2013/11/29

EUSKARA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN

Irakasle daramatzadan urteotan makina bat aldiz entzun behar izan diet ikasleei euskara oso zaila dela eta, dirudienez, arrazoia eman beharko diet, Ingalaterrako Kanpo Ministerioak egindako ikerketa batek euskara jo baitu munduko hizkuntzarik zailenentzat

Egia esan, ez dakit zerk egiten duen hizkuntza bat zail, edo zein irizpideren arabera egiten duten sailkapena. Baina, nire ustez, zaila da esaten zein den hizkuntzarik zailena, zeinek bere berezitasuna du eta. Esate baterako, ingelesa erraza dela bati baino gehiagori entzun diot, ondo ahoskatzeak lanak ematen baditu ere. Beste batzuen ustez, txinera, japoniera, arabiera … dira zailenak alfabetoaren ordez, zeinuak baitituzte.

Nork bere arrazoiak edo argudioak ditu hizkuntza bat edo bestea zaila ala erraza den esateko. Ikasten duenak jartzen ditu zailtasunak eta erraztasunak. Zenbatek dakizkite beste hizkuntza batzuk eta ez dira gai euskaraz aritzeko? Zenbatek dakite euskara eta ez dira gai ingelesezko ditxosozko ahoskerari aurre egiteko?  

Irakasle daramatzadan urteotan saiatua denak aurrera egin duela ikusi dut, kostata izan bada ere, eta erraztasuna duena, ordez, bide erdian geratu dela, berezko gaitasun horri etekinik atera gabe.

Beraz , hizkuntzak zailtasunaren arabera sailkatzea lelokeria iruditzen zait. Ekinaren ekinez, edozein pertsona da kapaz edozein hizkuntza ikasteko, batzuk epe laburrean, besteak luzeagoan, baina guztiak helduko dira helmuga berberera. Hala ere, Ingalaterrakoek egindako ikerketari kasu eginda, harro egon beharko genuke hizkuntza zailenean mintzatzeko kapaz baikara.

Uste al duzue euskara munduko hizkuntzarik zailena dela? Zergatik? Eta euskara ez bada, zein da zailena? Zergatik?

18 comentarios:

Anónimo dijo...

nire ustez euskara zaila da baina hizkuntza zailak ere badaude esate baterako txinatarra. Euskara ikastea txikitatik abantaila da. hala ere, jendea euskara ikasten du handiagoak izanez eta azkenean titulua ateratzen dute. hau da, eznizko ezer ez dago. nik pentsatzen dut euskara ikastea ez dela ezinezkoa baina bai hura menderatzea. Euskal herrietan bizitzen diren pertsonek mintzamen erraztun gehiago dute herrian euskara gehiago hitz egiten dutelako. nahiz eta euskara ikastea eta menderatzea zaila den, euskara ikastea merezia dauka.

Janire Cabrera

Anónimo dijo...

Euskarari munduko hizkuntz zailenetan koka dezakegu.Gure hizkuntza oso zaila da,hainbat deklinabide ditu eta morfologia arloa oso korapilatsua da.Nahiz eta txikitatik ikasi euskera menperatzeko lan asko egin beharko duzu.

Aingeru Gurutzeta

Anónimo dijo...

Jaio zaren lekuan arabera,hizkuntza bat ikastea zailagoa edo errazagoa izango da.Adibidez,espainiar bati, italiera ikastea errazagoa irudituko zaio errusiera edo arabiera baino,bere ama hizkuntzaren antzekoagoa da eta.
Nahiz eta zaila izan,ez dut uste guretzat euskara hizkuntzarik zailena denik,behintzat,hitzak eta ahozkera gaztelaniaz berdinak dira.Txinera edo japoniera ikastea zailagoa iruditzen zait zeren,lehenik,sinboloez betetako alfabeto berria ikasi behar den.
Zerrenda guztietan,txinera mandarin hizkuntzarik zailena da eta euskara bost zaileen artean dago,Baina,jende askok euskara ikastea lortu du,beraz,ez da ezinezkoa.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Edozein hizkuntza ikastea zaila dela,uste dut.Egia esanez txikitatik hasten baduzu ikasten errazagoa da, txikiak garenean kapazitate handiagoa dugulako .Izan ere,orain ikasten duten umeek ondo dakite hizkuntzak,batez ere, euskararen kasuan ,txikitatik ikazten hasi direlako eta hau eragindu euskararen berrezarkuntza .Gure kasutan ezberdina da,inoiz ez dugulako euskara hitz egin , irakurri edo ia entzun,oso zaila iruditzen zaigu baina veste hizkuntza erromantiko edo anglófilo bat ikastea azkoz errezagoa iruditzen zaigu azkoz familiazitatuta gaude eta.

LOLI BLANCO

Anónimo dijo...

Nik ez dut uste euskara munduko hizkuntzarik zailena denik. Hala ere, oso zaila da, bai, eta hori ezin dugu ukatu, deklinabideagatik eta aditzeengatik batez ere.

Dena den, ez da ezinezkoa euskara ikastea jende askok lortzen du eta. Beraz, arazoa ez da hizkuntza bera, gure erreztasun beste hizkuntza bat ikasteko baizik.

Gainera, kontuan hartuta gaztelania ere oso zaila dela arrazoi berdinengatik, ez dauka sentzurik hori esateak.

Gutxienez, euskara ezagutzen dugun alfabetoa erabiltzen du eta hitzak nahiz eta arraroak izan ez dira oso luzeak, alemaniarrakoak bezala, adibidez.

Nire ustez zailagoa izango litzateke errusiarra ikastea ala txinatarra, besteak beste.

Silvia Casamayor

Anónimo dijo...

Nik uste dut Euskara Gastelania baino errezagoa dela. Hitzkuntza bat erreza bada gende askok hitz egingo dut desarrolatuta dagoelako , guretzat Euskera Txinatarrar ikastea baino errezagoa den arren Gastelaniako alfabetoa nahiko berdina delago benetan Euskarako alfabetoak ez ditu beste hitzarik, adibidez: "C""V" eta abar... Euskarako hitzkutza txarragoa dela esaldiko ordena uste dut, baina normalean esaldien egin eta gero ikusi dezakezu ez da hain konplexua.

J.C Boga

Anónimo dijo...

Egia da beste hizkuntzak zailak direla, baina nire iritziz euskara zailena da denen artean. Zergatik? Filologoa izanez, hizkuntza asko ezagutzen ditut (ez hitz egiten denak) eta euskarak filologoei betidanik geure burua berotzen du, bere jatorria jakin ez dugulako.
Euskararen deklinabideak asko dira, aditzak oso bereziak ere badira eta hiztegia ez da oso arrunta. Dena elkarrekin hizkuntza oso zaila ikasteko egiten da. Beste hizkuntzek bakarrik elementu zaila bat daukate, adibidez, txinerak piktogramak dauzka letraren ordez.
Filologoen artean esaten da gramatika zaiena gastelaniarena da aditza irregularragatik, baina hizkuntza zaiena ikasteko euskera da.

Atalía Pérez (Euskarari buruz)

Anónimo dijo...

Beti esan da euskara nahiko zaila dela, eta ikasten hasten duzuenean bere berezitasunaz konturatzen zara. Nik ez nuke esango munduko hizkuntzarik zailena denik baina onartu behar dut euskara desberdina dela. Konparaketa egiten badugu ingelesekin, frantzesekin edo gaztelaniekin, haien artean antzekotasunak aurkitu ahal ditugu baina euskararekin ez ditugu hainbesteak ikusten. Horregatik, ingelesek horrela pentsatu ahal dute. Hala ere, nire iritziz, japoniarra edo arabiarra euskera baino zailagoa dira, gramatikagatik ez ezik, alfabetogatik ere bai.

Nolanahi ere, nahiz eta esan dudan, nahiko zail egiten zait euskarako adizkiak azaltzea nire familiari, zintzo izateko.

G.U.

Anónimo dijo...

Ez dut uste munduko hizkuntzarik zailena denik. Beti, guk ikasten edo egiten dituguna munduko gauzarik zailena da. Ez dakit zergatik baina, horrela gara! Ez nago ados horrekin, hizkuntza bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta. Desberdinak dira baina, hori ez da zailagoa edo errazagoa izatea. Edozein hizkuntza ikastea zaila da behintzat, ondo jakitea! Erraza izango balitz, hizkuntza asko hitz egingo genuke eta ia-ia guztiok poliglotak izango ginateke. Nire iritziz euskara zaila da baina, munduko hizkuntzarik zailena izateari gehiegi deritzot. Bai ahozabalak direla! Horrez gain, nork ezagutzen ditu hizkuntza guztiak hori esateko?
Dena den, bat nator sarrerarekin. Edozein persona hizkuntza bat ikasteko kapaz da. Gero, pertsonaren arabera denbora gutxiago edo gehiago luzatuko da baina, emaitza berbera izango da. Garrantzitsuena da langilea izatea eta gogoa edukitzea bestela, bide erdian geratuko gara eta etorkizunean inork ez digu galdetuko zenbat denbora luzatu ginen. Hori berdin da, garrantzitsuena da helburua lortzea eta. Nire ustez sarritan hori geure buruari gogoratzea komenigarria izango litzateke. Egia da, batzuek erraztasuna dutela baina, hori edozein gauza ikasteko orduan gertatzen da. Horrela dira gauzak! Beti jende azkarrago baitago.
Ez dakit zein den hizkuntzarik zailena. Txinerak zaila dirudi bere alfabetoagatik baina, japoniera eta arabiera ere zailak iruditzen zaizkit. Dela den, berdin dit, une honetan nahikoa daukat euskararekin eta. Euskara jakin ostean beste gauza batean pentsatuko dut baina, oraintxe bertan hau nire helburua da.
Nuria

Anónimo dijo...

Nahiz eta pertsona batzuek hizkuntza bat ikastea ez dela zaila ahalmen handia baitaukate hizkuntzak ikasteko esan ahal duten, normalean edozein hizkuntza ikasi behar izaten duzunean nahiko zaila izaten da.
Euskara ikasten ari zarenean oso zaila dela pentsatu ahal duzu eta arrazoia daukazula uste dut, euskara hizkuntza oso antzinakoa delako eta antzinako hizkuntzak nahiko zailak izaten dira ikasteko.
Europa osoan eta mundu osoan beste hizkuntza bat antzeko ez dagoela esan ahal dugu uste dut. Horregatik zaila dela esan ahal dugu, baina ezin dugu esan euskara munduko hizkuntzarik zailena denik bere idazketa guretzat ezaguna baita eta hori abantaila handia da hizkuntza ikasteko.
Nire ustez, idazteko zeinuak erabiltzen dituen hizkuntza zailagoa da, zeren idazketa mota hori guretzat ezezaguna da eta hori oztopo handia da hizkuntza bat ikasteko.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Ez dut uste euskara hizkuntza zailena denik nahiz eta zaila izan. Baina, agian, niretzat erreza da esatea ez dela zailena, txikitatik ikasten baitut. Hala ere, ingalaterran zailena dela esatea normala iruditzen zait, ez daukatelako ohitura euskara entzuteko.
Bestalde, nik ez dakit zein den hizkuntza zailena, badaudelako hizkuntza asko ez dut ezagutzen eta ezin dut ezer esan haiei buruz, baian txinoa izan litekeela zailena uste dut.

V. Vera

Anónimo dijo...

Euskara ikastea oso zaila da baina ez da ezinezkoa.Euskaldun berriok badakigu gramatika berezia eta bitxia dauka,hori dela eta ikasteko zailtasunak dauzkagu.Adibide batzuk ipiniko ditut euskara konplexua dela azaltzeko.
Elkar agurtu dugu,elkarrengan konfidantza dugu.Baina nor da elkar?,hori ikastean pertsona bat imaginatzen nuen,are gehiago,nire irudimenean aurpegia dauka.Beste kasua, neure buruari galdetu diot ea noiz gaindituko dudan EGA.Hamlet bihurtu naiz burua eskuetan hitz egiten ari naizela.
Edozein euskaldun berriri galdetzean zein den zailena,gehienok erantzuko dugu, aditzak!.Zuek guri joan zintzaizkiguten herenegun. Aditza hau ikasi nuenean,lagunak etxera afaltzera gonbidatzari utzi nion, badaezpada euskaltegian kontatu behar nuen!
Nire irakasleak esaten dit kalean euskara ez dela hain korapilatsua.Hori esaten du izerditan blai egoten naizenean aditzaren edo hitzaren bat gogoratzen saiatzen naizen bitartean. Horregatik bere aholkua jarraituko dut eta kalera noa,ea euskara hitz egiteko elkar ikusiko dugun, momenturen bat nire lagunekin ere egongo naizenez ez ditut nire etxera afaltzera gonbidatu beharko. Baina garrantzitsuena da neure burua ez ahaztea badaezpada hausnartu nahi dut.
I.V.

Anónimo dijo...

Beno ez dakit euskara munduko hizkuntzarik zailena den ala ez, baina zailenetako bat dela, hori seguru!
Orain dela urte asko hasi nintzen euskara ikasten eta gaur egun misio ezinezko honetan jarraitzen dut. Beno, batzuentzat ez da ezinezkorik, baina beste bantzuontzat gutxi falta zaio izateko.
Hasieran ez nuen ulertu hizkuntza, aditz asko, nominalizazioa, hiztegia... Niretzat hizkuntza berria zen eta oso zaila ere bai. Gogoratzen dut behin euskara entzuteko ipini nuela irratia eta ez nuela ezer ulertu. Gero konturatu nintzen bizkaia irratia entzuten ari nintzela eta pentsatu nuen, arraioa, zer zaila den hori!
Garai honetan niretzat euskara ikastea betebeharra izan zen. Oposizioak egiten ari nintzenez, euskara ikasi behar nuen. Gogorik gabe ikasi nuen euskara eta euskarak ere ez ninduen maite. Horregatik euskara ikasteari utzi nion.
Orain dela lau urte berriro euskara ikasten hasi nintzen. Baina geroztik dena desberdina izan da euskera ulertzen eta maitatzen hasi bainaiz... Hala eta guztiz ere hizkuntza zaila dela esan behar dut. Sarritan ez nuen bete-betean asmatu, ezta txiripaz ere... Eta horretaz nabil.
Nolanahi ere, euskara eta euskara irakatsi didatenei ere eskerrik asko. ;^)
X

Anónimo dijo...

Kaixo guztioi!
Nik ezin dut euskara ikasteko edo hitz egiteko hizkuntza zaila ala erraza den esan, muga non dagoen ez dut ulertzen eta. Uste dut hizkuntza guztiek bere bitxikeriak edo berezitasunak dituztela, beraz, guztiak izan ahal dira batzuetan zailak eta besteetan errazak.
Behin, mutil atzerritar batek, euskara ederki hitz egiten zuenak, euskara maiterik eta nahiarik gabe ikastea ezinezkoa dela esan zidan. Denborarekin, aholku hori neurea egin dut.
Ziur nago munduko beste hizkuntzeekin aholkua ere erabilgarria izango dela.
(Eguzkine HG. Barakaldo B2)

Anónimo dijo...

Nik momentuz bakarrik gaztenaliaz dakit eta pixka bat euskaraz eta hizkantza hau osa zaila iruditzen zait. Nahaiz eta oso zaila den nire ustez ez da zailena, adibidez txinerak zailagoa da.
Egia da, euskara ikastea ez dela ezinezkoa, jende askok ikastea lortzen duelako. Euskara ikastea oso inportantea da eta merezi du vaina guztiok dakigu gure inguruan ingelesa hizkuntza inportanteagoa da eta etorkisuneas siur aski txinera izango da eta jende txinera ikasiko du. Hizuntzak beste gauzak bezala modak dira, lehen inork ez zuelako ikasten euskera lana aurkitzeko baina orain bai.

V.B

Anónimo dijo...

Uste dut euskara ez dela munduko hizkuntzarik zailena. Hizkuntza bakoitzak bere zailtasun dauka. Hemengoak garenak euskara ikasteko errazagoa dira. Adibide bat egunero Bilboko metroan pertsona batzuen artean euskara hitz egiten dutelako. Gainera kalean, irrati eta egunkari guztietan iragarki asko euskaraz ikusten ditugu. Baina hemengoak ere pasatzen zaigu: batzuk euskara asko kostatzen dutela eta beste batzuk ez.
Hau ere, beste hizkuntza guztietan pasatzen dira. Ahozko proba aparte, ingeles euskara baino errazagoa da niretzat, ingeles sinple delako. Orain dela gutxi dokumental batean ikusi nuen eta han euskara errusiar bezalakoa dela esan zuen. Horregatik ziur nago hizkuntza bakoitzak beren zailtasunak dauzka.
Maria B2

Anónimo dijo...

Nire ustez, euskara zaila da, baina ez da munduko hizkuntzaren zailena. Dudarik gabe, niretzat txinarra edo japonesarra dira zailenak. Ezagutzen ez dugun beste hizkuntza dago munduan eta seguraski, arraroak eta zailak ere dira.

Argi dago hizkuntza hauek txikitatik ikasi behar duzula, gero asko kostatzen duzulako. Adibidez, nik eskolan ikasten nuen euskara oso pobrea zen, horregatik, orain zailagoa iruditzen zait.

Bestalde, entzun dut atzerritarrek gastelaniaz zaila kontsideratzen dutela aditza asko daukalako.

Uste dut ez dakizkigun hizkuntza guztiak zailak iruditzen zaizkigula. Bakarrik ahalegin handia ipini behar da eta gero noski gustatu behar duzu.

ALBA L.

Anónimo dijo...

Nire ustez euskara ez da hinkuntzik zailena hizkuntz zailagoakj daude nire ustez. Adibidez Txinoa zailagoa iruditzen zait edo Alemana baita ere. hizkunz hauek jakiteko adimen gaitasun bat izan behar duzu edo ordu asko sartzea hizkuntz hauetan.

Nire ustez pertson askok pentsatzen dutela euskera hizkuntz zailena dela zeren eta egoten zarelako urte asko perfilak ateratzeko eta azkenean uzten duzula ezinezkoa iruditzen zitzaizulako baina ez da hain zaila niretzat.

Ivan Brey