egiten genuen eta, are gehiago, horri guztiari ematen genion merezi zuen garrantzia. 

Nostalgiak eraginda ari gara umeen begietatik Gabonak ikusten, beste garai bateko umeen begietatik eta konturatzen ari gara Gabonak ez direla aldatu, aldatu direnak begi horien atzean zeuden neskak eta mutilak direla.

Nolakoak ziren zuen haurtzaroko Gabonak? Zer gogoratzen duzue? Zergatik?

15 comentarios:

Anónimo dijo...

Egia da gaur egungo umeak ez dituztela gauzei merezi duten balioa ematen, oraingo umeak ez dira iraganeko umeak bezalakoak, baina egia esanda, gizartea orokorrean desberdina da ere.
Gaur egun Gabonak ez naute asko gustatzen, kontsumismoa Gabonak kutsatu dituztela uste dut, baina nire haurtzaroan garai honetako magia bizitzea maite nuen. Familia osoa mahai bereziaren aurrean gogoratzen dut, eta gehien gustatzen zitzaidana, afaldu eta gero egoten zen jaia eta mahai jokoak guztion artean. Nire etxera betidanik bakarrik Olentzeroa etorri da eta gogoratzen dut oso zintzo laster oheratzen nintzela. Goizean, Olentzeroa etorri zela ziurtatu bezain laster, baina ezer ikutu barik, familia osoa esnatzen nuen opariak nirekin irekitzeko.
Suposatzen dut familian umeak egongo balira gauzak desberdinak izango liratekela, baina momentu honetan Gabonak nagitasun handia ematen didate.

Ixone G.

Anónimo dijo...

Txikia nintzenean, egun hauetan ilusioz beteta zeuden.Azken klaseko egunean, eskolan festa bat zegoen eta gero bi aste oporretan!
Nire gurasoek zinemara eta Pinera eramaten ninduten eta bukatzen zutenean,onena iristen zen;Errege Magoak.Gau horretan ia ezin izaten nuen lo egin zizarragatik.
Orain,Gabonak beste ikuspuntutik ikusten ditut eta ez zaizkit gustatzen baina,nire haurtzaroko gabonen oroipenak oso onak dira.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Beti lehen egiten genuena orain onena iruditzen zaigu baina, hori edozein gauzarekin gertatzen da. Beti hala gaztaroko jaiak nola haurtzaroko urteak hobeak ziren. Ez dakit zergatik baina, aitortu behar dugu horrela garela.
Lehengo gabonek ez dute zertan hobeak izan, uste dut gabonak lehen eta orain antzekoak direla. Adina bai desberdina dela! Adinaren arabera gabonek magia gehiago edo gutxiago dute, gabonetan gehien disfrutatzen diren umeak direlako. Txikia nintzenean urte osoan zehar gabonak itxaroten nituen baina gaurko umeek ere bai! Hori ez da aldatzen, gabonak batez ere umeentzat direlako.
Dena den, nire haurtzaroko gabonak ez ziren gaurkoak hain desberdinak. Diotenez, lehen gabonetan urtean zehar jan ezin zena jaten zuten baina, ez dut hori bizi izan! Hori orain dela urte asko izan zen baina, nire haurtzaroan ez! Egun lehen bezala ospatzen ditut gabonak familiarekin, jaiak nahiko familiarrak dira eta. Egun horietan familia osoa elkarrekin egoten saiatzen gara bazkaltzeko edo jateko orduan eta afariaren ondoren lagunekin geratzen naiz ospatzeko, batez ere urte zaharrean! Beste garai batean olentzeroren eguna bai desberdina zela. Txikitan beti gutuna idazten nuen opariak eskatuz eta egun hori itxaroten nuen opariak ikusteko eta noski! Hori aldatu da baina, ziur nago gaurko umeek ere egun hori itxaroten dutela.
Horregatik, nire iritziz gabonak ez dira aldatu, geu aldatu gara. Agian, orain dela ehun urte desberdinak ziren, gauza eta diru gutxiago zituzten eta. Baina, urte horietan gabonak ez ezik gizartea desberdina zen. Orokorrean, diru gutxiago zeukatenez ospakizunak xumeagoak ziren. Baina, hori ez da hobea edo txarragoa izatea. Desberdinak ziren, besterik gabe!
Nuria

Anónimo dijo...

Nire haurtzako Gabonak oraingoak baino hobeak ziren, zeren txikitan Gabonak beste begi batekin ikusten zenituzten.
Egun hauetan gauza asko ospatu arren, haurrentzat, orain bezala, bat edo bi egun bakarrik zeuden ospatzeko eta egun horiek Olentzero eguna eta errege eguna ziren.
Niretzat urteko oporrik onenak ziren. Lehenengo egunean nire etxean Belena eta zuahitza ipintzen laguntzen nuen. Bigarren egunean erregeren gutuna idazten nuen eta hau egindakoan, nahiko urduri errege eguna itxaroten nuen.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Nire haurtzako Gabonak oraingoak baino hobeak ziren, zeren txikitan Gabonak beste begi batekin ikusten zenituzten.
Egun hauetan gauza asko ospatu arren, haurrentzat, orain bezala, bat edo bi egun bakarrik zeuden ospatzeko eta egun horiek Olentzero eguna eta errege eguna ziren.
Niretzat urteko oporrik onenak ziren. Lehenengo egunean nire etxean Belena eta zuahitza ipintzen laguntzen nuen. Bigarren egunean erregeren gutuna idazten nuen eta hau egindakoan, nahiko urduri errege eguna itxaroten nuen.

Iñaki Gurutzeta.

Marisa (Gurutzeta) dijo...

Benetan Gabonak ez dira aldatzen, gu aldatu dugunak gara baizik, eta horregatik ez gara garai hau bizi modu berean txikia denean baino.
Nire kasuan, Gabonak ospatzea izugarri gustatzen zait baina beharbada ez naiz hainbeste bizi txikia nintzenean. Txikitan, landa batera aitarekin joaten nintzen soropila hartzeko. Ikusten nuen nola egiten zuen aitak eta gero nik egiten nuen, poliki poliki aizto txikiarekin soropilaren karratuak egitea lortzen nuen. Gero etxean Jaiotza egiten genuen soropilarekin eta irudiekin. Amak pandereta ateratzen zuen eta Gabon-kanta abesten genituen. Etxean inoiz ez Papa Noel edo Olentzero ospatzen Erregeak baizik. Gogoratzen dut Erregeen gutuna oso urduri idazten nuela eta beti modu beran hasten zen: "Errege Agurgarriak, urte honetan oso ona izan naiz..." bihurkeri batzuetan eginda pentsatzen nuen bitartean. Errege gaua zapatak uzten nituen nire logelako balkoian eta esne edalontziak gailetekin sukaldeko mahaian uzten nizkien eta ohera. Goizez, urteko zoriontsuen eguna zen.
Gaur egun, Jaiotza egiten dugu baina soropilarik gabe eta Gabon-kanta abesten dugu baina panderetarik gabe. Denbora gutxi arte, egongelan zapatak uzten nituen baina orain ez. Haurtzaroak edukitzen ditudanean, Gabonako magia errekuperatuko dut.

Anónimo dijo...

Txikia nintzenean gabonak desberdinak ziren. Errelijioak garrantzi gehiago zenituen eta ez ziren hain komertzialak. Ez zegoen hainbeste argiak eta opariak, baina jendea pozik zegoen.

Txikitan ez zegoen olentzeroa edo Papa Noela, Errege magoak bakarrik eta ume guztiok urtarrilaren 6 arte itxaron behar izan genuen opariak hartzeko eta ez geneukan kontsolarik edo tabletarik, baloiak eta Madelmanak opari izarrak izan ziren.

Iñigo M.

Anónimo dijo...

Gaurko gabonak ez dira batere onak. Nire kasuan txikia nintzenean nire amamako etxean gau berria, gau zaharra eta erregeko eguna familia osoa elkarrein geunden eta zelako jaia geneukan etxean. Orain gabonak bakaoitza bere etxean ospatzen ditu eta pena handia ematen dit.
Lehen belena eta arbola ipintzen genuen nire amamako etxea eta orain ordea, ez dago belenik eta dago arbolik ez dago ezer.
Orain gabonak niretzat beste egun bezala da eta horregatik, ez zait gustatzen, ez daukalako ametsik. Beste aldetik, gauza ona dago, lanean hogeitabostean, bata eta seian jai daukat.

Egia da, nire etxean eta nire osabako etxean erregeko eguna elkarrekin gaudela, nire anaia txikia delako eta horrela guztiok opariak irekitzen ditugu.

Gabonak lehen bezala nahi nituzke.

V.B

Anónimo dijo...

Txikitatik gogo handiz espero nuen gabonak, urtero ilusioz Beteta apaintzen nuen nire etxea eta nire anaiak bezala gogo handiz espero genuen errege maguen heltzea. Hori zen gabonen momento alaiena eta gehien nostalgiaz gogoratzen dudana.
Horregatik saiatzen naiz nire semeak gogo hori sentitzea nik sentitu nuen bezala.

Baina egia da nire semeek galdu egin dutela gogo hori handiak egin dira eta, horregatik niretzat gabonak galdu egin dute ilusioa eta pasatu dira bakarrik urteko momento normal bat izatea.

Dena den gabonak ere badukate momentu berezi batzuk, batez ere familia elkarrekin egotea, horrez gain merezi du gabonak ospatzea.

LOLI BLANCO

Anónimo dijo...

Agian egia da garko umeek urte osoan denetik dauketela, eta horregatik ez dutela hainbeste gogoarekin gabonetako jaiak eta opariak itzarotzen. Agian jaiaka amaitu ondoren behar dutena baino jostailu gehiago dauzkate, eta horrek kentzen diete gabonetako jaien magia pizka bat.
Baina nik oraindik ikusten ditut senideen umeek arbola eta belena ilusioarekin ipintzen. Eta gero figurekin jolasten. Eta erregeko gauan umeak ni txikitan nengoen bezain urduri ikusten ditut. Umeak oraindik erregeko eguna goiz esnatzen dira opariak ikustera korrika joateko. Eta Olentzero eta erregeen istorioa oraindik ere sinesten dute.
Oraingo ummeentzat gabonak badute magia oraindik.

Eguzkine HG Barakaldo B2 Taldea

Anónimo dijo...

Txikian asko gustatzen zitzaizkidan gabonetako jaiak, oso ongo pasatzen nuen nire familiarekin, urtero pinera joaten ginen eta nire familiak opari asko egiten zidaten, aititek urtero joaten ziren nire gurasoen etxera. Orain magia hori galduta dago, aititek oso nagusiak dira eta inoiz ez naiz joaten pinera ez daukalako seme alabarik.
Baina beste gausak dauzkat, adibidez: lana, oporrak eta abar.

J. C boga

Anónimo dijo...

Txikia nintzenean gabonak ezberdinak eta politagoak ziren, beti nengoen oso urduri opariak heltzerakoan eta gainera nire etxera etortzen ziren nire lehengusina eta nire izeko eta osaba eta alaiagoak izaten ziren. Urteak pasa ahala gabonak ezberdinagoak bihurtu dira, oraion bakarrik nire guraso eta nire arrebarekin ospatzen ditut eta noski hori ez da berdina izaten.

Aitortu behar dut gabonak ez zaizkidala gustatzen eta denbora pasa ahala are eta gutxiago, Niretzat egun guztiak berdinak dira eta ez dago ezer ospatzerik gainera beti faltatzen zaizu familian edozein pertsona hil delako eta ezin duzu pozik egon egun hauetan, niri behintzat hori gertatzen zait.

Ivan Brey

Anónimo dijo...

Egia esaten badut niretzat gabonak aldatu egin dira. Txikitan ilusio haundia neukan gabonak heltzeagatik baina orain beste modu batean ikusten dITUT. Orain gabonetan bakarrik egiten dut lan eta lan, denok gabonak ospatzen bitartean nik hospitalean nago lan egiten, eta pena haundia ematen zait nire familiari uztea horrexegatik momento honetan gabonak ez zaizkit gustazen. Gainera data honetan hainbeste dirua uzten dugu eta iruditzen da derrigorrezkoa dela opariak egitea, jatea eta edatea. Horrez gain gabonak ez badituzu ospatzen arraroa zarela iruditzen da, nik nahiago dut edozein momentuan opari bat egitea eta ez gabonak izateagatik.
Orain ez daukat umerik , beharbada umeak eukitzean nire ideaiak aldatu ahal dira baiNA momentuz aukera badaukat nahiko nuke gabonak ez egotea.
nere gurutzeta

Anónimo dijo...

Txikia nintzenean gabonak itxaron nuen ilusioz beteta , gabonak jolasteko zirelako. Hamabost egunfesta neukan eta hori izugarria zen. Errege eguna oso berezia zen, egun hori arte inor ez zen etorri opariekin. Gabonak umeentzat direla uste dut.
Iñaki.I.

Anónimo dijo...

Hasi baino lehen esan behar dut Gabonak,behintzat nire ustez,emeentzat direla.Nik,umea nintzenean, beste modu batean bizi izaten nituen Gabonak.Olentzero abesten genuenean oso egun polita zen,Erregeak etortzen zirenean...
Nire garaian opariak ez genituen aukeratzen,hau da,nik zerbait eskatzen nuen baina gero Erregeak beste gauza bat ekertzen zidaten.Eta ni ez nintzen haserretzen,konformatu eta kitto.
Orain umeek ez dakite zer eskatu eta opariekin oso gutxi jolasten dute.
Heldua zarenean Gabonak gustiz desberdinak dira.Konpromisu askorekin topatzen zara,diru asko (gehiegi) gastatzen duzu,asko nekatzen zara,etxean lan gehiago edukitzen duzu...
Lehen esan dudan bezala Gabonetan umeek bakarrik disfrutatzen dute.Gustuko nuke Gabonetan umea bihurtzea.
Amaia.