2014/01/10

OPARIAK ALDATZEKO GARAIA

Goitik, behetik edo alboetatik ikusita igual dio. Ez dakit zer demontre den. Izeko Eulaliakeriak dira. Gabon osteko urte guztietako kontua, Gabonetako izeko Eulaliaren oparien asmakizuna. Etxean bilduma dut. Zertarako balio duten ez dakit, baina azken urteotako opariez osatutako bilduma ikusgarria dut.

Izeko Eulalia bere gazte garaian emakume moderno modernoa zen. Londresera joan eta bertan lehenengo  hippy euskalduna izan zen. Etxeratzen zen guztietan iloboi gauzarik bitxienak ekartzen zizkigun jolasteko. Garai hartan ere zertarako balio zuten ez nekien, baina garai hartan herri osoaren inbidia nintzen. 

Orain, berriz, etxea trastez josita dut eta ez dakit zer egin zertarako balio duten ez dakidan opariekin. Interneten, e-bayen saltzea pentsatu dut, baina ez dakit tramankuluak deskribatzen, hau da, zertarako diren.
Opari bat jasotzen dugunean eta gustatzen ez zaigunean hobe da argi eta garbi esatea, oparia aldatzea eta diru hori alferrik ez botatzea, nahiz eta oparia egin digun pertsona mindu.

Nik ez dut izekoa mindu nahi. 

Familian edo lagunen artean baduzue horrelakorik? Zein izan da jaso duzuen oparirik xelebreena? Eta onena? Nolakoak zarete opariak egin behar dituzuenean?

19 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Askotan,gauza bera gertatzen zait;armairua opariez beteta daukat eta inoiz ez ditut erabiltzen.Baina,oparitu zizkikatenean,ez nintzen ausartu ez zitzaizkidala gustatzen esatera.Iruditzen zait jendeak hobe beharrez erosi dituela eta ez diet ilusioa kendu nahi.
Nire ustez,opari bat erosten dugunean,gure gustuetan baino ez pentsatzen dugu,horregatik askotan ez dugu asmatzen.
Baina,hemendik aurrera,opari bat gustatzen ez bazait,saiatuko naiz egia esaten,bestela,ez dut edukiko lekurik hainbeste gauza gordetzeko.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,Nik normalean garai honetan opari asko dauzkat familia handia garelako.
Normalean beti norbaitek bere opari aldatu behar du eta ezer ez du pasatu,hobe da opari aldatzea gordetu baino lehen ez du erabiltzen.
Nik orain bi ticket dauzkat kaducitate gabe beste gauza batik aldatzeko,segur aski beherapenak eta gero aldatuko ditut orain gauza gutxiak daudelako
Ruben

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,Nik normalean garai honetan opari asko dauzkat familia handia garelako.
Normalean beti norbaitek bere opari aldatu behar du eta ezer ez du pasatu,hobe da opari aldatzea gordetu baino lehen ez du erabiltzen.
Nik orain bi ticket dauzkat kaducitate gabe beste gauza batik aldatzeko,segur aski beherapenak eta gero aldatuko ditut orain gauza gutxiak daudelako
Ruben

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean inork ez oparitzen dizkit ezer ez momentu honetan nahiago dut dirua ematea. Duela urte batzuk nire bikotekide eta biok erabaki genuen hobeto dela dirua ematea nahi diskigun gauzak erosteko. Momentu hartan kolonia bat oparitu zidan eta ez zitzaidan gustatzen gero bet bezaka ebay-en saldu nuen kolonia hori. Hori dela eta gureyzat hobeto da dirua ematea nahi duguna eosteko.

J.C boga

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean inork ez oparitzen dizkit ezer ez momentu honetan nahiago dut dirua ematea. Duela urte batzuk nire bikotekide eta biok erabaki genuen hobeto dela dirua ematea nahi diskigun gauzak erosteko. Momentu hartan kolonia bat oparitu zidan eta ez zitzaidan gustatzen gero bet bezaka ebay-en saldu nuen kolonia hori. Hori dela eta gureyzat hobeto da dirua ematea nahi duguna eosteko.

J.C boga

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik, Gabonetan opari batzuk jasotzen ditut, opari garestiak eta merkeak, handiak eta txikiak, baina opari guztiak asko gustatzen zaizkit (eta gustatzen ez bazaizkit "Ebay" irtenbidea ona da, baina ez diozu esan inori).

Aurten, opari xelebreena, Tronen jokoaaren panpin bat eta onena tablet bat izan dira.

Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire familian artean ere horrelakorik daukagu eta beti persona berbera da: nire izekoa. Nahiz eta saiatu, inoiz ez du asmatzen opariekin, gauzak arraroak ez ezik itsusiak ere oparitzen dizkigu eta. Aurten etxerako gauzak tokatu zen eta lehengusu guztioi irudiak edo koadroak oparitu zizkigun. Nire kasuan koadroa tokatu zitzaidan eta itsu-itsusia denez oraindik ez dakit zer egingo dudan koadroarekin. Koadroa oso antzinekoa da. Animaliak eta loreak dauzka eta gutxien gustatzen zaizkidan koadroak horiek dira. Gainera, nire etxea nahiko modernoa da eta koadro mota horiek oso txarto geratzen dira nire etxean baina, gustatu ez arren, ez daukat izultzeko asmorik, lotsa ematen dit eta. Trasteroan gorde egingo dut eta lau edo bost urte barru ia-seguru bota egingo dudala. Badakit lelokeria bat dela baina, beti gauza guztiak gorde ohi daukat, badaezpada!
Pertsonaren arabera oparia itzultzea edo ez erabakitzen dut. Konfiantza asko badut ,beti aldatzen dut, ez du merezi dirua botazea eta. Baina, konfiantza asko ez badut, dirua galdu nahiago dut persona horri ez mintzeko.
Diotenez, nahiko ona naiz opariak egiten. Beti denbora asko pasatzen dut opariak bilatzen eta nahiz eta erraza ez izan, asmatzen saiatzen naiz. Dena den, asmatzen ez naizenean, gauzak itzuli nahiago dut. Bestela, diru botatzea da eta niri ez dit mintzen. Bakoitzak gure gustuak dauzkagu eta hobe da itzultzea botatzea baino!
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Guztiok jaso ditugu noizbait gustatu ez zaigun opariren bat. Konfidantza dagoenean ez dago arazorik egia esateko, areago, normalean pertsona horiek beti esaten dute ticketa gordeta daukatela badaezpada. Gainera, orain opariak aldatzea oparietarako ticket bereziekin askoz erraza da, hauekin, nahiz eta tarjetaz ordaindu, beste pertsonak oparia aldatu ahal du eta prezioa ez da agertzen.
Opari on bat egitea ez dela hain erreza uste dut. Jasotzaileak gustoko dituen gauzak ezagutu behar dira. Norbait ni emandako opari bat aldatzea ez zait axola, azken finean, opari bat egiten dudanean nire helburuak jasotzen duenari ilusioa egitea eta gustatzen zaion gaiza berri bat ematea dira, eta asmatzen ez badut, nahiago dut aldatzea inoiz erabiliko ez duen zerbaitekin geratzea baino.

Ixone G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta niri ez zaizkit gustatzen gabonak, azkenean opariak ematen ditut eta jasotzen ditut ere bai.Opari bat ez zaizkidanean gustatzen, hori beti esaten dut oparia aldatzeko. Urte honetan, opari xelebreena elurrezko praka izan da. Ni inoiz ez naiz elurrera joaten.
Iñaki.i

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain Jaungoikori esker ez dut oparirik egiten, baina lehen koadrilaren artean urtebetetzearen eguna zenean, bakoitzak urtebete zuenari opari bat egiten zion.
Hasieran hori egitea ondo iruditzen zitzaigun baina gero utzi genuen, jakitea zer erosten zigordura handia zelako.
Oparien artean denetako zegoen, galtzontzilo marrazkiez, kamisetak, diskak, etabar.
Lehen esan dudanez hasieran opariak dibertigarriak izan ahal ziren, baina gero opariak egitea oso astuna zen, guztientzat gutxi gorabehera opari berberak zirelako.
Azkenean opariak afari batetik aldatu genuen eta aldatuarekin guztiok irabazi genuela uste dut, zeren guztioi afariak egitea gustatzen zitzaigun.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire kasuan, sorte nahikoa badaukat. Nire familiaren artean inoiz ez da pertsona bezala egon. Txikitan, nire aiton-amonek eta osaba-izebek beti jostailuak oparitzen zizkidaten eta bakarrik noizean-behin Olentzeroak arropa ekartzen zidan. Orain, dirua ematen didate nahi dudana erosteko eta konkretuan zerbait behar badut, eskatzen dut eta hori oparitzen didate.

Hala ere, behin lagun batek lagun ikusezina egin genuenean, opari oso itsusia eman zidan. Nik inoiz ez daramatzat lepokoak edo eskumuturrekoak eta imitaziozko bitxia oparitu zidan. Oraindik, ez dut ipini ez zaidalako gustatzen. Eman zidanean, pentsatu nuen zaramara botatzea baina azkenean errespetuagatik, ez nuen egin. Gaur egun, ez dakit non gorde nuen.

ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zoritxarrez, nire anaiak oparitzen du horrelako gauzak. Bere azken oparia zen tramankulu bat koheteren antzekoa zela eta gainera argituta zegoela. Egia esan ez dakidala zertarako balio duen...
Ezagutzen nautenek dakite gehien guztatzen zaidan oparia arropa dela, nire ustez, betidanik onuragarriagoa izan delako.
Neure familiaren kasuan, lagun ikusezin egiten dugu, horrela, denok opari bat edukitzen dugu eta gainera gauden gizartean aukera ona da hainbeste dirurik ez gaztatzeko.

Alberto Seo.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zoritxarrez, nire anaiak oparitzen du horrelako gauzak. Bere azken oparia zen tramankulu bat koheteren antzekoa zela eta gainera argituta zegoela. Egia esan ez dakidala zertarako balio duen...
Ezagutzen nautenek dakite gehien guztatzen zaidan oparia arropa dela, nire ustez, betidanik onuragarriagoa izan delako.
Neure familiaren kasuan, lagun ikusezin egiten dugu, horrela, denok opari bat edukitzen dugu eta gainera gauden gizartean aukera ona da hainbeste dirurik ez gaztatzeko.

Alberto Seo.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Opari bat egiteko hobe da oparia egingo diozun pertsonari ondo ezagutzea.Baina batzutan,nahiz eta pertsonaren gustuak jakin,ez dugu asmatzen.
Nik opari bat egiten badut eta beste pertsonari gustatzen ez bazaio nahiago dut esatea.Baina niri gustatzen ez zaidan gauza bat oparitzen badidate ez dut esango.Nahiz eta beste pertsonarengan konfiantza eduki lotsa handia ematen dit oparia aldatzeko esatea.
Erosoena dirua ematea da pertsonak nahi duena erosteko baina egia da honekin grazia pixka bat galtzen dela.
Bukatzeko esan behar dut nik nahiago dudala opariak egitea jasotzea baino.Ilusio handia ematen dit beste pertsonaren aurpegia ikusteak,oparia gustatzen baldin bazaio,noski.
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez naiz opari zalea baina batzuetan, ez askotan oparitzen dut zeozer jendea merezi duenarentzat. Argi dago merezi ez duten pertsonarentzat ez dizkiot ezer oparitzen faltsua ez naizelako. Jende asko opariekin zoratuta jartzen da eta batzuetan lehiaketa bat dirudi ea nork ematen dion oparirik politena, hori bai nazka ematen dit.

Gauzak egunero erakutsi behar dira eta ez oparien bidez, oparien bidez erosten badizute jai daukazu. Ni beti opari berberak jasotzen ditut edo arropa edo kolonia eta zerbait gustatzen ez bazait ba esaten diot opari didanari.

Ivan Brey

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bizpahiru aldiz gertatu zait gauza bera, eta beti pertsona berberekin. Hau da, nire senarra eta nire ama. Nire amak oso zalantzako dastamena dauka eta koloretako konbinagarriak oso kostatzen zaio, horregatik arropa oparitu didanean beti aldatu behar dut oparia. Duela urte asko dirua nahiago dut eta nik neuri opariak erosten ditut.
Nire senarraren arazoa desberdina da. Oso gauza arraroak eta orijinalak erosten dizkit, baina ezertarako balio duten gauzak dira. Opari xeleebrena oineko spa izan zen. Berak pentsatu zuen dendaria lan egiten nuenez oso ideia ona zela eta niri oso opari desegokia iruditzen zitzaidan.
Ez zait gustatzen opariak aldatzea, horregatik normalean hartzen ditut opariak.

Atalía

Marisa (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Nire familian ez dago Eulalia izekorik. Bere defentsan esan nahi dut oparia egin behar denean, asmatzea oso zaila dela. Irudimen handia eduki behar da opari ona egiteko eta ez da nire kasuan. Normalean zeintzuk dira pertsonaren gustuak pentsatzen ditut oparia aukeratzeko, baina batzuetan ez da gustukoena ondo ezagutzen eta azkenean, zerbait oparietako orokor zerrendarena erosten da. Zerrenda honetan lurrinak, galtzerdiak, diruzorroak, eskularruak, makillajea, euritakoak...etab daude.
Behin izekoen batek lurrin bat oparitu zidan eta oso oso txarto usaintzen zen baina ez nuen ezer esan. Behin baino gehiagotan erabiltzen saiatu nintzen baina usaina igotzen zenean sudurreraino, nazka ematen zidan. Azkenean zaramara bota nuen.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabonan nire falmilien guztion artean opariak elkarri oparitzen dizkiogu, joku hori lagun ikusezina feitzen da. Opariak elkarri oparitzn dizkiogunean, oso ondo pasatzen dugu baina , egia da, opari batzuk ez zaizkigula gustatzen eta norbaiteri opari bat gustatzen ez zaionean ikusi behar duzue bere aurpegian!
Urte batena niri osaba batek antzinako argazki-makina oparitu zidan. Ikusi nuenenan ez zitzaidan gustatu baina urterakoan nire iritzia aldatu da. Orain antzinako argazki-makina sorta egiten ditut eta bost makina dauzkat. Inoiz ez dut pentsatzen tresna hau asko gustatuko nintzaiokela.
Beste urte bat alkandora bat oparitu zidan nire lehengusinak. Gustatu zaidana baina beste neurri aldatu behar nuen.
Maria B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabonak heltzerakoan denon artean opariak egiten ditugu baina urtero ankak sartzen ditugu. Beti qexak egoten dira ez asmatzeagatik. Baina Nire uztez oso zaila da asmatzea. Urtean zehar adi egon bagara pistak eduki ahal ditugu baina normalean erosi momentuan ez daukagu idearik. Niri beti berbera gertatzen zait, badakit zer erosi behar dudala nire amarentzat baina nire aitaren kasuan ez dakit eta beti galtzerdiak eta kaltzontziloak oparitzen dizkiet. Oraindik badauka kaxoian galtzerdi asko estrenatu barik horrexegatik datorren urterako pentzatu dugu zerrenda bat egiteak hau ez gertatzeko. Horrela denok pozik egongo gara eta ez gara joango deboluzioak egitera.
Nere gurutzeta