2015/04/30

BI OBARIOREKIN

Nire garaiko amak ogi puskak ziren. Honegatik edo hargatik jo behar gintuztenean min handiagoa hartzen zuten haiek guk baino. Etxean seme-alaben artean ostiak banatzen zirenean aitak ziren kargudunak. Horretarako jaioak bide ziren. Blast! Blast! Eta kito … denok bake santuan.



Zorionez edo zoritxarrez, auskalo! Dena aldatu da eta egunotan telebistan ere ikusi ahal izan dugu Estatu Batuetako ama batek  gazte beltz baten erailketaren kontra protestatzen ari zen semea hartu, protestatik atera eta, semeak nahi ez zuenez, ostiaka ateratzen. Blast! Blast! Eta kito … semea etxera. 

Sei seme-alaba dituen ezkondu gabekoa ama da. Seme bakarrari eraildako gazteari gertatu zitzaiona ez gertatzea nahi zuen.  Horregatik umea protestan ikusi  zuenean bila joan, lagunengandik banatu eta Blast! Blast! Etxera. Umeak ez zuen nahi, baina amak pare bat arrozoi (ostia) emanda burutik kendu zion protestan jarraitzeko ideia. Oraingo amak ez dira izan zirenak!

Amaren eguna izango den aste honetan ama honen kasua gure blogara ekartzea bururatu zaigu ama guztiei omenaldi txikia egiteko.

Nolakoak ziren zuen amak afera honetan? Zer uste duzue Estatu Batuetako ama honen kasuaz? Zer deritzozue amaren egunari?

10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan denbora handiago egon ohi nintzen nire amarekin, zeren eta etxekoandrea baitzen. Nire aitak, berriz, ia-ia egun osoan lan egin behar izaten zuen eta hori dela eta, etxean egoten ez zenez, nire ama zen ostiak banatzen zituena, eta oso ohikoa ez izanda ere, noizean behin egiten zuen. Gainera, ostiak banatu ez ezik, zigorrak ere ipintzen zituen, baina gehienetan ipini ostean damutzen zen eta zigorrak kentzen zizkiguten. Esanak esan, egia da lehen afere honetan aitak zirela kardugunak eta nire kasuan, gogoratzen dut nola nire amak beti mehatxu gisa esaten ziguten: ikusiko duzue zuen aita etorriko denean! Hori entzutea, zer esanik ez, nahikoa zen ondo portatzen hastea, nire aitak zigor luzeagoak ipintzen zituen eta. Gainera, nire amak ez bezala, zigorrak mantentzeko ohitura zeukan. Hala ere, sarrerak esaten duenez, amak guk baino min handiagoa hartzen zuen eta aita egoten ez zenean, zigorra jaso ohi zigun.
Eskerrak gauzak aldatuz doazela. Orain bai aitek, bai amek ostia gutxiago banatzen dute, nire ustez, askoz txartoago ikusita baitago. Dena den, ostiak banatzeko orduan, biak dira kargudunak eta amak ere nahiko ondo moldatzen dira afere honetan. Estatu batuetako kasuari lotsagarria deritzot. Uste dut trapu zaharrak etxean garbitu behar direla ,eta ostiak kalean banatzeak ez dirudit aukerarik onena.
Nire iritziz, amaren eguna beste egun bat besterik ez da. Hots, dendak albait gehien saltzen saiatzen dira eta egun horiei esker, beren helburua lortzen dute. Baina, amak egunero garantzitsuak dira, eta hobe da egunero bere balioa gogoratzea opari bat egun hori erostea baino. Hori esanda, hala aitaren eguna, nola amaren eguna lelokeria bat iruditzen zait, egunak dirua gastatzeko besterik ez direlako.
Nuri

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zelako lana zeukan nire amak gurekin! Hiru gara eta txikitan etxean elkarrekin jolasten genuenean eta zerbait gauza txarra egiten genuenean amak bere zapatila hartzen zuen eta banan-banan gure ipurdian zapatila-kada bat ematen zigun, ni txikiagoa izatean jo zidan azkena eta nire zapatila-kada indarrik gabe heltzen zitzaidan. Ziur aski zigorra horiek merezi genituela eta gaur egun maitasunarekin gogoratzen ditut. Beste gauza bat da Estatu Batuetan gertatuta. Ama horrek bere semearen bila joan zen hiltzeko arriskuan dagoelako. Ez zait ondo iruditzen emakume horrek bere semeari ostikadak ematea baina agian horrela gogoa kentzen da hain gaztea izanda arriskutsuan ipintzea.Argi dago Baltimoren gertatuta ez dela adibide on bat. Normalean amak komunikabideetan agertzen dira bere umeak mimatzen eta zaintzen,baina zoritxarrez batzuetan umeak babesteko beharrezkoa da ez zaigun batere gustatzen gauzak egitea.
Horregatik oso ona da gogoratzea zein inportantea den amaren lana eta urtero egun bat omenaldi bat egiten bada hobeto ezta?
Oli

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehen orain baino ez zegoen hain txarto ikusita zigor mota batzuk.Hau da,ume batek trastada egiten zuenean normalean amak zapatila hartzen zuen edo ostiak banatzen zizkion.Horrela zen eta gizarteak ontzat hartzen zuen.
Zorionez,gaur egun beste modu batean egiten dira gauzak.Saiatzen da komunikabiden bidez konpontzen arazoak edo pentsatzen.Bai orain modan dago,ume batek txarto portatzen duenean joatea leku batera pentsatzera.
Beraz, Estatu Batuan gertatukoa lotsagarria iruditzen zaigu.Ez dugu ulertzen amaren portaera.Uste dut ama hori desesperatuta zegoela eta ostiak bere umeari banatzeak kalean ez denik modu onena konpontzeko arazoak.
Egian esan ama izatea oso konplitatua da nire ikuspuntutik.Gauza pilo kontuan hartzen behar du heziketa transmititzerakoan.Hortaz, ondo deritzot amaren eguna ospatuari.
M.G

Fermin erabiltzaileak esan du...

Nik beti esan dut emakumeek mundua gobernatzen dutela, batez ere, amek. Amentzat ez da beharrezkoa armak edo bonbak edukitzea. Amen armak oso arruntak dira, baina aldi berean, sinesgarriak. Amek bakea lortzeko beren eskuak edo mirarizko zapatila soilik erabili behar dituzte.

Zorionez, nire amak ez zuen asko bere sinesgarria tresnak erabiltzen, batzuetan, agian, telebistako aginteagatik. Benetan, nire arrebak eta ni oso gutxi liskartzen ginen.

Orain, aita naiz eta pasa den astean nire semeak borroka egiten ari zirenean gogoratu nuen nire oinetan bi arma sinesgarriak eduki nituela. Sinesgarriak!, une batean dena bakean.

Ostiak ulertzen dira. Telebistan ikusi genuen Estatu Bateko mutilak bere amaren mezua ulertu zuen, agian, zapatila batekin, mezua argiagoa izan zitekeen, baina, nahikoa zen.

Amek ez ezik, zapatilek ere merezi dute egun bat.Serio, amek askoz gehiago merezi dute, mundua gobernatzeak oso nekagarria izan behar duelako.

Fermin Arias

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain dela zenbait egun nire amarekin bideoa ikusi nuen. Ikusi ondoren, gogoratu genuen nola ginen nire anaia eta biok txikitan. Egia esan inoiz ez gintuen egoera horretan, baina, nire amak horretako manifestaldi batean gu ikusiz gero, ziur aski bi edo lau txalo jasoko genituzke.
Txikitan, nahiz nire aitak, nahiz nire amak noizean behin txalo bat ematen zidaten merezi nuelako. Uste dut, " normala " naizela, eta ez dudala traumarik, horregatik, gurasoek haien seme-alabei txalo bat ematen dietenean, ez dut ikusten arazoa.
Estatu Batuetako amaren kasuan, nire ustez, pixka bat gehiegi izan da bere semeari kolpe asko eman diolako. Baina, denbora pasa ahala, ziur nago gazte horrek eskerrak emango dizkiola bere amari amaren erreakzioa ona izan baita.
Beraz, gure amak guri nahiz eta noizean behin bronka edo txalo bat eman, ziur aski gehien maite gaituen pertsona da zer den onena seme-alabentzat pentsatzen duelako.
Amaren egunari buruz, egun hori ez zait gustatzen lelokeria bat delako. Aitaren eguna eta maiteminduen eguna, ere, beste lelokeria bat iruditzen zait diru gastatzeko egunak baitira.

Alberto Seo. B2.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Estatu batuetako ama hori nire ustez, oso odol beroa izan zen. Egia da, denok pentsatzen genuena egin zuen emakume hark. Baina, ama horrek ezagutu zuen bere semea aurpegia estalita egonda ere.

Nik uste dut nire ama ez duenik horrelako gauzarik egingo ezagutzen banau. Nire ustez negar egingo hasiko zen dezepzionatuta. Ama bakoitzak badaki nola diren haien seme-alabak eta amek ez dute nahi seme-alabek gauza txarrak egitea.

Horregatik amaren eguna ospatzea ondo iruditzen zait eskertzen diegulako zer egiten duten seme-alabengatik. Baina urtean behin ez da nahikoa eskerrak eman, egunero demostratu behar da maitasun hori.

Ander AM

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Amaren eguna da eta, nire ustez, oso egun inportantea, ama guztiak oso bereziak baitira.Ni oso pozik nago egun hau berarekin ospatzeagatik,duela bi urte oso gaixorik egon zelako eta oraindik sinestezina iruditzen zaidalako nirekin egotea.
Lehen esan dudanez,ama guztiak bereziak dira.Batzuk nahiko zorrotzak,beste batzuk bigunegiak...baina denak beren seme-alaben onuran pentsatuz.
Nire ama,adibidez,oso biguna izan da beti,behintzat nirekin.Egia da ni oso alaba ona izan naizela,beraz nirekin oso lan erraza izan du...Bestalde nire amak eta biok beti izan dugu harreman berezi bat.Batzuetan ez genuen hitz egin behar jakiteko besteak pentsatzen edo sentitzen zuena.
Esan dudanez, nire ama biguna zen baina aitaren kasua guztiz desberdina zen.Berak ezetz esaten bazuen ezin zen ezer egin.Beraz, oso bikote egiten zuten nire gurasoek!
Gaur egungo gurasoak,aldiz,oso leloak dira.Gehienetan ume bakarra daukate eta ume horri denetarik ematen diote,ez diote mugarik jartzen eta hau oso arriskutzua izan daiteke.Baina hau beste gai bat da...
Bukatzeko ZORIONAK AMATXU GUZTIOI!!!
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni oso mutil zintxoa izan nintzen txikia nintzenean. Nire amak beti esan du gerra gutxi ematen niola eta istilu gutxi sortzen nituela bai eskolan bai etxean. Jarrera introvertitua baina zintxoa, nire amaren iritziz. Egia esanda noizean behin arazoren bat sortzen nuen baina zorionez txikia nintzen eta ez ditut txikilladarik egiten.

Estatu Batuetan gertatutako gertaeren artean oso ospetsua bihurtu da bideoaren emakumea. Nik 19 urte ditut horaintxe bertan, baina seme-alabaren bat edukiko banu eta hark hori egingo balu (hau da protestara joango balitz polizia bati harriak botatzera), emakumearen jarrera bera izango nuke. Nire seme-alabarengana joango nintzateke eta hiruzpalau kolpe emango nizkioke. Ez zait batere barregarria iruditzen polizia bati harriak botatzea, eta askoz gutxiago hori justifikatzea krisi ekonomikoaren argumentua erabiliz. Era berean, gorroto ditut guraso pasiboak; hau da haien seme-alabetaz kezkatzen ez direnak eta jarrera pasota daukatenak. Nire ustez emakume hori egindakoa oso ondo iruditzen zait eta ontzat ematen dut, argi eta garbi.

Amaren eguna dela eta, nire anaia eta biok aukeratu dugu tarta bat erostea gure amari opari moduan. Nik ez ditut inolako iniziatibarik eta harrerarik oparien kontuan. Nire anaiaren ideia izan da, eta tartaren kostua nirea izango da guztia.

Asier 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikia nintzenean neskato ona nintzen. Eskolan, nire lagunekin ez nintzen borrokatzen eta etxean nire ama esaten zidan guztia egiten nuen. Nire amak gutxitan errieta egiten zidan baina egia esan merezi nuenean nire ama txalo bat ematen zidan.
Eskertu behar dut tokatu zaidan amarekin, asko maite nau eta oso ondo zaintzen nau. Nire ikuspuntutik ondo iruditzen zait amaren eguna ospatzea. Mundu honetako amek bere eguna izan behar dute baina ondo legoke egun guztietan hau pentsatzea.
Nire ustez txalo bat baino lehen bronka bota behar da. Askotan gurasoek formak galtzen dute eta txalo bat emateko puntura iristen dira. Baina, batzuetan ez dut txarto ikusten puntu honetara heltzea arrazoi handi daukakatenean, adibidez: Estatu Batuetako amaren kasuan. Liskar handia izan zen baina ziur aski, semea handia izango denean bere amari eskertuko diodala.
Lore

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Betidanik nire etxean tradiziozko familia izan gara. Nire aitak, etxetik kanpo, lantegi batean lan egiten zuen eta nire amari seme-alabak eta etxea zaintzea zegozkion. Beraz, eskolan egon ezean nire amaren babespean nengoen.
Egia esateko, txikitan, garai hartatik, ume guztiak bezalakoa nintzen eta behin baino gehiagotan ezer ez egiteak aspertzen ninduen. Hortaz, jolasgarri egoteko bihurrikeriak egiten nituen. Baina, deabrukeriaren une horiek nire amak etxeko-zapatilla atera bezain pronto amaitzen ziren.
Nolanahi ere, seme-alabek adinean aurrera egin ahala egoera erabat aldatzen da eta amen babesak berdina izan nahi izanda ere, emaitza ezberdina izaten da eta semea naizen aldetik, eskarmentugatik esan dezaket.
Hau alde batera utzita, Amerikako Estatu Batuak herrialde handi bat dira eta daukan ezaugarrietako bat egokieren berdintasuna da. Hala ere, egunero, bai telebistan, bai egunkarian, errealitatea osoro desberdina dela ikus dezakegu. Hau da, askatasunaren eta gizaki eskubideen herrialdea izanagatik, beltza izateak bidegabekeriak ekar ditzake.
Dena den, telebistan ama, heroi bat bezala, ikusi ahal izan dugun arren, Estatu Espainiarrean kartzelan legoke nerabe bati jotzea debekatuta baitago.
Gainerakoan, amaren eguna merkatari batek, saltzeko are gehiago, asmatu zuen. Eta egun horrek eduki duen arrakasta hain handia izan da ezen urtero ospatzen baita. Baina, nire ustez, urteko egun guztiek amaren eguna izan beharko lukete.

Iñaki Gurutzeta.