2012/02/03

BETI SINETSI BEHAR

Gizakiak betidanik sinetsi behar izan du zerbait edo norbaitengan. Badirudi sinesmen honek indarra ematen digula bizitza honi aurre egiteko eta, era berean, sinesmen horretan guk falta dugun seguritatea bilatzen dugula. Hala ere, egia ere bada, batzuk sinesmen hauetaz baliatzen direla haien nahiak betetzeko eta sinesmen horien izenean era guztietako larderiak egiteko.

Historian zehar asko dira erlijioaren izenean egindako sarraskiak, beharrezkotzat jotzen ditugun Jainko horiek eskatutako sakrifizioak, jendearen beldurra erabilita dirutza egindakoak … Beraz, nola liteke falta ditugun indarra eta seguritatea eman behar dizkigun horrek hauen ordez beldurra erabiltzea?

Argazkia: Marga.

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Lehengo egunean Kurioso blogean irakurritako datutxo bat:

AEBko ateo guztiak herrialdetik joango balira, zientzia-akademikoen %93k egingo luke alde baina presoen %1ek besterik ez.

JML

Anónimo dijo...

Argi dago ,betidanik jendeak bere sinesmenak eduki dituela .Seguraski sinesmen horiek oso pertsona argiek sortu zituzten jendeari beldurtzeko ,eta horrela abantaila edukitzeko .
Hori dela eta , erlijioak sortu ziren , eta jarraitzen dute orain arte .
Nire ustez , jendeak bere beldurrak aurre egiteko gauza onengan pentsatu behar izango lituzke eta ez hainbeste erlijioetan , seguraski horrela hobeto joango litzatekeela bere bizitzan.
Jose

Anónimo dijo...

Nire ustez, sinesmen guztiek ez dute zertan txarrak izan. Ukaezina da erjijio gehienek sinesmen susmagarriak dakartzatela. Kristautasunaren arabera, bizitza hau ez da onena, benetakoa hil ondokoa izango baita. Ez dakit zer pentsatuko duzuen honi buruz, baina, nire ustetan, sinesmen honek ez du laguntzen bizitza honen plazerrak disfrutatzen, hain zuzen ere. Beste adibide bat da budismoa, desioak sufrimendua ekartzen duen ideia sustatzen duelako, zeinek ez duen ematen oso baikorra denik. Baina beste sinesmen edo erlijio batzuk, nire ustez, askoz dibertigarriagoak dira eta ez daukagu zuzengabeagoak direla pentsatzeko arrazoirik. Animismoan, adibidez, heriotzaren kontua era askoz baikorrago batean hartzen da, senide hildakoek gure artean jarraitzen dutela, guri laguntzeko, uste baita. Epikureismoa ere ez dago batere gaizki, ondo pasatzea, besteei izorratu gabe, goraipatzen duelako. Gauzak horrela, argi dago abagune asko daudela eta batzuk beste batzuk baino atseginagoak direla. Arazoa da batzuek txikitan ikasitako sinesmenei heltzen dietela. Honek balditzatzen die bizitza osoa eta, bide batez, euren inguruan gaudenona ere.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Edozein kulturatan jendeak zerbaitengan sinesten du.Zergatik? Batek daki. Historian zehar sinesmen desberdinak izan dira. Aitzinatik Jainkoengan fede handia izaten da, baina gaur egun galdu egiten ari da. Oraindik badago jende asko zerabitengan sinestu behar duenak, bestela ezin du jarraitu bere bizitzarekin. Baina zientzian nahiz Jainko batengan sinestu arren, badirudi beharrezkoa dela. Ez dut inor ezagutzen sinesmen bat ez duenak. Agian behar du hobeto sentitzeko edo bere burua zuritzeko jarduera txarrengatik.
C.R.

Anónimo dijo...

Edozein kulturatan jendeak zerbaitengan sinesten du.Zergatik? Batek daki. Historian zehar sinesmen desberdinak izan dira. Aitzinatik Jainkoengan fede handia izaten da, baina gaur egun galdu egiten ari da. Oraindik badago jende asko zerabitengan sinestu behar duenak, bestela ezin du jarraitu bere bizitzarekin. Baina zientzian nahiz Jainko batengan sinestu arren, badirudi beharrezkoa dela. Ez dut inor ezagutzen sinesmen bat ez duenak. Agian behar du hobeto sentitzeko edo bere burua zuritzeko jarduera txarrengatik.
C.R.

Anónimo dijo...

Badago jende ona eta jende txarra. Betidanik existitu dira pertsona onak eta txarrak. Gizaki on bat bada, izaera ona ez ezik, ekintza onak ere egiten ditu, bestalde, txarra bada, txarragoak izango dira beraienak. Pertsonak sinestu ala ez sinestu. Bakoitzaren barruan fedea sentitzen da ala ez da sentitzen. Pertsona on batek, fedearik gabe, ekintza onak egingo ditu. Pertsona txarra batek, fedearekin, ordea, ekintza txarrak egingo ditu, nire ustez. Beraz, sarraskiak eta sakrifizioak ez dira sinesmenei errua, jendearen izaerari errua, baizik. Nik uste dut, jende ez dela beldur izan. Saiatu behar dugu ekintza onak egiten eta horrela segur aski mundu hobeto biziko garela.
X

Anónimo dijo...

Euskal Herriak ba zituen bere sinesmen propioak, sinesmen haiek asalpenik ez zituzten fenomenoak justifikatzea zuten helburu.

Kristautasuna heltzean, bere ideiak inposatu zituen. Kasualitatez kristautasun mugimenduen buru, nola ez, jende diruduna zegoen eta dakigunez diruarekin edozer lor daiteke. Gainera Komeni zitzaien gehiengo gizartea, gizarte txiroa hain zuzen, krontolatua izatea, haiek inolako problemarik gabe bizi ahal izateko.

Azken hau lortzeko gizartearen ezjakintasunaz eta beldurraz baliatu ziren. Inposatutako ideien kontrako zerbait egin ezkero Jainkoa haserre zitekeen, eta gure aurka egin.

Horregatik nire iritziz erligio guztiek atzerapena ekarri diote gizakiaren eboluzioari. Ostopoak besterik ez ditu jarri nondik gatozen galderaren erantzuna bilatzerakoan.