2008/05/10

NOLAKO EGURRA HALAKO EZPALA A2


1A MAILA
Seme-alabak zaintzea oso zaila omen da. Zer egin, zer esan... Askotan gurasoek ez dakite nola jokatu seme-alaben aurrean eta asmatzea oso zaila da. Pazientzia izatea, haiekin hitz egitea eta konprenitzea da biderik onena seme-alabekiko harremanetan, baina noizbait geure onetik ateratzen gaituztenean edozer egiteko kapaz gara.

Argazkietan ikusten den bezala, erabat nazkatuta gaudenean egin dezakeguna ez da harritzekoa. Beraz, egoera horretaraino helduta eta argazkietan proposatzen diren neurriak ikusita, idatzi komentarioetan zer egin ahal den horrelako kasuetan.

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut lehen egiten den hezkuntza eta orain egiten dena oso desberdinak direla. Lehen gurasoak oso gogorrak ziren eta orain leunegiak gara. Uste dut, beste gauza askoetan, batez bestea onena dela.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gogorrak dira sistema horiek,baina...

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun elkarrizketaren aldeko apostua egiten den arren beti ez da posible,batez ere pazientzia agortzen denean.