2013/12/13

ESKUEZ

Txikitan ikasten ditugun gauzen artean mahaian,  jaten ari garenean, ikasitakoak ez ditut inoiz ahaztuko. Bete ez dakit, baina ahaztu ez. Garai horretan zaplastakoen laguntzaz ikasitakoa heldutan gogoratzen dugu eta modu berean gure ondorengoei ere gogorarazten diegu.


Hiru dira bekatu nagusiak jateko unean,  inoiz egin ezin direnak,  inoiz ez. Lehenengoa,  jatea eta batera abestea zoroen kontua;  bigarrena, ahoa itxita; eta hirugarrena,  azkena,  eskuez ez da jaten. Lehenengo biak ez ohi ditut egin,  baina azkena,  … Patata frijituak jaten ditut eskuez. Sardexkaz jaten saiatu naiz, baina ez da gauza bera. Ez daukate zapore bera eskuez jandako patata batek eta edukazio osoz sardexkaz iltzatuta jandako beste batek.

Zerria izango naiz, baina eskuan patataren berotasuna sentitu eta ahora eramatea bekatua bada bekatari itzela naiz eta infernura joango naiz, beno,  horregatik eta beste gauza batzuengatik. 

Zer gustatzen zaizue jatea eskuez? Zerk ematen dizue nazka jendearen aurrean jaten duzuenean? Zergatik?

17 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean ez dut ezer jaten eskuez eta ez zait inporta beste pertsonek egitea baldin eskua nire platerean ez badute sartzen eta norbait ikustea aho irekita jan bitartean,nahiko desatsegina iruditzen zait.
Baina,gauza bat ezin dut jasan;zaratak.Denok jaten dugunean zarata egiten dugu nahi gabe baina,pertsona batzuena gehiegi da.
Nahiko pertsona lasaia naiz eta mania izango da baina,norbaitek nire aurrean sagar bat jaten duenean,hura jotzeko gogoa daukat.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

normalean jaten dut eskues pizza, patata frijituak, hamburguesak, fruta eta abar. niri ez zait inporta jentea eskues jatea janari batzuk jan behar dugulako eskuekin. hala ere, pertsona batzuek eskuekin jaten dutenean naska pixka bat ematen dit eskua ez badute garbitu

Janire Cabrera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

normalean jaten dut eskues pizza, patata frijituak, hamburguesak, fruta eta abar. niri ez zait inporta jentea eskues jatea janari batzuk jan behar dugulako eskuekin. hala ere, pertsona batzuek eskuekin jaten dutenean naska pixka bat ematen dit eskua ez badute garbitu

Janire Cabrera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

normalean jaten dut eskues pizza, patata frijituak, hamburguesak, fruta eta abar. niri ez zait inporta jentea eskues jatea janari batzuk jan behar dugulako eskuekin. hala ere, pertsona batzuek eskuekin jaten dutenean naska pixka bat ematen dit eskua ez badute garbitu

Janire Cabrera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik normalean mahai-tresnarekin jaten dut baina pizza, fruita, oiloa eta gauza horiek jaten dudanean eskuz jaten dut.
Gogoratzen dut, hamasei urte neukan eta nire familiarekin jatetxe batean geunden eta beste bikotea langostinoak jan zeukaten eta langostinoak sardeskarekin eta gabinetarekin jaten ari ziren.
Hori egitea lelokeria handia iruditzen zait baina jendea pijoak nahiko arraroak dira.

V.B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Eskuarekin pizza, sandwichak, patata frijituak, kroketak, hamburguesak besteak beste jaten ditut. Orokorrean ez dit nazka ematen jendea eskuarekin jatea, baina batzuetan nazka ematen didana zera da: hamburguesak jaten duten pertson batzuek edo tomatea edo mayonesa asko botatzen diote hamburguesak eta jateko unean beti geratzen zaie edo tomatea edo mayonesa ahotik, hori bai nazka ematen dit.

Ivan Brey

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Heziketagatik ezkuez jan ezin diren elikagaiak badaude,bestalde badaude elikagaiak ezkuez jatea ez dagoela txarto ikusita ,adibidez: frutak,hamburgesak,etabar..Gehiegida elikagai mota hauek gosoagoak daude ezkuez jaten badugu ,batez ere itsaskien kasuan; itsaskien arabera ez da posible beste modu batean jatea,horregatik jatetxeetan ikus dezakegu toalla bereziak jan ondoren garbitzeko daudela.
Atzerriko herri batzuetan (Indian batez ere) eskuekin jatea ondo ikusita dago.

Nire ustez eguneroko bizitzan eskuekin jatea denetarik antigienikoa da, eta hau da gure seme-alaben hezkuntzaren parte importante bat da egunean zehar 3 aldiz jaten dute eta.

LOLI BLANCO

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo nik pentsatzen dut momentu batzuetan formalak izan behar dugula eta edozein janaria kubiertoekin jan behar dugula,bakarrik hezkuntzagatik.Baina normalean etxean jaten duzunean edo koadrilarekin edo familiarekin inportantena da gustura jaten,argi dago txerria izan gabe
Ruben

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri asko gustatzen zait gauza batzuk eskuez jatea, adibidez: bokatak, sandwitzek, tabernako pintxoak (patata tortillak, gildak,...). Nik uste dut oso normala dela gauza batzuk eskuez jatea baina oso beharreskoa da eskuak garbitzea.
Baina normalean dena jaten da kubiertoekin eta nire ustez kuebiertoak oso inportanteak dira gaisotanunaz ez aurkitzeko baina egia da beste herrialdeetan gendeak jaten du kubiertorik gabe, adibidez Etiopian jendeak bere eskuez jaten du janaria baina bakarrik esku batekin beste eskua egien ditu beste gausak.
J.C (BOGA)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri asko gustatzen zait arkume txuletillak eskuz jatea. Batzuetan, jende dotorearen aurrean nagoenean, batez ere, kubiertoekin jaten saiatu naiz baina ez da gauza bera eta gainera gehien gustatzen zaidana hezurran dago, orduan, ezinezkoa da.

Fruita ere jaten dut eskuz eta otordu lasterrekoak.

Beste alde batetik, ezin dut jasan zarata egiten duen jendea mastekatzean edo aho zabalarekin jaten dutenak.

Silvia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri etxean jaten dudanean gauza batzuk eskuez jatea gustatzen zait. Batzuetan erosotasunagatik ez zikintzeko sardexkarik eta beste batzuetan sardexka guztiak sikin daudelako eta ez daukat gogorik garbitzeko.
Normalean sardexkaz jaten duzuna da eskuez jaten duzuna, baina bakarrik zure etxean zaudenean edo lagun artean jaten.
Herrialde batzuetan ohitura daukatenez, mahaiaren erdian erretilu bat janariaz beteta jartzen dute eta jendeak eskuaz jaten du.
Ohitura horiek niri ez zaizkit gustatzen, pertsona ezezagunekin jan ahal duzulako eta pertsona ezagunak izan arren, nola eskuak dauzkaten ez dakizu.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esanda, eskuez jatea nahiko deseroso iruditzen zait eta ez da heziketagatik baizik eta mania hori daukat eta. Esate baterako, jende askok sandwich bat eskuez jan nahiago du , nik, berriz, labanaz eta sardexkaz nahiago dut, mahai-tresnak erabiltzeari erosoago deritzot eta. Ez dakit zergatik baina aitortzen dut mania hori daukadala. Hori ez da etxean ikasi duena, nik izan ezik nire etxean sandwich bat eskuez jaten dutelako.
Dena den, gauza batzuk eskuez jaten ditut, beste modu batean ez dakidalako. Adibidez, otarrainxkak edo oilasko hegalak bai eskuez jaten ditudala. Badakit, otarraixkak mahai-tresnez jan ahal direla baina, ez dakit horrela jaten. Gainera, kasu horretan ez dut uste gauza bera denik. Salbuespen hori eta beste batzuk dauzkat baina, posiblea izanez gero, mahai-tresnak erabili nahiago dut.
Aitortzen dut jateko orduan nahiko nazkagarria naizela eta gauza askok ematen dit nazka. Jatetxe batean egoten naizenean besteek pasta jateak nazka ematen dit. Batez ere, spaggethiak! Batzuetan, oso txarto jaten baitituzte. Pasta ez ezik tripakiek ere nazka ematen didate. Kasu horretan tripakiak gustatzen ez zaizkidanez, haiek tripakiak ez jaterik nahiago dut.
Horrez gain,bat nator sarrerarekin, lehen nire etxean ere jateko orduan nahiko zorrotzak ziren. Horri esker egun jendearen aurrean jaten dakigu eta mundu guztiak ezin du hori esan. Askotan jatetxe batean jendearen aurrean jatea nazkagarria da, jendeak oso txarto jaten baitu. Agian, ez da hain arrunta jan bitartean abestea baina, ahoa irekita edukitzea edo zarata egitea bai arruntegia dela, jende askok egiten baitu.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire amak beti esanten zidan sardinak eta otarriaxkak eskuez jaten ahal nituela, baina ez zait gustatzen eskuez jatea.

Nire ustez eskuez jatea oso zikina da, jan amaitu eta gero janariaren odola bere eskuetan egongo delako.

Zoritxarrez, beti sardinak eskuez jan behar izaten ditut.


Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gauza batzuk eskuez jaten badituzu sapore desberdina daukatela egia da.Patata frijituen kasuan,nire ustez,gehienok eskuez hartzen ditugu(batzuetan konturatu gabe).
Niri arraina eskuez jatea gustatzen zait nahiz eta gero eskuetan egun osoa usaina eduki.
Nire ustez,etxean bazaude,familian adibidez,ez dago txarto zenbait janari horrrela jatea.Niri ez zait inporta.Baina jatetxeetan gehienei lotsa ematen digu halako jarrera eta jaten dugu heziketa agintzen duen moduan.
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Janariari dagokionez ez daukat mania handirik, baina onartu behar dut ia edozer eskuez jatea gorroto dudala. Beno, patata frijituak ez, baina ia beste gauza guztiak, batez ere aurpegia ere zikintzen badute. Nazka ematen dit nik jateak, ez beste pertsonek, ez dakit zergatik. Honek behartzen nau oilaskoa eta itsaskia, adibidez, ganibet eta sardexkaz jatera. Jendeak, okertuta, oso finoa naizela uste du, eta ez da horrela, mahai-tresnak erabiltzen ditut bestela gustora jaten ez dudalako. Maniak oso misteriotsuak dira batzuetan, batik bat nire kasuan, ez bait daukat arazorik pintxoak eskuez jateko.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri ez zait gustatzen eskuez jaten. Normalean goilara eta beste tresnak erabiltzen ditut. Baina egia esan, gauza batzuk oso zailak dira tresnez jateko, adibidez mariskoa. Mariskoa tresnez jaten duten pertsonak irrigarriak direla uste dut.
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gogoratzen dut txikitan etxeko mahaian egotean zikinkeriak egiteagatik ostikoren bat eman zidatela. Gehienak, nire amak gorrotatzen zuela jakin arren, garai hartan janari zehatz batzuk jan ondoren platerra miazkatzeko ohitura nuelako.
Janari asko eskuez jateari ondo deritzot, ni ere patata frijituak eskuez jatea nahiago dut. Gaur egun eskuak erabiltzea ez dagoela hain txarto ikusita uste dut, areago, batzuetan, kontrakoa gerta daiteke. Adibidez, ikusi dut jendea pizza edo otarrainxkak sardexkaz eta aiztoaz jaten, eta harritu nauena eskuez jaten ari ez zirela izan da. Hori egitea gehiegizko ergerkeria iruditzen zait.
Egia da bakoitzak gure gauzak dauzkagula baina mahaian manerak zaindu behar ditugula pentsatzen dut. Jendearen aurrean jaten dudanean gauza batzuk ematen didate nazka. Batez ere beste bati ahoan janari murtxikatuta ikustea, gauza nazkagarriei buruz hitz egitea eta adibidez batzuk egiten duten soinua, edo antzekoak, entzutea.

Ixone G.