2008/10/27

TRUKOA ALA TRATUA?


Urriaren 31ko gauean, urtero bezala, Halloween gaua ospatuko da herrialde anglosaxoniarretan. Irlandako etorkinek Ameriketako Estatu Batuetara eraman eta amerikarrek hartu eta mundura zabaldu zuten ospakizun hau.
Duela gutxi gure inguruan, taberna irlandarren presentziagatik edo, hasi da ospatzen eta, batzuen ustez, ospatu beharreko jai bihurtu da gau magiko hau.
Beste batzuen ustez, berriz, jai honek ez du ez buru ez hanka gure herrian eta amerikarren inperialismoaren seinalea baino ez da.
Gauzak horrela, hemen duzue gonbitea ostiral honetan izango dugun festari buruz zuen iritziak adierazteko komentarioetan.

6 comentarios:

lutxi dijo...

Ez dut ulertzen zergatik hartzen ditugun jaiak beste herrien.
Urriaren 31ko gauetan, halloween ospatzen gara, martxoaren 14ko arratsaldetan Irlandako santua ospetzen gara. Zer? orain Irlandakoak gara?
Gure jaiak dauzkagu, gero eta gehiago udako eguna ospatzen gara, Artzandara joan ahal gara, sorginak ikustera. Han, sorginak sutan dantzatzen dute. Urriaren azken astelehenean Gernikako merkatura jaoten gara, ezin dugu ahaztu Santo Tomas eguna.
Nire iritziz jai hauek antolatzen dituztenek diru asko irabazi nahi dute, horregatik nik ez ditut ospatzen

igor dijo...

Bat nator Lutxirekin. Guk geureari eutsi behar diogu. Kanpoko ohiturak geurera etortzea edota ekartzea ondo dago, baina geureak ahaztu eta baztertu barik. Eta are gutxiago helburu bakarra diru-etekina ateratzea baldin bada.

Anónimo dijo...

Egia esateko, halloween ez da gurea. Azken urteetan batez ere ospakizun hori mundu osoan, mendebaldeko munduan, zabaldu da Estatu Batuetako zinema komerzialari Esker. Denok herri txiki batean karameluak eskatzen daudelarik umeen irudia inoiz ikusi dugu baina gu artean nork ezagutu du keltarren tradizio hori.
Hain zuzen ere urriaren 31an keltarren uda amaitu zen eta haiek sinetzen zuten gau honetan hillerietatik espirituak irteten eta gorputzen biziak jabetzen zutela berpiztzeko. Horregatik, keltarrek haien etxeak gauza nazkagarriekin apaintzen zuten.
Amerikatarren kultur osoa bezala halloween tradizio batzuen nahastura da. Flandesen eta holandan urriaren 11an Sint-Maarten jaia ospatzen da. Santuaren izena izan arren, arbasoengandiko tradizioa da. Etxez etxe umeak faroltxoekin kantantzera joaten dira. Umeak sariztatzeko etxekoek frutak eta gozokiak ematen dizkiete. Nahiz eta orain faroltxoa paperezkoa da lehenago faroltxo hori arbi batekin egiten dute.
Kultur nahastur hori pensatuz niri buruari galdetu dio zergatik hemen ez dugun hildakoen eguna ospatzen. Mexikon eta Ertamerikan prehispaniko jaia oso famatua da. Gainera, Uneskoek gizartearen patrimonioa aitortu du.
GDB

Josune dijo...

Gure herrian ospakizun asko daude. Gainera oso onak dira. Horregatik ez dakit zergatik ospatzen dugun halloween. Nik adibidez, ez dakit ezer halloween-i buruz, orduan zertarako nahi dut jai hau ospatzen? Bakoitzak bere jaiak ospatu behar ditu eta horrela ez dira egongo arazoak.

Arantza R. dijo...

Nik uste dut ez dela inportanteena ospatzen a la ez jai hau, inportanteena dela jekitea nongoa dela eta zergatik jendea ospatzen duela. Guk jakin behar dugu azaldu festa hau ez dela hemengoa, Irlandako baizik. Egia da guk jai asko dauzkagula, beraz, guk ez dugu beste jaiak hartu behar, amerikatarrek bezala, baina, egia da ere, normalean jai asko ospatzen dugula ez direla gureak edo ez dugula gureak bezala sentitzen. Adibidez, nik jainkogabe asko ezagutzen ditut gabonak aspatzen dituztela eta, gainera,jai horretan hemen Papa Noel asko agertzen dira balkoietan. Bestalde, guk gauza asko ospatzen ditugu ez dira jaiak, ohiturak baizik. Santo Tomas ez da jai bat, ez da ezer ospatzen, Santo Tomas baserritarrek bere gauzak saltzen zuten dirua hartzeko negurako merkatu bat zen eta ez zen hemengoa, Donostikoa baizik. Baina azkenean, Halloween bezala, ohitura polita da eta norbaitek ospatu nahi izaten badu.....zergatik ez!

Akuarius dijo...

Ba nik betidanik eta orain dela 46 urte ospatzen dut eguna, hori bai, beti izan naiz oso aurrerakoia eta apur bat sorgina!!!