2019/01/25

AZAK ETA PORRUEK, NIRE TRIPAREN ORRUEK

Perretxikoak bezala, horrelaxe ari dira sortzen fruta-dendak gure herrian. Egia esanda, ez nuen pentsatzen hainbeste gustatzen zaigunik barazkiak eta frutak jatea. Uste nuen hemen nahiago genituela txuletoia, patatak eta piperrak.

Mundu moderno honetan osasuntsu jatea modan jarri da. Guztiok bizitzako pasarelatik dotore-dotore, argal-argal desfilatu nahi dugu eta, horretarako, ez dago beste modurik: barazkiak jan behar dira. Edo hori uste dute batzuek.

Niri gustatu, batzuk gustatzen zaizkit; baina onartu behar dut jaten ditudan egunetan bazkaritik ordu batera berriro gose naizela eta gosea kentzeko … txuletoia jan nahi dudala.

Zer iruditzen zaizue herrian hainbeste fruta-denda egotea? Osasuntsu jaten duzue? Zer jaten duzue gose handia  zaretenean?

5 iruzkin:

Samantha erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Lehen eta behin, barazkiak ez zaizkidala asko gustatzen onartu behar dut, fruta, ordea, gustatzen zait, baina ez dut egunero jaten. Nahiz eta barazkiak ez gustatu jaten ditut astero, gutxienez, bi edo hiru aldiz. Hala ere, ezin dut esan osasuntsu jaten dudanik, janari azkarra astero jaten dudalako.

Kontutatu naiz gero eta fruta-denda gehiago daudela herrian. Ez zait txarto iruditzen, jende asko erosten ditu barazkiak eta fruta denda hauetan, eta non erosteko aukera gehiago dauzkate.

Testuarekin ados nago; ondo jateko eta osasuntsu egoteko garrantzitsua da barazkiak eta fruta jatea.

Samantha B1

Álvaro (B1) erabiltzaileak esan du...

Lehenik eta behin, ez zaizkit barazkiak asko gustazten eta horregatik
bakarrik hiru egun astero jaten dut barazkiak, fruta, ordea, asko gustatzen zait eta egunero jaten dut, ia fruta guztiak gustatzen zaizkit.Ondorioz, nire etxea frutaz beteta dago beti. Gosea daukadalan sagar bat jaten dut eta horrekin bazkari ordu arte egon ahal naiz.

Nire ustez, ondo dago herrian fruta eta barazki-denda asko egotea, errazago da jendearentzat fruta eta barazki
freskoak edukitzea.Alabaina, denda gehiegi daude eta batzuetan den bora gutxi irauten dira irekita.

Orokorrean osasuntsu jaten dut baina batzuetan nire lagunekin egoten banago eta azkarra jan behar badut,janaria azkarra eskatzen dugu.
Horregatik, asteburua denean janari azkar asko jaten dut baina nire etxean denetarik jaten dut.

M. Inma García Pérez erabiltzaileak esan du...

Inma GP-Jardunbikoa-B2
Kaixo. Hemen daukagun dieta mediterranoko dieta antzekoa da. Azpalditik Euskal Herrian, fruituak ez ezik, barazkiak ere jaten ditugu eta.Hemengo babarrunak, porrusaldak eta sagarrak oso ezagunak dira eta betidanik gure dietan sartuta daude. Ez dut uste barazki-dendak edo fruta-dendak modan daudela, gure bazkarietan beti daude eta.
Hanburgesa eta patata frijituak mayonesarekin jatea Estatu Batuetatik dator.Hau bai modan dagoela baita kaltegarria dela gure osasunerako..

Maika Vázquez erabiltzaileak esan du...

Dudarik gabe, Barakaldon fruta-denda asko daude, nire ustez, gehiegi.

Barazki eta fruituak jan behar ditugula, argi dago, baina hainbeste fruta-denda ez da beharrezkoa ...
Betidanik, gomendatzen dute fruita eta barazkiak jatea, hala ere, garai honetan lelokeria asko dago janariaren inguruan. Azkenean, betiko janaria jatea garrantzitsuena da.
Nire kasuan, ondo jatea saiatzen dut eta noizean behin, gose handia naizenean, janari zaborra jaten dut.

Barakaldokoak osasuntsua jatea nahi badugu, ez daukagu arazorik fruta-denda aurkitzeko... orduan, beste iitzakia bilatu behar dugu...

Natividad Alonso erabiltzaileak esan du...

Nire bizi den lekuan ere, asko fruta-denda daude (eta gainera hurrengo ostilarean beste fruta-denda berri bat irekiko dute). Nik uste dut modan daudela, eta horrek on egiten gaitu. Azkenean, zenbat eta gehiago frutategi egon herri batean, zerbitzua hobea izango da.
Niri fruta-dendak izugarri gustatzen zaizkit oso koloredunak izateko; batez ere, erakusten dituzten frutak jatea atsegin zaizkit.

Nire iritziaz, denok pentsatzen dugu osasuntsu jaten dugula. Nire kasuan, denetarik jaten dut, baina gehiegi, orduan dieta egin behar dut, behintzat gutxi jaten saituko naiz.

Nahiz eta fruta oso osantsua den eta jatea gustatzen zaidan, gose handia naizean ogitarteko bat jatea nahiago dut.