2009/01/09

BEHERAPENETARAKO AHOLKUAK


Gabonen ostean beherapenak datoz. Merke merke dago dena eta badirudi erostera behartuta gaudela. Baina KONTUZ!!! Zenbait saltokitan iruzur egiten digute lehen ez zeuden produktuak salgai jarriz edo prezioak manipulatuz, edo merkealdietarako espresuki egindako gauzak salduz, edo …


Kontsumitzaileen bulegotik erosketa arduratsuak egitea aholkatzen dute, beherapenetan zoratu barik erosteko, alegia: aldez aurretik aurrekontu bat prestatu eta bete, ez erosi behar ez dena, ondo begiratu etiketak, prezio biak agertu behar dira (aurrekoa eta merkealdietakoa), galdetu dendariari aldaketarik onartzen duten, dirutan ordaindu eta ez erabili diru-txartelik, eskatu ordainagiria, …


Azken finean, guztiok ezagutzen ditugun aholkuak dira horiek, teorian oso baliogarriak direnak, baina praktikan … zer? Ziur gaude zuen esperientzia kontuan harturik aholku hobeak emateko kapaz zaretela.

ZEINTZUK DIRA ZUEN AHOLKUAK BEHERAPENETARAKO?


10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

NAHIZ ETA BEHERAPENETAN GUTXI EROSI, EROSTEN DUDANEAN, BEHERAPENAK BAINO LEHEN IKUSI DUDAN ZERBAIT DA.HORRELA BETI JAKITEN DUT ZENBAT BALIO ZUEN BEHERAPENAK HASI BAINO LEHEN ETA EZIN NAUTE ZIRIA SARTU.
HORREGATIK NIRE AHOLKUA DA; EROSI BAINO LEHEN JAKIN BEHAR DA ZEMBATEAN ZEGOEN EROSIKO DUGUNA, HORRELA JAKINGO DUGU ZER NOLAKO BEHERAPENA IZAN DUEN.

CASTRE

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni normalean urtero joaten naiz beherapenetara, egia esan, batzuetan ez dut ezer erosten. Beste batzuetan, aldiz, gauza onak aurkitzen ditut. Adibidez, atzo max center-ra joan nintzen. Han bi prakak, bi kamiseta eta jertse bat erosi nituen. Beherapen gehienetan %50 dago, eta nire ustez oso ondo dago. Nik beti bi prezioak ikusten ditut, baina adibidez, atzo diru-txartela erabili nuen ez nekielako ezin duela erabili. Baina aurten oso pozik nago nire erosketarekin.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez nago oso ziur, baina iruditzen zait dendek beti irabazten dutela.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean urtero joaten naiz beherapenetera.gustatzen zait egun batzuk joatea eta denda oso desberdinetara joatea. Iaz ez nuen ia ia ezer erosi eta aurten gauza asko erosi ditut!eta oso merkeak! egia esan behar dut, arropa gehiegi gustatzen zait, baina larriagoa izan ahal da esaten badut komplementuak eta poltsoak eta zapatak ere asko gustatzen zaizkidala...ez daukat lekurik nire gelan arropa eta dena gordetzeko...nire gela oso txikia delako...

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ANDER

NIK EZ NAIZ JOATEN BEHERAPENETARA.BAINA AURTEN,ENTZUN DUDANEZ,JOANGO BEHARKO DUT 80% BEHERAPENAK DAUDE ETA.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Dendetara joatea gustatzen zait eta beherapenak ere bai. Ni urtero joaten nintzen eta beti zerbait erosten dut. Larunbatean egon nintzen eta denetarik ikusi ahal nuen. Denda batzuk pixka bat bakarrik beheratu zituzten prezioak, beste dendetan arropa beherapenik gabe beheratutarekin nahastu zegoen. Egia da kontzuz ibili behar duela baina bestela ondo daude.
Pili

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Momentu honetan beherapenak oso onak dira baina horregatik ez dugu hargatik erosi behar.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Trukorik onena diru gutxi eramatea da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Urtero joaten naiz beherapenetara, maukak aurkitzera, nahiz eta oso zaila izan. Dendetara joan baino lehen etxean aurrekontu bat prestatzen dut jakiteko zenbat diru gastatu ahal dudan beherapenetan. Aurrekontuaren ondoan ipintzen dut zerrenda bat erosi nahi dudanarekin, horrela bakarrik behar dudana erosten dut. Aurtengo beherapenak oso onak omen dira, batez ere krisiagatik. Denda gehienetan deskontuak %30 eta %50-ren artean daude. Momentuz pare bat bota erosi dut.

gordon erabiltzaileak esan du...

nik gorroto ditut beherapenak, ilara luzeak sufritu behar ditut, gainera agureek bultzatzen naute eta badaezpada ere zuk ez egin hori, bestela....bestalde zerbait badaukat sobera, hori dirua da.