2008/10/31

EROSKETA DIBERTIGARRIAK

Berriro??? Hauxe izaten da bikotekideari egiten diogun galdera erosketak egin behar ditugula esaten digunean. Askorentzat, gehienontzat, erosketak egin behar izate hori asteko kalbarioa izaten da. Nekea, asperdura, eta, batez ere, amorrazioa eta haserrealdia sentitzen dugu une horretan. Beste batzuek, berriz, badakite, eta ondo gainera, nola disfrutatu une hori. Bestela begira hurrengo bideoa eta atera ondorioak.

Segur aski, zuek ez dituzue erosketak horrela egiten eta atarian esandakoarekin guztiz ados egongo zarete. Edozein kasutan ere, beheko komentarioetan esaguzue nola egiten dituzuen erosketak: prestatzen duzue zerrendarik? Kapritxoren bat erosten duzue? Gauzak erraz aurkitzen dituzue ala bueltaka eta bueltaka ibiltzen zarete pasilloetatik?...

4 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso ona da bideoa! Nik ez dut inoiz erosketak horrela egin, baina asko gustatzen zait.
Normalean nire mutilarekin joaten naiz eta etxean berak zerrenda egiten du, gero supermerkatuan badakigu non dauden gauza guztiak eta laster bukatzen dugu!
Baina egia da, beti zerbait gehiago erosi dugula, txokolate bat probatzeko...patatak...gozokiak...ezin dugu tentazioa jasan!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik normalean ez dut erosketak egiten. Beti nire amak erosketak egiten ditu, baina batzuetan nire amarekin joaten naiz laguntzera. Eta beti gauza berezi bat erosten dut.
Bideoa oso ondo dago, baina egia esan hori normalean ezin da egin supermerkatu batean.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gehienetan astean behin nire senarrak eta biok zerrenda bat egiten dugu eta gero supermerkatura joaten gara, hori erosketa gogorragoa da. Azkar egiten dugu betiko gausak direlako baina kapritxoak erosi nahi dugunean polikiegia egiten dugu.
Gauza bat, bideo oso ona da, asko gustatzen zait.
PILI.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai, bai,bideoa oso dibertigarri dago.Nik normalean erosketak egiten ditut supermerkatuan eta gustatzen zait baina nahiago dut joatea jende gutxi dagoenean eta horrela hobeto egiten ditut.