2012/02/18

I LOVE MY PEN

Maite, maite, … soilik pertsonak maite ditugula uste dut. Beharbada, animaliak ere bai. Sarri askotan ez dago alde handirik bion artean. Ez dago argi zein den zein. Pertsonok, azken finean, animalia mota bat baino ez gara. Baina, horretaz pentsatzen jarrita, ea gauzak ere maite ahal ditugun galdetu diot neure buruari eta ez daukat argi, benetan. Maite ahal dugu etxeko aspiragailua? Edo hozkailuko esne botila? Uff!

Maitasuna eta sexua gauza bera ez direla argi edukita, baietz esango nuke. Harrituta, ezta? Nik neuk maite ditut gauza batzuk, zinez gainera. Ikusten ditudanean ilea laztu egiten zait, eta ez didazue sinetsiko, baina tximeleta horiek nabaritu egiten ditut. Adibide bat jartzearren boligrafo batekin izan nuen istoriotxoa kontatuko dizuet eta gero maitasunezko harremana izan zen ala ez esango didazue.

Bost urte zoriontsu eman genituen elkarrekin. Bost urte horietan beti elkarren ondoan, une latzetan eta alaietan. Etxean birritan ahaztu, bietan falta nabaritu eta, jakina, suspenditu. Harremana betiko izango ez zela jakin arren, elkarrekin egon bitartean dena lortzeko kapaz ginela ere bagenekien. Unibertsitateko azken urtean makaltzen hasi zen, erabilerak eraginda, gero eta itxura eskasagoa. Nekez idatzi ahal zuen, tinta bukatzear izango balu bezala. Baina, niri bost, ni berarekin eta bera nirekin, nire atzamarren artean hartu eta bere ahuleziatik babestu.

Karrera bukatu nuenean, elkarrekin egoteko garaia bukatu zela konturatu nintzen. Ez nuen utzi nahi, desleial aritzea iruditzen zitzaidan, baina berak ezin zuen gehiago. Kutxa batean sartu eta kaxoi batean utzi ostean burua biratu, adio esan eta tristura sentitu nuen barru barruan. Harrezkeroztik beste batzuekin ibili naiz, baina ezin izan dut hura ahaztu. Goizean, sarrera hau idatzi dudanean, emeki emeki kutxa hartu dut eta ireki dudanean egun horretako tristura izan dut berriro. Kutxatik atera dut eta musu bat eman diot.

16 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hasteko, ez nago ados zure aitormenarekin. Uste dut pertsonok animaliak baino gehiago garela. Guk arima eta arrazoi dauzkagu eta horrek erabat desberdin egiten gaitu. Zuk esan duzunez, ez dakit animaliak maitatzeko gai diren ala ez, baina seguru nago ezin dutela boligrafoa maitatzea.
Bestalde, esango nizuke itxaropena ez galtzeko. Anima zaitez, erosi beste boligrafoko ordezko pieza eta segi idazten. Zure boligrafoak bizi luzea dauka aurrean. Nork daki zer liburu, olerki edo marrazki egin ahal izango duen.

D.T 1B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Pertsonek maite ahal dute, animaliek ere bai. Baina gauzek ez daukate ezer. Nik esan dut hori, baina gauzak ere maite nituen. Nire lehen autoa maite nuen. Zergatik? Ez dakit, baina maitasunarekin tratatzen nuen, eta kople bat edo urratu bat edukitzen zuenean, min ematen zitzaidan hari besalakoa. Gaur nire liburuak maitatzen ditut, niretzat oso importanteak dira. Altxor handiak dira, informazioa.
Josean A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

I love my t-shirt REAL MADRID

Pertsonak niri oso inpoertateak dira eta animeliek ere bai.
Baina hamabi urterekin Real madrid kamiseta oparitu zenidaten eta oso pozik ipini nuen. Kamisetak hiru zenbakia dauka eta Roberto Carlosen zenbakiarekin. Baina ora kamiseta oso txikia da niretzat baina beno nire etxean dago.

V.B. A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun ez dugu ezer baloratzen. Zerbait apurtzen bada edo galtzen badugu, berehala beste bat erosiko dugu. Berdin digu, ordezkatzea oso erraza baita. Zenbat eta gehiago eduki, orduan eta gutxiago baloratu. Eta horrela umeekin gertatzen ari da, nekez ez dute lortzen eduki nahi dutena. Gabonak edo beren urtebetetzeak izaten direnean hamaika jostailu jasotzen diete, heldueekin gertatzen den bezala berehala jostailua baztertzen dute beste batekin bost minutu jolasteko.Gu errudunak gara hau gertatzeko, baina gaur egun pairatzen dugun krisi ekonomikoarekin agian edozer gauzari balore gehiago eman ahal izango diogu.
C.R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta asko pentsatu, ez dut aurkitu maite dudan gauzarik. Baina, aitortu behar dut gauza batzuk estimatzen ditudala, adibidez, nire haurtzaroaren garaiko jostailuak. Hala ere, aurreko idazleak esan duen bezala, gaur egun nahi duguna oso erraz lortzen dugunez, ez dut uste balore handia ematen diegunik gauzei.

R.A.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egungo kontsumismoarekin dena ez da betiko ezta pertsonak ere. Baina nire garaikoek ni bezalakoa gehiago apreziatzen zuten bai pertsonak bai gauzak etika gehiago etxean ikusteagatik. Horretaz aparte, batzuetan gauzak ez dira bakarrik gauzak, sentimenduak erlazionatuta daudelako edo pertsonaren gauzak direlako. Espero dut krisiarekin aurreko etikaren hasiera batzuk berreskuratzea eta gure artean laguntzea.
M.J.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan,pertsonek eta animaliek berdin moduz maite ahal izaten ditugu sensiberik gabe,edo sentimenarekin, zoritxarrez,gezurrezkoak eta harreman hauetan itxura fisikoa agindu da. Jende asko, beti, pentsatzen du animalia eta pertsona oso desberdinak garela eta animaliek, bakarrik,senak daukatela baina batzuetan lagun onenak izan ahal izaten dute baina inoiz jakina kalte egingo dute.
Azkenean gauzak gustara erabili ahal izaten dugu eta gero erraz aldatu du edo ahaztu zaigu. Harremak gauzekin eta pertsonekin ez dira betiko,zorionez
Mila 1A

zaizkio baina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Sentitzen dut baina, lehengo eta behin, esan behar dut animaliak ez direla gu baino gutxiago. Haiek ere badauzkate sentimenduak, edo ugaztunek behintzat. Zientziak, gainera, arrazoia ematen dit zeren eta, maitatu edo gorrotatzeko gaitasuna, animalia gehienok burmuinaren zati batean baitaukagu. Beraz, ezin daiteke esan animaliek eta pertsonek ezin ditugula elkar maite, eta egin, egiten dugu. Baina gai hau alde batean utzita, gauza batzuk ere maite ditudala aitortu behar dut. Adibidez, denbora gutxi barru, erabiltzen dudan autoari agur esan beharko diodala pentzatzen dudanean, benetan tristatzen naiz. Beharbada burutik jota nago, baina babestu eta ondo tratatu nauela iruditzen zait, eta ezin diot eutsi nolabait maite izateari. Arropa edo zapata batzuekiko harreman arraroa ere badaukat. Ikusten ditudan guztietan pozten naiz, euren edertasuna liluratuta. Maitasunik ez dela konturatzen naiz, baina hala eta guztiz ere, bizitza alaitzen didate beste pertsona batzuek baino askoz gehiago.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ezin dut ulertu nola ahal dituen jendeak animaliei maite ez zaidalako gustatzen animaliak baina errepetatzen dut.Gu ez gara animaliak bezalakoak,desberdinak gara,ez dago gonbaraketa.
Orain gauzak gehiago estimatu ditugu gehiago kostatzen ditugulako lortzea.Uste dut beti zerbait berezia daukagula jabean.Asko gustatzen zait nire kotxea baina ez da maitea bakarrik setimendu berezia da nirea delako.

c.p.

Lmb erabiltzaileak esan du...

Nire ustez zer hartzen dugun maitetzat argitaratu behar dugu eztabaidatu baino lehen. Oso esanahi handia eman ahal diogu hitz horri, eta horrela egiten badugu, bai, gauza bat maite ahal da. Baina sakonagoa izan nahi badugu, orduan, ezetz esan behar dut. Esanahi honetan, bakarrik beste pertson batzuk maite ahal dela uste dut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ados nago pertsona batekin lehen idatzi zuen. Bere esaldia da “Gaur egun ez dugu ezer baloratzen”. Antzinaldia jendea oso txiroak zen eta gauzak asko baloratu zuten eta zaindu zuten. Orainladia, ordea, guztiok gauza bat nahi izaten dugu, ez daukat arazorik erosteko eta azkar apurtutzen dugu paperontzira botatzen gara eta berriro erosten dugu. Txikitan azterketa egin baino lehen ez dut gogoratu baina gauza bat eramaten dut (posiblea da figura bat) suerte ona emateko. Ez nekien sorte ona ematen edo azterketa oso ondo egiten nituen baina denak gainditzen nituen. Orain ez dakit non dagoen, nire amaren etxean dagüela, uste dut.
Maria A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik harreman berezi bat daukat arropa batzuekin,momentu bat gogoratzen zaidalako edo haiekin ondo sentitzen naizelako,polita, babestuta, berezia.Horregatik arropa horiek ezin ditut saborrara bota.Nik kamisoi bat neukan zuria zen, hodei urdinaz beteta zegoen,beti azterketa baino lehen lo egiteko erabiltzen nuen ,berarekin ziur nengoen, dena ondo aterako zitzaidala.Karrera amaitu eta gero oso zaharra zen ,nire amak niri galdetu gabe apurtu zuen, garbitzeko trapuak egiteko.Geroztik hautsa garbitzeari gogorratzen diot.
Azkenean,maitasunen motak ezberdinak egon ahal dira.Zer da maitasuna? norbaitekin ondo sentitzea edo zerbaitekin.
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez momentu honetan, jendeak gauza asko dauka eta ez du baloratzen eduki duena,gauzak ondo baloratzeko gogor lan egin behar izan duzula lortzeko uste dut.
Nik nire lehenengo mendiko motorra maite nuen ,asko lan egin behar izan nuen nire aitaren baserrian eta kurtsoa ere gainditu behar izan nuen motorra lortzeko.

Motorra oso ondo zaindu nuen ,egunero garbitzen nuen ,motorrak pieza bat behar bazuen ,nik normalean onena eta garestiena erosten nuen ,nire amak motorra neska laguna baino hobeto zaintzen nuela esaten zidan.
Motorra nirekin bi urte egon zen ,istripu bat eduki nuen eta motorra apurtu zen ,oso gaizki pasatu nuen. Gero nire anaiak bere motorra oparitu zidan baina nik oraindik gogoratzen dut nire lehenengo motorra.
EKAITZ A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni ados nago artikuluan esaten denarekin .Nahiz eta arraroa izan( zerbait materiala maite) , benetan gertatzen da .Ikaskide batek esan duenez , ia ia denok izan genuen auto berezi bat maite dugu , edo bizi ginen etxe bat , edo zergatik ez , jaso genuen opari hura . Ez dut ustea maitasuna denik , baizik eta lotura.


BMD

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri gauza bera gertatu zitzaidan beste boligrafo batekin. Beti erabiltzen nuen azterketak egiteko, eta zorionez beti gainditzen nuen. Baina, karrera bukatu eta gero hasi nintzen oposizioak egiten eta momentu honetatik nire zortea baita nire boligraforen zortea ere aldatu zen. Zer pena! Nahiz eta ikasi eta ikasi ez nuen lortu plaza finkorik. Geroago hasi nintzen euskera ikasi eta uf! boligrafoarekin beti zorte txarra edukitzen nuen. Beno, behintzat, gainditzeak kimera nirudien. Horregatik, hartu nuen boligrafoa eta lurperatu nuen loreontzi batean. Eta han dagoela uste dut. Berriro lurpetik ateratzea pentsatu dut, soilik berriro ikusteagatik, baina, azkenean ez dut egingo, egia esan, orain ez da nire boligrafoa, loreontziarena, baizik.
X.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik nire bizitzan bi gauza daude nik asko nahi dudala. Lehenegoa, nire txakurra ringo, nahiz eta animalia izan , pertsona bat bezala edo gehiago nahi dut, niretzat oso garrantzitsua da eta gainera berarekin ez dut eztabaidatzen.Eta gainera, beti eduki nahi izan dut , bost urte ditu eta espero dut asko gehiago irauntzea.

Bigarrena eta azkenik, nire kotxea, nahiz eta zaharra izan eta km asko ditu, hori beti nahi izan dudana. Asko zaintzen du,gustatzen zait bikain edukitzea, nahiz eta batzuetan ezizan horrela baina saiatzen dut.

Niretzat , bi gauza horiek ez dira pertsonak baina ere nahi ahal dira berdina edo gehiago.

ELI A2