2008/01/26

IKUSI ETA IKASI... A2


1A MAILA
Duela gutxi PISA txostenak irakaskuntzan ez ezik, gure bizitzako arlo guztietan ere bazter guztiak harrotu ditu. Dirudienez, gaur egun daukagun irakaskuntza eredua kolokan dago eta ez dira gutxi hainbat aldaketa proposatzen dituztenak.

Beraz, guztion artean hurrengo datuak aztertuko ditugu eta bururatzen zaizkigun irtenbideak proposatuko ditugu beheko komentarioetan.

- 10 ikasletik 3k ez dituzte ikasketak bukatzen

- Gure ikasleak mediatik beherago daude, 10 puntura hain zuzen ere

- 15 urtekoen %21,1ek baino ez dute irakurritakoa ulertzen

- Ikasle gehienak ez dira oinarrizko buruketa matematikoak asmatzeko kapaz

IKUSI ETA IKASI... B1


1B MAILA

Aditu batzuen ustez eskola porrotaren eragile handienak irakasleak dira. Ez da harritzekoa segidan dauden irakasle mota eta beren definizioak kontuan hartuz gero.


ERASOTZAILEA
: Ozpindua. Ikasleak bere frustrazioen biktimak dira. Ikasleak, gurasoak, lankideak, eskolako agintariak... guztiak kritikatzen ditu. Zinikoa, harroa, bere ikasleak gutxiesten ditu.


BELDURGARRIA: Hezkuntzaz nazkatua. Bere ideiak inposatzen ditu ikasleen argudioak aintzat hartu gabe. Klaseak bizkarra emanda ematen ditu, arbela berehala betez ikasleek kopia dezaten. Oso gutxitan egiten du sinpatikoarena.


ROBOCOP I: Bihozgabekoa, hotza eta izugarri zorrotza. Ez du ikasleekiko harremanik sortzen, baina bai guraso askoren haserrea zorrotzegia izateagatik.




TERMINATOR II: On hutsa. Onegia izatean ez du ikasleen begirunea lortzen eta honen ondorioz klasean algara baino ez dago.




ZONBIA: Birziklatzeko motibaziorik gabekoa eta ondorioz ikasleak motibatzen ez dakiena. Behin eta berriro apunte berberak erabiltzen ditu.


Denok gogoratzen ditugu eskola garai haiek. Hainbeste urte bertan emanda makina bat irakasle ezagutu eta jasan ere egin dugu. Beraz, ekarri gogora haiek eta ea arestian definitutakoekin identifikatzen dituzun.

IKUSI ETA IKASI... B2


2. MAILA

Aspaldi gure hedabidetan ez da arraroa eskolari loturiko berriren bat agertzea. Batzuk arruntak dira; beste batzuek, berriz, aho bete hortz uzten gaituzte sinestezinak baitirudite.


Zaila da benetakoak eta asmaturikoak bereizten. Hori dela eta, hurrengo jokoa proposatzen dizuegu: ASMATU ZEINTZUK DIREN GEZURREZKOAK


  • 2010.urtean egiptologia unibertsitateko karrera izango da
  • Institutuko irakasle bati, klasea eman bitartean, harrika egin zioten
  • Sei hilabetetan aurkitzen dute lana Lan-heziketako ikasleek
  • Britainia Handiko irakasle batek Google eta Wikipedia erabiltzea eragotzi die ikasleei
  • DBHko ikasleen erdiak ez du erlijio ikasgaia aukeratzen

IKUSI ETA IKASI... C1


EGA

Aste honetako gaia: "Eskola porrota"

  • Ikasleak, irakasleak, gurasoak, denak dira errudun
  • Seme-alaben eta gurasoen arteko denbora eskasia da eragile nagusienetarikoa
  • Teknologia berriak onerako izan beharrean kalterako
  • Ereduak baliagarriak dira ala aldatu beharra dago?

Irakurmena: Ameriketako estatu batuak: eskola etxean

Ameriketan zabaltzen ari da haurrak etxean eskolaratzeko joera. Adituen iritziak eta hainbat esperientzia azaltzen ditu artikulu luzean.

http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/user/anon/page/materialdidacticodetalle?gid=26411

2008/01/19

Euskal Herrian euskaraz A2


1A MAILA

Euskara ikasi eta irakasteari ekiten hasi ginenean indioarena egiten genuela esan zigun amak. Nork esango zuen 17 urte pasa ondoren amak bete-betean asmatuko zuela eta Cesar Vidal izeneko bat iritzi berekoa izango zela.


Noiz edo noiz horrelako adierazpenak entzun edota irakurtzen ohituta gaude. Bestela begira dezagun hurrengo bideoan Cesar Vidal horrek adierazitakoa.






- Bazatozte bat bideoan entzundakoarekin?

- Zer kritika egingo diozue/zeniokete euskarari?

Euskal Herrian euskaraz B1


1B MAILA

Alua mundua! http://alua.mundua.com/2007/03/29/hitzik-ederra/#comments blogean euskaraz zein hitz den politena galdetu zuten. Hona, agertu zirenetako batzuk:

kulunkan, langara, zizarea, lilia, kuttuna, laztana, izarra, enborra, lurrina, txotxolo, malko, irria, auskalo, apatx egin, mamala, erreka, itsaso, xuxurla, orbela, muxua, larrua jo, erabili, ilargi, belar, ubel, sutsu, eder, ttonttor, gozoa, fite, neure, arnasa, txo, maitasun...

- Ezagunak al dituzue?

- Zeintzuk dira zuek zeuek gehien estimatzen dituzuen hitzak eta gutxien?

- Zein izan da ikastea gehien kostatu zaizuen berba?

Euskal Herrian euskaraz B2


2. MAILA

Laster EGA, HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK, MAILAK eta horrelako azterketak egiten hasiko zarete. Zorionez gutxi barru agiri guztiak baliokideak izango dira, nonbait.

Hau gutxi balitz bezala, baten batek hizkuntza eskakizun berria sortu beharra ikusi du eta hurrengo bideoan ikus dezakegu eskakizun berri honi dagokion ahozko azterketa.







- Ados al zaudete dauden hizkuntza eskakizunekin?

- Zailak dira lortzen?

- Deialdi bakarra eta pertsona guztientzat irekia egon beharko luke?

Euskal Herrian euskaraz C1


EGA


Aste honetako gaia:


“Euskararen aldeko kanpainak: Kilometroak, herri urrats, korrika, ukan,...”


- Euskararen egungo egoera

- XXI. mendean beharrezkoak dira horrelako kanpainak?

- Euskara eta jaia beti lotuta

- Erakunde publikoek nahikorik egiten dute?

- Euskara: hizkuntza ala lan tresna?

Irakurmena: EuskoSare: Munduko Euskal Komunitatea

Eusko Ikaskuntzaren EuskoSare proiektuak munduan zehar zabalduta dauden euskaldunen bilgune izan nahi du. Horretarako, batik bat, Internet gune batez baliatzen dira (www.euskosare.org) eta bertan edonork har dezake parte. Lankidetzak, beraz, kontaktuak, harremanak eta informazioaren hartu-emana ahalbidetzen du.

HORRA HORRA... ERANTZUNAK



Emandako hitza berriro ere bete dugu eta parte hartu duzuenoi puntu bana eman dizuegu ebaluazioan. Oraingo honetan, punturik ez badago ere, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.


Emaitzak:

Olentzero...............................8 (%73)
Errege magoak......................3 (%27)
Noel aita................................0
Beste bat(tzuk)......................0