2011/04/01

EZ NAIZ PERNANDO ALONSO

Kaguen la txorra! Berriro suspenditu dut gidabaimena ateratzeko azterketa. Zer baldarra naizen. Stopa ikusi? Ikusi, ikusi egin dut, baina pasa ondoren egin dut, errepidearen erdi-erdian. Aztertzailearen ikara aurpegia begiratu eta atoan jakin dut, arraioa!!! suspentsoa.

Horrela jarraitzen badut Guinness liburuan agertuko da nire izena. Hau seigarren aldia izan da eta paperak berritu eta, jakina, ordaindu beharra. Ondo gidatzen dudala uste dut, pasatzen dena da pare bat oker izan ditudala, baina, benetan, play-estation-en Alonso hori baino askoz hobea naiz.


Hain zaila da ateratzea? Zenbatgarren aldian atera zenuten? Zer gogoratzen duzue azterketa horretaz? Orain autoa erabiltzen duzue? Zertarako?

26 comentarios:

Anónimo dijo...

Argi dago gidabaimena ateratzea zaila da .Zorte pixka bat eduki behar da gainditzeko edukitzen ez bsdauka zailagoa da gainditzea.
Nik hirugarren aldiz gainditu nuen ,oso txarto pasatu nuen , oso urduri nengoelako , baina azkenean gainditu nuen ,sorte handia eduki nuelako, baina ez zen oso esperientzia ona izan hori argi dago , ez ditut oroitzpen oso onak betetzen.
Orain ez dut autoa asko erabiltzen ,ez zaidalako asko gustatzen .
Jose

Anónimo dijo...

Zaila agian ez, gogorra esango nuke. Kotxez inguratuta zaude eta atzeko partean emakume edo gizon batek notak hartzen.
Nik lehenengo aldian atera nuen, nahiz eta oso urduri egon. Gogoratzekoa da errotonda batean ezkerretara joan ezik eskuinetara abiatu nintzen, orduan konturatu bezain laster aztertzaileari esan nion hurrengo errotondan buelta emango nuela esan zidala bidea hartzeko. Aztertzaileak burua altxatzen aparkatzeko esan zidan eta jadanik suspentsoa zela pentsatu nuen. Baina, begiratu, azkenean ez, gaitzerdi!
Orain autoa erabiltzen jarraitzen dut, independentzia handia ematen dit, erosketak egiteko edo norbaiten bila joateko.

A.J

Anónimo dijo...

Orain dela urte batzuk gidabaimena atera nuela. Bitan bakarrik autoa hartu dut. Ez dut gogoko gidatzea, urduriegi jartzen naiz. Ikaratzen nau errepidera ateratzea, beraz, baliteke trauma bat edo halako zerbait izatea. Barre egiteko modukoa: lehengo deialdian atera nituen bai teorikoa, bai praktikoa! Itsaso.

Roxana dijo...

Nik hamabi edo hamahiru urterekin gidatzen ikasi nuen. Nire nebak irakatsi zidan. Horregatik, gidabaimena atera nuenean ez zen hain zaila eta lehenengo aldian atera nuen.
Hala ere, motorreko gidabaimena atera nuenean bigarren aldian lortu nuen.
Ez dut egun guztietan gidatzen, baina gogoko dut eta hoberena da auto bat edo motor bat gidatzean daukazun askatasuna.

Anónimo dijo...

Nik lehengo aldian gainditu nuen azterketa, baina hilabete asko (asko asko!) eman nuen praktikak egiten.

Dena den, nire kasua berezia zen nire aita irakaslea zelako. Batzuek horrela errazagoa dela pentsatuko duzue, baina ez da horrela. Oso desatsegina zen okerrak egiten nituenean! Eta oso urduri jarri ninduen, noski.

Hori bai, askoz merkeagoa atera zitzaidan...

Nire ustez oso zaila da gidai baimena ateratzea eta konfidantza handia bere buruarengana behar duzu, bestela...

Silvia - Barakaldo

Anónimo dijo...

Gidabaimena ateratzea oso zaila da, baina nire iritzian, uduri ipintzeagatik gertatzen da. Azkenean, gehienok teoria gainditzen dugu lehen aldiz, baina gero praktika beste gauza bat da.
Nire kasuan, teoria eta maniobra lehen aldiz gainditu nuen, baina praktika bigarrena. Nire esperientzia oso txarra zen, benetan autoan nengoenea txarto txarto pasatu nuen.
Baina orain, gidabaimena nire zorrotzan dago eta berri-berri. Azekn hogei eta hiru urtetan bakarrik bi aldiz autoa hartu dut.
Maite B.

Anónimo dijo...

Ez daukat gidabaimena, hasieran ez nuen atera nahi, baina orain, ez dut denborarik atertzeko, goizean unibertsitatean egoten naizelako, arratsaldean ingelesan eta gero euskara dudalako.
Ez dakit nois aertako dudan, baina uda honetan lan egiten ez badut, klaseak hasiko naiz. Bestela inoiz ez dut edukiko.

Esti 1.A

Anónimo dijo...

Guidatzeko baimena lortzea ez zitzaidan zaila iruditu. Hala ere, nik ere paperak berritu behar izan nuen. Teorikoa lehenengoan atera nuen baina praktikoa hirugarren aldian lortu nuen.
Praktikoa egin nuen lehenego aldian oso trankil nengoen eta geldituta eta hitz egiten pasabidearen ondoan zeunden bi emakumengatik suspenditu nuen. Nire autoeskolako irakaslearen arabera zuzengabekoa zen eta suspenditzea ez nuen merezi. Gairera, irakasleak aztertzaileari esan zion berak pentsatu zuela emakumeek pasatuko asmoarik ez zeukatela. Ezertarako ez zuen balio izan.
Arazoa zen bigarren aldian oso urduri nengoena paperak ez berritzeko gainditu behar nuelako.
Orduan nire hankak dardaka zeunden eta ia ezin nuen autoa martxan jarri. Onartu behar dut lehengoan baino okerrago egin nuela eta suspenditu nuen.
Hirugarrenean trankin joan nintzen bi aldiz eduki nuelako eta arazorik gabe gainditu nuen.
Horregatik uste dut gainditzeko inportanteena lasai egotea dela eta baimena atera eta gero praktikatzea ez ahazteko eta soltura hartzeko.
M.C.

Anónimo dijo...

Nire ustez, ez da oso zaila ateratzea, gainera lehenengo aldiz aprobatu nuen azterketa nire atertazilea oso ona zelako.
Gaur egun egunero erabiltzen dut automobila lanera joatera baina ez zait oso gustatzen batzuetan carabana delako.
Jessi 1a

Anónimo dijo...

Nire gidabaimena orain dela bost urte atera nuen, eta ateratzea oso zaila dela iruditzen zitzaidan. Baina oso zaila iruditzen zitzaidan urduriegi egon nintzen eta.
Nik hirugarren aldiz gainditu nuen, ondo gidatzen nuen, baina oso urduri ipini nintzen azterketan.
Niretzat, gidabaimena ateratzea, selektibidadeko edo unibertsitateko azterketak gainditzea baino zailagoa da.
M.S.V.

Anónimo dijo...

Duela hamahiru urte nire gidabaimena lortu nuen.Bizkaian azterketa teorikoa gainditu nuen,baina gero Mallorcan lan egiten hasi nintzen eta han bi azterketa praktiko egin nituen.
Gero Las Palmasera mugitu nintzen eta azkenean han gainditu nuen.
Gidabaimena oso inportantea eta premia da gure bizitzan eta horregatik ez luke hain garesti izango behar.
vh

Anónimo dijo...

18 urte bete bezain laster atera nuen gidabaimena, kotxeak ematen duen askatasuna nahi nuen eta, batik bat udan herriz herri joateko.
Ez zitzaidan batere kostatu ateratzea, teorikoa udan prestatu nuenez, egunero testak eramaten nituen hondartzara eta konturatu gabe hilabete batean teorikoa lortu nuen. Gero praktikak egiten hasi nintzenean konturatu nintzen izugarri gustatzen zitzaidala gidatzea, honez gain, nahiko ondo egiten nuen, beraz, lehenengoan ere atera nuen praktikoa.
Alabaina, onartzen dut ez dela erraza gidabaimena lortzea, batez ere testak oso astunak direlako.
Orain ez dut autoa egunero erabiltzen, baina ahal dudan bakoitzean erabiltzen dut eta gozatzen dut.
Ruth (Aintzane)

Anónimo dijo...

Egia da, Pernando Alonso soilik pertsona bat da. Baina, denok ikasi behar izan dugu ondo gidatzeko, Pernando ere bai. Nahiz eta erraza iruditu, ondo gidatzea zaila da eta esperientzia beharrezkoa da. Hala ere, gidabaimena ateratzea ez da hain zaila, behintzat nire kasuan, baina aitortu behar dut normalean gutxi gidatzen dut.

Arantza P.

Elena dijo...

Orain dela hogeita lau urte gidabaimena gainditzea lortu nuen, eta egia esan, ez zen erraza izan ezta zaila ere ez. Izan ere, teorikoa lehenengo saiakera baino ez nuen behar izan, eta praktikoa bigarren abagunean lortu izan arren, gidabaimena lortzea lortezina izan zenik ez dut uste.
Hala eta guztiz ere, badirudi orain lehen baino gogorragoak direla eskakizunak. Alde batetik, egin daitekeen akatsen kopurua txikiagoa delako, eta beste alde batetik, erakutsi behar den trebetasuna handiagoa delako.
Dena den, ni gaur egun gidabaimena lortzeko eskatzen denarekin bat nator, zeren bolantearen aurrean dagoen pertsonak bere bizitza ez ezik besteena ere arriskuan jar dezakeen; beraz, zenbat eta trebetasun eta ezaupide gehiago eduki orduan eta prestakuntza hobea izango da errepideetatik ibilgailua gidatzeko.


Elena - Alazne

Anónimo dijo...

Bostgarrenean gainditu nuen gidatzeko azterketa. Idatzia berehala atera nuen baina praktikoa asko kostatu zitzaidan, izugarri urduritzen nintzelako. Zorionez, nire irakaslea oso jatorra zen eta klaseetan itzel pasatzen genuen. Hain dibertigarria iruditu omen nintzaion ezen azkenean gainditu nuenean, pena ere emango ziola esan zidan. Nahiz eta ondo pasatu, gidabaimena behar nuen Madrilera lan egitera joateko eta, lortu nuenean, sama handi bat gainetik kendu nuela sentitu nuen. Gaur egun kotxea lan egiteko ezinbestekoa dut, baina ez nago ziur ona denentz errepidean oso arriskutsua naizelako.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Nik 18 urte nituela eman nuen izena autoeskolan, baina ez nintzen joaten. 19 urte bete bezain laster testak egiten hasi nintzen eta hilabetean edo atera nuen teorikoa, lehengo aldian, eta praktikoa ere lehenengo aldian atera nuen.
Nire ustez ez da batere zaila ateratzea, nahiz eta pertsona batzuei gehiago kostatu (nire lagun batek 7 aldiz egin zuen praktikoa!!!). Urduritasuna kontrolpean eduki eta pixka bat trebea izanez gero, edonork lor dezake.
Egun horietatik gogoratzen dudan gauza bakarra da izugarri gustatzen zitzaidala autoeskolako kotxea gidatzea, berri-berria zelako, baina aitaren kotxea hartu nuen lehenengo aldian... Hori izan zen desengainua, hori! Une horretatik aurrera hasi nintzen aurrezten kotxe berri bat erosteko, kar-kar.
Egia esan, karneta lortu eta gero ez nuen autoa asko erabiltzen, baina gaur egun ezinbestekoa da niretzat. Lanera joateko behar dut,eta gidatzea gustazten zaidanez, askotan hartzen dut gozatzeko. Txarrena da gidabaimena lortu eta kotxea ez erabiltzea, beraz, ahal duzuen guztietan hartu kotxea!

Leticia (Aintzane)

Anónimo dijo...

Begi bistan dago egungo gizartean ezinbesteko bilakatu dela autoa, bai lanerako, bai aisialdirako.
Neuk ere lehengo aldian atera nuen gidabaimena. Beraz, ez dut uste hain zaila denik. Dena den, argi dago zorte apur bat izan behar duzula, eguraldiak, trafikoak eta ibilbideak eragin handia baitute. Nire ustez, kontua da lasai egotea azterketa egunean eta eutsi gogor, azkenean lortuko duzu eta!!!
Ikasle Alfer Samarra I.A.S.

Anónimo dijo...

Gainera, primeran pasatzen genuen denbora autoeskolako irakaleak eta biok autoan, batez ere bozina eraginez neska politak ikusten genituenean! kar-kar
I.A.S.

Anónimo dijo...

Nire ustez gidabaimena ateratzea zalia da. Nik hirugarren aldiz atera dut. Teoria lehenengo asterketan eta praktika bigarren asterketan gainditu dut.Oso garrantzitsua da lasai egotea. Ni oso urduri egon naiz. Teoriako asterketa ateratzeko asko ikasi behar duzu. Gogoratzen ari naiz praktikaren asterketan nik semaforo gorrian pasa dut ikusi ez dudalako eta ez dut gainditu.
Lehen ez zait gidatzea gustatu baina orain asko gustatzen zait eta egunero autoa hartu dut lanera joateko.

Mónica Estévez.

Pernanda Belardi dijo...

Ez naiz Pernando Alonso, ezta Pernando Amezketarra ere. Pernanda dut izena eta Belardi da nire abizena.
Nik ere zuetako askok bezala, lehenengoan lortu nuen gidabaimena ateratzea, baina ez pentsa ahuntzaren gauerdiko eztula izan zenik! Ez horixe! Makina bat izerdi bota ondoren lortu nuen ditxosozko karneta ateratzea.
Orain, egunero hartzen dut autoa eta egia esan behar badut, izugarri gustatzen zait gidatzea. Urrutira joan behar dudanetan, musika lagun dudala aske sentitzen naiz eta sentsazioa hori kristorena da, gozamena da.

Anónimo dijo...

Gidamena atera nuenean, hiru azterketa zeuden: teoriko bat eta bi praktiko.

Lehenengo aldia, teorikoa pazatu nuen, baina oso urdiri nengoelako, pratiko bat, maniobrazkoa, suspenditu nuen eta beste praktiko bat, errepideazkoa, beste auto bat begiratzarik gabe atera zen eta beste alde bat urduri nengoen, horregatik, gero, ez nekien egin duena.

Azkenean bigarren aldian atera nuen.

Ni orain autoa erabiltzen dut. Dela eta hogei urte autoa erabiltzen dut lanera joateko, bost urte Castrora, bi urte Reinosara eta hamahiru urte Laredora lanera joatea. Kilometro asko egin ditut.

C.H.

Anónimo dijo...

Aupa gidatzea,oporretak hartu behar duzu uste dut,gero ez daukazuenean stres hasiko zara berriz,hobeto egingo duzu.Nik hirugarrena atera naiz,kakazaharra zen lehengarrena,zergatik,errepedia osoan ondo joan nintzen,baina Malmasin tunela argiak gabe sartu nintzen eta hau horrela zeharkatu dut,erdian ez gainditu nagoela esan dit.Bigarrena sartu naute Bilbotik eta ondo egin dudan iruditzen zait,besterik ez gainditu dut ere bai,benetan oso luzea zen eta Bilbo osoa ezagutu dut.Eguna hori ia irakasle patatarekin jan ditut.Trankil dena pasa.Natxo

Anónimo dijo...

Argi dago gidabaimena lortzea ez dela erraza, batez ere praktikoa zeren eta suspenditu ahal dugun urduri egoteagatik. Gainera, arreta handia eskatzen da, bestela, nahasi baten ondorioak larriak izan ahal dira gure ondoan irakaslea egon arren.
Bestalde, gidabaimena lortu eta gero ikasitakoa ez da erabiltzen zehatz-mehatz. Jokaera hau arriskutsua izan ahal da gehiegizko konfiantza edukitzeagatik. Horregatik hobe da gidatzen jakitea baimena lehen aldiz lortzea baino.
B.V.

Anónimo dijo...

Ez naiz Pernando Alonso. Hau Fernando da:
Fernando hogeita bederatzi urte ditu. Oviedokoa da.
Formula batean lan egiten du. Lehen eskuderia Minardi izan da. bigarrena Renault izan da eta bere taldekideak Fisichella eta Trulli izan dira.Hemen lehiaketa bi irabazi ditu. Gero egon da Mercedes Mclarenen Hamiltonekin.
Jarraitzeko itzuli da Renaultera. Urte bi gehiago Piquet Jr.-ekin egon da.
Orain Ferrarin dago baina oraindik ez du titulorik irabazi.Bere lankidea Massa da.
Atzo korrika egin du Malasian eta heldu da seigarren postuan.
D.G.C.

Anónimo dijo...

Nire ustez ez da hain zaila baizik eta oso garestia, hori bai.
Duela urte asko atera nuen gidabaimena baina, zorte hutsa izan zen. Azterketa praktikoa egiten nuenean zebra-bide batean oinezko bat zeharkatu nahian zegoen baina, hain urduri nengoen ezen ez baitnintzen gelditu.
Azterketa bukatu eta gero, zebra-bidean ea zergatik ez nintzen gelditu galdetu zidan aztertzaileak eta oinezkoak ez zuela pasatu nahi beste pertsona bat itxaroten zegoelako erantzun nion.
Gezurra badirudi ere, azterketa gainditu nuen.
bbb

Anónimo dijo...

Nik uste dut kotxearen karnet ez dela oso zaila.Orain bi azterketak egin behar dituzu:bat teorico eta bestea praktico.Miren karmele 1º a