2014/01/10

LARRUA APAINDU

Bitxia gero Desigual dendak beherapenei hasiera emateko modua. Biluzik sartu eta jantzita atera. Jendea bezperatik ilara egiten, Athleticek partida garrantzitsuak jokatzen dituen egunetan bezala. Jendea pozik, lotsarik gabe, denda noiz irekiko zain eta jantzi ahal duen beste arropa hartzeko prest.

Ez zait ideia txarra iruditzen, nik neuk parte hartuko ez banu ere. Gainera, badirudi jendeak ez duela begi txarrez ikusten beherapen mota hau, gehienetan jende gaztea delako honelako ekintzetan parte hartzen duena. Egia esan, ez da  gauza bera gazteak erdi biluzik ikustea edo adineko jendea ikustea. Ez dut diskriminaziorik egin nahi, baina adineko jendearentzako denda arroparen batek ideia bera izango balu ez dakit kritikak areagotuko ez liratekeen.

Seguru nago kasu horretan jendeak ez lukeela ontzat hartuko neurri hori. Adineko jendea kalean biluzik edukitzea moralaren kontrakoa litzateke askoren ustez eta kasu bietan jantzi ahal beste arropa hartzea helburu izan arren bigarren honetan abantailak baino modua litzateke desegokia. Ez dakit inoiz beste dendaren batek beherapen hasiera hau izango duen, baina adineko jendea balitz kalean biluzik dagoena jendearen iritzia kasu horretan jakin nahiko nuke.

Zer deritzozue beherapenak hasteko modu honi?

13 comentarios:

Anónimo dijo...

Nire ustez,dendak bere helburua lortu du,hau da,berria eman dute albistegi guztietan eta publizitatea egin diote doainik.
Nahiz eta nik inoiz egin ez,ideia ona iruditzen zait;dendak publizitatea lorten du eta jendeak arropa doainik lortzen du eta ez diote minik egiten inori.
Baina,adineko jendearen artean ez dut uste ideiak hainbeste arrakasta edukiko lukeenik,zeren normalean,zenbat eta zahar gehiago izan,orduan eta lotsa gehiago ematen dugun gorputza erakustea.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Ez nintzateke denda horretara biluzik sartuko eta egia esanda, berdin dit adina. Hala gazteak erdi biluzik ikustea nola adineko jendea biluzik ikustea arroparen truke ez zait oso egokia iruditzen.
Badakit denda publizitatearen bila joaten dela eta ideia horri esker lortu duela. Zergatik horri buruz hitz egiten ari gara? Egoera arrunta ez delako. Dendak egun berean hasten dira beherapenak baina, beherapen hasiera hau bereziena da eta horrela hastearen abantailak asko dira, publizitatea doanik ateratzen zaie eta. Beti bezala, haiek dira gehien irabazten dutenek, diru gutxiagatik publizitatea lortzen dute eta.
Niri iritziz bakarrik da arropa. Uste dut arropa ez dela hain garrantzitsua. Ziur nago gehienak gazteak direla (denda horrek gazteentzako arropa saltzen duelako) eta ez direla eskaleak. Horregatik, ez deritzot ondo biluzteari markako arropa lortzeko. Horretarako, markarik gabe arropa eraman nahiago dut.
Jendeak gaua pasatu zuen ilarak egiten eta denda ireki bezain laster denda jendez beteta zegoen, dagoeneko. Dirudienez, jende asko hori egiteko prest dago. Argi dago ez dela pentsatzen dudan hain arraroa hori egitea eta ezin da ukatu beherapenak hasteko modu berezia dela. Nahiz eta gustatu ez ,bakoitzak nahi duena egin ahal du eta jendeari hori gustatzen bazaio, ondo iruditzen zait haiek egitea. Agian, nahiko lotsatia naizelako baina, nire kasuan momentuz ordaindu nahiago dut. Gauzak txarto daude baina, ez hainbeste!
Nuria

Anónimo dijo...

Orain kometzioa ez da une ona pasatzen ari eta nolabaiteko tokietatik zerbait berezi egin behar zutela eskaintzen zieten aurrera joateko. Horratik, bide hortik kanpaina hori doala uste dut. Artikuluak esaten duenez, nik ere ez ditut adinekoak ikusten denda horietan baina dirudienez, jende asko prest daude arropa erosteko, beraz, nahiz eta sektore zehatzera bideratura egon, nahiko arrakasta izan du.

Une zailetan adimena zorroztu behar dugu eta gauzak desberdinak sortzea beharrezkoa da. Ez dakit ea kanpaina honek norbaiti iraingarria iruditzen dion baina nire iritziz, egokia da eta ondo deritzot jendea kalean zain egoteari biluziak.

G.U.

Anónimo dijo...

Argi dago Desigual dendako beherapen kanpaina hau gutxienez berezia izan dela. Nire ustez, dendak bere helburua lortu du, ez dakit egun horretan diru asko irabazi zuten ala ez, baina berria komunikabide guztietan agertu da eta jende asko joan zen, azpiko jantzietan arropa dohainik lortzeko edo ondo jantzitak ikuskizuna ez galtzeko.
Nire ustez ez da idea txarra, jendea borondatez joaten da eta bakoitzak nahi duena lortzen du inori kalte egin gabe, erosleek arropa dohainik eta dendak publizitatea, baina egia da beherapenak sustatzeko dendek gero eta gauza arraroagoak egiten dituztela.
Argi dago, publizistek badakitela nortzuk diren haien kanpainen hartzaileak eta horregatik, adineko jendearentzako arropa denda batek ez du horrelako promoziorik egingo, beste gauza bat asmatu beharko lukete arrakasta edukitzeko.

Ixone G.

Anónimo dijo...

Beherapen garaian denda guztiek formula pilo bat jendea erakartzeko edukitzen dute. Taktika hauek lege barruan badaude, txarto ez zait iruditzen. Baina kalean egotea arroparik gabe itxaroten denda batean sartzeko, gazteak izan arren, normala ez zait iruditzen.
Gazte hauei, udan kaletik kamisetarik gabe joanez gero, udaltzainak isun bat jarriko die.
Ez dakit krisiagatik edo gaitasunagatik bada, baina azkenean beherapenetan gudan bezalakoak izaten dira, dena balio du eta edozein gauza egiteko kapaz dira.
Beherapenetan saltzea erraza dela uste dut. Produkto onak eta prezio merkeak eduki behar dituzu soilik arrakasta segurik edukitzeko.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Nahiz eta denok eskubide berdinak eduki behar ditugun, oso argi eduki behar dugu gauza politak ikusteko direla edo bestela gordetzeko. Horrela, beherapenetan iragarkiren bat agertzen bada biluzik egoteko eta honen ondorioz, arropa berria lortzeko, kontuan hartu behar dugu esandakoa. Nire ustez, jendea gaztea bada eta gainera, bere gorputz lerdena izanez gero, gorputz horiek denoi erakutsi behar dizkigute. Alabaina, gauzak kontrakoak baldin badira, hots, euren gorputzak erakusteko ez badira, denok argi eduki behar dugu zer egin behar dugun eta inork zer egin behar duen jakin ezean, nik neuk esango diot. Euren etxean geratu beharko lukete euren gorputz itsusiak direlako eta guk ez dugulako ikusi behar.

Gainera, horrela gertatzen bada, euren etxean gertatzen direnentzat ez ezik, gizarte guztiarentzat ere onuragarria izango litzateke. Nik badakit hau ulertzea ulergaitza dela, baina hau ulertu nahi bada, etsenplu batez uler daiteke. Zertarako joan nahi dugu museoetara? Argi dago gauza politak ikusteko, bestela gure etxean geratuko ginateke gure aisia ez galtzeko.

koldo 4a

Anónimo dijo...

Uste dut ez dela ideia txarra. Azkenean, denda bakoitzak bere formak dauzka publitzitatea egiteko. Nik ez dut inoiz egin eta seguraski jende askorentzat lotsa handia ematen dio. Baina, ausartzen bazara, forma ona da dirua ahorratzeko.

Argi dago gaur egun komertzioek ez dutela hainbeste saltzen eta horregatik, hau bezala ideiaz baliatzen dute. Lotsagabekin jendearentzat ondo dago horrela beherapenak dauzkalako. Hala ere, besteek nahiago dute beste formak beherapenak eduki ahal izateko.

Nik ez dakit asko publizitateari buruz baina nire ustez, dendara sartzen diren lehenengoek produktu batzuetan beherapenak dauzkatela ideia ona izango litz.

ALBA L.

Anónimo dijo...

Azkenean denda guztiak lortu nahi dutena arropa saltzea da eta badirudi edozein gauza egin ahal dela arropa saltzeko. Beherapenak ez zaizkit gustatzen, baina denda batean lan egingo banu beste gauzak asmatuko nituzke jendea erakartzeko eta ez haiek pentsatu dutena.

Gainera beherapenetan arropa saltzea oso erraza izaten da normalean, ez dituzte behar gauza handirik bakarrik dirua jaistea eta jendea ziztu bizian joango da hara erostera,beraz tontakeria bar iruditu zait desigual denda egin dutenarekin.

Ivan Brey

Anónimo dijo...

Ni gazteagoa izango banintz eta gurputza ona edukiko banu, noski egingo nuke.
Oso ideiari ona deritzot publizitatea lortzea. Beharbada kanpaina hau gabe jendea ez du erosiko, Desigualen arropa nahiko garestia delako.
Azkenean erdi biluzik dendaren kanpoan egotea da igerilekuan bezala egotea. Egoera berdina da eta ez dut ulertzen zergatik dago hain polemika handia.
Inork ez du behartu inor eta gainera arropa dohainik dago.

Atalía

Marisa (Gurutzeta) dijo...

Salmenten munduan dena balio duela uste dut bezeroak erakartzeko eta honetarako, publizitatearen teknikak erabiltzen dira. Teknikaren bat hitzen jokua da eta denda honen kanpainaren izenburuak hau erabili du. Izenburua erreto handia da ausarta izan behar delako kalean erdi biluzik egoteko denda batek irekitzea itxaroten. Eta gaztetan, ausartago gara eta hau bezalako erretoei izugarri deritzegu. Dendaren atean itxaroten ari zen jendearen ilara seguru nago oso luzea zela. Hala ere, kanpaina adinekoentzat izango balitz, hauek zoroa daudela eta lotsagabeak direla pentsatuko lituzkete.
Nik oso eslogan azkarri deritzot baina ez naiz bezain ausarta egiteko. Desigual denda gustatzen zait baina erostera jantzita joan nahiago dut.

Anónimo dijo...

Nire ustez dendek haien produktuak saltzeko egiten dituzten ekintzak,batzuetan moralaren kontzan doaz.Desigual dendak egin duena txarto iruditzen zait.Beherapenetan denda irekitzeko ordua arte itzarotea gauza bat da baina gauza bera biluzik egitea nire ustez gehiegi da.
Jendea, batez ere gazteak, normalean prest dago halako gauzak egiteko.Gazteriak gauza horiek ematen ditu.Dena den,ni gaztea naiz eta ez dut hori egiten.
Amaia.

Anónimo dijo...

Desigual dendak eskaintza batzuk egiten dituzte, bat egun berezi batean denda batera biluzik sartzen diren pertsoinak jantzitak ateratzen dira. Beste egun batean hippiren jaia egiten dute denda batzuetan eta bere arropa ehuneki hirurogei euro gutxiago balio dute.
Biluzik sartu dagokienez, ez nago ados adinekoren iritzia. Nik berdina pentsatulo nuke adinekoak biluzik sartuko balira edo gastekoak ere.
Beste kasu berdina, Corte Ingleseko beherapenak jendeek gabonetan ilara bat egiten dute lehenagoak sartzeko. Gehieneak adineko pertsonak dira eta nohizean behin elkjarrekin borrokatzen dute jantzi batekoa. Nik hau osos txarto ikusten dut jendeak beherapenetan zoratzen direlako. Hau txarto deritzot.
Maria B2

Anónimo dijo...

Egia aterako guztiz normala da edozein estrategia erabiltzea beherapenetan saltzeko
Batzuk lehenago jartzen dituzte ezkaintzak bezte batzuk salgarri onak ipintzen dituzte eta desigual dendan arropa oparitzen digu dendan biluzik sartzeagatik baina estrategia hau normala da ala amorala da??? Nire ustez guztiz amorala da eta muga jarri beharko zenuke. Niri en zait inporta jendeari biluzik ikustea baina hondartza batean ez denda batean. Ezin dut ulertu nola jendea egiten du hau arropa lortzerako Ni inoiz ez egingo nuke. Errespetatzen dut baina es nago adoz estrategia honekin.
Nere gurutzeta