2009/01/23

NATURA BIZIRIK


IRAKURMENA:

Haize errotak polemika iturri EAEn

Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroaren maila berean ez izan arren, parke eolikoei buruzko zenbait proiektutan murgilduta dago. Pixkanaka-pixkanaka, nahiz eta herritarren oposizioak hainbat arazo sorrarazi, dagoeneko hiru parke martxan daude bere lur-eremuan eta urte honetan bertan beste bi eraikitzea posible izan daiteke, baldin eta martxan dauden auziek sortutako eragozpenak gainditzen badira.


HIZKA-MIZKA

Ezin da ukatu Klima aldaketa pairatzen ari garela eta ez onartzea arduragabekeria itzela da.

Tenperatura aldaketak, gero eta sarriago gertatzen diren hondamendiak, … klima aldaketaren adierazgarriak dira.

Ozono geruzaren arazoa aspaldi nabaritzen hasi bazen ere, ezer gutxi egin dugu geldiarazteko.

Zorionez, denok hasiak gara klima aldaketa saihesteko ekintzak gauzatzen eta urte gutxitan gauza asko lortu dira: birziklapena, energia berriztagarriak, ur kontsumoaren murrizketa, …


Ez da zientifikoki ezer frogatu, hau da, ez dago klima aldaketa dagoela erakusten digunik. Tenperatura aldaketak, hondamendiak … ez dira oraingoak, betidanik existitu dira.


Jendeak, oro har, ez du uste klima aldaketak ondorio txarrik izango duenik, behintzat, epe laburrean.

Klima aldaketaren aldeko ustezko ekintzak oso ondo datozkie politikariei haien kanpainetan botoak lortzeko.

Dirua dute helburu egiten dituzten ekintza gehienetan. Horrela, klimaren aitzakiaz baliaturik eta energia berriztagarrien izenean ari dira batzuk aberasten.

iruzkinik ez: