2008/11/13

JATEN DUGUNA GARELAKO


ZER JAN HURA IZAN! dio esaera zahar batek eta ezin da ukatu euskaldunok bereizten gaituzten ezaugarrietako bat sabela dela. Jateko era ugari ditugu: egun modan dagoen sukaldaritza esperimentala, ohiko sukaldaritza, barazkijaleentzako janaria, …, eta nola ez, herrietako edozein txokotan aurkitu ahal ditugun pintxo preziatuak. Azken hauexei egingo diegu leku gure blogaren sarrera honetan, hain zuzen ere.

Harro esan dezakegu gure pintxoek Euskal Herritik kanpo duten ospea ez dela makala eta horrek, esan bezala, harro sentiarazten gaitu. Une honetan, sentitzen dugu, ezin zaituztegu pintxo batera gonbidatu, baina bai gai horren inguruan uste duzuena adieraztera beheko komentarioetan.

Zuek badakizue pintxoak egiten?

Zein da ondoen egiten duzuena?

Zein da gehien gustatzen zaizuena?

Non prestatzen dituzte onenak?

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Errezeta bat:
Aguakate bat hartu eta erditik moztu eta barrukoa kendu eta ipini plater batean kendutakoa,txaka, langostinoak etra arraultza egosita nahastu eta bota mahoenesa eta keptxua bota(saltsa arrosa)eta gero presentatu.

Anónimo dijo...

Ogi txikia tostadua, bere gainean pate eta fresazko edo franbuesazko mermelada eta pisxka bat gazta.

Anónimo dijo...

Ogi txigorra batean gurinarekin igurtu da, gero ahuntzaren gasta xerra bat ipintzen dugu eta gainean intxaur zatitxo bat eta ezti pixka bat. Gero labearen barruan sartu genuen eta berotu pixka bat. On egin!
Pili

Akuarius dijo...

niri itzel ona gertatzen zaizkit piper gorri beteak, Goirigolzarri erara, eusko LABEldun piper beteak, benetan!!