2014/02/28

ONGIA, EDOZEIN ORDUTAN ETA ERLOJUTAN ONDO ETORRIA

Gustuko ditut erlojuak, baina ez dut uste inoiz bat erosteko dirutza ordainduko nukeenik. Egia esan, ez dakit zerk egiten duen erloju batek 3.000 eurotik gora balio izatea, beno, kopuru bat jartzearren zeren merkeagoa izateari ere gehiegikeria baiteritzot.

Badakit jende asko ez dela iritzi berekoa eta bi aldiz pentsatu gabe ordainduko lukeela diru hori, diru arazorik izango ez balu, jakina.  Zer-nolako aurpegia jartzen zaien bitxitegietako erakusleihoetan dauden erlojuei begira ikustea besterik ez dago. Aho zabalik, lerdea dariela, nola emango lieketen erloju horiek beren eskumuturrean irudikatuz orduak eman litzakete erakusleihoaren aurrean.


Iritzi hau dutenei askotan galdetu diet horren zergatia, baina esandako erantzunek oraindik ez naute konbentzitu, ezta iritzia aldarazi ere. Momentuz, nahiago dut askoz merkeagoak diren erlojuak erosi, eguneko bat jantzi, izorratzen direnean bota eta ez galtzearen edo lapurtzearen beldur izan.

Aberats jaio izan banintz 3.000 euroko erlojuak 20 eurokoak besteko balio izango luke eta diru hori huskeria litzateke, baina, zoritxarrez, kasu hori ez denez jarraituko dut erloju merkeak erosten eta ahal bada 20 eurotik beherakoak. Bestela, erloju garesti horien kopiak zenbatean daude? 

Gastatuko zenukete hainbeste diru erloju batean?

8 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez nago batere ados sarrerarekin. Aberatsa izango banitz, ez dut uste 20 euroko erlojua eramango nukeenik, ziur nago erloju garestia eramatea erabakiko nukeela, erlojuak gustatzen batzaizkit. Badakit 20 euroko erlojuak funtzioa bera betetzen duela baina, horrela dira gauzak! Nork dio gastiegia den ala ez?
Jende askok 3000 euro ordaintzen du poltsoa lortzeko eta horri bai gehiegikeria deritzodala, poltsoa moda delako eta moda aldatzen doalako. Hamar urte barru ez du inolako baliorik edukiko. Erlojuak, aldiz, bitxiak dira eta urteekin gero eta gehiago balio dute. Horregatik, jende askok bildumak egiten ditu.
Nire kasuan, erlojua nahiago dut poltsoa baino baina, ulertzen dut denetarik dagoela. Bakoitzak gauza batean edo bestean dirua gastatzea erabakitzen du. Argi daukat nahi beste diru edukiko banu, ez nukeela arropa garestiegia erosiko, poltsoak ez ezik arropa ere berdin dit eta. Baina, erlojuen kasuan desberdina da, bereziak deritzet eta. Ia seguru gero ez nukeela ipiniko. Hain garestiak dira ezen lapurtzearen beldur izango bainuke. Badakit erloju garesti horien kopiak daudela. Baina, kopiak kopiak dira eta ez daukate inolako baliorik. Funtzio bera egiten dute, ordua ematen dutelako. Baina, ez da gauza bera. Gainera, ez dakit zergatik baina, beti gauzak orijanalak eraman nahiago dugu. Esate baterako, markako arropak eta markarik gabe arropak funtzioa bera betetzen du baina, beti erosteko orduan markako arropa nahiago dugu. Beti, gehien gustatzen zaiguna garestiena da gero, arazoa dirua edukitzean datza,jakina! Baina, dirua edukiz gero, nahi beste erosiko nuke eta berdin litzaidake prezioa. Baina, momentuz 20 eurotik beherakoa erlojua eramaten jarraitzen dut eta prezioak begiratzen jarraitzen dut, momentuz aberatsa ez naizelako.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Erlojuak apaingarriak ere badira baina,haien funtzio nagusia ordua ematea da eta hainbeste diru erloju batean gastatzea alferrikago gastua deritzot.Loteria tokatu arren,ez dut uste erosiko nukeenik.
Baina,bakoitzak gauza desberdinetari ematen dio garrantzia.Nik,adibidez,diru horrekin bidaia bat egin nahiago nuke.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri betidanik erlojuak asko gustatzen zaizkit. Nik bost erloju dauzkat baina bi azkenak besteak baino hobeak dira.
Erlojuak oso garrantzitsuak dira. Txikia nintzenean erlojuak gustatzen zitzaizkidan baina orain gero eta gehigo gustatzen zaizkit eta ez dakit zargatik. Erlojuak oso gararestia eduki nahi nituzke eta loteria tokatuko banu erloju ona erosiko nukeela siur nago.
Esate baterako, etxeak, arropa eta gauza asko gustatzen zaizkit baina,batez ere, erlojuak eta kotxeak nire kapritxoak dira. Jende askori dirua gastatzea erloju batean lelokeria deritzo baina niri ez baikotza nahi duena bere dirua gastazen du eta.

V.B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ezin dut iritzi ona eman erlojuei buruz inoiz ez dudalako erabiltzen erlojurik. Ez zait gustatzen, oso deserosoa iruditzen zait eta gainera, gaur egun badago telefono mugikorra. Nik beti erabiltzen dut ordua ikusteko.

Hala ere, txikitan nire gurasoek erloju bat oparitu zidaten. Oraindik gordetzen dut, bere kutxan dago. Ez dakit zenbat balio zuen baina uste dut ez zela hain garestia izan. Ume batentzat edo norbait gazteentzat ez du pena merezi erloju garesti bat oparitzea. Helduentzat, berriz, normalagoa da markako erlojua edukitzea. Nire aitari, adibidez, asko gustatzen zaizkio erlojuak eta beti erosten ditu onenak.

Bestalde, aberatsek siur aski garestiagoak nahiago dituzte. Baina, azkenean, guztiek gauza bera egiten dute: ordua ematea. Orduan, pena merezi du hainbeste diru gastatzea? Nire ustez, tontokeria da.

ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Konturatzen naiz jedeari erlojuak asko gustatzen zaizkiola eta esaten ausartuko nuke gizonek emakumeek baino gehiago estimatzen dituztela. Oro har, emakueek eraztunak, koilareak eraman ohi dituzte eta gizonetan erlojuek funtzio hori egiten dute. Alde batetik, lehen esan dudanez, erlojuak bitxi bat bezalakoak dira eta sumatzeko balio dute. Alabaina, beste aldetik, maitasun asko izaten duzun gauza bat izan daiteke bai herentzia bat delako edo opari bat delako.

Azkenik, nik normalean ez dut erlujurik ermaten. Hala ere, egoera berezietan erlojua eramatea gustazten zait. Ez da testuarena bezain garti baina oso polita da niretzat, behintzat.

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik erloju batetik ez nuke hainbeste diru gastatuko, zeren hainbeste diru erloju batean gastatzeko lehenengoa diru asko eduki behar izango nuke eta hori nire kasua ez da.
Nire ustez, pertsonen artean hiru talde egin ahal dugu. Lehenengo taldean, nireak, 20 euroko erlojuak dauzkagunak. Bigarren taldean ezin dute eta nahi dutenak daude. Talde honen jendeak 1.000, 2.000 edo 3.000 euro erloju batetik gastatu ahal du kopia on bat izan arren, itxura egin nahi baitute soilik. Azkenik, hirugarren taldean diru asko, baina asko, daukatenak daude. Jende honentzat 3.000 euro gutxi denez, beti garestiagoa erosi behar dute.
Nik, lehenengo taldean nagoenez, zorte izugarri bat daukat, erlojua ordua jakiteko bakarrik nahi dudalako.
Erloju nahiko garestiak badaude ere, ordua ondo ematen dutenak onenak dira eta batzuetan ordua jakiteko erloju merkea garestia baino hobea izaten da.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri erlojuak izugarri gustatzen zaizkit.Emakumeei normalean lepokoak,belarritakoak edo halako konplementuak gustatzen zaizkie baina nire kasuan erlojuak dira gehien gustatzen zaidan konplementuak.Dena den,ez nuke mila euro gastatuko erjoju batean,gehiegi iruditzen zait.Nik orain erabiltzen dudan erlojua "El Correo"egunkariarekin erosi nuen eta nahiko polita da baina txarra ere bai.Zortzi euren truke zer espero dugu,Rolex bat izatea?Baina badaude erloju oso onak eta ez dira hain garestiak.Gauzak bere neurrian.Nik ,naiz eta diru asko eduki ,ez nuke dirutza hori gastatuko erloju batean.
Amaia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri erlojuak ere gustatzen zaizkit,lau erloju dauzkat baina egia esanda, beti eramaten dut erloju berbera. Erlojua ordua emateko dela esaten da, baina gaur egun erlojuak denetarik daukate eta kirolak egiteko oso erabilgarriak dira. Dena den, ez nuke hainbeste dirua gastatuko erloju batean, nahiz eta aberatsa izan. Erloju on bat edukitzeko ez da hainbeste dirua gastatu behar, behintzat horida nire iritzia.

Jorge.S