2014/02/21

BAT BITAN

Bi ate. Elkarren ondoan batzuetan, elkarren aurrean besteetan, inoiz ere muturretan. Ate bakoitzean iruditxo bat edo hizki batzuk. Hizkuntza aldatu ahal da, baina marrazkiak oso antzekoak izan ohi dira herrialde guztietan, originalagoak edo klasikoagoak; baina irudi berbera, azken finean.

Ate baten aurrean, askotan, batez ere, asteburu gauetan, ilara luzea egon ohi da. Bestean sartu-irtena oso arina da eta arraroa da ate horren aurrean norbait itxaroten ikustea.

Dagoeneko asmatuko zenuten zertaz ari garen oraingoan, ezta? Bai, zorioneko komunez. Askotan bertako ilaran supermerkatukoan baino denbora luzeago eman behar dugu emakumeok … eta lagunduta egonez gero, tira, eramangarriagoa da. Baina bakarrik zaudenean amaiezina egiten zaizu ditxosozko ilara hori, eta gaitz-erdi koadrilakook asperturik beste taberna batera doazela esatera ez datozkizunean. 

Halako kasuetan gizona izanik ez genukeela arazo hori izango esaten duenik ere badago, leku eta koadrila guztietan dagoen graziosoena, hain zuzen.  Gizona izatearena ez dago konpontzerik, baina komunetan marrazkitxorik ez balego eta mistoak izango balira agian gizonak ez garenok ez genuke horrenbesteko ilarak egin behar izango. Batek daki, baina asteburu batez komunetako marrazkitxoak edo hizkitxoak kenduta proba egin genezake.

Zer uste duzue?

7 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago nesken komunetan sortzen diren ilarak arazo handia direla.Txiza larriak garenean oso desatsegina da denbora luzea ematea komunera sartzeko itxaroten. Askotan pentsatu dut hobe dela txiza egiteko gogorik gabe ilaran jartzea, itxaroten emango dugun denboran, ziur, gogoak eukiko dugulako...Beste batzuetan, gizonen komunean ere sartu egin naiz, gauza larria izan denean. Hori dela eta, ondo iruditzen zait komunak mistoak izatearen ideia. Ilarak laburragoak edo, behintzat, arinagoak izango liratekeela uste dut, baina egia da alde txarrak ere egon daitezkeela, adibidez, zikinkeria. Betidanik esan ohi da gizonen komunen egoera emakumenena baino askoz txarrakoa izaten dela, eta emakumeok txiza lekuz kanpo egiten dutenen zikinkeria jasan behar izatea nazkagarria iruditzen zait.

Ixone G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da emakumeen komunetan beti ilarak daudela. batez ere, asteburuetan! Emakumeok beti komunera joateko orduan ilarak egin behar dugu eta denbora asko galtzen dugu.
Nahiz eta emakumea izan, askotan ez dakit zer egiten duten hainbeste denbora komunean, ez naiz hainbeste denbora egoten eta. Gainera, bi edo hiru emakumeok elkarrekin sartzen garenean hobe da beste komun bat bilatzea edo ia-ia gau erdia galduko duzu. Agian, nire iritziak pixka bat matxista dirudi baina, egia da. Emakumeok denbora luzeago behar dugu eta gainera, askotan komunean orraztea edo pintatzea erabakitzen dugu. Hau gutxi balitz bezala, lagunekin sartuz gero, hitz egiten hasten gara, gure izaera horrela baita. Askotan berdin digu gaiak, edozein gaiari buruz hitz egin ahal dugulako.
Hori dela eta, sarreran agertzen den ideia konponbiderik onena izan ahal da. Horrela, ez genuke zertan hainbeste ilara egingo eta ilara azkarragoa joango litzateke Txosnetan horrela dira komunak eta bai gizonak bai emakumeok komun berbera erabiltzen dugu. Orduan, zergatik izan behar da desberdina tabernetan edo jatetxe batean?
Hori esanda, konponbide horri ondo deritzot, bai gizonak bai emakumeok ilarak egingo genituzke eta. Gainera, gizonek beren beharrak egiteko kaleak erabili ohi dutenez (batez ere, asteburu gauetan! Emakumeok are denbora gutxiago galduko genuke. Ez dut ulertzen oraindik zergatik ez dauden bananduta baina, hori heldu bitartean asteburu gauetan emakumeok atearen ondoan itxaroten jarraituko dugu eta hori bai aspergarria dela!
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Konponbide bat komunak mistoak jartzea izan ahal izango litzateke eta beste bat izan ahal izango litzateke komun gehiago egitea neskentzat,argi dago mutilek denbora gutxiago behar dutela.
Dena den,asteburuetan tabernetan ilara itxaron behar duzunean aspergarria da baina,autobusez bidaiatzen duzunean,hori bai arazoa dela!
Gidariak esaten dute:"hamar minutu daukazue komunera joateko",eta atzeratzen bazara haserretzen da baina,seguru nago gidaria emakumea izango bada,ulertuko luke.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Dudarik gabe neskek beti komunetan ilar handiak dauzkagula. Berdin da zein lekutan egotea: taberna batean, kontzertu batean, merkataritza gunean... Oso arraroa da emakumeen komuneko atea ilarik gabe ikustea. Kulpa gurea da, noski. Gehienak komunera joaten garenean,lagun batzuekin joan nahiago dugu. Hau pasatzen da, batez ere, diskotekaetan. Nik, adibidez, beti joaten naiz komunera nire lagunekin horrela ilarretan hitz egin ahal dugulako. Gainera, askotan guztiok batera komunera joateko gogoa daukagu.

Mutilek, berriz, ez daukate arazo hori. Uste dut haiek independienteagoak direla eta horregatik, gauzak bakarrik egin nahiago dute.

Hala ere, ez zait ideia ona iruditzen komuna mistoak daudenik. Askenean, ez daukazu intimitaterik.

ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago nesken komunetan normalean ilara egon ohi dela. Kontzertu batera joaten zarenean edo edozein lekuko jaietan ikusi ahal duzu. Egia esateko, mutilenean ere ikusi dut baina gutxiago. Dirudienez, azkarrago pixka bat gara.

Testuan propozatzen dute irtenbide bat, komunak mistoak egitea. Beno, hori ikusi dut beste herrialde batzuetan eta emaitza onak eman ditu. Nolabait ere, hemen ere egiten dugu. Ordu batzuetan ez du axola zein den zure komuna eta libre dagoenean sartzen zara. Beraz, komuna mistoak egiteari ondo deritzot.

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri guztioi bezala, noizean behin irtetea kopa bat hartzera guztatzen zait. Baina irteten naizenean, arazo beberak edukitzen ditut, zeren astegunetan irtenez gero, txarrra pasatzen naiz hurrengo egunean goiz altxatu behar baitut eta asteburuetan irtenez gero, hurrengo egunean festa den arren, txarra pasatzen naiz ere komunera joan behar dudanean.
Asteburuero, leku guztietan, behintzat nondik egoten naiz, jendez beteta egoten da eta komunera joan behar dudanean, zerbait oparitzen ari direla dirudi, komuneko ate aurrean, itxaroten sartzeko, jende asko egoten delako.
Beste batzuetan, adibidez jaietan udan badira ere, espartinak eramatea ideia onena ez da izaten, batzuetan komunera joaten baitzarenean, ustekabe bat aurkitu ahal duzu eta kasu horietan kirol zapatilak eramatea onena izaten da.
Jaietan komunera joaten zarenean, beste arazo bat ere eduki ahal duzu. Normalean jende asko sartu nahian egoten denez, egin nahi duzuna bukatzen duzunean, etxera joan nahi ezean, beste koadrila bat bilatu behar duzu zurea beste leku batera joan baita eta galdu duzu.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da emakumeek komunean denbora gehiago pasatzea mutileek baino, batez ere, asteburuetan. Emakumeak komunara joaten direnean bat bitan sartzen dira, horregatik, denbora gehiago egoten dira barruan. Gizonak, ordea, komuna batzuetan bi pixatoki edo gehiago daudenez, denbora gutxiago egoten dira barruan. Gainera, emakumeak pixa edo kaka egiten ez ezin beren aurpegian ere margotzen dira barruan, horregatik, denbora gehiago behar dute.
Leku gehienetan bi komunak daude, bata emakumeentzat eta beste bat gizoneentzat eta nik nire buruari galdetzen diot zergatik ipintzen ez duten leku guztietan bi komuna edo gehiago emakumeentzat. Konponbide honen zehar emakumeen komunak ilara gutxiago edukiko lukete eta emakumeek denbora gutxiago itxarongo lirateke.
MARIA B2