2008/10/01

BERRIRO EUSKALTEGIRA!!!


Hemen gaude eta poztutzen gara eta ziur gure ikasleak ere bai… Hiru hilabete luze hauek pasa ostean berriro gaituzue matraka berberarekin. Aurten gauza asko dugu buruan zuen parte-hartzea bultzatzeko eta bide gogor honetan laguntzeko. Hori bai, ahal bada barre batzuk egiteko ere lekua izango duzue beti blog honetan. Beraz, has dezagun kurtsoa...


Horterak, horterak... mundua horterez beteta dago eta oporretatik ekarritako opariak banatzen hasten direnean ezaugarri hori areagotu egiten da. Ziur aski argazkian ikusten duzuena bezalako oparirik ez duzue inoiz jaso, baina hori bezain hortera beharbada bai. Horrela izan bada edo zuek zeuek ekarri badituzue, ez lotsatu eta kontaguzue.


10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain dela lau urte hiru opari berdinekin elkartu nintzen nire urtebetetzean.
Nire lengusuak fondue bat ekarri zidan; oso aproposa zela afariren bat pretatzen duzunean, esanez.
Peiok, koadrilako mutil bat, beste fondue bat ekarri zidan. Eta oso opari erabilgarria zela, lagunok elkartzen garenean, esan zidan.
Nire izekok beste fondue batekin heldu zen etxera, eta oso goxoa zela txokolatekin prestatuta, esan zidan.
Nik ez dakit erabilgarria, goxoa edo aproposa denik. Baina urte horretatik ez dut fondurik prestatu ezta bat dastatu ere ez.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zaila da hortera gehiago izatea opari bat egitean baina duela urte batzuk nere osabak saiatu zen Anerekin bere arreba.
Bere etxe berria iakusi eta gero, eta jakinez modernoa zela eta pixka bat minimalista ere, burutatu zitzaion koadro bat oparitzea, baina ez zen koadroa normala.
Jaunari buruzkoa zen, oso iluna ere, eta markoa ezinkontaezina !!!!
Anek ez zion ezer esan, baina ez zen bere gustukoa, hala eta guztiz ere gutxienez, bere osaba etxera joaten denean egongelaren erdian jartzen da koadroa.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Goiko argazkia ikusteak Afrikatik ekarri nituen opariak gogoarazten dizkit. Orain dela lau urte Afrikara joan nintzen oporrak pasatzera eta han opari batzuk erosi nituen familiarentzat. Gehienak egurrezko figurak ziren, baina, batez ere, haietako bati buruz hitz egingo dut, izan ere, opariak maletatik atera nituenean figura hori ikusteak harritu ninduen.
Egurrezko tximinoa zen, gutxi gorabehera 50 cm luzekoa eta bere aurpegia hain itsusia zen non izutatzen baitzuen. Gainera buruaren gainean zerbait zeukan arrautza handia zirudienak
Egia esan, oso itsusia zen eta hori erregalatzeak lotsa ematen zidanez, horrekin geratzea erabaki nuen. Norbaiti hori erregalatu banio bizitza osoa nitaz gogoratuko zatekeen.
Oraindik ez dut ulertzen zertan pentsatzen ari nintzen erosi nuenean

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bidaiatzen hasi nintzenean, opariak erosten nituen beti lagunen edo familiaren artean banatzeko. Urte batzuk pasa eta gero, konturatu nintzen opariak egitea beharra bihurtu zela bidaia bakoitzean. Hortaz aparte, ez naiz gogoratzen ea zenbat diru gastatzen nuen opari hotera horiek egiteagatik, baina seguraski asko izan zela.

Horrexegatik, duela bost edo sei urtetik "sentibera" opariak egiten ditut bakarrik. Eta adibidez, edozein lekutan nagoenean eta opari bat ikusteak goraintziak ekartzen badizkit, normalean erosten dut. Gutxienez oparia baliagarria izango da, hortera denez ala ez.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik inoiz ez dut bezalako oparirik jaso.Hain handia ez,behintzat!Baina,aitortu behar dizuet,nire egongela bidaietako gorantzi erabilgaitzaz beteta dagoela.Haien artean nire ahizpak oparitutako loreontzi bat nabarmen da.Inoiz ez dut ikusi gauza bat hain itsusia!Antzinako loreontzi dirudi,baina gorri-gorria.Hala ere,nire ahizpa etxera etortzen den bakoitzean sarreran ipintzen dut,badaezpada!
Orain,etxe-aldaketa egiten ari naiz,orduan,segur aski ausartuko naiz eta zakarrara opari guztiak botako ditut,bestela,inoiz ez dut egingo.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Pasaden urtean, lagun bati tokatu zitzaion bidai bat lehiaketa batean, hain zuzen ere Erusiara. Nik, txantxetan, opari bat ekarri zidala esan nion. Normalean Erusiatik ekartzen dituzuten opariak matriuska panpinak,kabiar edo vodka dira, baina nire laguna hartz bat ekarri zidan. Disekatuta zegoen noski, den dela, oso handia zen gutxienez bi metro altua zeukana. Ez nekien zer egin, etxean ezin nuen sartu handiegi zen eta. Azken finean opari nion nire lehengusuari, bere baratzan jarri zuen txorimalo moduan.

Pablo N. erabiltzaileak esan du...

Nik inoiz ez dut zerbait hain itsusia erosi, baina behin nire emaztearen koinata Sevillara joan zen oporretan eta panpina "sevillana" bat ekarri zigun.
Guri oso itsusia iruditu zitzaigun, baina hartu genuen eta orain arte trastelekuan egon da.
Orain dela gutxi trastelekua ordenatzen kutxa batean panpina aurkitu dut eta zaborrontzira joan da.

Pablo N. erabiltzaileak esan du...

Nik inoiz ez dut zerbait hain itsusia erosi, baina behin nire emaztearen koinata Sevillara joan zen oporretan eta panpina "sevillana" bat ekarri zigun.
Guri oso itsusia iruditu zitzaigun, baina hartu genuen eta orain arte trastelekuan egon da.
Orain dela gutxi trastelekua ordenatzen kutxa batean panpina aurkitu dut eta zaborrontzira joan da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nik inoiz ez dut zerbait itsusi erosi et aoparitu ere ez, baina pasaden oporretan nire ilobentzt gauza batzuk ekarri nituen.
aireportun nengoenean zapatak kentzeko eta eskuko poltsa eskaner gainean ipintzeko. bapatean poliziak galdetu nion zer eramaten nuen poltsan, oparri bakarrik erantzun nion. Dinosauro bat!! esan zuen poliziak, eskarneko telebista begiratu nuen eta han agertu zen erosi nuena iloba bati oparitzeko

luis erabiltzaileak esan du...

Nire istorioak ez du hitz egiten oporretatik ekarritako opari bati buruz.Orain dela urte batzu Madrilen lan egin izaten nuen enpresa batean. Ez nuen ezagutzen inor.Ni bezalako lankide batzu egoten ziren. Zuzendari batek gure artean ezagutzeko joku bat antolatu zuen, lagun ezezaguna. Guztiok genuien zenbaki bat, zenbaki hori lankide bat zen, eta pertsona horri opari bat erosi behar izan zaigun . Opariak emateko eguna heldu zen eta dena joaten zen Sararen txanda heldu arte. Sara ingelesa zen eta ez zuen hitz egiten erderaz oso ondo. Imagina ezazu bere auroegia bere oparia ikustean. Opari hortera ez da hitz komenigarria. Oparia irudi bat zen. Irudian agertzen ziren torero bat eta zezen beltz haundi bat, gainera irudiaren atzean espainako ikurrin bat. Azkenean guztiok minutu batzu barre egiten egon ginen baina zer opari