2014/02/28

PUNTU PUNTUAN

Ordena eta denborarekin maniatikoa naiz. Apur bat obsesiboa, batez ere, loa eta otorduekin. Berdin da zer egun den edo non nagoen. Hamabietan oheratu eta zortzietan altxatzen naiz. Zortziak eta bostean gosaldu, ordu bietan bazkaldu eta hamar eta erdietan afaltzen dut. Nire gorputza erloju suitzar bat da eta burmuinak baino hobeto daki lehen aipatutako orduetan zer egin behar dudan.

Jai egunetan ez dago jairik eta oporretan banoa, lekuak baino garrantzia handiagoa nire ordulariak du. Atzerrira noanean jai dut jet lag-arekin eta ordutegi aldaketarekin, nire erloju suitzarrak txinoetan erositako kopia merke bat ematen du, ez dakit atzera ala aurrera dabilen. Desordena totala da.

Batzuek hain ordenatua izateak bizitzari grazia kentzen diola diote, baina bizitzaren grazia horretan datza, ordu bakoitzean egin behar dena egitean. Ez da erraza. Oso zaila da ordutegi hau eramatea. Por zierto, hamabiak bost gutxiago dira, pijama janzteko ordua. GABON!!!

Denborarekin maniatikoak al zarete? Baduzue derrigorrez bete behar den ordutegirik? Zertarako? Oporretan ordutegia aldatzen duzue? Zer ondorio dakar horrek? Kontatu ordutegi aldaketa dela kausa gertatu zaizuen zerbait.

11 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri ordutegi zehatz bat eramatea gustatzen zait.Hau egiteak siutasun ematen dit nire eguneroko bizitza ondo eramateko.Oporretan nagoenean,aldiz,ez dut hain metodikoa izaten eta ezan behar dut lehenengo egunetan pixka bat galduta sentitzen naizela.
Nire ustez ordutegi on bat eramatea puntualitatearekin lotuta dago eta ni oso puntuala naiz.Hau ere zerbait adierazten du,heziketa hain zuzen ere.
Batzuek esango dute honela bizitzea aspergarria dela baina nik ezin nuke beste era batean bizi,hau da,ordutegirik gabe.
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gai horretan ez daukat maniarik eta ordua ez ezik ordena ere berdin dit. Aitortu behar dut gai horrekin nahiko txarra naizela. Orain txandakak lan egin ohi ditudanez nire ordutegiak zeharo aldakorrak dira. Egunaren arabera otordu desberdinak dauzkat. Agian, gaur hamaiketan bazkaldu dut eta bihar, aldiz, bostetan bazkaldu beharko dut. Gainera, asteburuetan ere lan egin ahal dut. Beraz, nire otorduak aldatzen doaz eta otorduekin ez ezik lo egiteko orduarekin ere gauza bera gertatzen zait. Laneko ordutegiaren arabera berandu edo laster oheratu behar dut baina, normalean hamabiak inguru oheratzen naiz, ahalik eta ordu gehien lo egitea gustatzen baitzait.
Askotan horrek arazoak sortarazi dizkit. Kontuz eduki behar dut iratzargailua ipintzeko orduarekin. Bestela, lotan geratzen naiz eta berandu heltzen naiz lanera eta hori egun bat baino gehiago gertatu zait. Horrez gain, egunero ikusi behar dut laneko ordutegia. Noizean behin ez dut ikusten eta konturatu orduko ordu gehiago lan egin dut eta denbora hori galduta dago, ezin dut berreskuratu eta. Horregatik, beti laneko ordutegia itsatsita egoten naiz, badaezpada! Bai etxean bai poltsoan ordutegia eramateko ohitura daukat eta askotan begiratzen dut arazoak saihesteko.
Lan egin ezean, ordutegiak berdin zaizkit. Aisialdia daukadanez erlojua ahazten eta ahal beste lo egiten saiatzen naiz. Oporretan berdin dit zein ordutan bazkalduko dudan, egun osoa baitauka. Berdin da hirurak edo laurak jatea. Horretarako dira oporrak! Atzerriran egoten naizenean gauza bera da. Jet-lag pixka bat nabaritzen banaiz ere, nire gorputza laster ohituta dago, urtean zehar ordutegiak aldatzeko ohitura daukadalako.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ahal dudanean,ordutegiak betetzea gustatzen zait eta oporretan egon arren,normalean,otorduak mantentzen ditut eta ez zait batere kostatzen egitea.
Ez dut uste ordutegiak betetzeak bizitzari grazia kentzen dionik.Nik gauza gehiago egin ahal dut ordena daukadanean,bestela,lurra eginda nago.
Baina,denborarekin erlazionatuta mania bat daukat,hau da,puntualitatea.Uste dut,denbora aprobetxatzea oso gauza garrantzitsua dela eta berandu heltzen zarenean,beste pertsona denbora galtzera behartzen duzu eta hori errespetu falta da.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niretzat oso inportantea da ordutegi bat edukitzea edozer egiteko,batez ere,lo egiteko
orduan edo jateko orduan.Medikuek esaten dute,gure osasunarako ona dela, ondo lo egin eta ondo jan , janariko kalitatea ez ezik janariko ordutegia ere eduki behar dugu gure gorputza ondo egon dadin.
Nire kasuan adibidez,beti ez da posible ordutegi bat edukitzea,txandaka lan egiten dudalako,ordutegiaren ondorioz asko sufritzen ditut jan edo lo egin aldaketekin ,esate baterako;txarto lo egiten dut,txarto jaten dut askotan goserik gabe jan behar baitut.Ikusita dago,ordutegi batekin hobeto funtzionatzen dugula
Beste egoera da oporretan gaudenean,nik inoiz ez dut erabiltzen erlojurik oporretan,bestela lanatik edo errutinatik deskonektatzea inposiblea da.Esatera ausatzen naiz,gure gorputzako ez ezik gure bururako ere oso ondo dela atseden bat edukitzea,lanean edo errutinan pentsatu gabe.laburbilduz,bizitza ona daramateko beharrezkoa da ordena edukitzea,baina gauza guztietan
bezala,noizbeinka ordenako ahaztu behar dugu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niretzat oso inportantea da ordutegi bat edukitzea edozer egiteko,batez ere,lo egiteko
orduan edo jateko orduan.Medikuek esaten dute,gure osasunarako ona dela, ondo lo egin eta ondo jan , janariko kalitatea ez ezik janariko ordutegia ere eduki behar dugu gure gorputza ondo egon dadin.
Nire kasuan adibidez,beti ez da posible ordutegi bat edukitzea,txandaka lan egiten dudalako,ordutegiaren ondorioz asko sufritzen ditut jan edo lo egin aldaketekin ,esate baterako;txarto lo egiten dut,txarto jaten dut askotan goserik gabe jan behar baitut.Ikusita dago,ordutegi batekin hobeto funtzionatzen dugula
Beste egoera da oporretan gaudenean,nik inoiz ez dut erabiltzen erlojurik oporretan,bestela lanatik edo errutinatik deskonektatzea inposiblea da.Esatera ausatzen naiz,gure gorputzako ez ezik gure bururako ere oso ondo dela atseden bat edukitzea,lanean edo errutinan pentsatu gabe.laburbilduz,bizitza ona daramateko beharrezkoa da ordena edukitzea,baina gauza guztietan
bezala,noizbeinka ordenako ahaztu behar dugu.
LOLI BLANCO.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire bizitzan ordutegi bat eramatea oso inportantea da. Normalean , astelehenetik ostiralera denbora gutxi daukat eta horregatik oso metodikoa eta puntuala izan behar naiz. Ez zait ezer guztatzen ordutegiak aldatzea. Ordutegiak aldatzen dutenean beti urduri nago. asteburuetan gauzak aldatzen dira eta lasaiagoa nago.Asteburua arlaxatzeko denbora dela uste dut.
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean asko gustatzen zait putual izatea ez dudalako problemarik edukitzea nahi.
Astelehenatik ostiralera beti altzatzen naiz hordu berberetan (goizeko sei terdietan) gero joaten naiz lanera. Asteburuero, jakina! beste osdutegi daukat ez dut lanera joan behar eta ez daukat ordutegitik altzatzeko.
Neguan, niretzat oso erresa dela ordutegi bat edukitzea baskaltzeko edo afaltzeko uste dut baina nire kasuan, udan ordutegia ez da neguan bezalakoa asko gustazen zaidalako baskadu eta gero hondartzara joatea gainera arratzeladero ez dut lan behar.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez naiz batere maniatikoa denborarekin, egun bakoitzean ordu desberdinetan egiten ditut gauzak eta ez zait axola. Egia esan, otorduekin saiatzen naiz gutxi gora behera ordu berberetan egiten, baina lanaren ordutegiarekin gehienetan ezinezkoa da, batez ere eguerdian.
Bestalde, ez daukat ere derrigorrezko oheratzeko ordurik. Astean zehar, lana egin behar dudanean, saiatzen naiz ahalik eta lasterren oheratzen, baina asteburuetan askoz beranduago oheratzen naiz eta, ondoioz, beranduago esnatzen naiz. Oporretan joaten naizenean ordutegia egunaren planaren arabera antolatzen dut eta lasaitasunez hartzen dut denboraren kontua, oporrak horretarako direla pentsatzen dut eta.
Nire ustez, artikuluak esaten duen bezala ordutegi bat modu maniatikoan jarraitzea ez da osasuntsua, oso estresantea baizik. Egia da otorduak eta lo egiteko orduak kotrolatzea eta zaintzea ona dela , baina obsesionatu gabe, noski.

Ixone G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Denok, gure barruan, erloju biologikoa daukagu. Erloju honek gure bizitza antolatzen du; zein ordutan jan behar duzu, zein ordutan lo egin behar duzu eta abar, baina funtsean anarkistak gara eta ordena ez zaizkigu gustatzen, horregatik oporrak heltzen direnean, erloju hau pikutara bidaltzen dugu eta ohitura guztiak aldatzen ditugu.

Orduan erloju honek mendeku hartzen du eta jet lag, tripakomina daukagu, ezin dugu lo egin...

Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oraintxe bertan Jaungoiko edo Deeabruri esker langabezian nagoenez denborarekin ez daukat maniarik. Baina lan egiten nuenean, goizeko bostetan altxatzen nintzenez, bi esnagailu edukitzen nituen esnatzeko.
Orain ez dut erlojurik eramaten eta ez da ezer pasatzen, baina lehen neraman eta egun osoan ordua begiratzen ari nintzen.
Nire ustez, erlojua tabakoa bezalakoa da, aspertuta zaudenean, erlojua bada begiratzen duzu eta tabakoa bada erretzen duzu.
Astegunetan, ni bezala bazaude,ia ia guztia begiekin itxita egin ahal duzu, normalean ordu berberetan gauza berberak egiten baitituzu.
Oporretan, ordea, beste herrialde batera joanez gero, beste gauza bat da, behintzat, otorduetan.
Behin oporretan astebete bat Iparraldean egon nintzen eta Euskal Herria den arren, beste otordu batzuk dauzkate. Baina ordutegia ez nuenez aldatu, gosaltzeko eta askaltzeko bakarrik denbora neukan, nahiz eta haiek askariari afaria deitzen zioten.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Niri gustatuko litzaidake ordutegi bat eramatea, baina nire kasuan oso zaila da, lanean otordu arraroak dauzkadalako. Baina ahal badut, nahiago dut astero ordutegi bat izatea, hobeto lo egiteko eta denbora ez galtzeko. Gainera, garraio publikoak erabiltzen ditudanez, kontuan izan behar dut ordua, autobusa edo trena ez galtzeko, eta ordutegi finkoa badaramat, errezagoa da korrika ez ibiltzea.
Dena den, nohizean behin ez naiz oso puntuala izaten, nahiz eta beti erojuari begira egon, etxetik irten baino lehen beti zerbait ahazten zaidalako.
Oporretan, berriz, erlojua armairu barruan uzten dut eta ordutegi gabe ibiltzen naiz poz-pozik.

M.P