2011/04/01

BABY, YOU CAN DRIVE MY CAR

Badirudi Pere Navarrok (Espainiako trafiko zuzendari nagusia) gaztaroan The Beatles taldea zuela gogoko eta, gaur egun, taldearen abesti famatu batek zioena abian jarri nahi duela. Alajainkoa! Laster 16 urteko gaztetxoek, praktiketan lizentzia lortuz gero, autoak gidatzeko baimena izango dute 18 urteak bete eta behin betiko gidabaimena lortu arte.

Et, et, et! Etorkizuneko gidari goiztiar hauek bi baldintza bete beharko dituzte: bata, azterketa teorikoa gaindituta izatea eta, bestea, gidatzeko 20 klase hartuta edukitzea. Hau gutxi izango balitz bezala, errepidean esperientzia handiko heldu batek lagunduta gidatu ahal izango dute soilik.

16 urterekin gauza asko dituzte debekatuta gure gaztetxoek, esate baterako, bozkatzea, tabakoa eta alkohola erostea, eta hainbat lekutan sartzea heldu batek lagunduta izanda ere. Baina gutxi barru gidatzea, ez. Ez dakit zergatik, baina baby hauek ez dira abestian aipatutakoa bezalakoak izango eta gure autoak gidatu ahal izango dituzte aurki.

Zer deritzozue neurriari? Zergatik?

10 comentarios:

Anónimo dijo...

Beldurra ematen dit. Gaurko gazteak nahiko zoratuta daude, eta ez dira oso arduradunak. Kotxea erabiltzeak ardura handia jartzen du, heldu batekin joan arren, bere experientzia aparte utzita.
Kontuan hartu behar da autoeskolako kotxeak bi aulkien aurrean pedalak dauzkate eta bat-batean zer edo zer ausartegi egiten badute irakasleak kontrola har dezake. Baina, gure kotxean ez dago aukera hori eta ardura osoa gidatzaileak du.

A.J

Anónimo dijo...

Ezin dut sinetsi! Nola da posible 16 urteko gazte batek gidatzeko aukera izatea? Estatu Batuetan gaude ala?
Gaur egun, gazteak dira errepideetan istripu gehienak sortzen dituztenak. Zergatik ez du gobernuak honen kontrako lege zorrotz bat abian jartzen eta 16 urterekin gidatzearen posibilitatea ezartzen du? Zelako herrialdean bizi garen! Errepideetan heriotzak sortzen dituzteneei zigor gogorrakoak ezartzearen alde nago. Itsaso

Anónimo dijo...

Neurri horrek ez du ez hankarik ez bururik.Auto istripuetan hildako gehienak gazteak izateaz gain, haiek ere istripuak sortzen dituztenak direla kontuan hartuta, nola da posible neurri hori proposatzea?
Premiazkoa izango litzateke zerbait egitea egoera honi aurre egiteko, baina inoiz ez hildako kopurua handitzeko aukera ematea.
Zuzendari horrek Beatles entzuten egon beharko luke eta ez Espainiako trafiko zuzentzen.

I.R (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Behar bada gazteegiak dira kotxea gidatzeko, baina arauak betetzen badituzte zergaitik ez diete kotxea gidatzen hutzi behar? Ez dakit zer izango den arriskutsuagoa gazte batek kotxe karneta edukitzea ala adineko batek gida baimena mantentzea, laurogei urte pasa eta gero. Gauza guztiak debekatzen ditu gobernuak azkeneko denboraldi honetan eta lege honen atzean zerbait suzmagarria dagoela esan behar dut. Ez dakit eztadiztikek zer dioten, baina seguruenik autoeskolen matrikula kopuruak behera egin dutenez, gobernuak jasotzen duen diru kopurua bermatu egin dela. Arriskuaren aldetik ez dut uste arazorik egon denik, pertsona heldu bat haien ondoan eraman behar baldin badute.


ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA

Anónimo dijo...

Estatu Batuetan gertatzen den bezala, hemen laster posiblea izango da gidabaimena lortzea 16 urterekin. Ze desberdintasuna dago 16 urte edo 18 urte artean? Agian adingabekoa izateari uztea. 16 urterekin gazte batek erantzukizun handia badauka eta gidabaimena ateratzen lortzen badu, niri ondo deritzot. Garrantzitsuena da errepideetan ondo gidatzea. Azkenean adinak ez die helduagoa izatea eginarazten. 16 urterekin motorrak gidatu ahal baditu, zergatik ez autoak?
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anónimo dijo...

Argi dago bakarrik dela dirua ateratzeko. Neurri honekin aseguruek, autoeskolek eta autoen emakudadunek diru asko irabaziko dute.
Egia esan ez dut uste gaztetxo bat hamasei urterekin preparatuta dagoela auto bat gidatzeko. Hurrengoa izango da, jaunartzea egiten dutenean, auto bat oparituko diegu.
Maite

Anónimo dijo...

16 urteko gazteak gai dira gidatzeko, ondo gidatzeko oso heldua izatea ez delako beharrezkoa. Gainera, 16 urterekin motorra bat gidatu ahal dute eta auto batekin arrisku handirik ez dago, nik uste.
Bestalde, 16 urteko gazteek 18 urtekoak baino zuhurragoak edo arduratsuak direla uste dut. Hau esan dudanean 18 urterekin mutileek munduko erregeak direla pentzatzen dutela esan nahi dut eta oso adin txarra da gidatzen hasteko.
Agian 16 urterkin eta lagunduta gidatzen hasteak arriskua ikusten eta experientzia hartzen laguntzen die eta baimena lortzen dutenean hobeto egiten dute.
Amaitzeko esan nahi dut zaharragoak okerragoak direla eta haiei azterketak egin beharra badagoela.
M.C.

Anónimo dijo...

Nire ustez, gidatzen ikasterakoan, zenbat eta gazteagoa izan orduan eta hobeto. Horrela, erraztasun handiagoz hartzen da autoa. Alde horretatik, beraz, ez diot arazorik ikusten neurriari. Aitzitik, zaila iruditzen zait heldu batekin joatearena, zeren eta autoeskolako autoa berezia baita irakasleak kontrola ahal dezan. Gazteak arazoren bat balu, nola kontrola lezake helduak kotxea? Hala eta guztiz ere, gaur egungo joerak jarraitzen badu, denok berrogeita hamar kilometro orduko abiaduraz joan beharko dugu eta orduan ez da inongo arazorik egongo inorentzat.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Ez dut argi ikusten neurri hau ona den ala ez. Alde batetik, 16 urteko gazteek motoak gida ditzakete. Nire ustez moto bat gidatzea auto bat baino arriskutsuagoa da, motorrean zure gorputza da karrozeria eta. Bestetik,aurrekoan batzuek esan duten arabera autoeskolako autoek pedalak dauzkate irakasleak autoa kontrol dezan. Hau ikusten, arrisku handia da gazteek gidatzea pedal horiek gabe. Dena den, egia da honela denbora gehiago egongo liratekeela gainbegiratuta gidatzeko orduan eta praktika gehiago izango lukete. Agian denok egingo beharko gehuke hau. Nahiz eta 18 urte izaten dugun gidatzeko baimena ateratzen dugunean, ez gaude ondo prestatuta errepideetara bakarrik joateko baimena atera bezain laster, nire ustean.
Vanessa G

Anónimo dijo...

Beste kide batzuekin ados nago, 16 urterekin motorra gidatzerik badago eta motorra kotxea bezain arriskutsua da, edo ziur aski arriskutsuagoa. Kontrol zorrotzagoa behar da, nire ustez, arau hau baliagarria izateko. Heziketa garaian, 18 urte bete arte, besteak beste neurri hauek bururatzen zaizkit: aldizkako azterketak, heldu batekin beti gidatzea, eta karneta lortzea galaraztea jarrera arriskutsuak izango balituzte.
S.A. Gurutzeta 3.maila