2014/02/14

ILUNPEAN

Eserlekuari itsatsita geratu nintzen zinemara joan nintzen lehenengo aldian. Ezin izango dut inoiz ahaztu lehenengo aldi hura. Praka laburrak neguan eta udan zeramatzan umetxoa nintzen, lehenengo pelikula pantaila handian ikusteko irrikan zegoen mutil koskorra.

Arratsaldeko saiora eraman ninduten ahizpek herriko zinema-aretora, bostetako saiora. Zinema barruan zegoen dendatxoan litxarreria batzuk erosi eta barrura. Formal formal egoteko esan zidaten, bestela lehenengo eta azken aldia izango zela hura. Esan ostean litxarreriaz beteriko poltsatxo bat eman zidaten saritzat. 

Poltsa zabaldu eta, aretoko argiak itzali baino lehen, eserlekuan hanka tartean ordenan jarri nituen jango nituen gauzak. Lehenengo erregaliz gorriak, gero gozoki batzuk eta, bukatzeko, txikleak. Orden horretan jan nituen isil-isilik, hitzik eta zaratarik egin gabe.
Argiak berriro piztu zituztenean, oraindik isilik. Ahizpek ezin sinetsi. Nola liteke hain txikia zen umeak pelikula osoan tutik ez esatea. Hasiera batean, gaixorik nengoela pentsatu zuten, baina eskua bekokian jarrita ondo nengoela konturatu ziren. Eserlekutik altxatzen laguntzerakoan deskubritu zuten erantzuna, praken albo bietatik ateratzen ziren txikle zatiak ikusi zituztenean.

Umetan pakete bat irekitzen nuen guztietan txikle bat bestearen atzetik jan behar nuen. Ahoan bat izanda beste bat zabaltzen nuen eta gero beste bat, zaporea mantentzeko. Antza, pelikulaz eta txikleez aspertuta, ahotik atera txikle multzoa eta praken alboko zirrikituetatik zakilean eta barrabiletan itsatsi eta gero tira egin ondoren eserlekuan. Komeriak gero, hondar txikiak zakiletik eta barrabiletatik kentzeko. Hor ibili zen aita trapu bat oliotan sartu eta nire hanka-tartekoa emeki igurzten zati txiki guztiak kendu arte.

Gogoratzen duzue zinemara joan zinen lehenengo aldia? Inoiz gertatu zaizue zerbait barregarririk?

15 comentarios:

Anónimo dijo...

Txikitan nire amak nire neba eta biok zinemara eraman ohi gintuen. Askotan eramaten bagintuen ere, oraindik gogoratzen dut noiz izan zen lehengo aldia. Sei urte inguru nituen eta Barakaldoko zinemara joan ginen. “Duplex” zuen izena eta herri erdian kokatuta zegoen. Leku horretan, berriz, orain supermerkatu bat dago eta ez daukagu Barakaldon filmak ikusteko aukera, zinemarik ez dagoelako.
Egun horretan zinemara heldu bezain laster sarrerak erostera joan ginen eta han egon ginen ilara egiten. Sarrerak lortu ostean dendara joan ginen litxarreriak erostera. Denda txikia bazen ere, denetariko zeukan. Amak dirua eman zigun gozokiak erosteko eta diruarekin ahal beste erosten saiatu ginen. Ahalik eta azkarrena denda osoan zehar ibili ginen eta litxarreriak erosten hasi ginen. Gozokiak ez ezik krispetak ere erosi genituen eta erosi ondoren zinemara joan ginen. Niretzat guztia berria zenez guztia izugarri polita iruditu zitzaidan. Une horretan bai pantaila bai eserlekuak bereziak ziren eta nire kasuan ere, sarreran kontatzen den bezala, zineman sartu bezain pronto gozokiak jaten hasi nintzen. Filmak bi ordu aldera zirauen eta denbora osoan jaten egon nintzen, eta noski! Hainbeste gozoki jan nuen ezen sabeleko mina nuen. Horregatik, ezin izan genuen filma osoa ikusi eta filma bukatu gabe zinematik atera behar izan genuen,
Hori izan zen nire lehengo eskarmentua zineman eta geroztik aurrera amak kontuz gehiago eduki zuen litxarreriekin eta nahiz eta nire nebak eta biok ahalik eta litxarreria gehien eskatu ohi, amak ez zigun hainbeste gozoki erosten arazoak saihesteko.
Nuria

Anónimo dijo...

Gogoratzen dut, zazpi edo sortzi urte neuzkan zinemara joan nintzela lehengo aldiz .Hasieran larunbat arratzaldero lauretan gutxi gora behera filma hasten zen ,beti eskolan zen ,gero igande goizera pasatu zuten arrakasta handiagoa zeukalako ordutegi horrekin.Filma ipini baino lehen gaztetxoek golosinak saltzen zizkiguten dirua ateratzeko ikasketa bidaia ordaintzeko.Filmak ez ziren berriak ,gainera filmako kalitatea ez ezik soinua ere txarrak ziren,baina hain ondo pasatzen genuen ez zitzaigula inporta.Guretzat zinemara joatea munduko gausarik onena zen,nahiz eta arduradunek haserre egin gurekin asko hitz egiteagatik, datorren astean berriro itzuliko ginen.Egun batean "GREASE" ipini zuten eta inork ez hitz egin zuen ,egia da, handiagoak ginela eta filma hori harigarria iruditu zitzaigun ,filma zirauen bitartean ahoa irekita geunden.

LOLI BLANCO

Anónimo dijo...

Amak zinemara ahizpa eta biok eraman gintuen geure urtebetetzea ospatzeko. Oso garestia izanez eta dirudunak ez ginenez, bakarrik urtean behin joan ginen. Lehenengoan kafetegi batera izozkiko kopa bat hartzera eraman gintuen eta gero zinemara. Orain zinema hau ez da existitzen. Uste dut denda bat dagoela bere lekuan.
Dena den, nire lehenengo filma zineman "El Oso" izan zen. Ez zitzaidan oso gustatu, aldrebes baizik. Argumentua triste-tristea iruditu zitzaidan eta ilunpetan triste areago. Gainera jende asko negar egiten hasi zen eta nik atsekabe handia neukan.
Egia esan, zinema ez da nire gustukoa. Nire iritziz, soinua oso altua dago eta aire girotua ere ba dago. Eta ez dakit zergatik baina nire ondoan beti zinemako astuna handiena egokitzen zait. Oro har, oso deserosoa iruditzen zait. Nahiago dut nire etxean edo lagunen etxean filma bat lasal-lasai ikustea.

Atalía

Anónimo dijo...

ZORIONAK! Euskerabili izan da Blogetan sarietan bere atalean bozkatuena. Ondo merezita! ZORIONAK!

Josemari

Anónimo dijo...

Txiki nintzenean nire gurasoak, nire anaia eta biok oso gustura joaten ginen zinemara. Uste dut Lehen filme ikusi nuela "Popelle el marino" izan zen, gero urtero beste Disney-ren filmeak ikusi nituen, adibidez: 101 dalmatas, aladino, pulgarcito eta abar... Beti gustatzen zitzaidan ziemara joatea eta gaur egun, beti bezala, nire bikotekide eta biok batzutan joaten gara zinemara filme berri bat ikustera , gainera niri asko gustatzen zaizkit 3D filmeak adibidez: abatar, 300, eta abar. Egia da gaur egun oso erreza dela interneten pierateria egitea, Edozeinek daki nola dezake filme berriak ikustea, baina nire iritzia filme on bat beti izango da obe zineman ikustea.

J.C Boga

Anónimo dijo...

Zazpi urte nituen lehen aldian zinemara joan nintzenean, oraindik gogoratzen dut zein filme ikusi nuen, la sirenita zen bere izenburua, nire gurasoak eta ni elkarrekin joan giñen. ni oso pozik nengoen zimemara joategatik baina nire guarasoek azkoz gehiago,ilusio handia zeukaten. zinemara sartu baino lehen nire ama esan zidan zineman isilduta egon behar giñela,gainera gozoki asko erosi genuen.pelikula hasi zen eta oso entretenigarria iruditu zitzaidan baian bapatean lotan geratu nintzen, eta bakarrik nire guarasoek ikusi zituen filmea. lotan geratu arren eguna polita izan zen eta oraindik gogorastzen dut.

Anónimo dijo...

Nahiz eta urte asko pasatu,oraindik oso ondo gogoratzen dut zinemara joan nintzen lehenengo aldia.Aitak, nire neba eta biok Bilbora eraman gintuen eta "El libro de la selva" ikusi genuen.
Filmaz gain,esperientzia ere asko gustatu zitzaidan eta harrezkero ez naiz zinemara joateari utzi.
Txikia nintzenean,gurasoekin joaten nintzen,gero lagunekin eta orain senarrarekin,ahal naizean joaten naiz.
I.G.(Gurutzeta)

EUSKERABILI? dijo...

Eskerrik asko, Josemari, eta eskerrik asko 327 boto horien atzean zaudeten lagunoi ere bai.

Anónimo dijo...

Ez naiz gogoratzen lehenengo aldiz nire aitak zinemara eraman ninduen, baina gogoratzen dudan lehenengo filmea "Tarzan eta bere semea" izan zen, Johnny Weissmullerekin, Algortako zineman. Pelikula hau, nire buruan geratu zen, Tarzanen oihuka asko gustatzen zitzaidan eta etxean saiatzen nintzen.

Gogoratzen dudan beste pelikula batez "55 egun Pekinen". Zelako pelikula!!! abenturaz beteta eta jende pila bat pantailan.

Orain ez dago pelikula hau bezalakorik.

Iñigo M.

Anónimo dijo...

txikitan nintzenean asko guztatu zitzaidan zinemara joatea. gainera, ez nuen ezer ordaindu zinemara joateko, nire aitona oso ezaguna zelako eta zinemako atezainaren laguna zen. Igandero joaten nintzen Bilbora,Olympia Zinemara, Bud Spencer filmak ikustera. Zine horretan ikusi nituen nire lehen pelikulak. Inoiz ez zait gertatu zerbait barregarririk zineman, baina pelikulak barregarriak asko ikusi ditut zineman.
Iñaki.i

Anónimo dijo...

Zinemara joan nintzen lehenengo aldia ezin dut gogoratu, baina txikitan igandero, udan ezin ezik, nire anaiarekin kaputxinoen zinemara joaten nintzen.
Bilbon lehen orain baino zinema gehiago bazegoen ere, umeak apaizen zinemetara joaten ginen merkeagoak baitziren eta beste zinema batzuetan filmak jende adinarako ematen zituztelako.
Behin mutil batek kontatu zidan bere historia txikitan zenean. Kontatu zidan balmasedako inguruetan, baserri batean, jaio zela. Garai hartan etxean jendeak ez zuen edukitzen telebistarik ez irratiarik eta baserri batean bizi zenez baserriaren bizitza ezagutzen zuen soilik.
Zinemara joan zen lehenengo aldia oeste filma bat ikustera joan zen eta zineman zegoenean filma ikusten, bat-batean indioak eraso ziren eta hark hainbeste beldur eduki zuen zinematik korrika atera zela badaezpada, indioek itxura txarrak zeuzkatela ziruditen eta.

Iñaki Gurutzeta.

Amaia dijo...

Kaixo!
Azkue Fundaziotik idazten dizuegu.

Blogetan! Blog izarren bila lehiaketan zure bloga Gizarte eta politika kategorian finalista da. Zorionak!

Dakizuenez, lehiaketa honetan bai publikoak eta bai epaimahaiak emandako botoekin ezarritako lau kategoria bakoitzeko hiru blog aukeratu izan ditugu. Lehiaketako azken finalistak zarete.

Ekitaldiari buruzko oharrak emateko zuen kontaktua behar dugu. Gurekin harremanetan jarriko zarete mesedez 94 402 80 81 telefonoan?

Mila esker!

Amaia

Anónimo dijo...

Zinemara nintzen lehenengo aldiz, oso txikia nintzen.
Nire gurasoak eraman ninduten “arrosa pantera” ikustera. Filma marrazki biziduna zela uste nuela gogoratzen dut.
Oso urduri nengoen. Argiak itzali zituztenean ikaratu nintzen eta ez dut ondo gogoratzen, baina nire amak edo nire aitak eskua eman zidan.
Gero filma hasi zen eta pantailak harrapatu ninduen. Filma hasi ondoren, non zegoen pantera galdetu nuen. Baina azkenean ondo pasatu nintzen eta esperientzia polit bezala gogoratzen dut eguna.

Nuria G

Anónimo dijo...

Lehenik eta behin, esan nahiko nuke istorio honekin asko barre egin dut oso dibertigarria iruditzen zaidalako.
Esanak esan, esango dut zein zen nire lehenengo filma zinema batean. Gogoratzen dut nire lehengusuarekin joan nintzela Los Salesianos-eko zinemara eta ikusi nuen "Y Sino Nos Enfadamos" izeneko filma.
Terence Hill eta Bud Spencer agertzen ziren eta filman kolpe pilo bat ematen zutenez eta txantxak egiten zituztenez, gustatzen zintudan.
Noizbait deseroso egokieretan egon naiz baina zoritxarrez normalean ezer ez dut esaten lotsa gorria sentitzen dudalako.
Ni lotsatia izanda ere, pentsatu dut datorren deseroso egokieran hemendik kontatuko dudala, blog honetan inork ez daki nor naizen.

Alberto Seo.

Anónimo dijo...

Ez dut ondo gogoratzen zein zen nire lehenengo aldia zinemara joan nintzela baina uste dut oso txikia nintzela. Nire amak beti eramaten ninduen marrazki bizidunetako filmeak ikustera. Gainera, txikitan oso formala nintzen eta inoiz ez nuen txarto portatzen. Gaur, zinemara joaten naizenean, batzuetan umeak atzean dauzkat eta gehienek oso tartxo portatzen dute: ostikoak, ohiuak... oso deserosoa da filme bat horrela ikustea. Hori gutxi dela eta, gurasoek ezer ez diete esaten gelditzeko. Nire amak, berriz, horrela komportatzeko baimenik ez zidan utzi.

Niri beti asko gustatzen zait zinemara joatea baina orain oso garestia da eta, horregatik, gero eta gutxiago joaten naiz.

Dena den, aldi asko joan naiz zinemara eta uste dut inoiz ez zaidala pasatzen zerbait barregarririk. Egia da askotan krispetak erortzen zaizkidala edo coca-cola botatzen dudala baina hori guztioi pasatu zaigu.

Hala ere, behin zerbait kuriosoa pasatu zait. Filmea ikusten nintzen bitartean, bat-batean pantaila itzali zen eta zinema guztia ilunpetan zen ordu bat gutxi gora-behera. Nahiz eta kexa bat ipini nuen, ezer ez nuen lortu.

ALBA L.