2011/03/04

HIZKUNTZAK IKASTEKO ESKOLAK

IRAKURMENA:
NON DAGO ESKOLA-PORROTAREN GILTZA
Josu Sierraren iritzia irakurri.(IVAPeko 45. zbk., 22.orri.)
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Edonork balio ahal du ikasteko?

HIZKA-MIZKA: ZEIN HIZKUNTZA ZEINEKIN?

  • Gurasoek hizkuntza bana erabiltzeak nahasmena sor diezaioke umeari.
  • Ez dago erabat frogaturik umeak txikitan bi edo hiru hizkuntza batera ikasteko gai direnik.
  • Guraso bakoitzarekin hizkuntza ezberdina erabiltzeak gurasoenganako harremana baldintza dezake.
  • Hainbeste hizkuntza jakiteak umearen ikas-prozesua motel dezake.

  • Txikitatik ohitzen bada, une orotan zein hizkuntza erabili jakingo du umeak.
  • Gauza jakina da ume txikien hizkuntzak ikasteko gaitasuna.
  • Hizkuntza bat edo bestea erabiltzeak ez du gurasoenganako harremana baldintzatzen.
  • Hobe izango du txikitan era naturalean ikastea, gero eskolan ikastea baino.

No hay comentarios: