2014/02/21

TRONUTIK IRAKURRITA

Edukazio gutxiko manerak edo besteenganako errespetu falta iruditu zaizkit beti  komuneko ateetan eta hormetan jendeak idazten dituen esaldiak. Ez zait inporta nor egon den ni baino lehenago, ez dut ligatzeko asmotan batek utzitako telefono zenbakira deituko eta bost axola zait norekin dagoen maiteminduta nire aurretik txiza edo kaka egin zuen bat. Ez!!! Komunak garbi egon behar dira gure beharrak egiteko. Garbi barrutik eta kanpotik. Garbi kazola, lurra eta hormak.

Komunean egiten ditugun gauzek badute beren errituala eta ez dugu distraituko gaituen ezer behar. Hara joaten gara behar duguna egitera, kito!!! Ez irakurtzera edo idaztera. Egin eta alde egin.

Baina, onartu behar dut herri honetako batzuen buru-argitasuna ikaragarria dela eta noizbait leitu ostean barre egin dudala. Mundialak dira batzuek dituzten ateraldiak!!! 

Orain arte ez dut inoiz idatzi eta ziur aski ez dut inoiz idatziko, baina … idaztera animatuko banintz, hauxe idatziko nuke: TXIZA EGIN OSTEAN BONBA SAKATU!!!

Inoiz idatzi duzue komuneko ateetan edo hormetan? Zer? Gogoratzen duzue esaldi xelebrerik? Zer jarriko zenukete animatuko bazinete?

12 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Taberneko komunera sartzen naizenean, gehien zait inporta garbituta dagoela da.Beraz, edukazio falta bati deritzot,taberneko komunetan idaztea, berdin zait, hormetan ala ateetan,inpresio txarra ematen didalako.Komunera sartzean eta bat-batean dena idatzita ikusten,tabernari buruz asko esaten da,esate baterako;nahiz eta ondo garbituta egon ematen dugun inpresioa ez da ona ,kaltegarria baizik.Nik ez dut idatzi eta inoiz ez dut idatziko.Horregatik nire semeei esAtén diet,errespetu nahiko balituztela errespetu beharko lituzkete.

LOLI BLANCO

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bat nator sarrerarekin. Komuneko ateetan idazteari txarto deritzot, heziketa eza frogatzen duelako. Gehienetan, hormetan agertzen den informazioak berdin dit eta zikinkeria iruditzen zait. Esaldi horiek xelebreak dirudite baina, bakarrik lelokeriak dira eta hormak edo ateak zikintzen dituzte. Hori pentsatu arren, aitortu behar dut noizean behin idatzi dudala. Hormetan ez ezik komuneko ateetan ere idatzi dut. Batez ere, gaztea nintzenean, noski!
Gazteetan hormetan idatzi ohi nuen lagunekin eta parrandaz ateratzeko orduan komuneko ateetan ere idazten genuen. Normalean neskak elkarrekin sartu ohi ginen komunera eta han idazten genuen. Ez dut gogoratzen zer ipintzen genuen baina, ia seguru lelokeriak zirela. Garai horretan oraindik ez zegoen eskuko-telefonorik. Hori dela eta, ez genuen eskuko telefono zenbakirik ipintzen baina, norekin geunden maiteminduta bai ipintzen genuela! Nahiz eta gaur egunean ez, une horretan oso dibertigarria iruditzen zitzaigun
Idazteko orduan nahiko txarra naizenez inoiz ez dut esaldi xelebrerik idatzi, ez daukat hainbeste irudimen eta. Bai idazteko orduan bai marrazkiak egiteko orduan oso traketsa naiz horregatik, bakarrik izenak eta gauza horiek ipintzen nituen.
Niri iritziz, gehien idazten duten hormetan gazteak dira, haientzat denbora-pasa da eta. Gainera, hori frogatzen da nola aldatzen diren gure iritziak adinaren arabera. Gazteetan hormetan idazteari oso ondo neritzon eta beti idazteko prest nengon. Gaur egunean, aldiz, hori ipintzeari zikinkeria deritzot, hormak eta ateak zikintzen baitu. Hau gutxi balitz bezala, gero norbaitek kendu behar ditu gauza horiek eta ez dut uste hori oso merkea denik, gainera kaleetan badaude, hori denon artean ordaindu behar dugu eta tabernetan egonez gero, jabeek ordaindu behar dute hori kentzeko eta ez udalek ez jabeek ez dute zertan hori ordaindu.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Komuneko ateetan idaztea inoiz ez zait bururatzen eta ezin dut ulertu zergatik jendeak egiten duena.
Behin, garbiketa enpresa batean lan egin nuen eta merkataritza-gune bateko ateak garbitu behar izan nituen.Esaldi batzuk barregarriak izan arren,ez zidaten graziarik egin.
Baina,dirudienez,momentu horietan jendeak inspirazioa harten du eta idazten jarraituko du,beraz,arbel bat eta klarion bat jarriko nituzke ateetan,jendeak nahi duena idazteko ateak zikindu gabe.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan, nire eskolako komunetan beti agertzen ziren mezuak eta mesu horiek beti besalakoak ziren , adibidez: "maite zaitut, edonor leloa da eta abar...". Batzutan lapitzez eginten zuten, beste batzuetan mesuak ateetan rallatuta egonten ziren.
Gaur egun, nire lanean beste mesuak daude baina ez dira irainak lelokeriak baizik. Beste aldetik nik inoz ez egin dut mezuak komunetak ez zaizkit gustatzen eta mezu mote horiek.
J.C Boga

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean joaten naizen tabernetako komunak nahiko garbiak daude. Kafetegietan komuna margotuta ikustea arraroa da baina pubetan edo diskotekaetan oso normala da. Izan ere, han komunek pena ematen dute: inoiz ez dago paperik, lurra oso zikina dago, usaina nazkagarria da... eta, batez ere, horma guztiak margotutak daude. Gainera, diskotekaetan jendeak beti maitasuneko mezuak idazten ditu. Asko data ikusi ahal duzu edo "Jon x Ana"... gauza horiek. Gero, zailagoa da mezu hauek ikustea: "Hemen zaude... norbait". Baina nik ere ikusi ditut.

Nire ustez, ez da idea txarra mezu politak idazten dutela. Hala ere, ez zait ondo iruditzen hormak zikintzen dutenik mezu kaskarroekin.

Bakoitzak nahi duena egiten du, baina errespetua oso garrantzitsua da eta ez da ahaztu behar taberna horrek jabea badaukala.

ALBA L.


Anonimoa erabiltzaileak esan du...

komuneko ateetan idazteko ohitura galdu dugula uste dut.Egun hauetan askatusana daukagu kalean gauzak esaterako. Gainera komunetan idaztea hezierako falta handi bat iruditzen zait.
Baina egia esan, gauzak irakurri ditudan komuneko ateetan oso dibertigarriak izan dira. Ezin dut gogoratzen gauza bat esateko. Gauza bakarra idatziko badut komunean '' txiza egin ostean bonba sakatu'' izango dela uste dut.
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kobazulo barruan bizi ginenean, ezin genuan ikusi horma zuri bat marrazkirik gabe. Gure arbasoek animaliak, sinbolo geometrikoak eta sinbolo sexualak marrazten zituzten. Denborekin margolariak eta idazleak profesionalk izatera heldu ziren, baina gure barruan margolari bat edo idazle bat bizi dira, horregatik horma zuri bat ikusten dugunean gure barrutik irteten da.

Gaur egun komunak gure kobazuloak dira eta hor gure artea erakusten dugu.

Txiza egin pozgarria, txiza egin alaitasun, baina mesedez txiza egin barruan.

Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaztetan tabernako komun batera sartzen zinenean, atea eta hormak esaldiez beteta ikustea normala izaten zen.
Batzuek idazten bazekiten ere, eskolara asko ez ziren joaten ortografian oker pilo bat edukitzen zituztelako.
Garai hartan komunetan idaztea normala zen arren, ez nuen inoiz irudimenik eduki zerbait polit idazteko. Gainera hori egiteko prestatuta errotuladorrarekin etxetik atera behar nuen, bestela ezinezkoa zen.
Orain gazteek ohitura hori, Jaungoikori esker esango nuke, galdu dutela uste dut eta irudimenak ez dauka errurik teknologia berriek baizik. Askotan, gazteak komun batera sartzen direnean, Watssaparekin joaten dira eta ez dute denborarik edukitzen ez irakurtzeko ez idazteko hormak.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean komunean idaztea ez zait gustatzen. Polita da lekua garbia ikustea, batez ere osasunarentzat.
Jende asko gustatzen zaio komunean irakurtzea edo beste gauzak egitea. Batzuei gustatzen zaie jendearekin egotea edo beste batzuei bere kabuz egotea. Denetarik dago.
Nik ez dut gogoratzen zerbait idaztea baina ezagutzen dut jendea horman ikusten eta hori txantxa gogorra da.
Denetarik ikusi dut. ligatzea, iraintzea, margotzea... Normalean ez dira politak.
Batez era pentsatu behar dugu pertsona bat garbitu behar duela komuna. Y.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik inoiz ez dut idatzi komuneko hormetan. Nire ustez komun bat garbi egon behar da. Eta hori itxura txarra ematen du.

Gaztetan , sartzen nintzen tabernetan pintadak zeunden, giro horietako tabernak gustatzen zitzaizkidan, baina normalean beste taberna batera joaten nintzen txiza egitera.

Orain ez naiz taberna haietara joaten. Taberna horiek orain ez daudela uste dut.

Nuria G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Noizean behin pasatu zaidan tabernako komunera joan nintzela eta bere atea margotuta zegoela. Hori ikusi eta gero itxura txarra eman zioela tabernari uste dut. Ateko esaldi gehienak mingarriak direlako eta bezeroek komunera sartzean lotsa ematen dielako. Pentsatu dut tabernariek ez daukatelako errua baina haientzat komeni dela urtero behin beren komuneko ateak margotzea.
Nik hamalau urterekin behin tabernako komuneko ate batean nire maitasun izena margotu nuen baina orain damutu dut eta ez dut berriro ere margotuko.
Idaztera animatuko banintz hauxe idatziko nuke: kaka egin ondoren aire- freskagarria bota! Honek nazka ematen didalako komun batera sartzen naizenean.
Maria B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez hori egiteak nerabeek egiten dituzten tontakerietan sartu ahal dugu.Adin horrekin edozein gauzaz barre egiten dute eta haientzat dena dibertigarria da.Baina beste guztion ikuspuntutik zikinkeri hutsa da.Seguraski hori ez dutela haien etxean egiten.
Nik ez dut gogoratzen inoiz egin dudan ala ez baina argi daukat orain ez nuke egingo,nire ustez komunak oso leku bereziak dira,garbitasun handia eduki behar duten lekuak.
Ez dut gogoratzen esaldi deigarriren bat baina sarreran esaten den moduan nik esaldi bat ipiniko nuke,beno galdera bat hobeto esanda:zergatik egoten dira(edo gara)neskak hainbeste denbora komunean?
Amaia.