Gabonetako oporrak hor bueltan daudelako edo urtearen bukaera honetan erabat nekatuta gaudelako proposatzen dizkizuegu berriro bi ariketa berezi hauek.
Lehenengo honetan galderatxo batzuk botatzen ditugu zuek inolako testuinguru barik erantzuteko. Idatzi komentarioetan burura etortzen zaizuena, galdera irakurrita eta beste azalpenik gabe.
Oharra: ez bilatu ezer arrarorik, hau ez da inolaz ere ikerketa psikologiko serio bat.
HANDIA ala TXIKIA
GOZOA ala GAZIA
EMAN ala JASO
ETXEAN ala KALEAN
5 iruzkin:
Egunon!Nik uste dut aste honetako berriak pixka bat arraroak direla.jeje.
Egia esan, ia ia egoera guztietan HANDIA nahiago dut. Betidanik gauza GOZOAK gustatu zaizkit. Gero eman eta jaso ba...egoeraren arabera. Eta bukatzeko, udan nahiago dut kalean egotea baina neguan etxean egotea nahiago dut, noski!
Txikiak bere magia du, handia gehigi da. Gozoa, beti gozoa. Edozein gauza gozoa nahiago du gazia baino. Jaso, apur bat neurekoia naiz. Eta kalea, kalean oso ondo bainago.
Beno handia txikia baino nahiago dut baina gauza batzuk txikiak badira hoberenak dira, gozoa ala gezia berdin dit, ematea ondo dago baina batzuetan, segun ze gauzak, jasotzea hobeto. Memento honetan etxean geratzea gustatzen zait eguraldi txarra dago eta bain udaberrian eta udan kalean nahiago dut egunak luzeagoak dira eta.
Pili
Gauza onenak pote txikietan, beraz txikia. Gazia gozoa baino nahiago dut.Eman baino jaso dut gustuko, beti ere, jaso eta ematen denaren arabera, je,je,je...Eta kalea,dudarik gabe, kalekokumea naiz eta.
galdera hauek zer dira? sagarra ala madaria bezalakoak?
Nire erantzunak egoeraren arabera izango lirateke baina pentsatu gabe...esango nuke handia, gero...gozoa..eman edo jaso...zaila da,baina uste dut eman, eta azkena etxean, kalean egotea asko gustatzen zait baina urte honetan ez nago denbora asko etxean, horregatik nahiago dut orain etxean egotea.
Argitaratu iruzkina