2014/11/21

LO EGIN, LO EGIN, LO EGIN … KUME

Moto gainean ez dut inoiz egin. Probatu ere ez dut egin eta behar … ez dut inoiz behar izan. Baina horrela jarraituz gero, hortxe ere egingo dut.
Aspaldion leku guztietan egiten dut. Badirudi leku berriak probatu nahi ditudala, baina ez da hori. Beharra da. Leku horietan egin behar dut, ohean egin ezin baitut.

Duela gutxira arte ez nuen ulertzen eta jendeak edozein lekutan egiten zuela ikusteak harritzen ninduen. Garai hartan ez dakit inbidia ala pena ematen zidaten, baina orain ulertzen diet. Oso ondo, gainera. 

Beldurra apur bat ematen dit metroan egiteak. Baliteke egiten hastea eta momenturik gozoenean  geltokira ailegatzea eta zer … jaitsi eta galdu plazera ala plazeragatik dena galdu. Metroan denbora baino ez nuke galduko, beste leku batzuetan gehiago galdu ahalko nuke. Beraz, agoantatu behar.

Hogeita bost urte arratsaldez lan egin ostean orain goizez lan egiten dut eta ezin dut … leku guztietan lo egin beharra dut. Gainera, egunak pasa ahala ohitu ordez, txarrago nago. Hasieran ozta-ozta heltzen nintzen ostiralera, baina pare bat hilabete pasa ondoren astearterako K.O. nago, lur jota. Nire izeko baten ustez, munduan pertsona bati egin ahal zitzaion torturarik gogorrena lo egiten ez uztearena zen eta orain badakit arrazoia zuela. 

Eta zuek ondo egiten duzue lo? Behar beste denbora duzue? Zenbat  behar duzue? Inoiz gertatu zaizue ezer barregarri edonon lotan geratzeagatik? Zer? Zer uste duzue loaz?

13 comentarios:

Anónimo dijo...

Ni, zorionez, oso ondo lo egiten dut, entrenamentu ona daukat eta ordu asko lotan egoteko kapaza naiz ahaleginik gabe, edozein lekutan lo egiteko gai naiz.
Gauez lan egiten dudanean goizeko 7etan oheratzen naiz, arratsaldeko bietan edo hiruretan altxatzen banaiz, bazkaldu eta ondoren lo kuluxka ona botatzen dut pijamaz jantzita eta pixontziarekin ohearen azpian.
Behin zutik lotan geratzea nintzen, badakit ezinezkoa dela iruditzen da, baina egia da. Soldaduzka egin nuenean, gau batean guardiaz nengoela, lotan zutik geratu nintzen eta nire gorputza aurrerantz zihoala nabaritu zitzaidanean esnatu nintzen, bostpasei aldiz gertatu nintzen eta ez nintzen espabilatzeko gai.
Honetan gen onak dauzkat nire aita ere edozein lekuetan lotan geratzen da eta .Nire arrebaren ezkontzan aitabitxi zen eta bideoan ikusten da elizan, apaizaren aurrean eserita dagoela eta lotan dago. Crack bat da!!
Eta orain uxten zaituztet lotara noalako……ZZZZZZZZZZ
L.A.F.(10-12)

Anónimo dijo...

Ezin dut edozein lekutan lo egin. Gainera, metroan jendeak lo egiten ikusteak harritzen nau, metroa galtzea edo geralditik pasatzea posiblea da eta. Horregatik, garraio publikoan inoiz ez dut lo egiten. Baina, bidaia egiteko orduan, autoan edo hegazkinean sartu bezain laster lotan geratzen naiz.
Lehen hobeto lo egiten nuen, hamar ordu inguru lo egin ahal nuen eta. Orain, ordea, gero eta gutxiago lo egiten dut. Batez beste, sei ordu inguru eta astean zehar are gutxiago! Nahiz eta ez egiten saiatu, astean zehar beranduegi oheratzen naiz eta goizez oso goiz altxatu behar izaten dut. Egia esanda, denbora gehiago lo egin nahiko nuke, baina gauez berandu heltzen naiz etxera eta heldu bezain pronto ez daukat oheratzeko gogorik, telebista ikusteko ohitura daukat eta. Asteburuetan ahal beste lo egiten saiatzen naiz eta ordu gehiago lo egiten dut.
Nire kasuan lo egin ezean, nire betazpiak ez ezik, nire umorea ere desberdina da. Gutxi lo egiten dudadanean logura naiz eta umore txarra, ere bai! Ez dago esan beharrik zenbat eta ordu gutxiago lo egin orduan eta umore txarrago daukala.
Dena den, bat nator sarrerarekin. Orain txandaka lan egiten dut eta pentsatu ohi dugun baino zailagoa da ordutegiak aldatzea. Gainera, egunak pasa ahala txarragoa da, logura gero eta handiagoa delako. Behintzat, nire kasuan txandakak aldatzen doaz, aste honetan gutxi lo egiten badut, hurrengoa barreskuratzen saiatzen naiz edo lokuluxka egiten saiatzen naiz, baina barreskuratu bitartean nire ondoan daudenek nire umore txarra pairatu behar dute.
Nuri

Anónimo dijo...

Gaztetan ondo lo egiten nuen eta normalean ez nituen arrazorik edukitzen. Baina orain gero eta gehiago lo egitea kostatzen zait, eta iluntze askotan gaizki lo egiten dut, urduri ipintzen naiz eta azkenean ohetik altxatu behar dut. Eta hori azkenean osasunarentzat kaltegarria da. Horrela, ia egunero ohera berandu joaten naiz eta irakurtzen dut loa hartzeko. Nire kasuan, gaizki lo egiteak pentsatzen dut izan behar dituela bai adinagatik, bai hainbeste ardura eta arrazo neure buruan edukigatik, eta jakina, orokorrean eramaten dugun bizitzagatik, eta estresarekin bizi gara. Hala ere, askotan lo egitea kostatzen zaigu.
Horretaz gain, lo egitea gustatzen zaidan bi lekutan daude. Lehenengo hondartzan da, batez ere arratsaldez lokoluxka egitea gustatzen zait. Eta beste lekuan garraio publikotan edo kotxetan dira. Gasteizen ikasi nuen eta egunero goizean goiz autobusa hartzen nuen, horregatik autobuzean pixka bat lo egiteko aprobetxatzen ginen. Eta azkenean niretzat ohitura baten bihurtu zen. Leku hauetan oso ondo lo egiten dut eta batzuetan nire lagunek zurrungatu dudala esaten didate, baina nik ez dut sinesten eta gezurtiak direla pentsatzen dut.

rakel b2

Anónimo dijo...

Gaztetan oso ondo lo egiten nuen. Ez neukan arazorik. Hamabi ordu segidan gai izaten nintzen, edo autobusean lo geratzeko. Beti oso lotia izaten naiz, gaur egun ere bai. Gainera, berandu altzatzea ez zait gustatzen. Gorrotatzen dut zazpietan altzatu behar izatea. Baina batzutan, bizitza bere kabuz joaten dela dirudi.
Nire lehenengo alaba neukanetik asko kostatzen zait gauez lo hartzea. Berak oso txarto lo egiten zuen txikitan. Pediatrak esan zidan biorritmoak aldatuta zeuzkala eta horregatik, gauez esnatuta zegoen eta goizean lotan geratzen zen. Orain nik ezin dut ohitura hau kendu eta normalean oso laster joaten naiz ohera. Egunero bakarrik bost edo sei ordu lo egiten ditut, eta gutxi lo egiten dudanez, gero, burukomina daukat eta umore txarra daukat, kafe handia edan arte.
Dena den, betidanik, txikitan ere bai, ohitura handia daukat, bazkaldu eta gero lokuluzka egitea. Lehen gustokoagatik zen, orain osasunagatik da. Baina egia ere bada, zenbat eta gehiago urte eduki, orduan eta txarrago lo egiten dut.

Isabel (10-12)

Anónimo dijo...

Langabezian nagoenez geroztik ez daukat arazorik ez lo egiteko ez esnatzeko. Egunero esnatu orduko esnagailua ikusten dut eta beti ematen didan ordua onena izaten da altxatzeko. Langabezian gaudenok hau da daukagun zortea.
Hala ere, lo egiteko denbora asko eduki arren, gauez ondo atseden hartu ahal izateko, arazorik ez edukitzea garrantzitsuena da; bestela gau osoa bueltak ematen egon ahal da eta hurrengo egunean lo egin gabe ez ezik lur jota ere altxatu ahal da.
Telebistan entzun dudanaren arabera ondo lo egiteko koltxoi on bat edukitzea ezinbestekoa da. Baina, nire ustez, koltxoi normala bada, goizetik ondo baino hobeto altxatzeko, zortzi ordu lo eginez gero nahikoa da.
Hau alde batera utzita, garai batean nahiko goiz altxatzen nintzen eta egia esateko urte haietan behin baino gehiagotan edozein aukera lotan geratzeko probetxatzen nuen.
Hala ere, orain ohearekin amodio-gorrotozko harreman baten gisa daukat. Alde batetik, lo egitea plazer handia bada ere dezente gustazen baitzait; beste alde batetik, lo egitea iruzurra dela iruditzen zait, zeren lotan igarotzen dudan denbora denbora galdu dela uste dut.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Baliteke, niri zuei lo egin beste gustatzea. Hortaz, ulertuko zenidakete zer esan nahi dizuena.
Aitortu behar dut, goizero, hiruzpalau aldiz itzaltzen dut esnagailua, asko kostatzen zaidalako altxatzea. Oso zaila da oheko izarak kentzea eta goizeko hotz haizea sentitzea zeure azalean. Gainera, gero lan egin behar baduzu, momentu hori txarragoa bihurtzen da.
Nik ez dut asko lo egiten, agian zazpi edo bederatzi ordu. Nahiz eta asko kostzatzen zaidan altzatzea , gero oso ondo daramat eguna. Beraz, ez dut behar gehigao lo egitea edo lokuluzka hartzea.
Baina, nire unibertsitateko garaian, desberdina zen. Oso goiz altxatu behar nuen autobusa hartzeko. Izan ere, gasteizko unibertsitatean ikasi nuen. Egunero lotan geratzen nintzen eta noizean behin, leihoarekin astindu nuen neure buruari konturatu gabe. Zelako mina!
Egun txarrena zen nire geltokia pasatu nuenean lotan geratzeagatik. Esnatu ondoren, ez nekien non nengoen eta korrikaz bueltatu behar nuen unibertsitaterantz.
Hala eta guztiz ere, lo egitea esperientzia izugarrietako bat da.
A.A 10-12

Anónimo dijo...

Betidanik oso ondo lo egin dut, ohera sartu bezain laster lotan nago, batxuetan sofan geratzen nintzen lo, eta nire senarrak esnaterra etortzen denenean, ezin izaten du eta askenean han uzten nau.
Nahiz eta ondo lo egin, normalean ez dut lo egiten behar duen baino ordu gehiago, suerte ona daukat, nire seme-alabak oso lotiak baitira, asteburuetan 9 edo 10etan altxatzen dira, baina ni normalean 8etan banago gosaltzen edo zerbait egiten ezin dut ohean Egon esnatuta.
Lokuluxka ere ez zait gustatzen, lokuluxka lo egiten badut oso txarto altxatzen naiz, orduan nahiago dut ez lo egin.
Zuek bezain lotia ez naizen arren, esan behar dut ondo lo egin oso garrantsitzua dela ondo egoteko, askenean gure gorputza eta burua atseden hartu behar du, eguna oso luzea da eta nabaritzen da ondo lo egin ez duguenean, gure umorea eta energiak ez daude ondo.
Tamara 10-12

Anónimo dijo...

ze alaia den lo egiteak!izugarri ez ezik oso importantea ere iruditzen zait ondo deskansatzea,ondo disfrutatzea.

Nahiko nuke gehiago lo egin baina azkenean hainbeste gauza eginez,ez zait denborarik geratzen eta ohitura txarra den arren beti ametseko denbora hartzen dut.Izan ere oraintze bertan idazteaz batera "KAO" erori ahalko nuke, baina nire euskaltegiko irakaslea hain exigentea denez, PUES, hemen nago GUSSS...TORA.

Bestalde,nahiz eta primeran lo egiten dut "MARMOTA" bezala batzuetan ez dakit zergatik baina ez dut ezer lo egiten, eta "TROYA" erre ahal da.TIK, TAK, TIK, TAK...,gainera nire auzokideak "KUKOZ ERLOJUA" dauka,edozein egunetan ez dakit zer gertatuko ote den KUKOAREKIN!

Dena den,eta bromas a parte,egia esan, alabak edukitzen dudanetik ametsa asko baloratzen dut,nahiz eta ezin dudan kexatu, normalean ondo lo egiten dute biek.

Anónimo dijo...

nagore 8-10

Anónimo dijo...

Lo egin? Zer da hau? Nik ezin dut gogoratzen noiz izan den ondo lo egin dudana azken gaua. Nire alabak jaio zirenetik arazo asko dauzkat ondo lo egiteko. Niretzat 6 ordu lo egitea nahikoa izango litzateke baina normalean hiru edo lau ordu bakarrik lo egiten dut.Horregatik beti nekatuta nago. jendeak triste nagoela esaten dit baina hori ez da egia. Eznago triste inurrituta baizik.
Iñaki.I

Anónimo dijo...

Konturatu naiz denbora pasa ahala gero eta gutxiago lo egiten dudala. Ez dakit zer den gau osoa lo egitea, nekatuta egonda ere. Lo egiten dudanean, gutxienez lau aldiz esnatzen naiz, ziur aski gauza pilo bat dudalako neure buruan. Baina, egia esan ohitura hartu dut, eta arazorik gabe ohetik altzatzen naiz.
Argi dago jakitea non eta nola lo egiten dugun oso inportantea dela. Gogoratzen dut behin metroan lo geratu nintzela, eta metroren jagoleek esnatu nautela Santurtzitik...eta barakaldarra naiz!!
Esan nahiko nuke geure gorputzak gelditu behar badu, edozein lekutan lo egiteko geldituko litzatekeela gure burmuina gu baino azkarragoa baita.

ALBERTO SEO. B2

Anónimo dijo...

NIk orain arte,ondo lo egiten dut , normalean zazpi ordu astean zehar eta asteburuetan ,ahal badut,gehiago lo egiten dut. Batzuetan asko kostatzen zait lo egitea,adibidez,azterketa bat badaukat edo lan berria hasten badut.
Zorionez nire alabak oso lotiak dira eta gau osoa lo egiten dute esnatu gabe. Haiek hamar edo hamaika ordu lo egin behar dituzte ondo egoteko. Horregatik nahiz eta goiz oheratu,inoiz ez dute altxatu nahi eskolara joateko. Ni, ordea,iratzargailua jo bezain laster, altxatu behar dut, bestela lo egitera itzultzen naiz.
Egun batean ia ia lo geratu nintzen kafetegi batean lagunekin ,pilula bat alergiarako hartu nuelako eta pilulas hauek normalean logura handia ematen dira.

Raquel 10-12

Anónimo dijo...

Loa, ze inportantea da ondo lo egitea.
Nik txikitan loa aldaketa nuekan baina 7 hilabetetik aurrera ondo lo egitea lortu nuen.Hori nire ama kontatzen dit.
7 hilabetetik duela 5 urte arte egia esan ez dut problemarik izan.Asko eta ondo lo egiten nuen.Pasadizo bat dator neure buruari.Behin Lekeitora camping denda batean lagun batzuekin joan nintzen eta gau bat hain nekatuta nengoen (gau pasa egin ondoren) ez nintzela konturatu tuper gainean lo egin nuela gau osoa.Burko bezala.
Orain ama naizenetik nire loa aldatu egin da eta.Nire seme-alabak ondo lo egiten duten arren lehenengo urteak gogorrak dira.Ni ondo egoteko gutxienez 7 ordu jarraian behar dut.