2008/05/23

MONEY, MONEY,MONEY... B2


2. MAILA
Europako bankuak euro bateko billeteak kaleratuko dituelako berria

irakurri eta entzun dugu hedabideetan. Austriak eta Italiak Europako inflazioari aurre egiteko neurri egokia dela argudiatzen dute txaponak errazago xahutzen ditugula billeteak baino esanez. Gastatzeko unean txaponei ez diegu behar besteko garrantzia ematen, nonbait. Aitzitik, billeteak patrikatik ateratzeko ahalegin handiak egin behar ditugu.

- Ondo egongo lirateke euro bateko billeteak?

- Inoiz ikusi duzue 500 euroko billeterik? Egon badaude, baina non daude?

- Ondo iruditzen zaizkizue dauden billeteak eta txanponak?

- Beste txanpon edo billete bat proposatuko zenukete?

- Zer egingo zenukete bankuko kontuan bat-batean milioi bat euro agertuko balitzaizue?

- Onartuko zenukete eroskeriarik? Zein? Zenbatekoa?


iruzkinik ez: