2014/03/07

GABARRA EZIN ATERA

Ezagutzen dituzuen beste batzuen antza dugu. Praka beltz motzetan eta elastiko zuri-gorriz jantzita zelai orlegian aritzen diren horien antza. Haiek bezala, finaletara heltzen gara eta beti galdu egiten dugu.

Polita da finaletara heltzea, baina irabaztea “la host…” izan behar da. Inoiz ezer irabazi ez dugunok ez dakigu zer den hori baina, beti galtzen dugunez,  ondo baino hobeto dakigu egin behar den lehenengo gauza irabazi digutenei ZORIONAK ematea dela. Horixe bera egiten dugu honetan ere. Finala galdu ahal dugu, baina edukazioa ez.

Zuri-gorri horien moduan, harro gaude egindakoaz. Ez zaigu ilusioa, gogoa eta fedea falta eta egun batean faltako balitzaigu txiringitoa itxiko genuke. Zazpi ikasturte daramagu EUSKERABILIrekin, 629 sarrera eta 4469 iruzkin. Datorren urtean Champions jokatzeko zenbakiak diren ez dakigu, baina pozik egoteko zenbakiak direla argi daukagu.

Ziur aski ez dugu inoiz ezer irabaziko baina, beste horien antzera, onena zuek, astero astero jarraitzen diguzuenok. Hasiera-hasieratik izan genuen argi eta egun hauetan erakutsi duzue: ZUEK ZARETE GU.

ESKERRIK   ASKO!!!
  
Oharra: hauxe da aste honetako sarrera bakarra. Zer esan edo zer kontatu zuen esku, adibidez, Euskararen Etxean egon zinetenok esperientzia kontatu ahal diguzue eta egon ezin zinetenok zer sentitzen duzuen zerbait irabazi duzuenean …

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Inoiz ez naiz oso pertsona lehiakorra,nire ustez,garrantzitsuena da parte hartzea eta lehenak azkenak baino meritu berbera dauka.Baina,aitortu behar dut ahalegin eta gero saria jasotzea oso ondo dagoela eta finalean egotea saria izan behar da.
Blogarekin jarraitzera animatzen zaituztet.Ikasleoi,behintzat niri,praktikatzen laguntzen digu eta.
Zorionak eta ez kezkatu,datorren urtean izango da.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Batzuen ustez finaletara heltzea eta ez irabaztea oso gauza tristea da baina nire ustez jende guztia ezin da heldu,beraz,finalean egotea nahiz eta ez irabazi,zari bat da.
Lehengo egunean Euskararen Etxean egon nintzen eta oso ondo pasatu genuen arratsaldea.Ez genuen zaririk jaso baina dena den pozik atera ginen.
Euskerabili bloga oso ona da eta ikasleontzat oso baliagarria euskara lantzeko eta gure iritziak adierazteko.Ni saiatzen naiz astero idazten baina batzuetan denbora ez izateagatik ez dut egiten. Hemendik aurrera saiatuko naiz gehiago idazten eta espero dut zuek blog honekin denbora luzez jarraitzea.
Zorionak oso lan ona egiteagatik eta datorren urtean,zaria jasotzen dugunean,zurito baten ordez kubata bat hartuko dugu ospatzeko.
Amaia.

Anónimo dijo...

Momentu honetan ,normalean, parte hartzea inportanteena dela esaten da baina finalera heldu zarenean, finala irabaztea nahi duzu. nahiz eta ez irabazi, zorionak eman behar dizuet zure lana oso ona delako. Hurrengo urtean finala irabazi ondoren elkar ospatuko dugu.
Iñaki.I

Anónimo dijo...

Lehengo egunean zorte handia eduki nuen Euskararen Etxean egon ahal nintzelako Euskal blogarien topaketa jardunaldia ikusteko.
Hasieran sari bat emateko zela uste nuen, baina gero egitaragua irakurri nuenean, gauza gehiago zegoela konturatu nintzen.
Pertsona batzuek pixka bat atzeratu geratu naizela, teknologia berriak ez baitzaizkit batere gustatzen, pentsatu ahal dute eta arrazoia eduki ahal dutela uste dut. Baina lehengo mendean bizitzen bezala oso ondo nago, denbora beste gauza batzuk egiten erabiltzen baitut eta gazteei teknologia berriak utzi nahiago dizkiet.
Horretaz aparte, txakur berdea izan arren, teknologia berriei buruz entzutea gustatzen zait.
Orain dela urte batzuk zerbait jakin nahi zenuenean, entziklopedia hartu behar zenuen bilatzeko, edo norbaitekin hitz egin nahi izanez gero, auzoko tabernara zindoazen tabernariarekin hitz egiteko.
Orain, ordea, hori egin nahi baduzu, internetera joan behar duzu bakarrik eta bilatu nahi duzuna.
Hala eta guztiz ere, lehengo egunean Euskararen Etxeko laster alde egin nuen arren, beste konpromezu bat baineukan, ez nuela denborarik galdu uste dut, zeren bi ordu egon nintzen eta arratsalde atsegin bat izan zen denbora nahiko azkar pasatu zelako.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Irabaztea garrantzitsua den ez dakit, baina zure lana edo gauzak orokorrean ondo egitea, hori, bai garrantzitsuena dela uste dut.
Irabaztea gustatzen zaigu denoi, baina bakarrik irabazle bat izan ahal da. Eta guk lasai egon behar dugu, gure lana oso ona delako.
Niri bloga gustatzen zait, nire ikaskideen lanak ikusi ahal ditudalako. Bere iritziak, edo idazlanak egindakoek lagundu naute, ni hobetzeko. Batzuetan ez dut idazten, baina askotan irakurtzen dut blogan.

Nuria G.