2014/01/24

POLITIKARIEN ALDE INTIMOA

Berriro ekarriko ditugu Kenedytarrak blog honetara, baina oraingoan ez euskara kontuetan, bestelako kontuetan baino. Oso ezaguna da Kenedytarrek Marilyn Monroerekin izandako afera edo, baita harreman honek mundu osoko hautsak harrotu zituela ere.

Gerora ere batzuk izan dira ezkontzatik kanpoko harremanak izateagatik hedabideetan agerturiko eskandaluak. Nork ez du gogoan Bill Cilntonek bekaria harekin izandako “klase berezia” ! Eta zer esanik ez Italiako Berlusconi presidente ohiak izandako maitaleak, egindako jaiak … Eta ezin ahaztu  egunotan hedabideetan dagoen azkena, Frantziako Hollanderen kulebroia, alegia. Kasu batzuetan politiko hauek emazteak izan dituzte ondoan euren karguari eusteko eta jendearen ahotan ez egoteko. Beste kasuetan, berriz, karguari eutsi arren oihartzun handiko dibortzioari egin behar izan diote aurre.

Baina bi kasuetan politikoek jarraitu izan dute karguan eta politika egiten. Egia esan, ez daukat oso argi karguari utzi behar dioten halako kasuetan, okerreko burua erabiltzeagatik, gehien bat. Batzuetan pentsatzen dut haiek ere pertsonak direla eta besteon antzera ez dutela erabakitzen norekin maitemindu edo. Baina, beste batzuetan, duten karguari ere errespetua zor diotela uste dut, kontuan izanda jendeak aukeratuak izan direla nork bere herrialdeari onena emateko.

Egiari zor, politiko hauen portaerak zer pentsatu ematen dit. Izan ere, ez dagokien burua erabiltzeari garrantzi handiagoa ematen badiote zer nolako politika egiteko gai izango dira?

13 comentarios:

Anónimo dijo...

Niri berdin zait zer egiten duten politikoek baldin bere betebeharrekin konplitzen badituzte.
Egia da kargu publikoa daukatela eta irudi ona ematen behar dutela, baina jendea pozik denean, bere lana hobeto egiten du eta aldrebes, zoritxarrekoa denean, berdin zaie bere lana egin ondo ala ez.
Gaur egun, hain panorama ilunarekin, hiritarrek politiko zintzoak eta koherenteak nahiago dugu, nahiz eta bere bikotearekin ez oheratu. Beharbada, ministro batzuek sexu gehiago edukiko balute, beste kuku batek joko liguke.

Atalía

Anónimo dijo...

Kaixo!

Niri berdin zait politikoek zer egiten duten bere bizitza intimoan. Eta ezin dut jasan kazetariek behin eta berriz guri jakinaraztea.

Politikoen lana gurekin hartu dituzten betebeharrak betetzea da, eta horregatik, bost axola familia modelo bat eduki duten edo egunero ohelagun berriarekin lo egiten duten. Baina telebista ikusiz, edo egunkariak irakurtzen, badirudi beren bizitxa sexuala bere lana baino garrantzitsuagoa dela. Batzuetan, beren eskandalo sexuala beren laneko akatsak baino ospetsuago bihurtzen dira. Denok gogoratzen dugu Bill Clintonen eta bere bekariaren artean harramana, baina Golfo Persikoko borrika laster ahastu zaigu.

Politikoen guneroko lana bere lana amaitu ondoren egiten dutena bezain ondo aztertuko bageno, agian askoz hobeto ibiliko lintzateke gure sistema politikoa.

Eguzkine HG (Barakaldo B2 TALDEA)

Anónimo dijo...

Arazoa da gizartea nahiko hipokrita dela.Jendeari politikariak eskonduta eta seme alabarekin ikustea gustatzen zaio,horrela,fidagarriagoak direla iruditzen zaio.Nire ustez ez dauka zerikusirik.Ez da beharrezkoa ezkondu egotea politikari ona izateko.
Politikariek bere bizitza pribatuan egiten dutena berdin zait.Baina,norbaitek bere bikotea engainatzen duenean,zintzoa ez izatea iruditzen zait eta uste dut beste gauza batzuetan ere gezurra esan ahal du.
Dena den,kontu handiago eduki behar izango lukete,beti harrapatzen dituzte eta.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Politikoek gauza horiek egin beharrean beste gauza importanteagoak egin beharlo lituzkete euren herrialdearen ekonomiak hobetzeko. Ez dut esaten krisia etorri dela politikoen batzuen afairgatik, haiek dakite zergatik etorri den hau. Lhengoa izan zen diru lapurteka hori leku guztietan gertatzen da eta hori afair batzuk esan dira. Zer izango da hurrenengo gauza ?. Nork daki, baina horrela jarraitzen badugu etorkizuna iluna baino ilunagoa izango da.

Ivan Brey

Anónimo dijo...

Politikoek gauza horiek egin beharrean beste gauza importanteagoak egin beharlo lituzkete euren herrialdearen ekonomiak hobetzeko. Ez dut esaten krisia etorri dela politikoen batzuen afairgatik, haiek dakite zergatik etorri den hau. Lehenengoa izan zen diru lapurteka hori leku guztietan gertatzen da eta hori afair batzuk izan dira. Zer izango da hurrenengo gauza ?. Nork daki, baina horrela jarraitzen badugu etorkizuna iluna baino ilunagoa izango da.

Ivan Brey

Marisa (Gurutzeta) dijo...

Politikoak ez dira besteak bezalakoak herrialdeko irudi publikoa baitirelako. Beren bizitza pribatua eta publikoa lotuta daude eta egiten duten edozein gauza, hedabideetan agertzen da gizarte interesa delako. Horregatik adibidea izan behar dute jendearentzat eta beren portaera etikoa eta morala izan behar du. Politikoek portaera ona ez badaukate, jendeak ez du haiengan sinesten eta ez dute boto eman. Gaur egun, politikoek beren sinesgarritasuna galdu dute haien portaera egokiegi ez delako: desleialtasunagatik, lapurketatik, gaitasunaz aprobetzearren...

Anónimo dijo...

Oro har lanean bizitza kontatzearen aurka nago , ez dute zertan nire bizitza jakin eta. Baina, aitortzen dut lan guztiak ez direla berdinak eta kasu horietan karguak errespetatu behar dituztela. Argi dago denok pertsonak garela. Baina, beren lana publikoa da eta nirea ez. Gainera, bere lana ez ezik bere soldata ere desberdina da eta lana bakoitzak gauza onak eta txarrak dauzka eta beren kasuan itxura mantendu behar dute. Nire kasuan, aldiz, hori ez da batere beharrezkoa, publikoa ez delako. Batzuen aburuz berdin da zer egiten duten beren bizitzan baina, ez nago ados haiekin, hedabideetan agertzen direlako. Gainera, hori jakin bezain laster guztiok horri buruz hitz egiten dugu eta gero politikari horiek beste herrialde batzuetara joan behar dute irudika dezagun eta beste presidente batzuekin bileran egon behar dute.
Hori dela eta, kargua eduki bitartean, itxura mantendu behar dute. Baina, kargua utzi eta gero nahi dutena egin ahal dute, dagoeneko, beren bizitza pribatua baita. Hori egin ezean, ganora galduko dute eta lanpostu horietan hori bai garrantzitsua dela. Bestela, beste lurraldeetan beren eskandalei buruz hitz egingo dute eta horrek kalte handia egin ahal dio lurraldeari. Gure lanpostuak haienak bezain garrantzitsuak ez direnez gure soldata ere txikiagoa da. Hori kontuan hartuta, beren bizitza izan arren, beren betebeharrak ere desberdinak izan behar dira eta kasu honetan arreta gehiago eduki behar dute, beren lanpostuetan beharrezkoa baita.
Nuria

Anónimo dijo...

Hau eztabaida zaharra da. Politikoak pertsona famatuak dira eta denok entzuten dugu esaldi tipiko hori, botereaaren erotika. Alde honetan, gaitasunera sartzen direnean jende arrunta izanetik jende ospetsua izanera pasatzen dira eta ondorioak ekartzen ditu.

Esan nahi dut politikoak kargu publikoak okupatzen dituzten pertsonak direla eta horri esker, lortu dute ospe hori. Horregatik, nolabait, karguak bizitza hori ematen die. Orduan, zergatik ez diegun esaten nola portatu behar duten. Nolanahi ere, bizia pribatua eta publikoa linea oso finarengatik banatuta daude eta ez da erraza desberdintzea.

G.U.

Anónimo dijo...

Normalean ez zait axola besteen intimitateak eta ez dut gustoko famatuen bizitzak eta eskandaluek aztertzen dituzten telebista saioak, baina politikarien kasuan ez daukat argi zer nolako garrantzia dituzten halako eskandaluek.
Alde batetik, ezin dugu ahaztu garrantzitsuena haien lanean onak izatea dela, eta denok libreak galera gure bizitzan maitasunaen kontuetan nahi duguna egiteko, bana inori kalte egin gabe saiatuz. Beste aldetik, ulertzen dut politikariek ere pertsonak direla eta noizean behin hanka sartu dezaketela, baina kargu hauek ez dira lan arruntak, beraz, haien jokaeraz pertsona arrunt baten jokaeraz baino gehiago espero dugu. Presidente bat aukeratzean, jendeak alderdi politikoaz gain, pertsona zehatzan jartzen dutela arreta pentsatzen dut eta pertsona horrek balio batzuk dauzkala penzatzen botoa ematen diote.
Azaltzen diren eskandaluak gure herriealdea zuzentzen dutenak nolakoak diren esaten digute, eta halako kirtenkeriak eginez gero, benetan zer nolako politika egiteko gai diren galde dezakegu eta haien ezegonkortasun pertsonala haien lanean eta, ondorioz, herrialdean eragina izaten badu.
Edozelan ere, gure esku dagoen gauza bakarra ausnartzea eta hauteskundeetan onena dena pentsatzen dugunari gure botoa ematea da.

Ixone G.

Anónimo dijo...

Politika-munduan arrakasta lortzeko, agintariek portaera ona eduki behar dute, gustatu ala ez gustatu. Gainera, ados ez bada, oso argi eduki behar dute etorkizunean ez dutela ezer lortuko. Gure botoa ematean, politiko horiek guretzat ona dena egingo dutela pentsatzen dugu, edo bestela ez diegu botorik emango. Horrela, politikoen lana guretzat ona den guztia lortzea da eta ez beste gauzarik.

Hala ere, nahiz eta lehenago egia esan, euren portaerek ere onargarriak izan behar dira. Norbaitek bere bizitako arlo batean gezurrak erabiltzen baditu, zergatik ez du erabiliko tresna hau edozein gauzka egiteko. Horregatik, niri bost axola zait bizitzekin egiten dutena, baina zintzoa izan behar dute jende guztiekin, hala euren bikotekidearekin, nola gizartearekin. Bestela, mesfidantza sortuko da, eta mesfidantza sortzen bada, ez dute inoiz konponduko edo konpongaitza izango da

Arazo hauek betidanik agertu dira gure gizartean eta nik oso argi daukat zer egin behar duten politikoek gauza txar hauek eginez gero? Euren kargua betiko utzi behar dute gezurrak erabiltzeagatik, hau da, pertsona batek gezurrak arlo batean erabiltzen badu, zergatik ez du beste arloetan erabiliko? Beraz, beste leku batera joan behar dute lan egitera, mundua politikoz beteta dago eta.

koldo

Anónimo dijo...

Uste dut jendeari ez zaiola inportatzen zer egiten duten politikoek bere bizitzarekin. Baina, azkenean, pertsona publikoak dira eta irudi on bat eman behar dute. Horregatik, egiten dutenarekin kontuz eduki behar dute. Amorante bat badaukate, gorde beharko lukete eta horrela, ikuskizuna sahiestuko lukete.

Dudarik gabe, politikoek ez dute utzi bere kargua ezergatik. Bakarrik ahalmena inportatzen zaie eta egiten dutena berdin da haiek ez dutelako damutuko.

ALBA L.

Anónimo dijo...

Mundu guztioi lana eta bizitza pertsonala bereiztea gustatzen zaigu. Batzuetan pertsona batzuek telebistako txutxu-mutxu programetan lan egiten dutenez, noizean behin bizitza intimorik ez edukitzea ez zaie inporta, berarekin diru asko irabazten dutelako.
Pertsonaia publikoek bizitza pribatua eduki nahi badute, kalera irteten direnean mozorrotuta joan behar dute, bestela beti gazetariak atzean edukiko dituzte.
Jendea politikan sartzen denean, badaki pertsonaia publikoa izango dela. Hala ere, politikoek biztanleentzat lan egiten dute; beraz, zintzoak irudituaz aparte izan behar dute.
Politiko batek bere emaztea engainatu ahal badu, gainera herrialdeko presidentea izanez gero, ez dut pentsatu nahi bere lanean nola izango den.
Kontuak kontu, herrialde baten presidenteak bere biztanleen aurrean adibide bat izan behar du eta adibide ematen ez badaki, kargua uztea onena litzateke eta horrela denbora osoa beste gauza batzuk egiteko erabili ahal izango du.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Nire ustez halako kasuak pixka bat lotsagarriak dira.Mundu guztiaren ahoan daude hori egiteagatik eta ni izango banintz urrun joango nintzateke inork ezagutzen ez nauen lekura.
Bikoteari adarrak ipintzea oso txarto dago baina pertsona famatua bazara,kasu honetan politikaria,txarrago.
Politikoek itxura ona eman behar dute.Politiko bat Berlusconi bezalakoa bada nire ustez sinesgarritasun guztia galtzen du.
Egia da sentimenduak dauzkatela gu bezala baina burua erabili behar dute gauzak ondo egiteko eta adibide ona emateko.
Amaia.