2019/02/08

MAITE MAITE MAITIA

Orain del gutxi irakurri dut badagoela jendea bere buruarekin ezkontzen dena. Ez beste pertsona batekin edo, inoiz entzun dugun bezala, arraroa bada ere, ez animalia batekin. Ez. Horiek beren buruarekin ezkontzen dira. Gehiegi maite izango dute beren burua edo, agian, ez dute bikotekiderik aproposena aurkitu edo inor ez dago prest haiek aguantatzeko. Ez dakit.

Neure burua maite dut, jakina. Baina ez dakit neure buruarekin ezkonduko nintzatekeen. Polita, jatorra, azkarra,... naiz. Hori argi dago. Lan ona daukat, etxea ordainduta..., azken batean, bikotekide ezin hobea. Baina, ez nintzateke neure buruarekin ezkonduko, batez ere, neure buruarekin haserretuko banintz ez nukeelako jakingo zer gertatuko litzatekeen nire buruarengandik bananduko banintz.

Eta zuek, ezkonduko zinatekete zeuen buruarekin? Zer deritzozue pertsona bat bere buruarekin ezkontzeari? Eta animalia batekin ezkontzeari? Nolakoa izan zen zuen ezkontza? Eta, ezkonduta ez bazaudete, baduzue ezkontzeko asmorik? Zergatik?

8 iruzkin:

M. Inma García Pérez erabiltzaileak esan du...

Bai oso ezkontza bitxia dela.
Narzismoari lotuta dagoela, ematen du.Narziso pertsoania mitologikoa zen. Narziso bere burua asko maite zuen.Hain ederra ikusi zuenez, egun batean ibaian bere buruari begira begira zegoenean, errekatxoan erori zen eta ito egin zen.
Gaur egun sare sozialak, facebook, instagram eta pinterest, erabiltzen dituztenak askotan bere burua besterik ez dute islatu nahi izaten. Argazkirik ez ezik, bizitza unerik onenak ere, besterik ez zintzilikatzen dute. Ezagutzen ez baditugu, bizitza paregabea daukatela uste izango genuen.
Neure burua inoiz ez ezkontzera ausartuko nintzateke. Batez ere, neure burua ondo ezagutzen dudalako.Beste pertsona batekin eskonduko banintz, ordea, guretzat abentura gabea hasiko litzatekeela, argi daukat. Niretzat, ezkontza gizakion artean izan behar da.: bi emakumeren arteko ezkontza, bi gizonen arteko ezkontza edo emakume eta gizonen artekoa.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nire buruarekin pozik egon arren ez nintzateke nire buruarekin ezkondu!Arrozoi asko dauzkat hori ez egiteko baina hauen artean nagusiena da lelokeria hutsa iruditzen zaidalako!
Suposatzen da guztiok gure buruarekin konforme egon behar dugula...Nik uste dut ezkontzeko beste pertsona bat behar duzula. Zure gustoko pertsona bat. Erraza eta dibertigarria egiten duela bizitza.
Nire kasuan, aurten ezkonduko naizenez, dena ondo ateratzea espero dut eta betirako izatea. Aitziber B2

Álvaro (B1) erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, oso bitxia dela zuere buruarekin eskontzea.Narzisismoaren ezaugarri bat da, eta denok dakigu nola amaitu zen Narziso.

Animal batekin eskontzea arraroagoa da, azkenean zure buruarekin eskontzen bazara pertsona batekin eskontzen ari zara, baian animal bat ez da pertson bat bezala eta hala guztiz ere, harremana eduki ahal duzu animali batekin, baian ezin izan dzu berarekin eskontzea.

Oraindik, en nago ezkonduta, oso gaztea naizelako.Ez dakit ea ezkonduko naizen ala ez, bizitza oso luzea da eta ez dakit zer egingo dudan etorkizunean, baian ezkontzeko asmorik daukat, ez dakit nire gaur egungo bikotekidearekin edo beste pertsonarekin, baina ezkontzeko asmorik daukat.

Israel Escalante erabiltzaileak esan du...


Eta zuek, ezkonduko zinatekete zeuen buruarekin? Zer deritzozue pertsona bat bere buruarekin ezkontzeari? Eta animalia batekin ezkontzeari? Nolakoa izan zen zuen ezkontza? Eta, ezkonduta ez bazaudete, baduzue ezkontzeko asmorik? Zergatik?
Epa!
Garai moderno hauetan edozein gauza posiblea da, ta ni ados nago ia edozerekin beste gizakien kontra egiten ez bada. Badaude beste batekin ezkontzen direnak norbaiti beraien herentzia usteko, baina zure buruarekin ala animali batekin ezkotzen bazara, zer gertatuko da zure edukitzeekin? Aberatsa ez bazara, gure kasua den bezala, gauza hauek ez dizute axola, eta importatzen zaizuna da zure bizitzan gustura izatea, eta hori izan daiteke familiarekin, bikotearekin ala animaliekin bizitzen, baina niretzat zorakeri bat iruditzen zait animali batekin ezkontzeko ideia, baina betidanik ezagutzen ditugu irudizko izakiekin ezkontzen direnak: monjak, fraideak, apaizak eta abar.
Nire ustez ezkontzea legezko izaera duzun maitasuneko erlazioari ematea da. Bere buruarekin ezkontzen direnak ezkongai egotea legitimoa den arreta jarri nahi dute soilik nire ustez, eta ez besterik.
Ondo izan!

Iñaki B2 erabiltzaileak esan du...

Inoiz ez dut pentsatu gai hori buruz. Oso arraroa dela iruditzen zait. Litekeena da moda dagoela eta modu bat dela bakartasuna justifikatzeko. Gainera, San Balendin eguna bezala ezkontza honek parte komertziala dauka. Gainera, beste ospakizun desberdina agertu dira azken urtetan, esaterako "comunión civil" izenekoa. Norbaitek sortu dute jendeak dirua gastatzeko.
Amaitzeko, beste moda bezala, urte gutxien barru ahaztuko dugu ezkontza modu honek.

Natividad Alonso erabiltzaileak esan du...

Gaztelaniaz "sologamia" deitzen da. Eta azken boladan irakurri dudanez gero, modan dago Estatu Batuetan eta Europan. Nik ez dut ulertzen zergatik pertsona batek bere buruarekin ezkontzen duen. Ez dakit ea jaia izango den, edo opariak jasotzeko... Eta gainera ez dut uste, legezko abantailak edukitzen dituztenik...

Ni ez nago ezkonduta baina nire bikotekideakin bizi naiz orain dela hamasei urte. Eta, nire bikotearekin ez banaiz ezkondu, ez nintzateke inoiz nire buruarekin ezkonduko.

Nire kasuan, ezkondu behar izango ginateke, zeren ezkonduta pertsonak ezkongabe pertsonak legezko abantailak gehiago ditu

Catalina Czerny B2 erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Nik ez diot sentsurik ikusten neure buruarekin ezkontzeari. Hori ezin da "ezkontza" deitu. Definizioz, ezkontza bi pertsonen batasuna da, ez pertsona batena animalia batekin eta ezta ere pertsona batena bere buruarekin. Hori eginten duten pertsonek arazo psikologikoak dituztela uste dut. Zeure buruarekin betiko egon nahi baduzu ez da ezer egin behar, inolaz ere, hori gertatuko da.
Ni ez naiz ezkonduta eta gaztea naizenez ez dut oso laster eskontzeko asmorik. Baina etorkizunean gustatuko litzaidake ezkontzea eta familia bat sortzea.

Maika Vázquez erabiltzaileak esan du...

Ez dut inoiz entzun jendea bere buruarekin ezkontzen denik. Oso gauza arraroa iruditzen zait, baina badakizue gaur egun dena asmatuta dagoela...
Agian, zahartzen ari naiz edo batere erromantikoa naizelako, baina ez nintzateke neure buruarekin ezkonduko.
Ez nago ezkonduta, eta ez daukat ezkontzeko asmorik. Etorkizunean, gauzak aldatu ahal dira eta nork daki..., baina ezkondu banintz, jaia bat egingo luke eta kito.
Azkenean, beste pertsonei konpromisoan ipini duzu, eta maitasuna egunero frogatzen da.