2009/01/30

OLGETAN




Adin bat daukagunoi gaurko umeek edo gazteek dituzten bideo-jokoak eta bideo-kontsolak izugarriak iruditzen zaizkigu. Xbox, Playstation eta Wii-arekin ahoa bete hortz geratzen gara, batez ere, gure garaiko makinatzarrekin alderatuta.





Zuri eta beltzeko pin-ponga eta estralurtartxoen jokoak datozkigu burura. Haiek garaiak haiek!




Zein da gogoratzen duzuen lehenengo bideojokoa?

Zer iruditzen zaizkizue oraingoak?


Baduzue bideo-kontsolarik? Zein?

11 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

txikitan jolasteko bideo jokoetan,jolas gelatara joan behar ginen,gaur egun,ordea,etxean hiru kontsola ditut gehi ordenagailua.
BAINA TEKNOLOGIA EZKER AINTZINAKO JOKOETAN JOLAS DEZAKET CASTRE

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut kontsolarik eta hobeto. Jolastu naizenean engantxatuta geratu naiz.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Etxean bi kontsola daude , baina ez dira nireak , nire semeenak baizik.
Niri ez zait batere bideo jokoetan jolastea gustatzen.
Txikitan, kontsolarik ez zegoenez, lagunen arteko harremanak gaur baino estuagoak izan zirela, uste dut.
Egia da, gaurko gazteek nahiz kontsolaren aurrean, nahiz ordenagailuaren aurrean gero eta denbora luzeago pasatzen dutela eta beharrezkoa da mugak ipintzea eta denbora murriztea.
M.Mar Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri ez zaizkit kontsolak gustatzen. Nire etxean beti kontsola modernoak egon dira, baina nire nebak jolasten dutelako. Niri ez zait gustazen kontsolarekin jolastea.
Baina, egia esan, oraingo kontsolak oso onak dira.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan konsola eta ordenagailua nituen jokatzeko baina gaur egun joku horiek pentsatzen dut modu bat denbora galtzeko bakarrik direla.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan ez neukan kontzolarik baina gogoratzen zait lehenengo bideojokoa jokatu nuela "marzianitoak" ziren, denda batean makina bat zegoen eta klaseko adiskideekin joaten nintzen jolastera, hurrengoa Tetris zen. Niri bideojokoak gustatzen zaizkit baina ez daukat denborarik jolasteko. Nire ustez oraingo kontzolarik hoberena WII da, beste pertsonekin jolastu ditzakezu eta mugimenduan zaude eta.
Pili

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez daukat kontsolarik, baina nire lagunen etxean jolastu naizenean oso ondo pasatu dut. Hala ere, ez nuke inoiz bat erosiko oso garestiak baitira.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Etxean kontsola bat daukagu eta niri ez zait batere gustatzen. Nire senargaiak erabiltzen du.
Nire ustez kontsolek umeen artean kalte handia egiten dute, eta beren erruagatik umeek gero eta denbora gahiago pasatzen dute eserita eta kirola egin gabe.
Horrela jarraitzen badute, etorkizunean lodikote eta tontotuta egongo dira
oihane

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Betidanik, gai izan gara, kontsolarik gabe ondo pasatzeko, ni txikitan, izugarri pasatzen nintzen pilota edota peonza batekin, egun osoa pasatzen nintzen lagunekin, harremanak indartzen eta nola ez, gaiztakeriak egiten, jeje. Gaur egun ezinezkoa da 12 urte baino gehiago dituen ume bati kalean jolasten ikustea, orduak pasatzen dituzte kontsola edo ordenagailuaren aurrean. Egun osoa etxean, bakarrik, inorekin erlazionatu gabe egoten diren pertsonei FRIKIAAAK!! deritzegu. Aupa ATM.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik txikitan supernintendo bat eduki nuen...baina gutxi jolasten nuen...egia esan,ez zaizkit asko gustatzen kontsolak. orain nintendo DS bat daukat, baina ez dut asko jolasten, nire aitak gehiago jolasten du!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kontsolak ez zitzaizkidala batere gustatzen onartu behar dut, beno WII heldu arte. Gomendatzen dizuet oso dibertigarria delako. Ondo pasatzeaz aparte soinketa egin dezkezue sasoian egoteko.