2012/02/03

KILIMILIKLIK

Kondairak dioenez, bazegoen ederra baino ederragoa zen neskatila bat Kastrexanan, Kadagua ibaiaren ondoko Agate Deuna auzoan bizi zena. Eta bazegoen, ibaiaren beste aldean, neska horren maitasuna zuen mutila.

Neskatoak, ahal zuen guztietan, harriz harri saltoka, zeharkatzen zuen ibaia bere maitearekin elkartzeko. Zinez maite zuten elkar. Ezkontzarako prestaketak hasiak ziren, baina egun euritsu batean, inbidiak bultzatuta, bertako batek neskaren mutilarekiko leialtasuna dudan jarri zuen herrian.

Mutilak, horretaz jabetuta, amorruz beterik, erreginaren ejertzitoan eman zuen izena hurrengo egunean frontera joateko asmoz. Neskatila senargaiaren erabakiaren berri izan zuenean, arinetan Agate Deuna auzoko aldapa jaitsi eta errekara abiatu zen. Baina, goizeko euriak eraginda, ibaia gainezka zetorren eta ezin izan zen pasa. Negar batean, lurrean belauniko, zerura begiratu zuen eta ibaiaren beste aldera pasatu ahal izateko zeukan guztia emango zuela esan zuen ozenki.

Bat-batean, gauaren iluntasunaren artean, pertsona baten irudia agertu zen. Gizon misteriotsua zen, bizarra luzea zuen eta bibote mehea. Honek, ahopean, oilarrak kukurruku egin baino lehen bere arimaren truke zubi bat eraiki ahal zuela esan zion. Neskak, maitasunak itsututa, bere hitza eman zion pentsatu barik eta, tamalez, pertsona misteriotsua deabrua zela konturatu barik.

Zubia bukatzear zeukanean, orduantxe konturatu zen eta, dardarka, Begoñako Andra Mariri egin zion otoitz. Istant horretan bizar zuria eta luzea zuen beste pertsona bat agertu zen. Horrek eskuan zuen makilaz ez zion deabruari azken harria jartzen utzi. Oilarrak kukurruku egin zuen. Deabrua, ziztu bizian, biraoka eta zinka egin zuen alde. Bizar zuriak, makilaz berriro, azken harria jarri zuen bere lekuan. Mutila, ibaiaren beste aldetik, gertatutakoa ikusita, bere maitalearen bila joan zen eta biak besarkada handi batean elkartu ziren bizar zuriak zubia bukatzeko azken harria jarri zuen lekuan. Hortxe bertan zin egin omen zioten betiko maitasuna elkarri. Gaur egun zubi hori Deabruaren zubia da eta Kaxtresanan zutik dirau.

Euskal Herria oso oparoa da mitologian. Kondaira, legenda eta pertsonaia mitologiko asko aurki ditzakegu txoko guztietan. Orain zuen txanda da, aste honetan kondaira bat edo pertsonaia mitologiko baten gorabeherak kontatu behar dizkiguzue. Blog honen goiko partean (euskal ohiturak eta mitologia orrian) dituzue lotura batzuk informazioa bilatzeko.

26 comentarios:

Anónimo dijo...

Badakizue batzuetan kristautasunak bere egiten zituela lehenagoko sinesmenen ikurretako batzuk. Adibide baterako, lehenago jentilen bilgune izaniko osin edo leize gainetan baselizak eraikiz edo solztizio aldaketetan pizten ziren suak San Juanen omenezko bihurtuz. Bada, txikia nintzenean gure etxean ere baziren horrelakoak; nola ez ziren izango ama Kortezubikoa izaki! Horrelako pare bat kontatuko dizuet:

1. Nire anaiak, Juanek, txikitan amesgaiztoak omen zituen eta negarrez ematen ei zituen gauak. Bada, berehala aurkitu zioten gurasoek erremedioa. Ereñozarreko baselizara eraman, eta hiru buelta eman zioten elizari kanpotik… Erremedio santua! Harrezkero, ez zuen anaiak amesgaiztorik izan.

2. Gure amak beldur handia zion trumoiari, Gernikako bonbardaketa (berak gaztetan jasandakoa) gogorarazten baitzion. Errezotan hasten zen horrelakoetan. Oraintxe idatziko dizuet otoitza, baina pentsa ezazue non hasten den errezoa eta non konjurua:

‘Santa Barbara, Santa Cruz,
Jaunek balio zakiguz,
Iñuxentien ogixe
Jaunaren miserikordixe.
Santo Dios, Santo Hombre, Santo Mortal*,
Líbranos Señor de toda peste y mal’

JML

* ziurrenera 'Santo Inmortal' izango zen baina...

Anónimo dijo...

Basajaun

Basajaun euskaldun yeti da. Basajaunak Gorbeiako basoetan, Iratiko oihanean eta Ataunen bizi dira, eta animaliak zaindu dituzte. Horregatik, artzainek ogia opari diote.
Basajaun batek gizonaren gorputza daukat, baina dena ilez beteta dago; handi-handia eta oso indartsua ere ba da.
Basajaunak nekazaritzako, arkitekturako eta errementeriako sekretuak dauzkate, baina Martiniko Jauna bere sekretuak harrapatu zituen guri kontatzeko.

apego a2

Anónimo dijo...

Urtzi.
Jainkoa goiena zen. Zerua eta Jainkoa gauza bera zen. Nahiz eta beste pertsonai dezberdinak izan, eta haiei fenomeno atmosferikoak eragitea egoki arren, Urtzi Jainkotasun goiena. Jendeak uste zuen itxura giza zeukatela baina Izadiren agermenak besterik es ziren.
Urtzi haserre zegoenean Ortzi bihurtu zen, trumoiaren eta ekaitzaren Jainkoa hain zuzen ere. Gizakiek portaera txarra eduktzen zutenean sutan jartzen zuen. Momentu horietan gizakiek era desberdinak erabiltzen zituzten hartaz babesteko.
C.R.

Anónimo dijo...

Egeoren kondaira:
Egeo Atenaseko erregea izan zen. Seme bakar eduki zuen, eta bere izena Teseo izan zen. Bederatzi urtez behin atenasek zazpi mutil eta zazpi neska Cretara eraman behar izaten zituen, Minotaurok jateko. Cretako erregea Minos izan zen bere izena. Teseok Minotauro hiltzea joan nahi izan zuen Cretara, baina bere aitak ez zuen Teseo joatea nahi izan. Azkenean Teseo joan ahal izan zen, baina irabazi bazuen ontzian bela zuriak ipiniko zituela, baina galdu bazuen bela beltzak ipiniko zituela. Untziz Cretara joan zen, eta han neska bat ezagutu zuen, Ariadna izan zen bere izena. Minotauro hil egon zenean, laberintotik sartu zen Ariadnaren hariko txirrikarekin. Minosek konturatu zuen eta orduan Teseok eta Ariadnak ihes egin behar izan zuten. Irla beste batean Ariadna bahitu zuen eta Teseo Atenasera triste itzuli zen, horregatik belak aldatzea ahaztu zitzaion. Egeok bela beltzak ikusi zituenean, tristezia handia iritzi zuen eta bere burua hil zen itsasoan. Horregatik bere ohorean Egeo itsasoa deitzen da.
Josean A2

Anónimo dijo...

Kristautasun aurretik, Euskadiko mendietan jentilek bizi ziren. Oso handiak eta indartsuak ziren. Harri handiak bota zuten babesteko eta dolmenek egiten zituzten.
Badirudi, Jentil bat Olentzero zen, bai, Kristoren izena ezagutzen zuen eta kristautasunen ohiturak segitu zituen.Orain oso famatua da Gabonetan, ezta?
Burdina asmatzen zuenean, jentileen amaiera zen eta azkenok erabaki zuten harri handiaren azpian ezkutatzea eta leku horren izena Jentilarri da edo dolmena.

Anónimo dijo...

Trumoiak, tximistak eta ekaitzak probokatzen dituen jenioa Odei da. Jendea beldurtzen du eta uztak matxuratzen ditu. Ekaitzaren hodeiaren itxura dauka eta zeruetako jainkoa da. Mariren seme gaiztoa da. Mari jenio guztietako nagusia da. Jendeak erremedio magikoak bilatzen ditu babesteko edota jainkoari errezatzen dio. Kandelak piztu, ereinotza erre edo atarian aizkoria ipini ahal dira ere.
ODEI

Anónimo dijo...

LAMIAK
Lamiak izaki bereziak , ia ia jeinuak ziren .Gorputzaren erditik gora emakume ederrak ziren , hala ere , gorputzatik erditik behera ahate bezalakoak ziren .Normalean ibaian edo errekan bizi izaten ziren , eta oso jatorrak ziren.Maiz ginonei laguntza ematen zieten, etxeak edo trikuharriak eraikitzen.Baina dudarik gabe , gustatzen zitzaien gehien ilea urrezko orraziaz orraztea zen.Lamien eta gizon gazteen arteko maiteminduei buruzko istorio batzuk daude , baina zoritxarrek istorio guztiek bukaera bera dauzkate.Hala eta guztiz ere, gomendatzen dizkizuet.

B.M.D

S. G. (Gurutzeta) dijo...

GAIZKIÑA

Gaizkiña edo Gaizkiñe iratxo gaiztoa da. Mitologiaren arabera, Gaizkiñek burko lumak erabiliz, oilar buru-formakoak marrazten ditu, eta horrela, gaixotasun larriak eragiten dizkio burkoaren gainean etzanda dagoenari. Forma horiek erretzen badira, gaixotasuna sendatuko da.

Markinan esaten da Gazkiñek jabetzen dituen pertsonak Urkiolara joan ohi zirela bederatziurrena egitera. Urkiolan zeudela, batzuek hil ziren, baina besteei Gaizkiñe bere azazkaletatik irteten zitzaien.

Anónimo dijo...

Akerbeltz istorioa:
Akerbeltz fauno zen eta sorginek adoratu zuten akelarretan.Akelarretan normalean animal bat hiltzen zuten eta akerbeltzari gauza batzuk eskatzen zioten,adibidez,emankortasun emakumeentzat,euria lurrarako,gaixotasunak ez edukitzea...eta abar.
Akerbeltz jainko zen zeus bezala baina beste jainkoek ez zuten maite oso itsusia zen eta.Horregatik Akerbeltz ez zen zoriontsua olimpoan eta basoan bizi nahiago zuen.Akerbeltz kobazuloan bizi zen eta animaliak oso maite zituen.
Euskal herrian leku askotan bilera egiten zuten Akerbeltz adoratzeko ,baina nire ustez famatuena Zugarramurdi zen ,gero eliza debekatu zuen bilera hauek ,eliza pentzatu zuen"sorginek mundua gobernatu nahi
zutela",eta inkisizioa sorginak harrapatzen eta hiltzen hasi zen eta horrela bukatu ziren akelarreak
eta akerbeltz bukatu zen.
EKAITZ A2

Anónimo dijo...

MAIDE

Maide gaueko jenio da. Mitologiaren arabera, gauetan etxeetako tximinietatik sartzen da etxeetan biztanleek uzten dizkioten ofrendak jasotzeko. Gizakiaren itxura dauka eta kondaira askotan lamien mutil- laguna da. Badirudi, Maidek dolmenak eraikin dituela.

Gaur egun herrialde batzuetan , adibidez, Saint Jean Pied De Porten, kristauak ez direnei edo batiatuta ez dauden umeei Maide deitzen zaie. Herri honetan Maideren besoetako hezur ihar bat argizuzi bezala erabiltzen dira gauak argiztatzeko eta etxeko biztanleak lo eginarazteko.

R.A.

Anónimo dijo...

TARTALO
Gipuzkoako herri txiki batean, Zegaman, historia harrigarri bat kontatzen da. Tartalo begi bakarreko gizon itxusi eta erraldoi bat zen.Mendi eta basoen zehar ibiltzen zen. Animaliak eta gizakiak gustoko zituen jateko.
Behin batean, bi anai zebilen menditik eta Tartaloren kobazulora sartu ziren.Lehenengo, anai zaharrena hartu zuen Iodiagoa zelako. Buruan kolpe bat eman eta hil egin zuen. Gero erre eta irentsi zuen.
Tartalok, beste anaiaren eskuan eraztuna jarri zuen. Eraztun horrek beti esaten zuen:
- Hemen nago ! Hemen nago !
Horregatik umea ezin izango zen alde egin.
Baina umeak, Tartalo lo egin bitartean, burrintza hartu zuen eta Tartalori begi bakarrean sartu zion.
Umeak eraztuna ibai batera bota zuen eta Tartalo, eraztunari entzutenean, urara erori zen.
Kondairak esaten du Tartalo bizi dagoela eta bere mendekua ikaragarria izango dela.

D.T. 1B

M.C.G. Gurutzeta dijo...

ZIRIPOT

Ziripot, Miel Otxin eta Zaldiko, Lantzeko inauterietako hiru pertsonai ospetsu dira. Dirudienez, Ziripot eskale lasai bat zen, gizena eta patxadatsua. Ziripotek ipuinak kontatzen zituen, eta herritarrek maite zuten kontalari aparta baitzen. Ipuin polit baten truke jaten ematen zioten.

Egun batean, Miel Otxin izeneko erraldoi bat azaldu zen, eta harekin Zaldiko etorri zen, erdi gizon erdi zaldi zen izaki bat. Zaldikoak eta Miel Otxinek irabaziak lapurtu egiten zizkioten Ziripoten motel izaera aprobetxatuz. Nazkaturik, Zaldiko eta Miel Otxinei buruzko kontu lazgarriak asmatu eta herriari kontatzen hasi zion. Herritarrek pasarte hauek entzunda Zaldiko eta Miel Otxin harrapatu eta erre egin zituzten.

Diotenez, Ziripotek kontu zaharrak eta ipuinak kontatzen jarraitu zuen.

Erreka-Ortu dantza taldeak, besteak beste, Lantzeko inauteri famatua hurbilten ohi du gure herriko jaietara. Lastoz edo belarrez beteriko zakuak daraman gazte lodi bat ziripot da. Makil luze bat erabiltzen du ibiltzeko. Aurpegia estalirik darama eta emakume itxura ematen dion kapela.

ONGI PASA DENOK INAUTERIAK

LMB dijo...

Lur

Lurra oso garrantsitsua da Euskal Mitologian. Ontzi handi bat honetan hildakoen arimak, pertsonai mitologiko gehienak eta jainkoak bizi dira. Beste mitologia askotan, zerua da inportantena, han bizi direlako jainkoak baina ez gure mitologian.

Fenomeno natural guztiak Lurrarekin lotuta daude. Lurraren alabak Eguzkia eta Ilargia dira eta egunero lurbarnetik atera dira beren ibilbidea egiteko. Iluntzen denean Eguzkia itxasgorrietan sartzen da eta lurraren sakontasunak argitzen ditu. Momentu honetan Ilargia ateratzen da hildakoen mundua argitzeko (hemendik dator hitza; il argi edo hildakoen argia). Ekaitzak, trumoiak, haizeak eta tximistak lurbarnetik ere sortzen dira. Hain zuzen ere, Marik, lurraren pertsonifikazioa, ateratzen ditu. Harrigarria da nola hori nabaritzen den hizkuntzan. Zergatik esaten dugu " Eguzkia edo Ilargia atera du" edo "euria ari du"? Noski, norbaitek ateratzen duelako edo egiten duelako bestela atera dela esango genuke, ezta? Hori egiten duena Mari da.

Nahiz eta pertsonaia mitologikoa kondaira izan, ez ahaztu euskal esaera zahar hau
" Izena duenak izana du"

Anónimo dijo...

ERROLAN
Errolan Nafarrako pertsonaia historiko-mitikoa da. Egundoko indarra zuen. Dirudienez 18 urte bete arte kobazulo batean egon zen. Ahuntz esnerik besterik ez zuen jan, eta ahuntz esneak bere indarra eman zion. Karlomagnorekin zetorren Nafarra menderatzera, hori dela eta Karlomagnoren iloba deitzen zen. Esaten da Nafarroen kontra borrokatzeko, izugarri harriak ezker-eskuin bota zituela. Behin, eliza jendez beteta zegoela, harri handi batekin zapaltzen saiatu zuen, baina irriskatu zen eta harria Urrotzen landatu zen. Nafarroa ingurumenetan Errolanek botatako harri asko ere badaude: Errantzun, harri bat “Errolan-ena”, eta Altan, beste harri bat “Errolan-arriya” daude, hain zuzen ere. Gainera Leitzan “Errolanleizea” deitutako kobazuloa dago, bere sarreran harri izugarriarekin itxita dagoela, antzadenez, gauza bera gertatu zitzaion Errolani habailaz harria botatzera, habaila apurtu zitzaion eta harria han erori zen. Antza, “Errolanen-harri” Apanize eta Arniagaren arteko haitza da Errolanek bota zuen apuesta bat egin ondoren. Badirudi indardun hori buruzko historio asko daudela, eta Nafarroan zehar harri ospetsu batzuk ere daudela. Bere balentziak ezagutu ondoren, bere harri ospetsuak ikustea besterik ez ditugu behar.
X

Anónimo dijo...

Eguzki,Eki,Iuski...
Kondariak dionez,orain dela asko gizakiak lurran bizi izaten hasi zirenean,iluntasun handi bat zegoen.Ilunpetan jeniok,lamiak eta beste ilunaren izaki batzuk oso ondo bizi izaten ziren.Gizakiek lurrari laguntza eskatu zioten,beldurra zeukatelako.Lurrak ilargia sortu zuen,horrela hobeto zeuden arren,iluntasunaren izakiak ere argi berriari ohitu ziren eta gizakiei beldurra ematen jarraitzen zuten.
Lurrari berriro laguntza eskatu ziotenean,hark eguzkia sortu zuen.Nahiz eta handia, argiduna eta beroa izan,gizakiak laster ohitu ziren baina jenioak eta lamiak ezin izan ziren ohitu.Gauean gizakiei babesteko, lurrak lore eder bat sortu zuen,eguzki-lore ,horregatik bere etxeko ateetan ipintzean babestuta zeuden.
Euskal Mitologian ilargia eta eguzkia lurraren alabak dira.Bai!,emakumeak dira.Gure sinesmenetan emakumeengandik onena dator.Beste batzuetan bakarrik txarrena.
I.V.

Anónimo dijo...

Hau Orfeoren istorio ezezagunena da:

Orfeo bere lirarekin bizi izaten zen eta musika bere bizitza izan zen.
Egun bat Euridice ezagutu zuen eta berarekin ezkondu zuen, Greziako neska politena zelako.

Urte batzuk pasatu ondoren, Aristeo Euridice segika ibili zen eta ihes egin bitartean, suge batek oin batean kosk egin zuen.
Euridice hil zen, baina Orfeo Euridice gabe ezin izaten zen bizi eta infernura jaitsi zen bere lira jotzen.

Infernua Hades deitzen zen eta Jainko bat zen. Hades ez zen hain gaiztoa eta Orfeok konbentsitu zuen Euridice eramateko.
Hades bakarrik baldintza bat ipini zuen: Orfeok ezin izaten zuen atzera ikusi, bere emaztea begiratzera, besterik Euridice desagertu egingo zuen.

Orfeok ez zuen atzera ikusi bide osoan, baina azkenengo atea pasatzerakoan buelta eman zen eta euridice desagertu egin zuen.

Orfeo Hadesetik atera zen baina bere bizitza ez zeukan sentidurik. Lira jotzen jarraitu zuen eta aurkitu zuen neska batzuk, abesti bat eskatu zuten, baina Orfeok ez zuen nahi izan jo eta neskek hil zuten Orfeo, eta bere burua moztu zioten.

Orain ez dakigu hil ondoren euridicerekin egongo den, baina baietz espero dut.

Shei

Anónimo dijo...

LAMIA

Euskadiko mitologiari buruz ezer ez dakit, baina pertsonai hau asko gustatu zait.
Ez dakit, zer egin ahalko nuenen,haiek nire aurrean egoten zirenean.
Lamiak haitzuloetan eta aintziretan egoten ziren bere ile orrazten zuten bitartean.
Urrezko orraztiak zeuzkaten eta bere aurpegiak oso politak ziren, baina bere hankak ez ziren normalak, gureak desberdinak ziren.
Oiloarenak, ahatearenak eta ahuntzarenak bezalakoak ziren.
Esaten dute,aldatu ahal izaten zituela urrezko gauza batzuk zuri ematerako, fabore bat egiten zenuenean haientzat.

Alberto A2

Anónimo dijo...

Olentzero

Olentzero karbonero mitologikoa da. Bere etorburu Lesakan dago. Pertsonaje honek umeei eguberri eguna opariak ekartzen dizkie.
Olentzero lodia eta itsusia da baina jatorra ere bai, nirekin beti ondo portatzen zaio. Olentzero mendia bizi da eta jatea eta edatea gustatzen zaio eta urtero herrietara jaitsi da.

V.B A2

Anónimo dijo...

“Aitor” deritzon pertsonaia mitolojikoa, famatu bihurtu zen 1845.urtean, Augustin Chahok, idazle suletarrak, berari buruzko liburu bat idatzi zuenean. Idazle honen arabera, Aitor zen euskaldun guztien aita, zazpi seme izan zuelako, eta hauetako bakoitzak sortu omen zuen euskal probintzia bat, Israelgo tribuak izango bagina bezala. Kontua da, eztabaida sutsu bat dagoela kondaira idazleak berak asmatutakoa zela uste dutenak, eta zegoeneko existitzen zen istorioa idatzi baino ez zuela egin pentsatzen dutenen artean. Neuk behintzat nahiago dut azkenengo hau sinestea, sinesmen horretan oinarrituta badagoelako askoz dibertigarriagoa den beste teoria bat. Honen arabera, Aitorrek Hator eta Horus jainko egiptiarrekin zerikusia dauka. Batek daki, gauza arraroagoak gertatu dira.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Herensugea

Dragoi bat zen zazpi buruarekin.Haitzuloan bizi zen.Oso gaiztoa zen horregatik animaliak eta gizakiak jaten zuen.
San Miguel de Aralar hil du lekuetan gero eliza bat egin zuten.Elizaren azpitik herensugearen haitzuloa dago.
Beste istorioak kontatu digu Arrasaten Herensugea bizi zen Santa Bárbara mendian eta oso gaiztoa zen jendearekin.Herritarrek irabazi zuten.Istoria hau ez dakigu egia ala gezurra da.

c.p.

Anónimo dijo...

SUGAAR

Euskal mitologia izakia da.( baita ere Maju,Sugoi eta Sugar). Jangoikoaren senarra eta bi seme dauzka. Mikelats , gaizto semea ea Atarrabi ona semea. Suge itxura du. bere forma aldatu behar du, suga edo herensuge, eta forma gasatia ere bai.
Sugaar etxe batzut lurrrean dauzka bata Almundako zulon eta beste bat Aterreko zulon.
Zugaar izenaren esanahia suge + ar (herensugea) edo sua + gar .



E.L. A2

A.C. Gurutzeta dijo...

Ehiztari asko ezagutzen ditut nik, gaueko ehiztariak batez ere, baina gaur dagokigun ehiztaria beste mota batekoa da. Euskal Herriko mitologian aipatzen den Ehiztari beltzari buruz mintzatzea suertatu zait.

Ehiztari beltzak beste izen batzuk ere baditu, tokiren arabera: Juanito Txistularia, Bizkaian, Salomon Erregea, Zuberoan eta Salomon apaiza edo Abade txakurra, Araban. Baita Euskal Herritik kanpoan ere ezaguna da.

Kondairak dioenez, Ehitari beltza oso apaiza ehizazalea zen. Behin meza ematen ari zenean, bere txakurrak, erbi bat ikusi eta gero, zaunkaka hasi ziren eta zaunkak entzutean, Jaunaren gorputza aldarean utzita, apaizak eskopeta hartu zuen eta erbiaren atzetik joan zen. Jainkoak zigortua, hortik aurrera, erbiaren atzetik joan behar du betiko.

Bere atsedenik gabeko ibileretan txakurrekin batera ibiltzen da eta gau euritsuetan bere txakurren oihuek jendea beldurtzen omen dute. Gizakiak inoiz ez du ikusi, berak nahiago du jendeak itzalen artean ostenduta dagoela pentsatzea bere susmo txarrak sustatzeko.

Beraz, gau euritsu batean susmo arraroren bat nabaritzen baduzue, jakin ezazue Ehiztari beltza gertu dabilela!

Anónimo dijo...

SORGIN

Euskal Herri osoan sorginak oso ezagunak dira, baina BELAGILE, edo SORSAIN izenean ere ezagutu daitezke.
Aparteko doaiak dituzte, errota edo burdinolen matxurak, ustaren hondareak edo eta itsasontzien urperatzeak.Normalean emakumeak dira, sorginduak dauden pertsonak ere sorginak deitzen zaie.
Sorginak biltzen direnean, akelarrea deitzen zaio eta Zugarramurdiko barrutian biltzen ziren normalean.
Belarren ezaugarriak ederki omen zekizkiten; pozoitsuak, sendabelarrak, aluzinagarriak, eta abarrak. Musikaren laguntzarekin, dantzaldiak egiten zituzten.
Sorginak animali forma hartu nahi duteanean, katu forma hartzen dute normalean.
Meza-liburua irekita dagoen bitartean elizatik ateratzen ez dena, esku berbereko erpuruarekin eskumuturra ukitzen badu edo beste eskuko bi atzamarrekin eskumuturra ukitzen badu, sorgina da.

Yara A2

Anónimo dijo...

AIDEKO
Aideko jenioa da eta legenda asko agertzen ditu. Adibidea, hurrengo hirrian entzun ahal izaten dute: Zerainan eta Zegamanan (Gipuzkoa), Labortan (Euskal –Frantsezkoa), Piriniotan eta Espainiako iparraldetan baina beste izena deitzen da.
Pertsonai hori munduko naturaz gaindiko bizi izaten da. Beti bere ekintzak negatiboak dira baina beste momentu gizakiei laguntzen dute. Gaixotasun guztiak eta malur naturalak arduraduna da. Kontatzen da, Zegaman eta Zerainan mende XIX kolera gaixotasuna Aidekok ekarri zuen hodei batekin.
Guztiak esaten dute, Aidekok ekaitz gidatzen duela. Jendeak otoitzekin erremedio ipintzen dute.
Maria A2

Anónimo dijo...

Inguma
Inguma euskal mitologiaren pertsonai bat da. Mamua ere esaten zaio. Pertsonai honeko jendearen etxeetan zahartzen da eta barruko biztanleak lotan daudenean haien ametsetan zartu eta izorratzen ditu.
Jendeak Inguma haien ametsetan zar ez dadin honako esaldi hau esaten dute:
"Inguma, henauk hire bildur,
Jinkoa eta Andre Maria
Artzentiat lagun;
Zeruan izar, lurrean belar, kostan hare,
Hek guztiak kondatu arte
Echaidela nereganat ager."

Eneko S.R

Anónimo dijo...

IRATXO

Pertsonaia mitologiko berezi bat da, jeinu gautar da eta gaztelaniaz esan nahi du "duende".

Gauetik ezusteko ateratzen da eta bihurria da. Bere bizilekuak haitzuloak eta osinak dira.

XVI.mendean, 1596an argitaratu zen Refranes y Sentencias liburuan. Pertsona batek modu desegokian irabazten baditu ondareak, Iratxok kendu egingo dizkio eta horregatik jeinu hau zintzotasunaren defendatzaile da.

Bere irudia gizaren da baina batzuetan abere da.

ELI A2