2008/10/01

NORK ASKATUKO DU OPORREN KORAPILOA?



1. Zer egingo zenuke Kuban egindako bidaia batean bertako batekin maiteminduko bazina?

2. Txinatik itzultzeko egunean, aireportuan, zurekin bidaian ibilitako batek bere maleta bat pasatzeko eskatzen dizu aduanan onartzen den pisua baino gehiago du eta. Pasako zenioke?


3. Japonian oporretan zaudela bertakoek telebistako pertsonaiatzat hartuko bazintuzte, egia aitortuko zenieke?


4. Moskutik Espainiako Cordoba hirira joan nahi duzu, baina aireportuan okerreko hegalaldia hartu duzu eta Argentinako Cordoba hirira heltzen zara. Zer egingo zenuke?

5. Atenaseko Partenoian zaudelarik hango zutabe baten ondoan esertzen zara deskantsatzeko, baina ipurdiaz ukitu orduko behera dator. Zer egingo zenuke?

6. Galiziatik zoriona ematen bide duen sorgintxo bat ekarri diozu lagun min bati. Jaso bezain pronto gauzak aldrebesten hasi zaizkio eta arazoak baino ez ditu. Errudun sentituko zinateke?

iruzkinik ez: