2012/12/21

ENTENDIMENTUZ JANTZIA

Udalak, herriko biztanle askok duten egoera ekonomikoa ikusita, hainbat neurri hartu ditu Gabonetarako. Neurri horiekin dirua aurreztu nahi du eta diru hori banatu herrian gehien behar dutenen artean. Kaleko Gabonetako argia ez jartzea, udaletxean urtero egiten den luncha ez egitea eta, herriko hautsak harrotu dituena, Olentzerori harrera jaia ere ez egitea. 

Aurten abenduaren 24ko arratsaldean Olentzerori ongi etorri emateko festa ez da egingo eta diru hori herriko jende behartsuaren artean banatuko da. Asko dira Udalaren erabakiarekin bat datozenak, baina asko ere badira gastuak murriztu behar direla, baina inoiz ez herriko umeen ilusioak esaten dutenak.  


Gauzak horrela, horren inguruan zure iritzia emateko artikulu bat idatziko duzu herriko aldizkari digitalera eta horretarako segidako puntuak erabiliko dituzu:
  • Azaldu egun herrian dagoen jendearen egoera.
  • Adierazi zer den herriko umeentzat Olentzerori egiten zaion jaia.
  • Argudiatu zure adostasuna edo desadostasuna erabakiarekiko.  
  • Eman konponbide bat egoerari. 
 Oharra: aurtengo  bi azken sarrera hauek beste modu batean planteatu nahi izan ditugu eta mailetara begira zuzendu ditugu. Ez dizuegu presiorik sartu nahi, baina Gabonetarako etxerako lanetarako egokiagoak iruditu zaizkigu. 
ZORIONAK  ETA  URTE  BERRI  ON!!!

6 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egunean, jendearen egoera nahiko txarra dela iruditzen zait. Krisi handi hau iritsi eta gero, jendea lur jota geratu da eta ba- dirudi elduen ilusioa joan dela. Hau esanda, umeen ilusioa eta zoriontasuna mantentzea oso garrantzitsua dela uste dut. Denok izan gara umeak, eta ume batek barre egiten badu bere inguruan dagoen jendearen aurpegiak aldatzen dira, pozteko.
Argi dagoenez, ez nago ados erabaki honekin, hau da, Olentzero eguna kentzearekin, egun hau antolatzea oso merkea izan daitekelako. Karroza handiak, eta tresna asko ez dira beharreskoak; imaginazioa garrantzitsuena dela uste dudalako. Urtero, gauza berak egiten ditugu. Ordea, diru asko ez dagoen auzo batzuetan auzokoek egiten dute jaia eta umeentzat politagoak dira. Ume hauek Olentzero oso hurbil ikusten dute eta berarekin hitz egiten dute, gero txokolatada merke bat eta izan bada jostailu batzuk banatu. Gainera, urte honetan bezala, nahi duenak bere umeek erabiltzen ez duten jostailuak oparitu ahal ditu eta beste ume batentzat izango dira.
Hau da nire proposamena eta gareztia ez dela pentsatzen dut, baina umeen ilusioa eta geurea ere mantendu behar dugu, bestela zer geratuko zaigu?
EDU

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egunean gero eta jende gehiago beharrak pasatzen ari da krisiagatik eta urrun ez ezik Barakaldon ere!
Egunero langabe-kopuruak gehitzen du beraz, jende askok ez dauka ezer jateko edo bere etxebizitza galdu du eta hori pasatu bitartean laguntzak jaisten ari dira, dirurik ez dagoelako. Dirudienez, krisiak are gehiago jarraituko du eta horregatik Barakaldoko udalak neurri batzuk hartu ditu hirritarrak laguntzeko. Barakaldoko kaleko gabonetako argia ez jartzea eta udaletxean urtero egiten den luncha ez egitea erabaki dute. Eta zein da helburua? Udalak diru aurreztu nahi du eta diru hori gehien behar dutenen artean banatuko da. Diru hori nahikoa ez denez beste neurri bat hartuko dute: olentzerori harrera jaia ere ez egitea!Urtero herriko umeentzat olentzerori egiten zaion jaian kalejira bat egiten da. Olentzero Barakaldoko kaleak zehar ibiltzen da eta umeei gozokiak botatzen dizkie. Kalejira egin ostean olentzero udaletxera joaten da eta han umeak harrera egiten ditu. Umeak olentzerorekin egoten direnean bere opariak eskatzen dizkiote eta umeek gozoki gehiago jasotzen dute.

Ekitaldi hau gure herrian ohitura bat da eta berri honek nahiko gogorra dirudi! Neurri horren aurka nago, umeentzat jai garrantzitsua baita, gainera uste dut aldaketak egin ahal dela: kalejira kenduko balitz, dirua aurreztuko litzateke edo olentzerok umeei gozoki gutxiago emango baliete ere bai. Uste dut hobe dela hori egitea! Gainera, betidanik pentsatu izan dut gauzak ez dira beltzak edo zuriak grisak ere daude! Horregatik, ez nuke ospakizun hori kendu nahi eta aldaketak egin nahiago dut, jai hori mantentzen saiatu behar delako. Dena den, egoera txarra bada ere, beste gauza batzuetan ere murriztu ahal da. Uste dut udaletxean diru gehiegi xahatutatzen dutela adibidez, politikoen soldatak oso handiak dira eta bere gastuak ere eta diru hori ere beharrak pasatzen ari diren artean banatu ahal da!
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabonak umeentzat dira, hilabete asko pasatzen dute Olentzerorekin amezten. Opariak oso desiratutak dira, baina Olentzeroren ondoan egotea gogo haundiekin itxaroten dute ere.
Ilusioa gaur egun beharrezkoa da, helduok galdu dugu, baina umeek oraindik daukate.
Alde batetik ondo iruditzen zait beharrak pasatzen ditu jendeari laguntzea, baina laguntzeko era asko daude, adibidez elikagai bankuetan laguntzen, erabiltzen ez diren jostailuak oparitzen, edo bestelako jardueretan parte hartzen.
Ez nago ados erabaki horrekin, umeen ilusioarekin ezin da aurreztu. Udalak dirua aurrez dezake beste neurri batzuk hartzen.
Dena den, Olentzeroren eguna prestatzea ez da hain garestia, gainera tradizioi bat da eta batzuetan gauza hauek ez galtzea oso importantea da.
Gaur egungo egoera kexkagarria da eta guztiok gure eskuz jarri behar ditugu egoera konpontzeko, baina umeek ezin dute gaur egungo egoera ordaindu.
-K-

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Barakaldoko alkateak Gabonaldietako gastuak murriztea erabaki du eta horregatik aurten kaleetako argiak ez dira ipiniko. Denok argi eduki behar dugu gizarte batean arazoak badaude, denon artean konpondu beharko dugula eta bakarrik denok ahalegintzen bagara egoera larri hau konpon dezakegula. Beraz, edozein gauza egin baino lehen, oso ondo pentsatu behar da beharrezkoa den ala ez, eta galdera honi erantzuna jakin bezain laster, egin behar duguna jakingo dugu.

Hala ere, gabonaldietako gastuak ez ezik, beste neurri batzuk ere egin daitezke, eta hementxe dago arazorik larriena. Denok uste dugu gure politikoek ez dutela beharrezkoa denik egin nahi, hau da, krisi ekonomiko hau bere erruagatik sortu da politikoek bere lagunkideei gure diru publikoa oparitzen dietelako. Beraz, gure dirua oparitu ezean, diru gehiago edukiko dugu eta honen ondorioz, krisitik irtengo gara gure politikoek hau hain erreza egin bezain laster.

Gainera, diru gehiago daukan pertsonek zerga handiagoak ordaindu behar dituzte. Nahiz eta biztanle gehienok ados egon, botere publikoek beste gauza bat kontrakoa pentsatzen dute. Horregatik, gure herrian dauden aberatsek gauza bera nahi dute, alegia, dirua diru gehiago bihurtu behar da eta hau lortu ezean, dirua beste leku batera eramango dute arazorik gabe. Beraz, egin beharko dugun lehenengo gauza pertsona hauei azaldu behar diegu zer egingo dugun beren diruarekin eta gustatzen ez bazaie, oso argi eduki betar dute haiek gure herritik joango direla, baina beren dirua ez.

Horregatik, ados nago Gabonaldietako argiak kentzearekin, baina beste gauza batzuk ere egin behar dira egoera larri hau gainditzeko. Horregatik, biztanleok ez ezik, politikoek eta dirudunek ere zerbait egin dezakegu denon artean irtenbide on bat lortzeko.


koldo 3c.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun herrian dagoen jendearen egoera kezkatuta nago eta, idaztea erabaki dut. Dakigunez, jende gosetia gure inguruan dago, dirurik gabe; eta, momentu honetan, etorkizunik gabe.
Konponbide gure eskuetan egon daiteke. Bilatu eta aurkitu behar ditugu mundu hobea egiteko.
Urte honetan, aurreztu behar bat da, eta orain gure ordua heldu da. Guk bakoitza gure hondarreko harea ipini behar dugu; eta gabona momentu onena da.
Balio berriak gure umeei ikasarazi dizkiegu. Hasierara itzuli behar dugu; horrela, jaietako egiazko sentzumen aurkituko dugu. Ez du dirurik behar ilusio asko behar du baizik.
Horregatik, udalako erabakiarekin ados nago; baina neurri gehiago hartu behar dugu: gastu publikoa kontrolatu behar da, kontuak dirua daukatenari eskatu behar zaio, eta, azkenean, dirua gustiko dela konturatu behar dugu.
Konponbide bat aurkitzea ez da erraza. Idea ona daukazu laguntzeko?
Jose B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun krisiagatik jende asko gorriak ikusten ari da. Izan ere, dendetan jende gutxi irteten da. Gainera erosketak gutxitu dute eta kaleetatik ikusi ahal da jendea triste dabil eta ez dauka dirurik gastatzeko.
Gainera gabonetan gaude eta jai horietan diru asko gastatzen da opariak eta janaria erosteko, hain zuzen ere. Olentzeroa etorriko da, 24an, beno hori espero dut, agian Olentzero ere krisian dago eta ez da etorriko. Ni Olentzero izanez gero, aurten oporrak hartuko nituzke eta urrunera joango nintzateke. Aurreztu behar dugu benetan etorkizuna beltza ikusi baita. Badirudi oraindik ez dela egoera konponduko eta krisiatik ez garela irtengo, beraz komeni zaigu aurreztea.
Egia esan, gabonetan diru asko gastatzen da. Iaz, adibidez, Olentzero agurtzeko, nire herrian, hamar edo hogei plazak edertu egin zituzten. Egia da Olentzeroak opariak ekartzen zituela, baina gabonetako argiak, gozokiak baita apaindurak ere nork erosi zituen? Ba udalak eta noski, geuk ordaindu genion udalari Olentzeroren jaiak ospatzeko. Ez dakit, baina nire ustez, truke honekin diru asko galdu egin genuen, Olentzeroren opariak ez baitzituen hainbeste diru kostatu. Batek daki! Agian Olentzeroa diruduna da.
Aurten udalak erabaki du gabonetarako dirua herrian gehien behar dutenen artean banatzen jendea pozik egoteko eta aurrezteko. Hasieran ideia ona iruditu zitzaidan, eta korrika joan nintzen udaletxera eskaera betetzeko. Baina badirudi ez ditudala baldintzarik betetzen, diru asko irabazten baitut, behintzat diru-laguntza hori jasotzeko. Kontxo, administraria naizen, eta soldata normala daukadan!
Oraintxe bertan ez dut ulertzen ezer, zergak ordaintzen jarraitu behar baititut baina, ez dut Olentzero ikusiko. Gainera gabonetako apaindurak ere kenduko ditu udalak, beraz, noraino joango da dirua? Edo nori emango ote diote dirua? Bai noski, Olentzerori. Horregatik ez da etorriko.
Dirudienez, Olentzero eta biok aberatsak gara. Udalen konponbide hau ez da egokiena egoera hau konpontzeko, batzuok dirua besterik ez baitugu ordaintzen. Konponbide bat aurkitzeko, Olentzero eta biok ilargira joango ginateke. Bata gehiago ez irabazteko eta bestea ordaintzen uzteko.
Ondo pasa gabonetan!!!!!!!!!!!!
X